gobernatu, goberna, gobernatzen
1 du ad. Aginpide politikoaz baliaturik, estatu edo lurralde bat zuzendu. Herrialde bat gobernatu. Frantzia gobernatzeko. Erreinua hogei urtez gobernatu zuena. Herria zuhurki gobernatu ondoan. Gobernatzen dutenengan.
2 du ad. Zaindu, zuzendu, antolatu. Eliza gobernatu. Bere etxea ezin gobernatuz. Etxeko ondasunak ongi gobernatzeko lanez. Ontzia gobernatzen. Gaitz da mihia ongi gobernatzea. Bere burua ezin goberna dezakeenak. Zuk goberna ene bizi guztia.
3 du ad. Abereez mintzatuz, jatekoa eman eta zaindu. Bere artaldea ongi gobernatzen duena. Bildotsak gobernatzen artzainak badaki.
4 da ad. Jokatu, portatu. Ontsa goberna hadi, ene alaba. Bere grinek nahi duten bezala gobernatzen dena. Beha bekio bere adiskideari, goberna bedi haren kontseiluz. Nola gobernatu behar dugun geure egitekoetan.