Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza astun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

astun
1 adj. Pisu handikoa delako, eramaten, jasotzen edo higitzen zaila edo neketsua. Ik. pisutsu. Gurutze astun bat ezarri zioten soinean. Zama astuna.
2 adj. Ohikoa baino pisu gehiagokoa. Lisaburdina handia eta astuna iruditu zaie erabiltzaileei.
3 adj. Eguraldiaz, giroaz eta kidekoez mintzatuz, itogarria. Barruan giro astuna izango dugu. Gelako egurats astunegian apur bat itotzen ari zenez, leihoa ireki zuen. Eguraldi astuna.
4 adj. Hodeiez mintzatuz, trinkoa, ur masa handia duena. Hodei astunen iluntasuna mendian zehar. Laino astun beltza.
5 adj. Higitzeko moduaz mintzatuz, geldoa, motela. Bi errenkadaren artean barrena, jaun batzuk zihoazen pausaje astunez. Ibilera astuna. Iluntzean, artean, astuna izaten jarraitzen zuen zirkulazioak Iruñerako bidean.
6 adj. Loaz mintzatuz, sakona, barne-barnekoa. Hartu zuen berehala lo astun batek.
7 adj. Garrantzi handikoa, larria. Bekatu astuna. Beste arazo astun bat diruarena da.
8 adj. Nekez egiten dena; gogaikarria. Zeregin astuna, hartu duena. Liburu astunak. Irakasle astuna. Bizia zu gabe oso zait astuna. Astun egiten zaio barau egitea.
9 adj. Gauzak nekez ulertzen dituena. Gizonik sor eta astunenak ikas dezake hori.
10 adj. zuz. Arau-hausteez edo horiei dagozkien zigorrez mintzatuz, handia, larria dena. Delitu astunak dira legeak zigor astunarekin zigortzen dituen arau-hausteak. Arau hausteen pilaketa gertatzen den kasuetan, preskripzio denbora delitu astunenari dagokiona izango da.
11 adb. Astuntasunez; ohikoa baino pisu gehiago duela. Astun dabilen animalia. Burua astun, gorputza nagi, gelditzen da edaten duena. Sargori zegoen, hodeiak gero eta beherago, giroa astun.
12 iz. Astuntasuna. Astuna kendu. Hartu duen lanaren astuna.

Aztergaia: astun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio eta adierak bereizteko saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan astun eta larri formak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

astun a) 'garrantzi handikoa, larria' adierakoa 62 ager.: B 44 (KristiñauIkasbidea 1921 8, K. Basabe 4, Urteco Domeca 1903 4, J.A. Goiria 2, Ibarg 20, D.M. Bernaola, El Día 1931, Zubk, Onaind, J. Arregi, Gure Erria 1990), G 10 (KIkG 3, J.A. Orbegozo, Manzi 2, Onaind, X. Euskitze, El Pueblo Vasco 1935, D. Irigoyen), EB 8 (Kristau Ikasbidea 1974, UZEI, F. Olariaga, G. Nazabal, GAO 1989 3, J. Urkiza); b) 'larritasuna' adierakoa 2 ager.: B 1 (F. Zenarruzabeitia), EB 1 (Azurm/JMMuj); larri a) 'larritasuna' adierakoa 33 ager.: B 6, G 9, EB 13, EgAs 5; b) 'garrantzi handikoa; ondoez edo kezka sortzen duena, estua, hertsia' adierakoa 591 ager.: B 41, G 101, IE 8, EgAs 152, EB 289; estu(-)larri 4 ager.: B 1, G 3.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.