Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hondatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hondatu, honda, hondatzen
1 da/du ad. Oso kalte handia hartu edo egin. Ik. suntsitu; galdu 6. Gure arerioak non-nahi eta beti gu galdu eta hondatu nahirik dabiltza. Erregea hilko dut eta besteak hondatuko ditut. Honda bitez betiko Satanas eta haren infernuko lagun guztiak. Landareak hondatzen dituen ekaitza. Gorputzak hondatzen eta arimak galtzen dituen edaria. Lantegietako kirats gaiztoak hondatu zizkion birikak. Zergek hondatzen dute nekazaria. Galtza berriak hondatu ditu. Zenbat nazio hondatu diren gerra bat izan delako! Entzute ona zikindu eta etxeko bakea hondatu.
2 du ad. Ondasunez mintzatuz, eralgi. Zure seme horrek, berriz, emagalduekin hondatu ditu ondasun guztiak. Zuen guztia hondatu zuenean, aitaren etxera itzuli zen. Irabazten duten guztia berehala hondatzen dute edanean eta jokoan. Zahi apur bat gal ez dadin beldur eta irina hondatuagatik ardurarik ez.
3 da/du ad. Hondoratu. Ai, hondatzen ari naiz, itotzera noa! Orduan zingira sakonetan hondatu nintzen. Bermeoko txalupa bat hondatu zen, olatu batek urez beteta. Miraria zen zulo harekin ontzia hondatu gabe porturatzea. Deabruak bezala infernuko su leizean honda ez nadin. Bekaturik lotsagarrienetan hondatua.

Aztergaia: hondatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hondatu, honda, hondatzen. da/du ad. 1 'desegin, galdu'. 2 'hondoratu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hondatu, honda, hondatzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.