Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zahar 17 sarreratan aurkitu da.

zahar

1 adj./iz. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena. Anton. gazte. Agure zahar bat. Simeon apaiz zaharra. Ni ere zaharra naiz; ez, haatik, euskara bezain zaharra. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Zahar elbarrituak. Ahuntzik zahar eta bizartsuenak. || Esr. zah.: Oilo zaharrak salda ona du egiten. Hotz larregia, zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria.

2 adj. (Erkaketetan). Urte gehiago dituena. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik. || Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik.

3 adj. Gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. Anton. berri. Antzinako ohitura eta lege zaharrak. Euskal libururik zaharrena. Leizarragarena baino zaharragoa den Etxepareren liburua. Hitz zaharrak. Zaraitzun bilduriko kanta zahar batean. Gure literatura zaharra. Esaera zaharrak zioen bezala. Hizkuntzaren haria beti da zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. Borondate berriak ez zuen indarrik aski, borondate zaharra garaitzeko. Forma zaharrago eta berriagoen artean. Itun Zahar eta Berria. Bizkaiera zaharrean. Denbora, mende zaharretan. Frantzia zaharra ezagutu zutenek. Erdal olerki horiek zahar kutsua, zahar usaina dute oraingo irakurlearentzat. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. || Ez dira euskaldun zahar eta betikoak bezain jatorki mintzatuko. Eskolako adiskide zaharra. || Asaba zaharren baratzea. Aski da berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Zer esango zukeen Etxepare zaharrak horrelakorik entzun balu?

4 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, antzinakoena. Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena. Etxaide zaharra, Euskaltzainburu luzaroan izan genuena.

5 adj. Denboraren edo erabileraren poderioz, higatua. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Etxe apal batzuk, zaharrak. Ehizarako zenbait arma beltz eta zahar.

6 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi 'aspaldi' esanahia gehitzen diola). Ik. jan-zahar. Anton. berri 3. Ez naiz Donostian izan zaharra. Ez zen ezkondu zaharra hil zenean.

zahar etxe, zahar-etxe Zahar ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Zahar-etxera eraman dugu amona.

zahar hitz, zahar-hitz Zaharren hitza. Zahar-hitzak, zuhur hitzak (esr. zah.).

zaharraren zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharrez. Zaharraren zaharrez ahaztuak.

zaharretan adb. Zahartzaroan.

zaharrez adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharraren zaharrez. Lehoia zaharrez hil da.

zahar sari, zahar-sari g.er. Pentsioa, erretiroa.

erran2

iz. Esana. Erranetik eginera etorri behar den orduan. Jendeen erranen beldurrak gelditzen da. Ez duzu ongi atzeman ene errana.

erran-merran Batez ere pl. Esamesa. Horra, mihitan zebiltzan erran-merranak, zenbaitetan ahapetik, bertzetan goraki.

erran zahar Esaera zaharra. Lapurdin badira erran zahar batzuk laster ahantziko eta galduko direnak.

erran zuhur Esaera. Filosofoen erran zuhur guztiak bazenekizki, zer probetxu zenuke handik?

esaera

1 iz. Esateko era. Beste hizkuntzetako olerkien joskera eta esaera. Esaeran tolesgabea, begiradan samurra. Esaera lauan. Nahiz esaera dotorez eta garbiz, nahiz arruntez mintzatu.

2 iz. Asko erabiltzen den esaldia; bereziki, herriak ontzat ematen duen iritzi edo uste bat adierazten duena. Euskal hitz eta esaerak. Ipuin, bertso eta esaerak. Herri esaerak. Pernando Amezketarraren esaera eta gertaeren liburua. Esaera da txakurrak eginiko zauria osatzen dela txakurraren ileaz. Baina denborarekin, esaera den bezala, gauzak aldatzen omen dira.

esaera zahar Arbasoengandik jasotako esaera. Ik. atsotitz. Esaera zaharrak dioen bezala, "non zopa, han salda". Egia dio esaera zaharrak.

euskaldun

adj./iz. Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena. Irakasle euskaldunak. Hitz bi nire anaia euskaldunei. Ingeles euskalduna. Euskaldunen artean. Kristau euskaldunei edo euskaldun kristauei hainbeste dihoakien arazo horretan. Euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela. Euskaldun baserritarrak. Euskaldun jatorra. Euskaldun ikasia, alfabetatua. Euskaldun euskaltzaleak. Euskaldun axolagabeak. Gauden euskaldun.

euskaldun berri Haurtzaroa igaroz gero euskaldundu dena. Euskaldun berria da. Euskaldun berrien arazoak. Bidarteko erretore euskaldun berria.

euskaldun garbi Erabateko euskalduna. Herri bertsoak ez ditu behar bezala ulertuko euskaldun garbia ez denak. Izan, euskaldun garbia izan naiz beti, hots, edozein hizkuntzatan izan naitekeen bezain hiztun garbia.

euskaldun zahar Haurtzarotik euskalduna dena. Agian ez dira euskaldun zaharrak bezain jatorki mintzatuko.

gabon

1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera.

2 iz. pl. (G larriz). Heg. Eguberriak. Gabonak etxean igarotzera etorria. Aurtengo Gabonetan Azkoitiko Eliza Nagusian kantatuko diren gabon kantak. Gabon jaietan. Gabon sua. Gabon zuzia edo Eguberri aldean beheko suan erre ohi den enborra. Gabon-eskaleak. Gabon afaria: Gabon gaueko afaria.

Gabon egun Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.

gabon eske, gabon-eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Haurrak etxerik etxe zebiltzan gabon-eskean.

Gabon gau Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.

gabon kanta, gabon-kanta Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.

Gabon zahar Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Urtezahar. Gabon zahar gauean. Gabon zaharrean urteko zorrak ordaindu. Gabon zaharretan Olentzero begi-gorri. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzea. Gabon zaharretako kopletan.

itun1

iz. Elkar hartzea, hitzarmena. Ituna izenpetu. Itun bat egin. Lizarrako ituna. Itunaren sendogarriak. || Itunaren kutxa: elkartasuneko kutxa, Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Itun Berri Bibliaren liburu multzoa, Jesu Kristoren bizitza eta irakaspenak biltzen dituena. Apokalipsia, Itun Berriko azken liburua.

Itun Zahar Bibliaren zatia, Jesu Kristo jaio aurretik onduriko liburuak biltzen dituena. Lau urte eman zituen han, Itun Zaharra itzultzen.

izeba

iz. Aitaren arreba edo amaren ahizpa; osabaren edo izebaren emaztea. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ik. izeko. Nire izeba Antonia zenari. Leonen izeba Isabel. Izebagana eraman ninduten.

izeba-iloba pl. Izeba eta iloba; izebak eta ilobak. Ordura arteko ama-alabak, orain, bat-batean, izeba-ilobak zirenak.

izeba zahar Aitonaren arreba edo amonaren ahizpa. Jon izeba zahar batzuekin bizi zen.

osaba-izeba pl. Osaba eta izeba; osabak eta izebak. Osaba-izebak agurtzera joan ginen.

jan1, jan, jaten

1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan (Ik. jatordu). Jan ondoko otoitza.

2 du ad. Irud. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du. Puska bat jan dio itsasoak. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz (Ik. hitza jan).

3 du ad. (Ondasunez mintzatuz). Bere ondasun guztiak jan ditu.

4 du ad. (Osasunaz mintzatuz). Bekatu horrek osasuna jan dielako.

5 du ad. (Jokoetan). Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat.

6 du ad. (Zikinaz eta kidekoez mintzatuz). Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Gure etxeak andre baten beharra du, bestela zikinak jango gaitu.

jan-arin(ean) adb. Gutxi janda. Gaur jan-arin samar pasatu dut eguna. Jan-arin joan behar du ohera. Jan-arinean probatu behar da sagardoa.

jan-berri adb. Duela gutxi janda. Jan-berri nago.

jan-urri 1 iz. Gutxi jatea. Eritasunek eta jan-urriak mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrengosen.

2 adj. Gutxi jaten duena. Uste baino jan-urriago duzu zeure aita priore hori.

jan-zahar adb. Aspaldian jan gabe. Ageri zen jan-zahar zela. Jan-zahar egoteak jakiak on egiten ditu.

jaten eman Bizk. eta Gip. Ik. jatera eman. Gose denari jaten ematea.

jatera eman Ipar. eta Naf. Ik. jaten eman. Gose izan naiz eta eman didazue jatera.

kaka

1 iz. Beh. Uzkitik iraizten den digestio hondakina. Ik. gorotz; iraizkin. Kaka mokordoa. Kaka pila bat. Kakaz beterik. Txori kaka. Kaka usaina. Kaka ontzia.

2 iz. Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Utzi diat kaka bezain merke. Kaka baino errazago.

3 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza. Ik. kaka zahar. Kaka, alferrik galdu diat oraingoa ere! Berak egin behar zuela dena eta, azkenean kaka! —Nik konponduko diat dena; —Bai, kaka!

kaka egin Beh. Uzkitik digestio hondakinak iraitzi. Ik. libratu. Kaka egiteko gogoa. Kaka galanki egin dut, eder eta lodi.

kaka nahaste, kaka-nahaste Beh. Kontu edo arazo nahasi eta itsusia. Beka horien banaketa dela eta, sekulako kaka-nahastea izan da.

kaka-ume Beh. Hazi gabeko umea, haurra. Gaurko egunean edozein kaka-umek ditu hirurogei urte.

kaka zahar 1 Beh. Inongo baliorik ez duen gauza. Mundu hau kaka zaharra duk!

2 interj. Beh. Nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den esapidea. Kaka zaharra!, hau ere niri gertatu behar!

kopla

1 iz. Hitz neurtuzko ahapaldia. Kopla santuak kantatu. Kopla edo bertso latinezkoak.

2 iz. Euskal herri-literaturan, bi puntuko bertsoa, bereziki kopla zaharra. Eguberri koplak. Laudoriozko koplak. Bertsolari bakoitzak kopla bana. Koplak eman. Koplak egin. Kopla-egilea.

3 iz. Funtsik gabeko itzulingurua edo aitzakia. Koplak alde batera utzi eta esan ezazu: ostu al duzu oilorik? Arrautza bategatik horrenbeste kopla! Espainian ez zen izan hainbeste kopla gauzak erabakitzeko.

koplan adb. Kopletan. Koplan kantatu ohi dut.

kopla zahar pl. Jaiegun edo ospakizun berezietan etxerik etxe eskean ibiliz kantatzen diren koplak. Urtezahar gaueko eskean kantatzen ziren kopla zaharrak.

kopletan adb. Bertsotan. Manexen lana kopletan ezarri. Kopletan hasi zen.

kopletan ibili adb. Txantxetan ibili. Ezetz erantzun diot, ez nabilela kopletan.

lagun

1 iz. Norbaitentzat, berarekin jolasean, lanean edo kidekoetan aritzen den pertsona. Ik. kide. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahitaez. Eskola-lagunak izan ziren. Bideko laguna. Horra zure laguna dantzarako. Lagun ona, gaiztoa. Lagun artean (Ik. lagunarte). Sultanaren lagun taldeko kide bat. Batzorde lagunekin batera. Bere hizketa-lagunarekin. San Maurizio eta haren lagun martiriak. Ezezagunik ez har lagunik (esr. zah.). || Atsekabea da ene laguna.

2 (Izenondo gisa). Xalbadorri bertsolari lagun batek esan zionez.

3 (Multzo bateko kide bezala). Ardia bere lagunei azkentzen zaienean. Oinetako bat eta bere laguna. Elkarteko lagunen artean. Bertako hizkuntzaz bakarrik mintzatzen direnak ez dira 41.155 lagun baizik. Abiatu ginen, beraz, Kanbotik zazpi lagun, hiru gizon eta lau andre. Beribilean zihoazen lau lagunak hilak gertatu ziren. Han lehertu izan balitz, bostehun lagun akabatuko zituen gutxienez. || Ipuin lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon-emakumeak, bizirik daude egilearen irudimenean. Esateko, ez da liburuan lagun bat baizik nabari: Lekeitio.

lagun egin Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. Ik. lagundu. Etxeraino lagun egin diot adiskideari. Bi orduan lagun egin zioten hilotzari, kandelen argitan. Zuri lagun egiteko beti iraungo duen lorian.

lagun eraman Laguntzat eraman, laguntza gisa eraman. Bere semea eraman zuen lagun.

lagun handi Adiskide mina. Ik. lagun min. Urte asko dira nire lagun handia dena. Gaztetako lagun handia. Burugogortxoa zen, baina lagun handia zuen Krispin.

lagun hartu Laguntzat hartu, laguntza gisa hartu. Zerbitzari leial bat lagun harturik. Komentuko anaia bat hartu zuen lagun eta bidean jarri zen. Txakur gose batzuk harturik lagun.

lagun hurko Hurbileko laguna; bereziki, pertsona, norberaren kidekotzat hartua. Lagun hurkoa bihotzez maitatu. Zure lagun hurkoa maiteko duzu. Lagun hurko behartsuari gogortasunez begiratzea.

lagun izan 1 du ad. -en laguntza izan. Allende, beste asko lagun dituela, heriotzara eraman dutenak. Ur-haizeen joera lagun ez dugunez gero.

2 (Aditza ezabaturik). Txabola batean saskigile bat bizi zen; semea lagun, bordaz borda zebilen, saski zulatuak berritzen. Ez da hau eskaini digun lehenbiziko liburua; ez da ere izango, Jauna lagun, azkena. Sail horretan ere, maltzurkeria lagun, ez genuela lotsagarri gelditu behar inoren aurrean.

lagun min Adiskide mina. Ik. lagun handi. Jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babeslea ere.

lagun zahar Aspaldiko adiskidea. Ez zait ahaztuko, lagun zahar batek esana. Txikitako bere adiskide eta lagun zaharrekin. || Nireak egin du, lagun zaharra.

lege

1 iz. Gizarteko agintaritzak ezarritako arau edo arau multzo bete beharrekoa. Gizonen legeak. Estatu edo herrialde bateko legeak. Legeak eta erakundeak. Legeak egin (Ik. legegile). Legeak jarri, ezarri. Lege berri bat atera, eman. Indarrean dauden legeak. Legeak agintzen, eskatzen, debekatzen duena. Legea bete, begiratu, gorde. Legeak betearazten dituena. Legea hautsi. Lege zuzena, gogorra, zorrotza. Oinarrizko legea. Lege orokorra. Hezkuntza lege berria. Lege berezia. Ez zaio iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Neurriz gaineko gizona ez da besteen legeetara makurtzeko sortua. Ez daude legearen azpian, legea da haien azpiko. || (Hitz elkartuetan). Lege erakundeak. Lege baliorik ez duen hitzarmena. Lege testuak. Lege agiriak. Lege bilduma. || Esr. zah.: Herrik bere lege, etxek bere aztura. Errege berri, lege berri.

2 iz. Erl. Jainkoaren edo jainkoen borondatea adierazten duen araua. Jainkoaren lege santua. Jainkoaren legeko hamar aginteak. Jaunak hamar aginteen legea eman zuenean. Kristau legea hartu, zabaldu. Fariseuak eta legeko doktoreak. Lege irakasleak.

3 iz. Gizarte harremanetan, jokoetan eta kidekoetan, araua. Ik. gizalege. Ohorearen legeak. Munduaren lege gaiztoak. Ohiturak lege bihurtzen direnean. Lege gabe bizi direnak. Hori baita lanbide honetako legea. Baina kritikak ere baditu bere legeak. Ezinak ez du legerik. || Lege morala. Etika legea.

4 iz. Izadiko gertakariak mendean dituen arau orokor eta aldagaitzen adierazpena; izadiko gertakarien arteko elkarbidea adierazten duen formula orokorra. Kepler-en legeak. Zenbaki handien legea. Lege bat aurkitu. || Estatistika legeak. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak. Hizkuntzaren lege zaharrei eustea (Ik. lege zahar).

lege aurreproiektu, lege-aurreproiektu Zuz. Legegaiaren aurretik idazten den behin-behineko testua, behin betiko bihurtu aurretik aztertua eta eztabaidatua izaten dena. Zuzenketak egin arren, Jaurlaritzak prestaturiko lege aurreproiektuak alde onak badituela agertu zuten sindikatuek.

Lege Berri Erl. Jesusen irakaspena, Ebanjelioetan jasoa; Itun Berria. Nork idatzi zituen Lege Berriko liburuak? Lege Berria da amodiozkoa, ez beldurrezkoa.

lege dekretu, lege-dekretu Lege balioa duen xedapen edo dekretua, dagokion organotik iragan gabe, salbuespenen bat dela eta, botere betearazleak ematen duena. Lege dekretu bidez onartu zuen erreforma.

lege gordailu, lege-gordailu Liburu, disko edo kideko baten egileak edo argitaratzaileak dagokion gordailu edo erakundeari ale kopuru jakin bat ematea; ekintza horren berri ematen duen erreferentzia-zenbakia. Liburutegi Nazional baten iturri nagusia lege gordailua da. Zenbat liburu argitaratu dira 2000ko lege gordailuarekin? Liburu batzuetan, lege gordailua ez dago, liburu gehienetan bezala, hasieran jarrita. Lege-gordailua: SS-1007/2012.

lege hauste, lege-hauste Legea haustea, legea ez betetzea. Ik. arau-hauste. Legeak berarekin du lege-haustea. Mugimendu oroz ohartzen ziren eta zen lege-hausterik ttipiena ere salatzen zuten.

lege izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan). Zilegi izan, egoki izan. Lege da maita dezan senarrak emaztea eta emazteak senarra. Lege den baino merkeago erosi.

lege nagusi Konstituzioa.

lege natural Naturan eta gizabanakoaren arrazoian oinarritzen den legea. Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilak. Jainkoaren aurka bekatu egitea edo lege naturalak haustea.

lege proiektu, lege-proiektu Zuz. Gobernuak legebiltzarrari aurkezturiko lege testua. Ik. legegai. Svend Robinson senatariak eutanasia onartzeko lege proiektu bat aurkeztu zuen Senatuan iaz, baina atzera bota zuten.

lege proposamen, lege-proposamen Zuz. Parlamentariek, diputatuek, senatariek edo herri ekimenek legebiltzarrean aurkezturiko testua, eztabaidatu ondoren ontzat ematen baldin bada, lege bihurtzeko proposatuko dena. Eusko Alkartasunak lege proposamena aintzat hartzearen alde bozkatuko du osoko bilkuran.

legera adb. Legeak edo ohiturak erakusten duenari jarraituz; legez, bezala. Zatoz gure kalera, baserritar legera. Dantza egingo dute antzinako legera.

lege zahar 1 Foruak. Jainkoa eta lege zaharra.

2 Tradizioa, ohitura zaharrak. Lege zaharreko euskara. Lege zaharreko ohitura dugu hori.

3 Frantzian, Iraultza aurreko legea. Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zen.

4 (L eta Z larriz). Erl. Itun Zaharra. Lege Zahar eta Berriko liburuak. Aginduak Jainkoak berak eman zituen Lege Zaharrean. Susana, Lege Zaharreko emazte prestu hura.

legez kanpo adb. Legeak onartzen duenetik kanpo. Legez kanpo aritzea leporatu diote. Proposatu zion legez kanpo zegoen zerbait egitea. Komunistak legez kanpo zeuden.

legez kanpoko adj. Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Legez kanpoko salerosketa. Tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa.

legez kontrako adj. Legearen kontrakoa. Legez kontrako erakunde bateko kidea. Dirua legez kontrako ekintzen bidez lortu du. Legez kontrako ezer egiten ez dutela erakusteko.

osaba

iz. Aitaren edo amaren anaia; izebaren edo osabaren senarra. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Osaba Mikel. Zure osaba Alberto zenaren agindua da. Ez zuen Manuelek bere osaba apaizaren besoetara jo beharrik. Nire osaba Inazio jesulaguna.

osaba-iloba pl. Osaba eta iloba; osabak eta ilobak. Mogel osaba-ilobak.

osaba-izeba pl. Osaba eta izeba; osabak eta izebak. Osaba-izebak agurtzera joan ginen.

osaba zahar Aitonaren anaia edo amonaren neba. Tellagorri, Martinen osaba zaharra, aitaren amaren anaia.

pazko

1 iz. Juduen festa nagusia, Egiptoko gatibutasunaren amaieraren oroitzapenetan egiten dena. Jerusalemera joan ziren Pazkoa egitera. Pazko hau egiten zen arkume erre, uraza min, legamia gabeko ogi eta ardoarekin.

2 iz. Kristau erlijioan, Kristoren piztuera ospatzen den festa. Pazkoa noiz den, udaberriko lehen ilbeteak markatzen du. Arropa berriak pazkoko eragin nahi ditu. Pazkoz, Mendekostez eta Eguberriz. Urte oroz pazkotan etortzen da. || pl. Aurtengo Pazkoak ere iragan dira usaiako ospean.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Pazko afaria. Pazko bildotsa. Pazko denbora zen. Pazko argia. Pazko bezperan. Aberri eguna Pazko egunez egiten da.

pazkoak egin Ipar. Pazkokoa egin.

pazko bigarren Pazko egunaren hurrengo eguna.

pazko garizumako Kristau erlijioan, pazkoa. Gorputz santua pazko garizumakoz har dezagula.

pazko gaubeila, pazko-gaubeila Kristau erlijioan, Pazko egunaren aurreko gauean egiten den liturgia-ospakizuna. Larunbat santuko Pazko gaubeila, 20:00etan.

pazko hirugarren Pazko egunaren hurrengo asteartea.

pazko hirurren Kristau erlijioan, Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuera gogoratzen den hiru eguneko epea, ostegun santu arratsaldean hasi eta Pazkoa igande goizaldera artekoa.

pazkokoa egin Pazkoz Jauna hartzeko agindua bete. Ik. pazkoak egin. Pazkokoa egitera jaitsi zen kalera. || pl. Pazkokoak egiteko garaia ere badatorkigu.

pazko loratu Pazko garizumakoa.

pazko maiatzeko Mendekoste eguna. Pazko maiatzeko zen, hain zuzen ere.

pazko mokots, pazko-mokots Pazko opila.

pazko opil, pazko-opil Amabitxiak besoetakoari Pazkoz opari egiten dion opil berezia.

pazko zahar Pazkoz hurrengo igandea.

pazko zuzi, pazko-zuzi Pazko gaubeilan bedeinkatzen eta pizten den kandela, erdian gurutze baten irudia marraztua duena eta elizako gainerako kandelak baino handiagoa izaten dena.

sardina

iz. Itsas arrain txikia, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsatan bizi dena, jateko ona (Sardina pilchardus). Sardina sardak. Sardina-saltzaileak.

sardina zahar 1 Sardina gazitua. Legatzaren ordez sardina zaharrak.

2 Lgart. Guardia zibila. Ik. txapeloker. Mugara iristerakoan, sardina zaharrek, autobusa geldiarazi eta barrukoa ongi miatu ondoren, ardoa ezin zutela pasa adierazi zieten.

soldadu

iz. Armada bateko kidea; bereziki, maila apaleneko kidea. Ik. gudari. Napoleonen soldaduak. Erromako soldaduen aurka. Borondatezko soldadua. Zaldizko soldaduz inguratua. Infanteriako soldadua. Gerran ari den soldadua. Soldadu karlistak. Soldadu talde handiak. Soldadu arropak. Soldadu joan zen.

soldadu zahar Armadan urte asko egin dituen soldadua. Ik. beterano. Indotxinako eta Aljeriako soldadu zaharrak.

testamentu

1 iz. Norbaiten azken nahiaren adierazpena, hil ondoren haren ondasunekin zer egin behar den aditzera ematen duena; adierazpen hori biltzen duen legezko dokumentua. Ik. hilburuko. Testamentua egin gabe hil. Zer duzu testamentuan uzteko? Testamentuan agindu dena. Ordeko bidez egindako testamentuak.

2 iz. Erl. Testamentuko kutxa: elkartasuneko kutxa, Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Testamentu Berri Itun Berria. Testamentu Berriko gertaerak.

Testamentu Zahar Itun Zaharra. Testamentu Zaharreko juduen artean.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper