Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ale bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ale
1 iz. Gariaren eta kideko landareen hazia. Ik. bihi; garau. Arto alea eta gari alea. Dirutan edo aletan ordaindu.
2 iz. (Multzokari gisa). Lastoa eta belar gaiztoak alde batean, ale garbia bestean. Alea ganbaran bildu.
3 iz. Zenbait landareren hazi edo fruitu txiki biribil antzekoa. Babarrun alea. Kafe alea. Ale askoko mahats mordoa. Zeruetako erreinua ziape alearen antzekoa da.
4 iz. Fruitua. Sagastiak alez beteta. Udareondoa alerik gabe utzi zuten.
5 iz. Hainbat gauzaren zati xehe biribil antzekoa. Hondar alea. Arrosario alea.
6 iz. Batere ez, ezer ez. (Ezezko esaldietan). Ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere. Alerik utzi gabe.
7 iz. Banakoa. Zenbat legatz harrapatu dituzu?, lau ale bakarrik.
8 iz. Liburu, aldizkari, inprimaki eta kidekoen aldaki bakoitza. Liburu berriaren ale bana eskaini digu. 1.500 aleko argitaraldia.
9 iz. Aldizkariez mintzatuz, zenbaki bakoitza. Egunkariaren lehen alearen urteurrena. Argia aldizkariaren azken alean.
10 iz. lgart. Mozkorraldia. Egundoko alea harrapatu zuen.
11 iz. Neurriz gainekoa, oso handia. (Hitz elkartuen bigarren osagai gisa). Hura gizon alea! Berebiziko begi aleak zituen.

Aztergaia: ale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ale, bateko

Euskaltzaindiaren Arauak

ale Sin. bihi, garau: 1 'bihia, garaua': arto-alea, gari-alea; ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere. 2 'batekoa, unitatea': liburu berriaren ale bana eskaini digu. 3 (hitz-elkarketaren bigarren osagai gisa) 'handia, ezustekoa': hura gizon-alea!.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bihi, garau ("arto-alea, gari-alea"; cf. kafe-bihi, gatz-garaua; "ez da ikaslerik agertu, ezta alerik ere"); 2. 'bateko, unitate' ("liburu berriaren ale bana eskaini digu"); 3. hitz-elkarketaren bigarren osagai gisa 'handia, ezustekoa' ("Hura gizon-alea!")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. 1 bihi 2 Liburu edo argitaralanena" (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.