135 emaitza bat bilaketarentzat - [101 - 135] bistaratzen.

batuta
iz. Heg. mus. Orkestra, banda edo kideko musika talde bateko zuzendariak erritmoa markatzeko erabiltzen duen makilatxoa. Pablo Sorozabal musikariak ez zuen batutarik erabiltzen.

Aztergaia: batuta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan batuta behin (MEIG: "Nor bere gisara eta batutarik gabe soinua jotzen ari zirela sortu zuten anarkia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batuta EB 1 (J. Urrujulegi: "lehenengoan beste bat dedikatu zitzaion Urnietan, entitatearen Ohorezko Batuta berari emanez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batuta : DFrec 1 (batutapean), AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1 // batuta itzulitako bestea: zotz (AB50).

Hiztegietako informazioa

batuta : ElhHizt, HiruMila (eta makilatxo), EskolaHE, Lur EF/FB, PMuj DVC eta DCV (eta eres-zotz) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF (cf. FB "(violon) soinu-makila"), Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

fr (DLLF): baguette; it (S. Carbonell): bacchetta; ca (DCC): batuta; en (Collins): baton; de (Langenscheidts): Taktstock.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

lantaldea ez da onartzen ausartu, baldintza minimoa betetzen ez duenez, baina ordezko egokirik ez duela aitortuz; "Bbehin" eta "Heg. Mus." markekin eman litekeela ere aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Batuta: makiltxo, bageta (mus.)'.

 - [E208]: 'batuta: Heg. markarekin onartzeko, ene ustez'.

 - [E123]: 'Ez du baldintza minimoa beteko, baina A. Lertxundi, K. Izagirre, I. Mendiguren edo H. Etxeberriak erabili duten hitza sartuko nuke. Ez dut uste musitaren arloan besterik darabiltenik'.

 - [E103]: 'hau kendu behar da'.

 - [E116]: 'niri ere biziki gogorra egiten zait hau baztertzea, ordezkotzat ematen direnak ('makila', 'makiltxoa') aski zalantzagarriak ikusten baititut. Nik ere onartuko nuke, 'Heg' markarekin, jakina'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'batuta Heg. (musikan).

batxiler
1 iz. Garai batean, unibertsitateetan ematen zen lehen mailako titulua zuen pertsona. Martin de Alduntzin batxilerra.
2 iz. Batxilergoa duen pertsona.
3 iz. Batxilergoa. Hiru urteko batxilerra egin ondoan, fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela.

Aztergaia: batxiler

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batxilergo
iz. Erdi mailako ikasketak; ikasketa horiek bukatzean lortzen den maila. Batxilergoa bukatu ondoren. Batxilergoa lortu, hartu, eman. Batxilergoko irakasgaiak.

Aztergaia: batxilergo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batxo
zenbtz. Heg. adkor. Bat. Ik. batto; batño. Hogeita lau ordu ditu egunak; gehiegi irizten diozu batxo arimari ematea?
Azpisarrerak

Aztergaia: batxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

batxo ere.

Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

batxo ere
Bat ere ez. (Ezezko esaldietan). Diren guztiak, batxo ere utzi gabe, agertuko dira.

Aztergaia: batxo ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

batxo sarrerari dagokion azpisarrera.

batza
iz. XX. mendearen hasierako hainbat elkarte abertzaleren izena. Emakume Abertzale Batza. Mendigoizale Batza.

Aztergaia: batza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzaile
iz./adj. Batzen duena. Mahats-batzailea. Diru-batzailea. Hizkuntzaren batzaile izan zen. Aita batzaile, seme banatzaile.

Aztergaia: batzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzaldi
1 iz. Bilera, batzarra. Eta besterik gabe, batzaldia azken otoitzarekin bukatu zen.
2 iz. Sariak banatzen diren literatura- edo arte-lehiaketa. Donostiako antzerki batzaldian lehenengo saria irabazi zuena.

Aztergaia: batzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzar
iz. Bilera, bereziki erakunde jakin batek dagozkion gaiei buruz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko aldian-aldian egiten duena; horrelako bilera bateko lagunen multzoa. Ik. buru-batzar. XVIII. mendearen hasiera arte hemen bildu zen Gipuzkoako batzar berezia. Apaiz nagusiek batzarra bildu zuten. Batzarrean bildu ziren. Unibertsitate batzarra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: batzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batzar(-)etxe, batzar(-)gela.

Informazio lexikografikoa
Forma osatua, eta oinarriari dagozkion adibideak

batzar-etxe, batzar-gela, batzar-leku, batzar-toki

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "batzarr / batzarra / batzarre auzian zer?" (1993-02)

 - [I102]: ez dago argi hori dela ontzat jo behar den forma. Biltzar hitzaren kasuan badirudi baietz hori dela forma Lapurdiko Biltzar-agatik. Baina batzarre toki askotan erabiltzen da. Elkarketarako, jakina, batzar litzateke forma bakarra. Honekin batera, izen bihurtu diren nominalizazioen kasuak ere erabaki beharko lirateke: bizitze ala bizitza, heriotze ala heriotza e.a. Azken kasu horretan nik neuk /-e/dun forma joko nuke ontzat, literaturtradizio benetan aberatsa iparraldekoa delako" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Batzar: Ordu da guk ere nahasten ditugulako bereiztea, biltzar (asamblea, congreso) batzar (junta) bilera, bilkura (reuniόn)'.

 - [E116]: ez dut uste bereizketa horiek hain garbiak diren: batzar (reunion, asamblea, junta, concilio, reunion, encuentro...) ematen du OEHk, eta hala da. Baztanen herriko batzarretan aztertzen dira herrietako arazoak, eta horiek, zerbait izatekotan, 'asambleak' dira, ez 'juntak'. 'Juntari' hola deitzen zaio, 'junta'. Bestetik, 'baztandarren biltzarra' egiten da urtero, eta hori jai bat besterik ez da. Beraz, bere horretan utziko nuke oraingoz lantaldearen proposamena'

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'utzi dagoen moduan lantaldearen erabakia'.

batzar agiri, batzar-agiri
iz. Batzar batean gertatu, eztabaidatu eta erabaki dena jasotzen duen agiria. Ik. akta 1. Batzar-agiriak faltsutzeagatik auzitara eramango duela. Batzar agirian bileran gertatutakoa eta hitz egindako guztia gorde zen.
batzar areto, batzar-areto
iz. Batzarrak egiten diren aretoa. Udaletxeko batzar aretoan egingo da ekitaldia, 12:30ean.

Aztergaia: batzar-areto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh58 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

batzar(-)areto 152.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

batzar(-)areto 31.

Bestelakoak

adib: batzar iz. Bilera, bereziki erakunde jakin batek dagozkion arazoei buruz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko aldian-aldian egiten duena; horrelako bilera bateko lagunen multzoa. Ik. buru-batzar. XVIII. mendearen hasiera arte hemen bildu zen Gipuzkoako batzar berezia. Batzarra egin. Apaiz nagusiek batzarra bildu zuten. Batzarrean bildu ziren. Batzar aretoa. Batzar agirian bileran gertatutakoa eta hitz egindako guztia gorde zen. Unibertsitate batzarra. // areto 2 iz. Jendaurreko jardunaldiak egiten diren gela handia. Batzar aretoa. Hitzaldi aretoa. Areto girotua. Zinema aretoa. Ekitaldia Unibertsitateko areto nagusian edo ospakizun aretoan izango da. Basilean, "Kunsthalle" aretoan hogeita hamabi lan aurkezten zituen 1962an.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batzar(-)gela arautuarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa batzar eta areto sarreretan.

batzar etxe, batzar-etxe
iz. Probintziako ordezkariak biltzen diren etxea. Gernikako batzar etxea.

Aztergaia: batzar etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

batzar gela, batzar-gela
iz. Batzarrak egiteko gela. Batzar gela batean bildu ziren teknikariak eta kazetariak.

Aztergaia: batzar gela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Batzar Nagusi
iz. pl. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-erakunde legegile nagusia, Foru Aldundiaren jardueren kontrola eta jarraipena egiten duena eta haren ahaldun nagusia aukeratzen duena. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusiak.
batzar orokor
iz. Zenbait elkartetan, elkartearen jarduerarako oinarrizkoak diren erabakiak hartzen diren batzarra. Bankuko akziodunen batzar orokorra.

Aztergaia: batzar orokor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'batzar orokor | H: eraikuntza librea'.

 - [E208]: 'batzar nagusi, batzar orokor: onartzekoak'.

 - [E116]: 'nik ere ez nuke eragozpenik izango 'batzar orokor' sartzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'batzar orokor: bankuko akzionisten batzar orokorra'.

batzarburu
iz. Batzar baten burua. Dena zuzenduko duen batzarbururik ez badago, sekulako istiluak izaten dira gure bilera guztietan.

Aztergaia: batzarburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzarkide
1 iz. Batzar batean esku hartzen duen pertsona. Hamar batzarkideetatik zortzik eman dute baietza.
2 iz. Batzar Nagusietarako aukeraturiko ordezkaria. Batzarkide sozialisten abstentzioari esker, Foru Aldundiaren aurrekontu proiektuak aurrera egin du.

Aztergaia: batzarkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzarleku
iz. Batzarrak egiteko lekua. Ik. batzartoki.

Aztergaia: batzarleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
batzarra egin
du ad.-lok. Bi alderdiek batzarra egin dute gaur goizean. Nafarroako odol-emaileen elkarteak urteko batzarra egin zuen igandean, Deikaztelun.
Ohiko lexiak

Aztergaia: batzarra egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BATZARRA EGIN (V-arr, G-azp; batzarre H (que cita a EZ)). a) Reunirse, congregarse, tener una reunión. "Batzarra egin dugu (V-arr, G-azp)" Gte Erd 23. Batzarre egiterakoan. EZ Man II 107. Egin zuten bein Erbiak beren artean batzar edo bilkuia. VMg 30. Erbi batzuk baten / eginik batzarra. Zav Fab RIEV 1907, 529. Egiten dute junta / edo batzarrea. It Fab 96. Batzarra egin zuten, il bear zala erabakitzeko. Lard 413. Kaifas Apaiz-Nagusairen etxean batzarrea egin zuten. Ib. 436. Eta batzarre egin zuten Jesusen atzemateko marruz eta haren hilarazteko. Dv Mt 26, 4 (Lç konseillu eduki, He batzarra atxiki, HeH biltzar egin, SalabBN konseillu atxiki). Danen artean batzarra egiñ bear zala esateuen, dirua zelan batu ta zer jaialdi egin ondo erabagiteko. Ag Kr 200s. Lengo egunian bildu ziran Txingor, Tximista [...], Esteluze ta Belarriepel, ta berebiziko batzarra egin zuten. Urruz Zer 129. Bi Bertsolari egiñ / dutenak batzarra, / dira andre gazte bat / eta neska zarra. Ib. 108. Aldi luzia eztala, batzar andija egin gendun emen, au, ori ta bestia eskatzeko. Altuna 83. Bizkaiako Diputazioak batzarrea egingo du Gernikako aritzaren-pean eta Fueroak agindu bezela, erabakiko du, gerrako gastuak nola zuritu. Or SCruz 34. Bi milla andrazko baño geiago ba-egozan batuta batzar egitten. Otx 24. Gaur illabete, Buru-Batzar iraste ta Bazkintza-aldatze oietarako, Donostian batzar bat egin gendun. Ldi IL 143. Illero-illero egiten eben batzarren bat nire ipuiñeko zangurruek. Bilbao IpuiB 59. Ipiñeburutarrak be batzar andi bat egin euden Santiagoko elexpean euren auzotegien be eskolarik egingo zan ala ez ebazteko. Akes Ipiñ 10. Gure baserritarrak gogatsu asi zirean batzarrak egin ta erabagiek artzean. Ib. 15. Otoitzerako ez gaitezela / nagitsu, alperrak izan, / Egiteko dan batzar aundiak [se refiere al Concilio Vaticano II] / ondorenak eman ditzan. Basarri 2. Reunirse (con). Mirets ziniro bazeneki / Gau et' egun, zein ardura, / Nahiz batzarre egin zureki, / Jin nizan zur' okolura. O Po (ed. Michel), 231. b) Acoger, hacer una acogida. Konfesione hon batez onsa xahatürik, sü gorri bateki Jesüs Jauna hartürik, hari Jüdiek egin etzerien beno batzarre hobiagoreki. Bp II 20. Egitzü orai adixkidiak, saintiak uhuratzen, eta hen obrak imitatzen dütüzülarik; amurekatik bizitze huntarik jalki ziratekianian, hek egoite eternalian batzarre hun bat egin dizazien. Mst I 23, 8. Pariserik Hastingara, jaun hura heltü izan da, / Erregeren proküradorik egin batzarre ederra / eta plazereki hedatü bere mahainin tahailla. Etch 522. Hek [saintiek] batzarre egin dizazien bethiereko egoitzan. Ip Imit I 23, 8. Agertü balitzeikü / Jinkoren ürhatsian, / Nul' etzaikeion eginen / batzarre hun lürrian? UNLilia 14. Baiñan fededunak Jainkoari daudez eta ez diote batzar onik egiten (sorgiñeri). Prop 1911, 23 (ap. DRA). Batzar ona egin zioten, ogi koskor bat eta txokolate pixka bat artu zuen. FIr 148. Jaun hunek batzarri beroa egin deie eta, untsa, behatü dütü, büria durdullekatzen zialarik artetarik. Herr 24-5-1956, 3. Herritar dantzari gaztek jaunen egin deie batzarri edo arribadako uhure-dantza. Herr 3-10-1957, 3.

adib: batzar iz. Bilera, bereziki erakunde jakin batek dagozkion arazoei buruz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko aldian-aldian egiten duena; horrelako bilera bateko lagunen multzoa. Ik. buru-batzar. XVIII. mendearen hasiera arte hemen bildu zen Gipuzkoako batzar berezia. Batzarra egin. Apaiz nagusiek batzarra bildu zuten. Batzarrean bildu ziren. Batzar aretoa. Batzar agirian bileran gertatutakoa eta hitz egindako guztia gorde zen. Unibertsitate batzarra.

batzarra egin 394: Aizu 2, Bizkaiko batzar nagusiak 4, Deia 4, Consumer 7, Berria 217, EiTB 61, Euskaltzaindia, Jakin 2, Argia 9, Erlea, DiarioVasco 86.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

batzarra egin 168: Berria 74, Koldo Zuazo 3, Edorta Jimenez 2, Edurne Elizondo, Jokin Urain, Juan Kruz Igerabide, Alberto Ladron Arana, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da, bilera egin formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da batzar sarreran.

batzarre1
iz. naf. Herriak edo udalak egiten duen bilera berezia. Ik. batzar. Zutitu zen batzarre guztia.
batzarre2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, batzarre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'batzarria' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batzarri].
batzarri
iz. zub. Harrera, abegia.

Aztergaia: batzarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

darabiltenek, gaur (ia XX. mende osoan), -i amaitua darabilte, eta hori da J-L. Davantek ezagutzen duen forma.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

harrera, abegia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

batzartoki
iz. Batzarrak egiteko lekua. Ik. batzarleku. Leitzako udaletxeko batzartokian.

Aztergaia: batzartoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
batzartu1, batzar/batzartu, batzartzen
da ad. Batzarrean bildu. Hilero bezala, azken ostiralean batzartu dira Euskaltzaindikoak.

Aztergaia: batzartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batzartu, batzar(tu), batzartzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

batzartu, batzar(tu), batzartzen

batzartu2
iz. Batzar batean parte hartzen duen pertsona. Batzartuen arteko gehienak proposamenaren alde zeuden.

Aztergaia: batzartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batzartu, batzar(tu), batzartzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

batzartu, batzar(tu), batzartzen

batze
iz. Bi gauza edo gehiago bat egitea, elkarrekin ezartzea; batasuna osatzea; sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jartzea. Haragizko batzea. Lehoi emea lehoinabarrarekin batzen denean, laster garbitzera doa, batze hark utzi dion usain gaiztoa kentzeko beregandik. Esanik dago horrenbestez ez dela gurea batze lan hutsa izan. Orbel batzeak, artazuritze eta horrelako behar batzuk.

Aztergaia: batze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzoki
iz. Eusko Alderdi Jeltzalearen biltokia. Zarauzko batzokian.

Aztergaia: batzoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzorde
iz. Gairen bati buruz aritzeko, elkargo edo erakunde batek izendatzen duen ordezkari multzoa. Batzordearen erabakiak aztertzeko. Batzordearen bilera. Euskaltzaindiaren Gramatika batzordea. Udaleko kultura batzordeak antolatua. Euskara batzordea. Lan batzordea eratzeko. Kontrol batzordea. Behin-behineko batzordea. Batzordekoen esku utzi. Batzordekoei ahala eman (zerbaitetarako). Parlamentuak onartu du haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatzea.
batzorde iraunkor
iz. Maiztasun jakin batez biltzen den eta ohiko arazoez aritzen den batzordea. Prentsaurrekoaren amaieran, kazetariek aurrezki kutxako batzorde iraunkorreko akten ustezko manipulazioa ekarri zioten gogora.

Aztergaia: batzorde iraunkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

iraunkor * Iraskuna egoki eta eroso jardun al izan dedin, derizkion aña Batzorde iraukor berezi izendatu ditzake Goi-Batzordeak. "Comisiones especiales permanentes" . Ib. 1-6-1937, 1737.

LB: 290 “Agintaldia amaitu delako, finkatutako epea amaitu delako eta Biltzar Nagusiak banandu direlako; dena den, Batzorde Iraunkorreko kideen jarduna luzatu egingo da Biltzar Nagusi berriak eratu arte. “ (Arabako Biltzar Nagusiak) / EPG: 62 “Alde biek Abiadura Handiko Tren sarea eta gainerako gai garrantzitsuak aztertzeko batzorde iraunkorra eratzea erabaki zuten atzoko bileran. “ (Berria) / ETC: 1083 “Anna Simo ERCko bozeramaileak jakinarazi du, alderdiaren batzorde iraunkorra bildu ostean, «inposizioari men» egin diotela eta Masek mahai gainean jarritako proposamenetatik hirugarrena «erabat, puntuz puntu eta kakotxez kakotx» onartzen dutela.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: batzorde iraunkorra: comisión permanente; Adorez: batzorde iraunkorra: comisión permanente; Labayru: 0;

Bestelakoak

iraunkor 1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa batzorde eta iraunkor sarreretan.

batzordeburu
iz. Batzorde baten burua. Batzorde bakoitza eratzeko bilkuran, kideen artean batzordeburua aukeratuko da.

Aztergaia: batzordeburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArau25: batzordeburu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

batzordeburuorde
iz. Batzordeburuaren ordekoa edo laguntzailea. Postua bete gabe badago, batzordeburuordeak ordezkatuko du batzordeburua.
batzordekide
iz. Batzorde bat osatzen duten lagunetako bakoitza. Batzordekideen artean banatu zen txostena.

Aztergaia: batzordekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batzuen batzuk
Batzuk. (Kopuruaren urritasuna edo zehaztasunik eza azpimarratuz). Batzuen batzuk baino ezin izan ditut ipini. Astinaldi ederra eraman dute batzuen batzuek.
Loturak

Aztergaia: batzuen batzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batzuen batzuk: batzuen batzuk baino ezin izan ditut ipini.

batzuetan
adb. (Denbora adieraziz). Gehienetan garaiz dabilen arren, batzuetan berandu iristen da. Batzuetan zaharrak zaharregiak dira, eta beste batzuetan elkarren etsai agertzen zaizkigu zahartasuna eta jatortasuna.
Loturak

Aztergaia: batzuetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batzuetan: gehienetan garaiz dabilen arren, batzuetan berandu iristen da.

batzuk
1 zenbtz. Bat baino gehiago, baina kopurua mugatu gabe. (Pluraleko forma). Zor batzuk bazituela oroitu zen. Emakume batzuk heldu ziren. Bere adiskide batzuek ekarri zioten oparia. Ontzixka bakar batzuk zihoazen ibaian barrena. Batzuk oinez etorri ziren eta beste batzuk zaldiz. Batzuek ez dute loria eta handitasuna baizik ikusten. Andre zahar batzuei entzuna. Elkarren arteko kidetasunak mugiarazten ditu batzuk eta besteak helburu jakinetarako ahaleginean. Batzuen ala besteen etsai dira berdin.
2 zenbtz. (Dagokion izen sintagmari -en atzizkia erantsiz, zehaztasun falta edo mugagabetasuna areagotuz). Ogerlekoren batzuk biltzen. Eragozpen handiren batzuk izan omen zituen. Gaizkileren batzuek eraso zioten.

Aztergaia: batzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batzuen batzuk: batzuen batzuk baino ezin izan ditut ipini, batzuetan: gehienetan garaiz dabilen arren, batzuetan berandu iristen da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper