zutabe
1 iz. Eraikin baten euskarri zuta, gehienetan zilindro eitekoa, oinarri baten gainean ezarria eta kapitel batek burutua. Ik. pilare; harroin; zutarri; koloma. Bi zutabe eta goi habe bat. Zutabeen idulkia. 2 iz. Orrialde idatzia banatzen den zerrenda zut bakoitza. Testua bi zutabetan antolaturik zegoen, tokia aurrezteko.
3 iz. Egunkari edo aldizkarietako iritzi artikulua, aldizka agertzen dena eta egile ezagun eta bakarra izan ohi duena. Egunkarian astero zutabe bat idazten dutenei.
4 iz. Taula batean, goitik behera doazen gelaxkek edo bertan dauden datuek osatzen duten segida.