JAGONET galde-erantzunak

Puntuazio-markak: Egun on guztioi / *Egun on, guztioi!

Egun on, guztioi /Egun on guztioi. Esapide horretan koma jarri behar al da?

Galderako esaldia interjekziotzat hartzekoa da (‘agur-esaldi’ modura erabiltzen dena) eta komarik gabe idaztekoa da, esaldi horretan ez baitago koma eskatzen duen elementurik: ez dago bokatiborik —ez da Egun on, Jone esaldiaren parekoa—, ezta ere ageriko aditz-isiltzea lukeen esaldirik ere ―esaterako, Egunez, lana [egiten dugu])―. Egun on guztioi dena batera hartzekoa da, eta etenik gabe esaten da, On egin dizula, Egun on dizuela (guztioi) edo Ongi etorri (denok) diogunean bezala. Ez du, beraz, komarik behar.

Etorri aditzari loturik ez doan elementuren bat izanez gero, etena egiten da, komaz adierazia: Ongi etorri, bihotzez.

Interesgarri deritzegu Orotariko Euskal Hiztegian ageri diren adibideoi: Egun on guztioi (Tomas Gerrikagoitia, Arantza eta larrosa). Egun on Iainkoak.Bai zuri ere (Orixe, Quiton arrebarekin). "Jainkoak egun on!" esatea nai izaten zin. (Ataño, Txantxangorri kantaria). Azken bi adibide horietako “Jainkoak” ere aditzari estu loturiko elementua litzateke, aditzik balego, eta ezin da bereizi.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > esapideak, ortografia > puntuazioa, ortografia > marka tipografikoak

Unitate-mota: joskera > esapideak, karaktereak > markak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper