Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=segur 3 sarreratan aurkitu da.

segur

1 adb. (-r- bakunarekin). Ipar. Dudarik edo zalantzarik gabe. Ik. segurki; seguru; ziur 2. Bai, segur. Jainko onaren grazia segur jautsiko da zuregana. Fraide ona segur, baina ez aski Jainkoari emana. Segur ez zutela zeren euriaren beldurrik izan. Eta, segur, sendatzen dituela guztiak? Zuri guztiak segur ez dituk irinak.

2 adj. Ipar. Dudarik edo zalantzarik gabea; arriskurik gabea. Ik. ziur 1. Esperantza segur batekin. Hau duzu laguntza guztiak erdiesteko bide segura. Biharko eguna ez da segura. Porturik segurena.

hain segur Ipar. Segur aski. Hori emaztearen kaltean egin zuten, eta hain segur bere gogoaren aurka.

segur aski Esaten dena hala izango delako ustea adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. seguru asko. Han ere aurkitzen da segur aski pena, nahi baino maizago hastio den lana. Oraintsukoek jakin izan balute, ez zuketen, segur aski, Orixe sabindartzat hartuko. Oker zegoen, beharbada eta segur aski, ordutsuko gehienak bezala.

segur izan da ad. Segur naiz ezetz. Segur zara zure alabak hain arrotz dituela gizonak? Gazte horiek oraingoek ez bezala pentsatuko dutela segur da. Segur baino segurago naiz haiek hil dutela.

aski1

1 zenbtz. Gutxieneko kopuru zehaztugabe bat adierazten duen hitza. (Hegoaldean, batez ere izenaren ezkerrean kokatzen da eta Iparraldean, eskuinean). Ik. nahiko. Horretan dabilenak ongi daki badela funtsezko aski eragozpen. Bazen arrazoi aski bide bihurri haiek alde batera uzteko. Ba al duzu diru aski? || (-ik atzizkiaren eskuinean). Nekerik aski igaro ondoren. Bazuen lanik aski.

2 (Izen sintagma ezabaturik). Aski edan duzue. Behatze batez aski erraten diote elkarri. Aski eta gehiegi erantsi diot. Emanik ere baduzu, aski eta sobera.

3 adb. Zerbaitetarako gutxienekoa bederen betetzen dela; behar adina. Hurbildu zen, baina ez aski. Horretan aski aurreratu dugu. Esaera zaharrak aski aztertuak izan dira.

4 adb. (Izenondo baten ezkerrean). Aski ona jateko. Aski ezaguna da gizon hori. Ez dela horretarako aski gai eta indartsu. || (Artikulua eta kasu markak hartzen dituela). Debeku hau ez zait bortitz askia iruditzen. Leku zakar askian.

5 adb. (Adizlagunekin). Euskal Herritik aski urruti nabil aspaldian. Aski garbiro. Segur aski. Maiz aski. Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.

aski iritzi Aski dela iritzi. Ik. askietsi. Zure hitzari ez diogu aski iritzi.

aski izan, aski izaten, aski izango/askiko 1 da/du ad. (nor osagarria hirugarren pertsonan). Aski da horrenbestez. Hori ikusteko, aski da munduan barrena begira hastea. Aski den adina. Horretarako aski genuke bi liburuak aztertzea. Gaurkoz aski dugu. Bat ez natorrela esatea ez dut aski. Aski da!

2 da ad. (Pertsonez mintzatuz). Itsaso zabala gazi-gazi: zu bertan sarturik, dena ezti; ene maitea! dena gozatzeko zeu zara aski.

aski segur(u) Naf. Dudarik gabe. Ik. segur aski.

aski segurik Naf. Dudarik gabe. Joan den igandeko egunkariak argitaratu du artikulu bat aski segurik gogoetagarria.

askitan adb. Maiz.

hain

1 Halako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da; adizlagun, izenondo edo -ko-ren bidez eratutako izenlagun bati dagokio, hots, nolakotasunari, eta, berez, beti hauen ezkerrean ezartzen da; berez, hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honen eta horren-en ordez ere erabil daiteke). Ik. bezain. Ez nuen uste hain berandu helduko zenik. Hark hain ederki ezagutzen duena. Zerk zakartza hain estu eta larri? Hain sarritan gertatua. Ez hain gora eta ez hain behera. Jende arruntak eta ez hain arruntak. Hain ederra. Bi gauza hain desberdinak elkarrekin batzen baditu. Egia horrek hain egiazko ez den beste puntu bat zeraman ondotik. || (Izenondoa, dagokion izenarekin agertzen denean, hain izen horren ezkerrean ezartzen da gehienbat). Ez da egundaino hain emakume ederrik sortu. Hain lotsa eta atsekabe handia.

2 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, perpausaren bigarren zatiak non, eze, ezen edo bait- hartzen duela). Hain zen eder eta galaia, non hura ikusteagatik leiho eta balkoietara irteten ziren damak. Hain zinez eta laster abiatzen zara, non bi orenen bidea batez egiten baituzu. Maite behar dugu hain bihotz prestuarekin, non prest egon behar dugun edozein neke irozotzeko. Hain gozo eta egoki hitz egin zien, eze guztiak harritu ziren. Hain zuhur da, non ez baitu bere parerik.

3 (Esaldi hanpatuetan, aditzaren aurrean). Hori gabe, bizitza hain da tristea!

4 (Berez, honen edo horren-i dagozkien testuinguruetan). Zuk hain ongi dakizunez. Ondorioei bagagozkie, ez da hori hain garbi agertzen. Ez nuen uste hain aberatsa nintzenik. Hain maite dugun garo usaina.

hain gutxi Ezta ere. (Ezezko esaldi baten ondoren erabiltzen da). Ez dut nirerik behirik, hain gutxi idirik.

hain justu (ere) Heg. Hain zuzen. Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Eta hori du, hain justu ere, kontra.

hain laster 1 adb. Ipar. g.g.er. Berehala. Nahi izatea aski eta haien nahi guztiak hain laster beteak dira.

2 adb. (ez hain laster... non... esapidean, 'bezain laster', 'berehala' adierarekin). Ipar. g.g.er. Berri ikaragarri hori ez zen hain laster barreiatu herrian, non aurpegi guztiak goibeldu baitziren: berri ikaragarri hori herrian barreiatu bezain laster, aurpegi guztiak goibeldu ziren.

hain sarri Batez ere Zub. Berehala. Orduan hasi zen zin egiten ez zuela gizon hura ezagutzen; eta hain sarri oilarrak kantatu zuen.

hain segur Ipar. Segur aski. Hori emaztearen kaltean egin zuten, eta hain segur bere gogoaren aurka.

hain xuxen (ere) Adkor. Hain zuzen ere. Gizon hau baitzen, hain xuxen, tratuan ari zena martxant batekin.

hain zuzen (ere) Esaten denari edo erabiltzen den argudioari nolabaiteko indarra emateko, aipatzen dena azpimarratzeko edo biribiltzeko erabiltzen den esapidea. Hori da, hain zuzen, guk nahi genukeena. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Behar bezainbat ezagutzen ez ditugulako, hain zuzen. Badirudi, aitzitik, gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla, hain zuzen ere, baztertu direnak.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper