mirabe
1 iz. Mendekoa, zerbitzaria. Ik. morroi. Andre ostalaria eta bere mirabea. Etxeko gazteagoak eta mirabeak. Etxekoak ez luke izan behar mirabe beti, eta kanpotarrak nagusi. Inor ezin daiteke bi nagusiren mirabe izan. Hona hemen Jaunaren mirabea. Neskatila mirabe dagoen etxeko kale ertzean. 2 iz. Besteren mende dagoen pertsona. Andre linguistikaren mirabe umila baizik ez da filologia. Antze lana ez omen da inoren mirabe, bere eskuko da, bera da bere helburu. Ez da hor hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.