oraindik
1 adb. Aipaturiko unean egintza edo egoera batek bere hartan dirauela adierazten duen hitza. Ik. oraino. Hasieran gaude oraindik. Aspaldi etorri zitzaion ezkontzeko garaia, baina ezkongai dago oraindik. 2 adb. (Lehenaldiko testuinguruetan). Ik. artean 5. Hango mintzairaren nagusitasunak, ahultzen zihoalarik, iraun zuela oraindik. Beste aldean nengoen oraindik atzo. 3 adb. (Ezezko esaldietan, gertatzekoa dena oraingoz ez dela gertatu adieraziz). Oraindik ez da etorri. Nire ordua oraindik ez da bete. Oraindik ez dira gauzak zeharo erabaki.
4 adb. Errepikatzea edo areagotzea adierazten duen hitza. Hona oraindik beste adibide bat. Ederra da bere egituran, eta ederragoa oraindik bere ariman. Oraindik hobea egongo da gerora. Badira abereak oraindik gutxiago bizi direnak. Areago oraindik: (...). Oraindik gehiago.