Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ezker 4 sarreratan aurkitu da.

ezker

1 iz. Bihotza dagoen aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. eskuin. Haren ezkerrean eseriko direnak. Elizaren ezkerrean dagoen zubian. Herria ezkerretara utzirik. Lema pixkaren bat eskuin edo ezkerrera okertu. Ezkerrerantz okertua. Mahaitik ezkerretara. Letrak ezkerretik eskuinera doaz.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ezker eskuan gurutzea duela. Ezker begia kliskatu dio.

3 iz. Ezkerreko eskua. Ezkerrarekin eutsiaz.

4 adb. Batez ere Ipar. Ezkerretara. Karrika iragan eta, hartzen dugu ezker. Zuhaitz lerroak ezker utziz. Ezker, etxe txiki bat.

5 adb. (eskuin-ekin batean). Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. Ik. ezker-eskuin; ezker eta eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.

6 iz. Legebiltzarretan, alderdi ezkertiarren multzoa. Ezkerrak aurkeztutako legegai bat.

7 iz. Ezkertiarren multzoa. Ezkerrak irabazi ditu bozak.

8 adj. Ezkerrekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.

9 adj. Ezkertia. Nire anaia ezkerra da.

ezker-aihen Ezkerte beltza; ezkerte zuria.

ezker-eskuin 1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.

2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoek.

ezker eta eskuin adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

ezker-zehar iz. Kirol. Pilotan, ezkerreko eskuarekin, besoa sorbalden parera jasorik, airez pilota jotzea; era horretan jotzen den pilotakada. Aipagarria da 10 eta 2 zihoazela bota zuen ezker-zehar beldurgarria.

aihen

1 iz. Mahatsondoa. Aihena landatzeko bere mahastian.

2 iz. Mahatsondoaren adarra. Ni mahatsondoa naiz, zuek aihenak. Mahatsondoari aihen zaharrak inausi behar zaizkio.

3 iz. Beste landare batean edo zernahi gauzatan kiribildurik hazten den landare kimua. Aihen batez esteka ezazue. Baba aihenak.

aihen belar, aihen-belar Hazten den tokian aurkitzen dituen gauzetan kiribiltzen den zernahi landare. Horma bateko aihen-belarren artean. Aihen-belar zaharrek zintzilikariz gerrikatzen zituzten lizar eta lertxunak.

aihen ezker Ezker-aihena.

eskuin

1 iz. Bihotzaz bestaldeko aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. ezker. Eskuinean egon. Zure eskuinean dago. Onak eskuinera, gaiztoak ezkerrera bilduko ditu. Ezkerraldean Ubillosen testua doa eta eskuinean Gerrikorena. Villabona eskuinetara, eta ezkerrerantz Asteasu eta Zizurkil. Aretxabaletan, herria eskuinetara utzirik. Eskuinetik hasita.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eskuin eskua bihotzean. Eskuin oina jasoaz.

3 iz. Eskuineko eskua. Haren eskuinak altxatu nau. Eskuineko hatzak.

4 adb. Batez ere Ipar. Eskuinetara. Ezker bazoaz, nik hartuko dut eskuin. Burrunban lotzen gara, eskuin, patar luze bati.

5 adb. (ezker-ekin batean). Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. Ik. ezker-eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.

6 iz. Legebiltzarretan, alderdi eskuindarren multzoa. Eskuinak aurkezturiko legegai batean.

7 iz. Eskuindarren multzoa. Hauteskundeak eskuinak irabazi zituen.

8 adj. Eskuinekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.

9 adj. Eskuinaz ezkerraz baino gehiago baliatzen dena. Lanean ezkerra, jaten eskuina, eta galtzen bietarakoa.

eskuineko alde Ik. eskuinalde. Bere ezagun eta lagunak eskuineko aldean ikusirik.

eskuin eta ezker adb. Ipar. eta Naf. Eskuinera eta ezkerrera; alde guztietara. Bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi. Obra anitz egin zuen eskuin eta ezker.

eskuin-ezker 1 adb. Ipar. eta Naf. Eskuin eta ezker. Zer plazera eskuin-ezker agur egitea. Eskuin-ezker ausikitzen dute basatiki.

2 (Leku atzizkiekin). Eskuin-ezkerretan ipini zizkioten lapurrak. Eskuin-ezkerreko lehenengo tokiak.

ezker-eskuin 1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.

2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoak.

ezker eta eskuin adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

ezker alde

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ezker alde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezkerralde].

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper