Aditzok zer behar dute: damutu naiz, damutu zait, damu izan naiz, damu izan zait…?
Damutu: damutu da / damutu zaio, biak onartzen ditu hiztegiak [EH:damutu].
Damu izan: damu du da nagusia [EH:damu izan]; damu zaio/da askoz gutxiagotan ageri da literatura-tradizioan.
Errukitu: errukitu da ematen du hiztegiak [EH:errukitu]. Beraz, errukitu zaio ere erabil daiteke, literatura-tradizioan behin baino gehiagotan ageri den bezala.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.