1 emaitza nabe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nabe
1 iz. Elizetan eta kideko eraikin handietan hormen eta zutabe ilaren artean dauden bitarteetako bakoitza. Ik. habearte. Elizak gurutze-gangaz estaliriko nabe bakarra dauka.
2 iz. Solairu bakarreko eraikin handia, sabai altukoa eta barruko paretarik gabea, biltegi gisa edo industria-jardueretarako erabiltzen dena. Ik. pabiloi. Zazpi langile hil ziren lan egiten zuten nabe industrialak su hartu ondoren.

Aztergaia: nabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2002-06-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh220 2023-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'habeartea', 'pabiloia' edo 'itsasontzia' adierako nabe formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nabe a) 'habeartea' adierako 17: D. Amundarain 3 ("[Oñatiko Aoz-ko eliz parrokian] nabeen bereizketa, basotik bere hartan garraiatutako arbola osoz egina dago", "gotiko diren nabeen imitazio burutsua", "Beste eliza batzutan [...] alboko nabeen abiapuntuak txikiagoak dira"), UZEI ("Erromaniko betearen garaian, Westfale-n barne-espazio homogenoaren kontzepzio berria azaldu zen, hiru nabeak altuera berdinekoak eraikiz"), NekazArkit 2 ("Nabe bakarra dauka, berori laukizuzenekoa, eta absidea", "Nabea lau ataletan zatituta aurkitzen da"), SEIE ("Absideko leihoetan eta nabeen perimetroaren luzera osoan, harburu multzo eder bat ageri da"), Beasain ("Garai hartan parrokia, nabe bakarreko eta zurezko sapaidun eliza txiki bat baino ez zen izango"), I. Aldabe 3 ("Katedraleak bere oinplanoan hiru nabe, gurutzeria eta XVI. mendean buruturiko burualdea girolarekin dauzka", "Estaldura-sistema nabean, gurutzeria sinpleaz baliatzen da", "Nabearen erdian, Carlos III.a eta Doña Leonor errege-erreginaren hilobi bikaina dago emana"), Bitez ("Nabe bakarreko parrokia txikia da"), Harluxet HE 2 ("San Torkuato eliza nabe bakarrekoa da. [...] Nabe bakarrekoa zen..."), Inguruaren Ezaguera/5 3 ("Nola deitzen dira aldarearen atzean dauden kaperak? Nola deitzen da nabe nagusia gurutzatzen duen nabea?" eta irudi batean, "Oinplanoa / Non dagoen kokaturik aldarea: / Oinak [nabe kopurua]"); eta b) 'pabiloia' adierako 4: R. Etxezarreta ("Garbitzeko txorroetako bat kolpera geratua zegoen nabearen erdian eta aidean zegoen bitan banatuta bezala. Zerbitzu hau gabe geratu ziren lau makinak lehertzear zeuden"), GAO 1991 ("Oinarteak eraikitzea baimentzen da nabearen azaleraren % 25a gaindi ez dezan azaleran"), Argia 1997 ("Bi eraikinek osatzen dute Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra. Hauetako bat, karratu samarra, erreaktorea da; bestea, 100 metroko lauki luze formakoa, turbotaldearen nabea"), Industri ondarea (irudi baten ondoan, "Patricio Echeverria SA. Akabera-nabearen eta erreminten biltegien artean dagoen barrualdeko kalea, Atxurtegira doana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nabe : HiztEn (Arkit. Tenplu, fabrika, biltegi, etab.etan horma edo koloma-ilaren artean luzetara zabaltzen den barne-espazioa), Euskalterm 5 (hauetan 1 albo-nabe: alboko nabe sinonimoarekin; 1 katedraleko nabe, 'nave de la catedral'; 1 hiru ataleko nabe, 'nave de tres tramos') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nabe : ElhHizt (Arkit. nave; eta industri[a-]nabe: nave industrial), HiruMila (Arkit. nave) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LB: 202; ETC: 1.501.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: nabe iz. (Arkit.) [habeartea] nave; nabe zentrala: nave central / Adorez: 1 (Ark.) nabe; alboko nabea: nave lateral. 2 nave; industria-nabea: nave industrial / Labayru: nabe iz. Arkit. nave. Nabe zentrala: Nave central / NolaErran: nef a) de église eliza barne – nabe (arkit.) la nef de l'église était remplie d'enfants eliza barnea haurrez bete-betea zen b) navire à voiles bela ontzi. // Euskalterm: habearte (Arkit.; es nave; fr nef), pabilioi industrial (es nave industrial; fr bâtiment industriel).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

habearte iz. Habe edo pilare lerroen arteko hutsunea. Hiru habearteko eliza. Habearte nagusiko aldarea. pabiloi iz. Eraikin berezia, eraikuntza handiago baten edo eraikuntza multzo egituratu baten zatia dena. Agindutako hipermerkatua eraiki beharrean pabiloiak eta lantokiak eraiki ziren hemen. Hurrengo bi partidak Zurbaoko pabiloian jokatuko dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sartzekoa da bi adiera bereizita: arkitekturari dagokiona, elizetako nabeak, habearte forma arautuaren sinonimo gisa (horrekin lotura egin); eta, bestetik, pabiloi formaren pareko adierarako.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. habearte; pabiloi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Kendu lerroa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper