Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza argi-ilun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

argi-ilun
1 iz. pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak.
2 iz. Argiantza.

Aztergaia: argi-ilun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argi ilun segidako 10: a) Or Mi ("Argi-illunean ageri zaiek pilpilka gorbelak zikindutako bulartea" #mdash# dins la sournuro clarinello / dans l'obscurité diaphane), Mde Pr ("So egin zion beriz ere, bere ohean zetzan emakumeari: itxusi zen benetan goizñabarreko argi ilunean, ahoa erdi zabalik, kulunka lo"), MEIG 2 ("Ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula"); b) iz. + izond.: Gç ("Nihor ezin ziaitek handi / Lekhu ttipito batean; / Argi ilhun bat baizen eztuk / Hire gloria lurrean"), Lar SAgust ("Oraindaño sortu diran argiak izan dira argi au edo ori, argi bata edo bestea, argi illunago edo arraiago, argi gutxi edo iori; baña ez argi-utsaren izena eta izana duanik; ez onena, ez arena, ez iñorena danik: ez da ori eginkizuna, ezinkizuna baizikan"), Apaol ("Ez, ikusi bear dut zer dan ori, esan zuan bere artean, eta eskopeta artuaz joan zan sukaldera, nun zegoan argi illun bat, katillu baten olioaz jartzen zuana egunero andra Josepak, Anjel eritu zan ezkero"), NEtx LBB ("Gau t'egun, argi illun baten azpian zaudela, garaia nola urtu, asma bearra dezu"); c) dvandva: Or ("Onela, etzera Zu bakarrik Zure epai izkutuan, ortzantza egin aurretik argi illunak bereizten dituzuna" #mdash# ut... dividas inter lucem et tenebras); d) '(ilunean) argi egin'?: AB AmaE ("Mari, nik ez dot gura / Argi illunean, / Egin daiden atzetik / Noiala bidean; / Izan daitezan nai dot / Oraingo limosnak, / Mundutik noianean / Aurreko farolak") // Ik. gainera, OEH argitaratuan 'linterna' adierako argi illun , JFlor ("Makill bat esku batian ta argi illun [linterna] bat bestian") // Ik. ap. DRA: argi-ilunen usaia (olor de luz y sombra; A "Bide kurtzetan sarri egun sentian ta illunkeran orio-usina lakoa, atsa, egoten da, eta Purgatorioko arimak an prikiduten egoten diralako, errezau egin bear dake. Amezketan "argi-ilunen usaia" esaten zitzaion oni").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argilun (eta argilune) 7: J. Intxausti ("Aita Sainduak erlijio-politikaren eztabaidan argiluneak azpimarkatu nahi ditu"), J.J. Uranga ("Testigoen erreakzioen deskripzio zaharrenetan argilun misteriotsu hauxe nabari da: batzutan ez dute berpiztua ezagutzen, bestetan haren zerutar dizdirak itsutu egiten ditu, mamu bat dakusten inpresioa dute..."), GaztEntz/7 2 ("Bizitzako azken urteetan, Rembrandten obrak geroz eta bisionarioagoak dira, eta teknika librea eta argilun dramatikoa azken muturreraino eraman zituen", "Urte horietan bere arteak malenkoniaren bidea hartu zuen: irudiak gorri bero dirdiratsuz jantziak daude eta argiluna nagusi da"), M.L. Odriozola ("Gorroto zion trempe-l'oeil izeneko teknikari, baina ez zen bete-betean bat etortzen inpresionismoarekin ere, bere ustez funtsezkoa zen argilunak tokirik ez zuelako"), P. Zubizarreta ("Sukaldea, izkina bateko sua izan ezik, argilunez beterik zegoen"), I. Irazabalbeitia ("Txikitan, luze egoten zen arkuen harriei begira, ormako leiho estu luzexketatik sartzen zen argi-izpien argilunetan"); argi-ilun dvandva 1, X. Kintana ("Horrek, noski, txikitandik ezagutarazi zizkion gizartearen beheko mailen egoera eta beharginen bizimodua, bere handitasun eta miserien argi-ilunekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argi-ilun : AB38 2 ('claroscuro' itzulia 1, eta argi-ilunetako jaialdi 'festival de luces y sombras'); argilun : AB38 1 (claro oscuro), HiztEn (Art. Erliebea eta sakontasuna iradokitzeko moduan, itzal-hondo batean argia banatzeko prozedura), Euskalterm 1 (claroscuro); ilun-argi : AB38 1 (claro oscuro) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argilun : ElhHizt (Pint. claroscuro), HiruMila, PMuj DVC (media luz); argi-ilun : DRA (argi-ilunen usaia: olor de luz y sombra); argilune : PMuj DVC (eta argi-ilune: claroscuro) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

LBeh (2013-11-06): argilun 12: Berria 6 (adib.: “Barruan ere argilunak dira alderdi estetikorik azpimarragarriena”), EiTB 2 (adib.: “Zuzenbide eskolak ematen ditu, irizpide moral egokiak ditu eta zurian zein beltzean ikusten ditu gauza, grisik edo argilunik gabe”), Argia 4 (adib.: “Argilunen liburua”); argi-ilun 45: Elhuyar (“oraindik argi-ilunak badauden arren”), Berria 26 (adib.: “azken hogeita bost urteotako argi-ilunak nabarmentzen dira”), EiTB 4 (adib.: “Argi-ilunez beteriko bidea”), Jakin 3 (adib.: “argi-ilun guztietatik haratago”), Argia 11 (adib.: “Arrasateko esperientziak argi-ilun asko dauzka”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: argilun 21: Berria 6 (adib.: “trazu fineko pintzelada emanez, nortasunaren argilun-jolasen bidez pertsonaiak altoerliebean sortuz”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Gero tarte batez denda argilunez eta zurrumurruz betetzen da - kontakizunen ordua da, iraganaz, etorkizunaz, askatasunaz”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “Gelak eta dendak argilun liluragarriz beteriko leizeak dira”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “larruz jantzia eta argilun arraro horretan zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela”), Fernando Morillo 2 (“Mahai azpitik, piztutako gailuek eta kanpoko farolek eratutako argilunari esker, gizon bat ikusi zuen laborategian sartzen”), Jon Alonso (“gelako argiluna ez litzateke hain trinkoa izango alpendearengatik ez balitz”), Joxean Agirre (“gizakiaren argilunak umore handiz baina gordintasunez begiratzen dituen ipuin hori bigarren aldiz irakurtzeko”), Joxerra Garzia, Josu Zabaleta (“Argiluna darabilten pintoreak, esate baterako, asko baliatu izan dira ezaugarri horretaz"), Patxi Zubizarreta (“eguzki izpiek arteketatik sartu, eta sortutako argilunak”), Pako Aristi 2 (adib.: “Pausoak sentitu ditu korridorean, eta senarraren aurpegi horia agertu da atearenargilunean”); argi-ilun 74: Berria 26 (adib.: “bere biografian agertzen diren argi-ilunak”), Herria (“gure Elizaren argi-ilunetan”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Gai honi buruz ere bada argi-ilun nabarmenik”), Pello Lizarralde 3 (adib.: “Argi ilunaren azpian, bi gizonen itzalak eskuinean den muinora abiatu dira larrarte urdinduan barrena”), Ana Urkiza 2 (adib.: “Lagun horiek ez dute inolako lotsarik esateko izaki benetan zoragarria, erliebeduna, argi-ilunak dituena”), Felipe Juaristi 2 (adib.: “argi-ilunen arteko mundu koloretsu eta usaintsua”), Juan Garzia 2 (adib.: “maite argi-ilun baten maitez”), Edorta Jimenez 2 (adib.: “Eszenatokia Munduko Hiriburua izango da, eszenatokiko atzealdeko argi-ilunetan maitasuna eta espioitza izango dira”), Joan Mari Irigoien 2 (adib.: “Eta gelaren argi-ilunean amaraun handi bat ikusi nuen lehenik”), Josu Zabaleta 2, Xabier Olarra, Agustin Otsoa, Jenaro Garate, Karlos Zabala, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Aingeru Epaltza, Patxi Ezkiaga, Unai Iturriaga, Jokin Muñoz, Koro Navarro, Xabier Amuriza, Iñaki Mendiguren, Piarres Aintziart, J.M. Olaizola, Juan Kruz Igerabide, Fernando Rey, Joxean Agirre, Daniel Landart, Joanes Urkixo, Matias Mugica, Josetxo Akona, Karlos Linazasoro.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: argi-ilun (argilun*). Gai horren argi-ilunak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Ik. oharra s.u. argitzal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa argi sarreran.

Erabilera sintaktikoa argitu

1 iz. ‘argiantza’. 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi-ilun 1 iz. 'argiantza' 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak. [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.