JAGONET galde-erantzunak

Graduazioa adieraztea: superlatiboa (mutil xarmantena / mutilik xarmantena / mutiletan xarmantena / mutiletatik xarmantena / mutiletarik xarmantena)

Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?

Ez dirudi txartzat ematekoa denik zure ikasleek egiten duten erabilera hori (mutilETATIK xarmantena, alegia). Hala ere, komeni da zenbait zehaztapen egitea erabileraren eta, batez ere, maiztasunaren gainean.

  1. Tradizioan, partitiboa (-(r)ik) da gehien erabiltzen den kasua: mutilIK xarmantena.
  2. Horretaz gainera Ø marka ere askotan erabili izan da: mutil xarmantena. Sintagma mugatuekin, behintzat (esaterako, perpaus erlatibo batekin), oso normala da: gogoratzen ahal diren bitxitegi ederrenak, izan ditudan hitz pozgarri eta zintzoenak, berari ezartzen dizkioten gertaera atsegin eta politenak eta abar.
  3. NON (pluralean) ere erabili izan da, baina gutxiagotan: mutilETAN xarmantena. Hor dira umeetan politena, ilobetan zintzoena, neskatoetan bizkorrenak, filmetan onena eta abar. Guzti eta denak agertzen direnean ere erabili ohi da: neska guztietan onena.
  4. -en artean postposizio-sintagma (mutilEN ARTEAN xarmantena), -etatik kasu-marka (mutilETATIK xarmantena) eta Iparraldean -etarik kasu-marka (mutilETARIK xarmantena) ere erabiltzen dira.

Beraz, -etatik erabiltzea ez dirudi gaitzestekoa denik, nahiz tradizioan bestelako molde batzuek izan duten nagusitasuna: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I, 185. or..

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak

Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper