Zer dauka arautua Euskaltzaindiak komaren erabileraz? Non aurkitu daiteke gai horri buruzko argibiderik?
Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki puntuazioari buruz, ez bada alor jakinen bati buruzko gomendio-saila (adibidez, hitz elkartuen idazkeraz). Beraz, ez dago ezer arauturik komaren erabileraz ere.
Nolanahi ere, besteak beste, Euskara Batuaren Eskuliburuan badago eskura horren inguruko informazio xehe-zabala (‘Puntuazio-markak’ atala).
Data: 2020-05-14
Zalantza-mota: ortografia > puntuazioa
Unitate-mota: karaktereak > markak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.