JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: mendebal/mendebalde

Jakin nahi nuke, mendebal ala mendebalde, zein den egokiagoa (nire kasuan, zehazki, ipar-mendebal(de) forman erabiltzeko jakin nahi dut). Nik nire hizkeran mendebalde erabiltzen dut, baina esan didate egokiagoa dela mendebal erabiltzea, hori delako jatorrizkoa. Hala al da?

Datu onartua da mendebalde hitza mendebaletik datorrela, baina horrek ez du esan nahi egokiagoa denik, hitz bakoitzak bere adierak ditu eta.

Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeen bezala ―[EH:mendebal], [EH:mendebalde]―, bi hitzak egokiak dira, baina ñabardura batzuk kontuan hartzea komeni da.

- Haizearen joa adierazi nahi bada, sinonimo gisa erabiltzen dira: mendebalak / mendebaldeak/ mendebal-haizeak / mendebaleko haizeak / mendebaldeko haizeak jotzen duenean…; eta ondorioz, ipar-mendebalak, ipar-mendebaldeak…

- Puntu kardinala adierazteko, mendebalde eta sartalde dira forma estandarrak Euskaltzaindiaren Hiztegian; adibidez, ipar-mendebalde eta hego-mendebalde eta ez ipar-mendebal eta hego-mendebal.

- Kultura edo eskualdea adierazi nahi bada, mendebalde erabiltzen da, sistematikoki, leku-izen arautuetan: Mendebaldeko Sierra Madre, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, Mendebaldeko Saharra, Mendebaldeko Europa; Spengler-ek 1919an argitaratu zuen Mendebaldearen Gainbehera.

 

Data: 2022-03-29

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper