JAGONET galde-erantzunak

Ahoskera: erdarazko hitzak x edo t duenean (taxi, yogurt, Renault)

Batetik, x letraren izena ixa dela dio Euskaltzaindiak; hala ere, nola ahoskatu behar da maileguetan bokal artean gordetzen den "x" hori? Adibidez, taxi: taksi?

Bestetik, t letra, hitz-amaieran, kontsonante-multzoa gertatzen denean nola ahoskatu: yogurt, Renault, Ford... D/T ahoskatu?

Euskaltzaindiak euskal alfabetoko letrak zein diren eta haien izenak nola diren argitu nahi izan zuen 17. arauan, eta ondo esana dago x letraren izena ixa dela.

Bokalarteko x-ren balioaz, 87. arauak bereizketa hau egiten du erregistro zaindurako:

a) Tradizioko euskal hitzek (mailegu zaharrak barne) euskarak berea duen soinu sabaikariari eusten diote: [axola, xoxo, Uxue…].

b) Azken urteotan maileguz hartutakoen kasuan, [ks] ahoskatzea hobesten du: [seksu, taksi, faksez…].

Hitz-amaierako t/d kontsonanteen ahoskeraren kasuan (158. eta 184. arauak):

a) Euskarazko grafiara ekarri direnetan (jogurt, bidet…), euskal hitzak balira bezala ahoskatu behar dira, euskal hitzak dira eta [jogurt, bidet…]

b) Euskaraz ere jatorrizko hizkuntzan bezala idazten direnetan, haien jatorrizko ahoskerari eustea da gomendioa (ahoskera jasoaz ari gara): Google > [gúgel], De Gaulle [degól], Cagliari > [kállari]…

Baina, euskararen egoera soziolinguistikoa halakoa delako, kontuan izan behar da eguneroko jardunean hitz batzuen ahoskera desberdina dela Hegoaldean eta Iparraldean [renol/reno, michelin/mixelen, leroi merlin /lerua merlen…]. Horixe da errealitatea eta Euskaltzaindiak ez du hori gaitzesten, nahiz eta hizkuntza zainduan jatorrizko ahoskera gordetzea gomendatzen duen.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ahoskera

Unitate-mota: prosodia > hotsak, prosodia > kontsonante-multzoak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper