umea(k) egin
1 ad.-lok. Animalia emeez mintzatuz, ugaldu, ondorengoak izan; erditu. Otsokumea erosi zuen eta etxean umeak eginda zeukan txakurrari hazarazi zion. Esnea franko emango digu behi honek, umea egitean. Umea egin behar du behi batek eta bihotza erdibitzen ari zait botatzen dituen marruekin. Ikusi al dituzu oreinak umea egiten? || Horrelako behiak urtean ume bat egiten du. Ume gutxi egiten duen ardia ez da berriz ernaraziko.
2 ad.-lok. Emakumeez mintzatuz, umea izan. Ezagutu nahi nuke gizonek umeak egingo dituzten garaia.