bateria
1 iz. Artilleria-piezen multzoa; pieza horiek kokatzeko babeslekua. Mendian idatzi zuen Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua, Cabo Priorrera begira zegoen bateria militar batean.
2 iz. Artilleria saileko unitatea, kapitain baten agindupean aritzen dena. Normalean, 40-55 urte arteko soldaduek osatzen zituzten bunkerretako bateriak.
3 iz. Elektrizitatea metatzen duen tresna. 21 urte zituenetik autoen bateriak muntatzen lan egin zuen.
4 iz. Jazz, rock-and-roll eta kideko musika-taldeetan, hainbat perkusio-tresna biltzen dituen musika-instrumentua. Talde hauek ukitu bereziak eman zizkioten ordura arteko estiloari, batez ere bateriaren edota baxuaren laguntzaz.