JAGONET galde-erantzunak

Toponimia: -burg, -burgo amaierako kanpoko leku-izenak euskaraz

Nola jakin nola duten bukaera -burg, -burgo eta kideko amaierek (-bourg, -borg, -borough, burgh) kanpoko leku-izenetan: Brandenburg/Brandenburgo, Johannesburg/ Johannesburgo…?

Oso ugariak dira Europan —eta Europatik kanpo ere ez dira gutxi— amaieran -burg (alemanez, ingelesez), -bourg (frantsesez), -borg (danieraz, norvegieraz, suedieraz), borough, burgh (ingelesez)... osagaia duten leku-izenak.

Leku-izen horietako gutxi batzuen grafia egokitu egiten da euskaraz, tradizioa dutelako edo oso ezagunak direlako, baina gainerako guztiak ez. Salbuespenak, hau da, euskaraz jatorrizkoan ez bezala idazten direnak (hala araututa daude) zortzi hauek dira:

Brandenburgo (Alemania; alemanez, Brandenburg)

Edinburgo (Eskozia; ingelesez, Edinburgh)

Estrasburgo (Frantzia; frantsesez, Strasbourg)

Friburgo (Suitza eta Alemania; frantsesez, Fribourg; alemanez, Freiburg)

Hanburgo (Alemania; alemanez, Hamburg)

Luxenburgo (Luxenburgo; luxenburgera, Lëtzebuerg; alemana, Luxemburg; frantsesa, Luxembourg)

San Petersburgo (Errusia: errusiera, Санкт-Петербург, Sankt-Peterburg)

Salzburgo (Austria; alemana, Salzburg)

1995ean Euskaltzaindiak munduko estatuen araua onartu zuenean (38. araua), bi forma onartu zituen Luxenburgo estatuaren izen gisa: Luxenburgo eta Luxemburg. Horretaz gainera, ohar batean zehaztu zuen grafia bikoitzak onartzen zirela hiri-izen hauen kasuan ere: Friburgo edo Fribourg, Hanburgo edo Hamburg, Edinburgo edo Edinburgh, Estrasburgo edo Strasbourg eta Salzburgo edo Salzburg. 2019an, ia 25 urte geroago, munduko estatuen araua eguneratu zuenean, ikusirik Luxenburgo aldaera zela, alde handiz, erabiliena eta leku-izen garrantzitsuetan aldaera arautu bakarra izatea komeni denez, forma bakarra uztea erabaki zuen Euskaltzaindiak, bai eta, arrazoi beragatik, beste hainbeste egitea 1995eko oharrean onartu ziren bost hiri-izen haien kasuan; hau da, harrezkero, Friburgo, Hanburgo, Edinburgo, Estrasburgo eta Salzburgo dira forma arautu bakarrak.

Zortzi salbuespen horiek kenduta, Europan -burg, -bourg, -borough, edo -borg amaiera duten gainerako leku-izenetan ez da egokitzapenik egiten, eta tokian tokiko idazkera atxikitzen dute euskaraz ere. Adibidez, era horretako zenbait leku-izen ageri dira 154. eta 157. arauetan (Europako eskualde historiko-politikoak eta Europako hiriak):

Alemanian, Augsburg, Mecklenburg-Aurrepomerania, Coburg, Duisburg, Ludwigsburg, Lüneburg, Magdeburg, Marburg, Oldenburg eta Würzburg; Frantzian, Cherbourg; Suedian, Göteborg; Errusian, Jekaterinburg eta Orenburg; Herbehereetan, Limburg.

Beraz, arauetan zehaztuta ez ageri arren, amaiera horiek dituzten Europako gainerako leku‑izenak ere bere horretan idaztekoak dira euskaraz. Adibidez:

Alemanian, Bitburg, Flensburg, Günzburg, Rottenburg am Neckar, Lauenburg, Ladenburg, Neuenbürg. Belgikan, Oudenburg. Herbehereetan, Middelburg, Valkenburg aan de Geul. Suitzan, Burg. Erresuma Batuan, Queenborough, Kingsburgh, Oldborough, Newborough, Stoborough, Oxborough, Ludborough, Guisborough, Emborough, Marlborough.

Beste hainbeste Europatik kanpoko leku-izenetan ere. Adibidez, Hegoafrikar Errepublikan, Johannesburg, Julesburg, Queensburgh eta abar; Australian, Kingsborough, Marlborough, Kingborough, Maryborough eta abar; Estatu Batuetan eta Kanadan, Harrisburg, Evansburg, Emmetsburg, Fredericksburg, Frenchburg, Gettysburg, Gibsonburg, Hardinsburg, Harrisonburg, Hattiesburg, Middelburg, Millersburg, Pearisburg, Petersburg, Plattsburg, Spartanburg, Swedesburg, Vanceburg, Wellsburg, Williamsburg eta abar; eta beste hainbeste Karibeko San Martin uharteko Philipsburg hiri-izenaren kasuan ere.

 

Zalantza-mota: lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak, ortografia > grafiak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper