120 emaitza min bilaketarentzat - [101 - 120] bistaratzen.

mintzamolde
1 iz. Hizkera, hitz egiteko modua. Gamizen mintzamoldea mendebal aldekoa da, inondik ere. Euskalkiak eta eskualdeetako mintzamolde bereziak.
2 iz. Esapidea. Oraingo gazte jendeak erabiltzen dituen mintzamoldeak.

Aztergaia: mintzamolde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-molde.

mintzapraktika
iz. Mintzamena lantzeko jarduera, ikaslearen ahozko erabilera hobetzea helburu duena. Mintzapraktika-egitasmoek hazkunde handia izan dute azken urteetan.

Aztergaia: mintzapraktika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: prácticas de conversación.

mintzarazi, mintzaraz, mintzarazten
du ad. Mintzatzera behartu. Isaak aita itsuak mintzarazi zuenean Jakob bere semea. Abereak mintzarazi zituelako. Zure dohainez mintzarazten banauzu.

Aztergaia: mintzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mintzarazi, mintzaraz, mintzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mintzarazi, mintzaraz, mintzarazten.

mintzategi
iz. Komentuetan, presondegietan eta kidekoetan, barruan bizi direnek kanpotik datozenekin hitz egiteko duten gela. Ik. solastoki. Komentuko mintzategian.

Aztergaia: mintzategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzatu, mintza/mintzatu, mintzatzen
da ad. Hitz egin. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Zinetan, txantxetan, gezurretan mintzatu. Zuzen, oker mintzatu. Argi eta garbi mintzatzea. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu. Gure hizkuntzan mintzatu zelako. Honela mintzatu zaigu aita Hilario. Ni agerian mintzatu natzaio munduari. Jainkoarekin mintzatzeko hizkuntza. Elkarrekin mintzatu ginenean. Ezin mintza daitekeen herri isila. Nor bereaz mintza bedi. Dakitenak mintza bitez. || Euskera agerkarian mintzatu berria naiz gai horretaz. Euskaraz agertu eta mintzatu den literatura.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Beha lehenik, mintza azkenik.

Aztergaia: mintzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mintzatu, mintza, mintzatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mintzatu, mintza, mintzatzen.

mintzatzaile
iz. Mintzatzen den pertsona, hiztuna; hizlaria. Aaron hire anaia mintzatzaile ederra baita. Euskarazko prediku bat egin zuen mintzatzaile berezi batek. Azkaine, mintzatzaile ederren herria.

Aztergaia: mintzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mintzatze
iz. Hitz egitea. Mintzatze desonesta zuen ahotik urrundu ezazue.

Aztergaia: mintzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

mintzo
1 iz. Mintzatzean egiten den hotsa, ahotsa. Ik. mintzura. Aditu zuela zerutik mintzo bat zioela: (...). Mintzo ozena eta sarkorra. Aitaren hitza mintzo bihurtua. Aingeru horien mintzo isila begiz ez ikusi arren. Bere mutuan, ez du mintzoaren beharrik oraingo bizitzaren alegia azaltzeko. Kontzientziako mintzoa. || Ekin zion kilkerrak bere kantu mintzo-bakarrari.
2 iz. Hizkuntza. Ederrena mintzoetan euskara dela. Egiazko lirika da, noski, giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena.

Esaera zaharrak

Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.

Aztergaia: mintzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: mintzo izan da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz: mintzo-debekua.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

mintzo izan.

mintzo debeku, mintzo-debeku
iz. Toteltasuna.
mintzo izan
da ad.-lok. Mintzatzen aritu, hitz egin. Ik. mintzatu. Aitarekin mintzo denean. Eroa, zentzugabea, zer mintzo haiz? Ez da mintzo berak ikusi zituen gauzez. Bihotzean gainezka dagoenetik mintzo baita ahoa. Lañoki mintzo da beti. Begiak apal mintzo zitzaidan, osoki bere baitan sartua. Euskaldunez mintzo den liburuxka batean. Bere adiskideaz mintzo zenean. Bere buruarekin mintzo balitz bezala.

Aztergaia: mintzo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mintzo sarrerari dagokion azpisarrera.

mintzul
adj. g. g. er. Mutua. Sendagileak mintzul edo hitz-motel geldituko zela esan zuen.

Aztergaia: mintzul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

mutua.

mintzura
iz. Mintzoa, ahotsa. Baina zuek ez duzue haren mintzura aditu, ez haren itxura ikusi. Mintzura bat oihuz ari da mortuan.

Aztergaia: mintzura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mintzura (+ agur-mintzura, baritono-mintzura) 15 aldiz agertu da: IE 1 (Añ CatAN), G 14 (A Ardi 7, Ir YKBiz 6, Gazt MusIx); mintzuradun behin (A Ardi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mintzura behin agertu da (G. Nazabal: "Badago, aldiz, hizkuntza funtzional bat bezala eta funtzionamenduan, herriko sektore sendo batzuek babestua eta giza mintzura guztia hasi etxetik eta akademiaraino, eskolatik unibertsitateraino, talderik soilenetik erakunde publikoetaraino artikulatzeko gauza dela dioen definizio bat".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mintzura : HiztEn-LurE.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

hurrengo pasaldian berrikusteko utzi da.

minuet
iz. Antzinako dantza, hiru aldikoa, frantses jatorrikoa. Minuet bat dantzatu.

Aztergaia: minuet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-t.

minus
iz. mat. Zenbaki negatiboak edo kenketa adierazteko ikurra (–). Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik.

Aztergaia: minus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

minus. Ex: -4 "minus lau" Ex: 3 - (-4) : "hiru ken minus lau".

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Mat. Agian eta Fis. ere erantsi beharko litzaioke, tenperatura graduei doakienez'

 - Erabakia: BAgiria (1998-10-30): 'dagoen bezala uztea erabaki da'.

minusbaliatu
adj./iz. Minusbaliotasun bat duena. Kontratua langile minusbaliatu batekin egiten denean. Minusbaliatuen zentro bat hutsarazi dute gauean inguruan piztu den sute baten ondorioz.

Aztergaia: minusbaliatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minusbaliadun 1, BAO 1997 ("Aurrikusten diren tokien %2a minusbaliadun erabiltzaileentzat izango da"); minusbaliatu 3: Zerbitzuan 1986 2 ("argi ez dago oraindik geriatrikora edo minusbaliatuen berrabiltzera zuzendu beharko lukeen", "erabiltzaileen mugimenduek garrantzi handiko lan bat egiten dute zerbitzu sozial askori dagokienean, batez ere minusbaliatuen arloan"), GAO 1990 ("Urbanizazio Proiektuak minusbaliatuentzat aurrikusitako plazak"); minusbaliotasun 2: UZEI ("Gaixotasunak eta minusbaliotasunak"), BalioUrritu 1984 ("Minusbaliotasun alorrean diharduten erakunde publikoen berezitasun, funtzio eta ekintza espezifikorik nabarmenen deskribapen arin bat"); minusbalido 1, UZEI ("Gizarte-Segurantzari ordaindu behar zaizkion kuotak txikiagotzen eta murrizten dizkie langile-modu konkretu batzuk —hogeitasei urte baino gutxiagokoak, minusbalidoak, etab.— kontratatzen dituztenei").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minusbaliatu : HiztEn, Euskalterm 9; minusbalido : AB38 2; minusbalio : Euskalterm 1; minusbaliotasun : HiztEn, Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, LurE // a) minusválido itzulitako besteak: balio-urri : Euskalterm 1; baliourritu : Euskalterm 5; elbarri : Euskalterm 6; ezindu : AB50 6; gutxitu : AB50 11 (hauetan gutxitu fisiko 4, gutxitu sentsioriale 1); b) minusvalorar itzulia: gutxietsi : Euskalterm 3; c) minusvaloración itzulia: minusbalorazio : AB50 1; d) minusvalía itzuliak: elbarritasun : Euskalterm 1; gutxitasun : AB50 3.

Inguruko formen erabilerak

Jabier Agirrek prestaturiko lauki batekoak: a) minusvalía/minusválido: Euskalterm: minusbaliotasun, baliourritasun / minusbaliatu, baliourritu; HezkHizt: elbarritasun, balio-urritasun / balio-urritu, elbarri; AdmHizt: elbarritasun, minusbaliotasun / elbarri, minusbaliatu; LanHizt: — / baliourritu, minusbaliatu. b) deficiencia/deficiente: Euskalterm: urritasun (buru-urritasun, adimen-urritasun), eskasia / akastun, urri (adimen-urri); HezkHizt: urritasun (entzumen-u., adimen-u., mugimen-u.) / urritu, x urriko (adimen urriko, entzumen urriko, mugimen urriko); AdmHizt: urritasun / urritu; LanHizt: — c) incapacidad/incapacitado: Euskalterm: ezgaitasun / ezgaitu; HezkHizt: ezintasun / ezindu; AdmHizt: ezintasun (lanerako e. iragankor) / ezindu; LanHizt: ezintasun (aldi baterako / iragankor, iraunkor absolutu / oso / partzial). d) invalidez/inválido: Euskalterm: baliaezintasun / baliaezin; HezkHizt: baliaezintasun (iraunkor erabateko / guztizko / partezko) / baliaezin; AdmHizt: baliaezintasun (behin-behineko, iraunkor) / baliaezin; LanHizt: baliaezintasun (behin-behineko, iraunkor). e) disminuido: Euskalterm: gutxitu (fisiko, psikiko), urritu; HezkHizt: urritu (gorputz-u., mugimen-u., buru-urritu, zentzumen-u.); AdmHizt: urritu; LanHizt: urritu (fisiko, psikiko). f) discapacidad/discapacitado: Euskalterm: — / desgaitu; HezkHizt: ezgaitasun / ezgaitu; AdmHizt: ; LanHizt: — g) handicap: Euskalterm: handicap; HezkHizt: ; AdmHizt: ; LanHizt: — h) impedimento/impedido: Euskalterm: eragozpen / eragotzi; HezkHizt: ; AdmHizt: ; LanHizt: — i) imposibilidad/imposibilitado: Euskalterm: ezintasun / ezindu; HezkHizt: ezintasun / —; AdmHizt: ; LanHizt: — j) parálisis/paralítico: Euskalterm: elbarritasun, paralisi / elbarri, paralitiko; HezkHizt: ; AdmHizt: ; LanHizt: — k) subnormalidad/subnormal: Euskalterm: subnormaltasun / subnormal; HezkHizt: ; AdmHizt: ; LanHizt: —

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minusbaliatu : ElhHizt (heg.: minusválido, a), HiruMila (minusválido, da); minusbalio : ElhkHizt (ekon.: minusvalía), HiruMila (minusvalía); minusbaliotasun : ElhHizt (heg.: minusvalidez, discapacidad), HiruMila (minusvalía) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal minusvalía / handicap formen ordainak: HiztHand: 1 balio beheititze; 2 elbarritasun // HiruMila: minusbalio, azpibalio, balio-urritasun // ElhHizt: 1 econ.: minusbalio; 2 V. minusvalidez // XarHizt: kalte, makur, gibelamendu, atzerapen; (physique) elbarritasun // Casve FE: handikap, hürrüntze; (fig.) traba, behaztopo // HaizeG FB: kalte, makur, gibelamendu // T-L LBF: makur, kalte, gibelamendu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; b) es minusvalidez formarenak: ElhHizt: minusbaliotasun; elbarritasun // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV // c) erdal minusválido, a / handicapé, e formenak: balio-urritu : HiruMila; elbarri : HiztHand, HiruMila, ElhHizt; ezindu : HiruMila, ElhHizt; minusbaliatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; d) erdal minusvalorar / handicaper formenak: gutxietsi : HiztHand, HiruMila, ElhHizt; txikietsi : HiruMila // XarHizt: kaltetu, makurtu, gibelatu, elbarritu // Casve FE: handikapak ezarri; trabatü, behaztopatü // HaizeG FB: kalte egin, makurtu, gibelatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, PMuj DCV // e) es minusvaloración formarenak: gutxiespen : HiruMila, ElhHizt; txikiespen : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): handicapé, e; it (S. Carbonell): Ø; en (Collins): 1 adj. (physically) handicapped, disable; 2 nm. minusválida: handicapped person, disabled person, etab.; de (Langenscheidts): adj. (körperlich u./od. geistig) behindert; m. Behinderte(r).

minusbaliotasun iz. Heg. Gutxiegitasun fisikoa edo psikikoa. 413 euroko laguntza dagokie % 33tik gorako minusbaliotasuna dutenei. Istripu baten ondoriozko minusbaliotasuna.

minusbaliatu 119.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

minusbaliatu 1.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ezindu (TN), elbarri, balio-urritu, minusbaliatu.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Minusbaliatua: Minusválido; Minusbaliatuen Balorazio eta Orientazio Bulegoa: Negociado de Valoración y Orientación al Minusválido" / EEgunk: "minusbaliatua h. elbarria".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

hurrengo pasaldian erabakitzeko utzi da, eremu bereko beste adierazkizunekin batera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

minusbaliotasun bat duena izendatzeko behar da.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

elbarritasunen izenak batera berrikustekoak dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Datuen argitan berrikusiko da.

minusbaliotasun
iz. Heg. Gutxiegitasun fisikoa edo psikikoa. 413 euroko laguntza dagokie % 33tik gorako minusbaliotasuna dutenei. Istripu baten ondoriozko minusbaliotasuna.

Aztergaia: minusbaliotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): minusbaliotasun 46: Elhuyar 8 (adib.: “Hain zuzen ere, minusbaliotasunen bat duten pertsonen eta haiei laguntzen dietenen bizi-kalitatea handitzea da Biogiltzen helburuetako bat”), Consumer 8 (adib.: “2004ko martxoaren 18ko epaian zioenez, zirujauaren ebakuntzaren jomuga pazientearen egoera hobetzea zela baina, zeharo alderantziz, zoldura inokulatu zitzaiola, minusbaliotasunezko ondorio eta guzti”), Berria 2 (adib.: “Emakume haurdun bati amiozentesia izeneko aukera eskaintzen zaio, erdituko duen umea era bateko edo besteko minusbaliotasunik izango duen jakin ahal izateko”), EiTB 21 (adib.: “Adimen minusbaliotasuna zuen gaztea bortxatu, kotxeaz harrapatu eta hil zuten”), Argia 6 (adib.: “Hala, autismo mailaren arabera eta minusbaliotasun intelektuala izatearen edo ez izatearen arabera, ezaugarriak era batekoak edo bestekoak izango dira, baina oinarrian komunikazio eta sozializazio gaitasunari eragiten dio nahasmenduak”), DiarioVasco (“Besteak beste, 3 obra publiko aurreratu dira, 182 berrikuntza proiektu martxan jarri dira, 181 gazte kualifikatu kontratatu dira, minusbaliotasun baztertze arriskuko 5.500 pertsona laneratu dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: minusbaliotasun 2, Berri (“Diru laguntza eragiten duten seme-alabetako baten batek %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna izanez gero, zenbatekoak bikoitzak izango dira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm (Hegoaldeko administrazioan egiten den banaketa): ‘invalidez’ baliaezintasun, ‘minusvalía’ minusbaliotasun, elbarritasun; ‘incapacidad’ ezintasun, ‘discapacidad’ desgaitasun, ezgaitasun.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es minusvalía, discapacidad / fr handicap, incapacité: Elhuyar: minusbaliotasun, elbarritasun / Nolaerran: 1 (déficience physique ou mentale) (ahalmen) urritasun – desgaitasun; 2 (mobilité réduite) elbarritasun, enbaldidura, higiezintasun; 3 (sport) handikap || a) ezintasun, gaitasunik ez[a], gaitasun gabezia, desgaitasun (MD), ezgaitasun (g. er.); b) (invalidité) ezintasun, ezindura; c) (droit) (zuzenbide) ezgaitasun / Zehazki: (de una persona) elbarritasun / Labayru: elbarritasun, kadentasun, ezindura, perlesia, paralisi / Adorez5000: minusbalio, azpi-balio, balio-urritasun.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf minusbaliatu eta minusbalio sarreretan, batzorde ahaldunduak esandakoa: (H2.2 / 2011-06-14) Datuen argitan berrikusiko da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta oso erabilia Hegoaldean, bederen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

minuskula
adj./iz. Letrez mintzatuz, xehea. Ik. letra xehe. M minuskula. Minuskulaz idatzi.

Aztergaia: minuskula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. letra nagusi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. letra xehe.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

letra xehe.

minutu
1 iz. Orduaren hirurogeirena. Minutu batek hirurogei segundo ditu. Minutu laurden batez. Bi minutu geroago.
2 iz. mat. Angelu neurketan, arku graduaren hirurogeirena. Bederatzi gradu eta hogeita hamar minutu.
Azpisarrerak

Aztergaia: minutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minutu: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

minute: Le Petit Robert; Collins.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gradu, minutu, segundo.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-utu.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

minutuero
adb. Minutu guztietan, minutu oroz. Autoak minutuero aterako dira.

Aztergaia: minutuero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:22 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

minutuero 6: a) Jesusen jarraitzaile 1986 ("Baina bizi, minutuero, orduero, egunero bizi behar dugu"), NaturZ 1996 3 (adib.: "Neurtu tenperatura minutuero eta idatzi taulan"); b) J. Agirre ("Gutxi gorabehera, 90 minutuero REM fase bat agertzen da"), E. Berazubi ("hamabost minutuero autobusak pasatzen ikustea bezain gauza arrunta"); minutuoro 5: a) J. R. Aizpurua ("Minutuoro 150 pertsona gehiago dago; egunero 220.000 pertsona gehiago eta urtero 80.000.000 gehiago"), DNavarra 1992 ("Minutuoro berrogei ta amar jaiotzen dira erri ortan"); b) A. Iturbe 2 (adib.: "Lehentxoago sikiera bost minutuoro begiratzen nion erlojuari"), LanIntel ("7 minutuoro prozesua errepikatu egingo da"); minuturo 2: a) Zer irakurri ("Minuturo 50 tona lur emankor higatzen dira"); b) Fisika/3 ("Informazio gehiago lortzeko, denbora tarteak laburtu beharko lirateke, adibidez, bost minuturoko batazbesteko abiadura kalkulatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

minuturo : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

minuturo : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro: minutuero forma dagokio honi, atzizkia -ero denez; cf. EArau 110 (2000-05-26): "[izena + -ero] gisako esamoldea [...] -ERO atzizkiaren bidez osatua". Baina arau hori berrikustekoa izan liteke, aldiro forma arautzean (2002-07-18) aipatuak kontuan izanik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Onartu da: minutuero

minxka
1 iz. Ipar. g. er. Min arina.
2 iz. Ipar. g. er. Bixika, pikorta.

Aztergaia: minxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper