Hitz bat Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri ez bada, baztertzekoa al da?
Inola ere ez; malgutasunez ulertu behar da auzia. Inongo hiztegik ezin ditu jaso hizkuntzako hitz guztiak: argot- edo jargoi-modu asko, euskalki-molde anitz, hitz eratorri asko, etab. ez daude hiztegietan. Euskararen kasuan, are gutxiago, Euskaltzaindiaren Hiztegia oso berria delako eta osatzen ari delako.
Nolanahi ere, hitz desegokiak ez dira agertzen hiztegian.
Data: 2023-01-30
Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.