1 emaitza errektangular bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1999-02-09 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. angeluzuzen / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
- [E208]: Errektangeluar: ez dakit zergatik erdal forma hobetsi behar dugun. Esku -tik badugu eskuar ( liburu eskuarra = esku-liburua ). Zergatik ez angelu-tik ezin sor daiteke angeluar ?
- [E116]: behin eta berriro bihurtzen zaigu hizpide E208k aipatzen duena, hau da: atzizki bizi eta emankorra al da eskuar hitzean batzuek "ikus" dezakeguna, ala fosil moduko bat da hori, errespeta eta beneragarri bezain fosila? Alegia, "badugu eskuar" (horretan ez da zalantzarik); baina ba al dugu, gaur, hortik atera dezakegun -(t)ar atzizkirik, eratorriak sortzeko balio digunik: are gehiago, errektangelu bezalako mailegu edo hibrido berri bati eransteko moduan har eta erabil dezakegunik? Argi esango dut neure iritzia: gure ondareari zor diogun begirunearen parte da historiaren edo diakroniaren dimentsioa; hizkuntza-lege batek bere garaia du (edozein legek duen bezala), eta ezin nahas ditzakegu zaku berean garai batekoak eta oraingoak, hangoak eta hemengoak, analisigilearen aurkikundeak eta hiztunaren gaitasuna, etab., etab. // Gurera etorriz: errektangular onartzea ez da "erdal forma hobestea", baizik dagoena mailegatzea, beste hainbat mailegatzen den bezala (zer esanik ez, izenondoak direnean mailegatzekoak): adibidez, eta parekoen bila urrutira joan gabe, horixe egin genuen erronbiko mailegatu genuenean, mailegatu egin baikenuen, eta ez "sor daiteke"en (?) *erronboar bezalako baten aldean hobetsi.
- Erabakia: (2008-04-25) ok lantaldea; errektangeluar* e. errektangular.