JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: ugari (komunztadura: organo ugari egin ziren / egin zen)

Nik neuk singularreko komunztadura hobesten dut eta gehiagotan erabiltzen. Adibidez: Cavaillé-Coll organo ugari egin zen. Zuzen ari al naiz?

Bi aukerak dira zilegi, bai singularrekoa bai pluralekoa, ugari zenbatzaile zehaztugabea denez:

Cavaillé-Coll organo ugari egin ziren

Cavaillé-Coll organo ugari egin zen

Zenbakiak edo zenbatzaile zehaztuak direnean, ordea, askoz ere arruntagoa da pluraleko komunztadura, singularrekoa ere onargarria izanik ere:

Bi enpresa sortu ziren

Bi enpresa sortu zen (gutxiagotan)

Ikus Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 130. or.. Bertan aipatzen da zenbatzaileekiko komunztaduraren auzia.

Ikus hauek ere: "Kuantifikazioa adieraztea: komunztadura (10 urte du / 10 urte ditu)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: asko (komunztadura: zuhaitz asko landatu genuen/genituen)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: hamaika (komunztadura: hamaika buruhauste izan ditut/dut)" (JAGONET).

 

Data: 2020-05-14

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper