23 emaitza zortzi bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

zortzi
1 zenbtz. Zazpi eta bat, 8. Zortzi soldadu heldu ziren. Zortzi seme-alaba zituzten. Zortziren artean. Zortzi zoriontasun edo dohatsutasunak. Zortzi urteko neska txiki bat. Hogeita zortzi urterekin. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskaraz. Zortzi egunen buruan. Orain zortzi mila urte. Zortzi edo hamar aldiz egunean. Egunean zortzi orduko lanak aspertzen zuen. Zortzi-hamar zentimetroko zotz bat hartu zuen eskuan.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan zortzigarrena. 1984ko abuztuaren 28an jaio nintzen, eta zortzia da nire zenbaki kuttuna. Lau eta lau zortzi dira. Zortzi zenbakia.
3 (Data adierazteko). Gaur, martxoak zortzi, astelehena. Abenduaren zortzian izango da saioa.
4 (Orduak adierazteko). Zortzietan joan ziren. Zortzi eta erdietan. Goizeko zortziak arte. Zortziak aldera etorri zen. Zortzi eta laurdenak. Zortziak eta laurden. Zortziak eta laurdenetan. Zortziak laurden gutxi dira. Zortziak eta bostean. Zortziak hamar gutxi(ago). Zortziak laurden gutxi(ago)tan. Zortzietako meza.
5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin, 'datorren asteko egun berean' adierazteko). Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. Herriko bozak igandean zortzi izanen direla Irisarrin. || (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, atzo eta kidekoekin, 'joan den asteko egun berean' adierazteko). Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.
6 Astebeteko edo zazpi-zortzi eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. (Lekuzko kasu atzizkiekin). Zortzian behin ikusten dituzu, beraz, etxekoak? Zortzian-zortzian, astero esan nahi dut. Zortzitik zortzira ikusi behar da lizuntzen hasi ote den.

Aztergaia: zortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zortzitan 'zortzi aldiz'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zortzina, zortzira, zortzinaka, zortzitan.

zortzialdi
iz. Astebeteko edo zazpi-zortzi eguneko denbora-bitartea. Urtero joaten zen bere amaren herriko festetara, hango senitartean zortzialdi bat egitera.

Aztergaia: zortzialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-aldi zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zortzi eguneko denbora-bitartea.

zortziehun
1 zenbtz. Zortzi bider ehun. Zortziehun ardi, zortziehunak beltzak. Zortziehun arroa ile biltzen dira Gipuzkoan.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan zortziehungarrena. Mila eta zortziehun urte ingururaino.

Aztergaia: zortziehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 7.

zortziehuna
banatz. Bakoitzari zortziehun, bakoitzak zortziehun. Azokan postu bat jarri ahal izateko, bere kontu korrontean aldez aurretik zortziehuna euro sartzeko eskatu zien eskulangileei.

Aztergaia: zortziehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zortziehuna mila.

zortziehunaka
adb. Zortziehunako multzoetan.

Aztergaia: zortziehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

zortziehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik zazpiehun eta laurogeita hemeretzi dituena (800.). 1998ko maiatzean, Sorbonneko unibertsitatearen zortziehungarren urteurrena ospatu zen Parisen.

Aztergaia: zortziehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
zortzigarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik zazpi dituena (8.). Zortzigarren aldiz. Jaunaren legeko zortzigarren agindua. Zein da zortzigarrena? Urriaren zortzigarrenean. Bada Klemente zortzigarrenaren gutun bat, mila seiehun eta bikoa. Zortzigarrenean bizi da. Zazpigarren egunetik zortzigarrenera. || Hogeita zortzigarren egunean.
2 (Adizlagun gisa). Zortzigarren heldu zenari.

Aztergaia: zortzigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren.

zortzigarrenez
adb. Zortzigarren aldiz. Tourra zortzigarrenez irabazteko asmoz itzuliko da tropelera.

Aztergaia: zortzigarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zazpigarrenez forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zortzigarren sarreran.

zortzigarrengo
1 ord. Zortzigarrena. Zortzigarrengo agindua. Zortzigarrengo egunean.
2 adb. Zortzigarren lekuan.

Aztergaia: zortzigarrengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZORTZIGARRENGO, ZORTZIGARRENEKO. a) Octavo. Zortzigarreneko egunean ethor baitzitezen haurtxoaren zirkonziditzera. Lç Lc 1, 59 (He zortzigarren). Zortzigarrenekoaren ganean. Añ EL2 152. Zortzigarrengo agindua. ArgiDL 28. Zortzigarrengo gizaldiz gero / zauzkagu gure Amatzat. Basarri 8. Ama Mariaren Iaiotzako eguna zan, Iraillaren zortzigarrengoa. Ag AL 109. Ill zan milla seieun berrogei ta zortzigarrengoan. Izt C 487. Milla pasata bederatzi eun / zortzigarrengo urtia. Arrantz 152. Milla zortzireun irurogei ta / zortzigarrengo urtean. Tx B I 52. b) En octavo lugar. Zorzigarrengo: egiten dabe pekatu arako [...] alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero alkar baga ezin egon dirianak. Astar II 150. Murmuretan da bada, lenengo: egin eztaben gatxen bat eregijagaz [...]. Zazpigarrengo: alabetan dabeenian isilik egonagaz. Ib. 187.

zortzigarrengo 1, Berria (“Festaren zortzigarrengo aldia izan arren aurten lehenengoz ari da Villanuevaren elkartea antolaketa lanetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zortzigarrengo 1, Pello Zabala (“"Ama Mariaren Jaiotzako eguna zan, Iraillaren zortzigarrengoa", hala aipatzen du Txomin Agirrek Auñemendiko Lorean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

seigarrengo forma aztertzean, hamar artekoak azpisarrera gisa jasotzea proposatu zen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zortzigarren sarreran.

zortziko
1 iz. Zortzik osaturiko gauza. Ik. zortzikote.
2 iz. Zortzi errealeko txanpon zaharra. Zortziko baten gazta.
3 iz. Zortzi lerro eta lau puntu dituen euskal bertso mota. Zortzikotan ondua. Hona bertso berriak zortziko zaharrean.
4 iz. Euskal erritmo mota, 5/8 konpasean idazten dena; erritmo horretan onduriko musika-lana; doinu horrekin dantzatzen den dantza. Nekazariek maite dugu zortzikoa. Zortzikoa berria da, baina 5/8-ari halako bere gisako nortasuna eman diogu. Euskal Herri osoan zabaldurik zegoen, Azkueri esker, haren zortzikoa bere doinuarekin.
5 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko zortzi irudi dituena. Zortziko bastoia. Zortziko diamantea.
6 iz. mat. 8 zenbakia. Jarri koma bat bikoaren eta zortzikoaren artean.

Aztergaia: zortziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zortziko "(V, arc.), sota, en el naipe" A. A Txirrist (“Lau karta eukazan eskuan: errege urrea, txanka edo zortziko bi buruz bera eta lauko ezpatea”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adiera honetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zortziko: HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: zortziko; (el ocho de corazones) zortziko bihotza; ElhHizt: zortziko, (el ocho de oros) zortziko urrea; ez dugu aurkitu adiera horretakoa ap. HiruMila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zortziko handi Sin. zortziko nagusi , zortziko txiki .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

zortziko bastoia, zortziko diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): zortziko 1 iz. 2 iz.: zortziko bastoia, zortziko diamantea.

zortziko handi
iz. Euskal bertso mota, 10 eta 8 silabako zortzi lerroz osatua dena eta 8 silabako lerroetan puntua duena. Ik. zortziko nagusi. Zortziko handian hiruna bertso bota behar dituzte. Zortziko handian bizi aritu ziren denak.

Aztergaia: zortziko handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu ez hamarreko handi, ez hamarreko nagusi lexiarik aurkitu; zortziko aundi 4: Lab EEguna ("Zortziko aundia edo amaika puntuko bat"), Lek SClar ("Euskeraz, berriz, esan bait-diteke puntu luzea edo zortziko aundia ta biok dirala gure neurririk oituenak eta erabillienak"); zortziko nagusi 1, Or Poem ("Gure kanta-neurtitzak oso astun gertatzen dira irakurtzean, batez ere zortziko nagusian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hamarreko ha(u)ndi 2: NafBT ("Bertsolariek ondotik azaltzen den ariketa saila egin behar izan zuten: Agurra; Hamarreko haundian ofizioka bi bikote"), J.A. Sagastizabal ("Zortziko txikia, gero hamarreko handia, gero bederatzi puntukoa"); zortziko handi (eta z. haundi, z. aundi) 7: Lek 4 (adib., "euskal-metrikari buruz, lenengo-lenengo gogora etortzen zaizkigun metro-ereduak —bertso-ereduak— bi dira batez ere: "zortziko aundia" esan oi dana, eta "zortziko txikia"", "Olerkariak, nai gabe ere, zortziko aundi ta zortziko txikira jo izan dute geien-geienean"), NafBT ("Zortziko haundian ofizioka bertze bi bikoteak"), R. Iraola ("Bertsorik gehienak bezala, zortziko handian dago"), Beleko ("Zortziko handiak buruz ikasi eta kantatu"); zortziko nagusi 7: Onaind ("Geienetan ez da binako ahapaldietan idazten, launakoetan baizik, ta orduan zortziko nagusia berbera egin oi du"), J.M. Lekuona 2 (""Iparragirreren" doinuari zortziko nagusi hautsia esan diogu; zortziko nagusiaren egitura du, hausturan ezik"), J.M. Aranalde ("Zortziko Nagusian"), S. Aranbarri ("Lehengo bertso sailla —ogeita zortzikoa—, zortziko nagusian; eta bigarrena, Ogei bertsokoa, zortziko txikian"), Bapatean/93 ("Aurreko urtean aipatzen zen zortziko nagusian kantatzeko joerak bere-berean darrai"), A. Zavala ("Auspoa-ren liburuetan, luze-zabaleko neurriak ala eskatzen dutelako, lau zortziko nagusi sartzen ditugu orrialdeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hamarreko handi edo nagusi : HiztEn (AS, 10 eta 8 silabako bost lerro-pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik), LurE (AS, 10 eta 8 silabako lau lerro pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudela); hamarreko handi : AB50 1 ('tipo de verso'); zortziko handi : DFrec 1 (ap. SMitx: "zortziko handiak eta ttipiak"; eta ap. Azurm: "zortziko aundiaren doñua"), AB38 2 ('zortziko mayor'), AB50 1 ('zortziko mayor'), Euskalterm 1 ('euskal dantza'); zortziko handi edo nagusi : HiztEn (AS, 10 eta 8 silabako lau lerro-pare dituena, oin errimadunak 8 silabako lerroetan daudelarik); zortziko nagusi : AB38 1 (z. nausia: 'zortziko mayor'), AB50 1 ('zortziko real').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zortziko handi edo nagusi : EuskHizt (adib. gisa, s.u. zortziko: 10 silabako lau lerro eta 8ko beste lau, azken hauek puntudunak, txandakatuak dituena), ElhHizt (AS, 1 Metr. estrofa de ocho versos utilizada en el bertsolarismo vasco que consta de 10 y 8 sílabas, con rima en los octosílabos; 2 Metr. octava), EskolaHE (adib. gisa, s.u. zortziko: 10 silabako lau lerro eta 8ko beste lau, azken hauek puntudunak, txandakatuak dituena); hamarreko handi edo nagusi : ElhHizt (AS, Metr. estrofa de diez versos utilizada en el bertsolarismo vasco que consta de 10 y 8 sílabas, con rima en los octosílabos) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

z. handi eta z. nagusi, biak eskainiko dira sinonimo gisa (eta gauza bera egingo da hamarreko sarreran).

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. zortziko nagusi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziko nagusi
iz. Zortziko handia. Bertsolari guztiak serio samar aritu ziren zortziko nagusiko saioan.

Aztergaia: zortziko nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2002-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. zortziko handi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziko txiki
iz. Euskal bertso mota, 7 eta 6 silabako zortzi lerroz osatua dena eta 6 silabako lerroetan puntua duena. Zortziko txikiko gaiek ziria sartzeko aukera eskaintzen zuten.

Aztergaia: zortziko txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2002-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortziko sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzikote
iz. Zortzi lagunek osaturiko taldea, batez ere abeslariena. Zortzikote txapelketa.

Aztergaia: zortzikote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

zortzimaraiko
iz. Zortzi marabediko txanpon zaharra.

Aztergaia: zortzimaraiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. marabedi (zorzimarai 2: Astar II).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

zortzimilako
iz. kirol. Gailurra itsas mailatik zortzi mila metro edo gehiagora duen mendia. Nepal aipatzen denean, mendietako irudiak agertzen dira, zortzimilakoak bereziki. Horiek dira zortzimilako gehien igo dituzten bi emakumeak.

Aztergaia: zortzimilako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): zortzimilako 232: Berria 151 (adib.: “inork baino zortzimilako gehiago igo ditu Oiarzabalek”), EiTB 75 (adib.: “Edurne Pasaban izango litzateke 14 zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea”), Jakin (“zortzimilako mendietara igotzen diren horiek beren tontorra duten bezala, nik Arantzazu nuen”), Argia (“xedea zortzimilakoan jarri ondoren”), DiarioVasco 4 (adib.: “hamabi zortzimilako igo zituen”); zortzi milako 10: Berria 5 (adib.: “Hamalau zortzi milakoak bigarren aldiz egiteko lau mendi falta zaizkio”), EiTB 5 (adib.: “Mendizale tolosarra 14 zortzi milakoak igotzearen erronkaren inguruan arituko da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zortzimilako : Berria 12 (adib.: “Aurten igo duen hirugarren zortzimilakoa du Otxoa de Olzak, aurretik Makalu eta K2 igo baititu”), Herria 10 (adib.: “Beloki zarauztarrak aldiz bere bigarren zortzimilakoa zuen hor”), Unai Elorriaga 17 (adib.: “Zortzimilako hamalau mendi dago”), Joxerra Garzia (“Idazleak ez du zortzimilako gailurretan ibili izanaren usterik”), Koldo Zuazo (“Poz galanta hartu nuen, 14. zortzimilakoa lortu zuelako”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ochomil / fr Sommets de plus de huit mille mètres: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

zortzina
banatz. Bakoitzari zortzi, bakoitzak zortzi. Ardi larruak zortzina erreal. Zein azkarrago hara ailegatu, zortzina arroa hartuta.

Aztergaia: zortzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: zortzina mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzinaka
adb. Zortzinako multzoetan. Zortzinaka bildu.

Aztergaia: zortzinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortzira
banatz. Ipar. Zortzina.

Aztergaia: zortzira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'zortzina'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra/-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera; eta, une berean, bigarren mailakoa, zortzina baita hobestekoa.

zortzirazka
adb. Ipar. Zortzinaka.

Aztergaia: zortzirazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra-zka: cf. arautuetan birazka, seirazka, zazpirazka:

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zortzinaka.

zortziren
iz. Zortzi zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Bost zortziren.

Aztergaia: zortziren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ren zenb.

zortzitan
adb. Zortzi aldiz. Egunean zortzitan otoitzez egoten da.
Loturak

Aztergaia: zortzitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'zortzi aldiz'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zortzi sarrerari dagokion azpisarrera.

zortziurren
iz. Elizako jai baten ondoko zortzi egunetan egiten diren elizkizun berezien multzoa; zortzi egun horietako azkena. Ama Birjinaren hamar bertute agerikoenen festa egunak beren zortziurrenekin egiteko eskubidea eman zion.

Aztergaia: zortziurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-urren.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper