13 emaitza zilar bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

zilar
1 iz. Metal zuri distiratsua, malgua eta hedakorra, diruak eta bitxiak egiteko oso erabilia (Ag; zenbaki atomikoa, 47). Hauts bihurtuko dira urre, zilar, diamante eta gainerako gauzak. Zilar landua. Zilar haria. Elea zilar, isiltzea urre. Zilar kolorekoa. || Hogeita hamar zilar diru eskaini zizkioten Judasi.
2 iz. (Erkaketetan, zerbaiten garbitasuna azpimarratzeko). Karrikak zilarra bezain garbi. Han edukitzen dute bere etzangia, zilarra baino xahuago.
3 iz. Zilarrezko gauza. Eltzea, bere urre eta zilarrekin, sartzen du berriz lurpean.
4 adj. Distiratsua. Erreka zilarra.

Aztergaia: zilar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zilar: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ag.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zilar: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: zilarrezko ezteiak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

zilar zuri
iz. Zilarra. Non dira lehengo galtzerdi xaharrak, urregorriz edo bederen zilar zuriz mukuru beteak? Urregorrizko bizarra eta zilar zurizko bizkarra.

Aztergaia: zilar zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZILAR-ZURI, ZILAR-XURI. Plata. v. URRE ZURI. Somorrostroko mea berez lur zati ilun bat da, baña beragaz burriña eginik ta errementariak landu, garbitu ta limaturik zidar zuri eder bat dirudi. Añ NekeA 225. Non dire lehenagoko galtzerdi xaharrak, urre gorriz edo bederen zilar xuriz mukurru beteak? HU Zez 67. Zilar zuria edo urre gorria eskuarki erabili bear dezanean. Zait Plat 94. Ori dala-ta, dirudienez, agintari izateko naiean gerturik daudenei irabazia eskeini bear zaie, edo zilar zuria, edo ospea, edo zigorra agintari izaterik nai ezpadeza. Ib. 139. (Con -zko, adnom.). Zillar zurizko ta urre gorrizko / distiadura ixuririk. Aran SIgn 211. Urre-gorrizko bizarra eta / zillar zurizko bizkarra. Or Eus 142. Esmeralt-argiz eta zilar-zurizkoz apainduak. Mde HaurB 64. Urre gorrizko bizarra eta zillar zurizko sorbalda. Lek SClar 113. Urre orail ta zidar zurizko / orban argiak zirean. Gand Elorri 181.

adib: orban 1 iz. Zerbaiten gainaldeko gune zikina edo beste kolore bateko zati txikia. Ik. izpil. Odol orbanak. Ertzetatik handitzen doazen olio orbanen antzera. Urre horail eta zilar zurizko orban argiak. || Irud. Bekatuaren orbana. Orbanik gabeko bildots otzana. Garbi itzazu, Jauna, nire arimako orban eta lohi atsituak.

zilar zuri 4: DiarioVasco 2 (“Joan da aurtengo antxoa. Bertakoa. Antxoa begi bizi bizia, bizkar zeruaren urdinekoa, sabel zilar zuriz jantzia?”), Elkar (“Halaxe dio: zer egin duzu?; gizon bat hil dut, bere zilar zuria atzeman dut, eta erlojua eta zapaten belarria ere bai”), Laneki (“Solido zilar zuria, gogorra eta hauskorra”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, eta aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa gehitzekoa zilar sarreran.

zilarbizi
iz. Merkurioa. Eme gorputz hori zigorrez zehatzeko nahikari bat ezin garaituzkoa sentitzen zuen bere zainetan, zilarbizizko uhin hotz bat bezala. Mediterraneoak, urak esan zenezake zilarbiziz dituela.

Aztergaia: zilarbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zidur-bizi B 1 (Or Tormes: sic); zilarbizi 6: G 2 (Izt C: "zillar bizi" 2, "zillarbizi" 1), IE 2 (JE Ber: "zilar bizi", "zilar-bizi"); EB (Mde HaurB: "zilarbizi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zidar-bizi forma bakarrik jaso da (Or Tormes, OEHko testuinguru berekoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zilarbizi : HiztEn.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

merkurio, (zilarbizi).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena erantsiz: "iz. 'merkurioa'".

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bizi.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

merkurioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'g.g.e. 'merkurioa' erantsiko nioke'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): 'Zilarbizi hitzari "g.g.e." eransteko eskaria ez da onartu. Hitz horrek tradizio handia bide du'.

zilargile
iz. Zilarra lantzen duen pertsona, zilarrezko gauzakiak egiten dituena. Demetrio zeritzan zilargile bat. Zilargilearen lantegian.

Aztergaia: zilargile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
zilargin
iz. Zilargilea. Zilarginen lanak.

Aztergaia: zilargin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zilargin, bitxigile.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gin/-gile.

zilargintza
iz. Zilarra lantzeko antzea eta lanbidea. Zilargintzako tresnak.

Aztergaia: zilargintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zilargintza, bitxigintza.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

zilarkara
adj. Zilarraren itxura duena. Larru zilarkara.

Aztergaia: zilarkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kara.

zilarki
iz. Zilar puska, zilarrezko gauzakia. Zilarkiak saldu.

Aztergaia: zilarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'gaia'.

zilarreria
1 iz. Zilarrezko gauzakien multzoa. Dirua eta zilarreria han utzi zituen. Lepotik behera badu zilarreria bat, aski ederra. Perutik ateratzen duten urreriaz eta zilarreriaz.
2 iz. Zilarrezko baxera. Gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen zien, eskuan zuen piezari hats egin ondoren zapi batez igurzten zuela.

Aztergaia: zilarreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria/-eria.

zilarretan
adb. Zilarrezko txanpon edo piezatan; zilar truke. Diru hau apaiz baten eskutik hartu zuten, baina lau urte barru urretan eta zilarretan ordaintzekotan.
Loturak

Aztergaia: zilarretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZILARRETAN En plata. Zenbat ispillu zidarretan. "En plata". Laux AB 37. En monedas de plata. Edonorek [euki dezake] 750 laurleko diru-txarteletan eta 50 laurleko berriz zillarretan. EAEg 1-12-1936, 431. Diru au apaiz baten eskutik artu zuten. Baiña lau urte barru urretan eta zillarretan ordaintzekotan. Insausti 61.

zilarretan 8: Argia (“Thaler izena Joachimthaler -zilarretan aberatsa zen Bohemia iparraldeko ibarra- toponimoaren laburdura zen”), Berria 3 (“Ekaingo bitxiak zilarretan“), EiTB (“GERMAN bulegoan sartzen da, zilarretan bildutako sandwich bat dakar”), Elhuyar (“Mexikon dago zilarretan munduko aberatsena den meatzea”), Elkar (“Pospolo bat piztu zuelarik, ohartu nintzen gazte aristokrata honek bazuela zilarretan muntatutako apain kutxatila bat ez ezik, kandela oso bat ere osorik berarentzat”, “Nik itzalak baizik ez ditudalako ikusten, edo itzalaren itzala edo ezereza bera, bestela lagunduko nizueke zilarretan, atsegin handiz gainera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zilarretan 5: Elizen arteko Biblia 4 (“Emadazu zeure mahastia, neuretzat baratze bat egin dezadan, nire etxe ondoan baitago. Ordainetan, mahasti hobea emanen dizut; nahiago baduzu, berriz, zilarretan ordainduko dizut”), Josu Landa (“Jaiki eta bere iraganeko marinel aristokratikoaren molde zilarretan zuzendu zitzaien”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesibo mugagabean lexikalizatutako adberbioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zilar sarreran.

zilarrezko
adj. Zilarrez egina; zilar kolorekoa. Ik. zilarkara. Zilarrezko ontziak. Zilarrezko hamabi dirurekin. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Marteilu zilarrezkoak hauts ditzake ate burdinazkoak.

Aztergaia: zilarrezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2006-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zidarrezko 30: Mg CO ("artu nituban granazko kapa bat, amabi diru zidarrezko, ta urrezko kana berrogei siklo balijo zitubana"), fB Ic II ("euren miinak bere kaltegarrijak diriala, zidarrezko arijagaz lotuten ez badira"), Apaol ("zuek, urre eta zidarrezko gauzan gañera, berregun bana ontzako gorde zenduztenok"), Ag 3 (adib., "bere eresi ederto esanaren soiñua aidean gelditu zan, zidarrezko eskilla baten durundia legez"), Altuna 6 (adib., "Kañabera-ondoko errekako ura egalakin ukutu ta zidarrezko lerruak egitten ebazan"), Kk Ab II ("Eta egun atan ikusi zala iñoz lenago an ikusi etzana, atabakan txakur-diruen ganera agertzia zidarrezko dirua ugari, eta... urrezko amaseiko bat, ontzurre bat!"), Laux AB 10 (adib., "Noiz arte lagako nauk azke / zidarrezko itxaso zabalan?"), Erkiag 4 (adib., "illuntze bakoitzean, ortziko loretxu zidarrezko ditugun izarñoak"), Gand Elorri ("Begi ta arima zidarrezko ta / urrezko oin aien mintzean, / maitasuna ta garbitasuna / laztandu nitun aidean"), Onaind ap. Gazt MusIx ("Oi, iturri leiar bizi, zeure zidarrezko nini orreitan nik muiñean josirik daukadazan begiak ñirñir bazeuskidaz dardar gozotan!"), Alzola Atalak ("Zidarrezko tontor-zorrotza eguzki-egunetan"); zilarrezko (eta zilharrezko, zillarrezko, sillarresko) 123: Lç 4 (adib., "etxe handi batetan eztuk solament urhezko eta zilharrezko unzirik, baina zurezkorik eta lurrezkorik ere"), EZ Noel ("Ogia hartu zinduen / esku sainduetara, / eta arnoa isuri / zilharrezko thazara"), Volt ("Sillaresko garatosa"), O Pr ("Marteillu zillarezkoak, hauts detzake ate burdinazkoak"), Tt Arima ("zilharrezko kurutxe bat estekaturik"), Lar SAgust ("Goizeko izar, arako eguna dakartenak, illunabarreko arako gau-karraioan dabiltzanak, goizean zillarezkoak, arratsean urrezkoak badirudite ere, ez naute betetzen, ukitzen, gozatzen: aiñ nator gozakaitza"), Mb 3 (adib., "zillarrezko bularra, bronzezko izterra"), Cb Just 2 (adib., "Nere S Luis [...] kapilla bat, zillarrezko zure bultoarekin egingo dizut"), Ub 2 (adib., "Zillarrezko ogei ta amar dirutan"), Mg CC ("Gerra irabazian gelditu nintzan granazko kapa batekin, zillarezko amabi dirurekin, ta urrezko kana batekin"), Xarlem 2 (adib., "Zilharrezko xasa batetan / ezari behar dügü, / altharen saintün gaiñen / mirakülü eginen beitü"), VMg ("Zaldi eder bat, guzia apaindua, katea zillarrezkoz, jarleku, ugal, ta anka estalkiz urrez bitxitua"), It Fab 2 ("umerik ederrena / dakarkidanari, / emango diot nik gaur / lepande bat sari / zillarrezko letretan, / esaten duena: / Guraso guztietan / au dek abillena"), Izt C ("bera bataiatu zan Pontea ondo gordea arkitzen da zillarrezko txapaz guztia estalia"), Lard 9 (adib., "urre eta zillarrezko txarroak", "ainbeste diru, urre eta zillarrezko gauza"), Hb Egia 2 (adib., "Erakusten dute Siba gizon zilharrezko baten itxuran"), Bil ("Imajiña bat zillarrezkua / kordoi batekin lotua, / begiz aurrian jarri zeniran / kolkotik ateratua"), ECocin ("Harzazu zilharrezko edo burdin yo blat bat, emozu zolan ogi mamia"), Arr 6 (adib., "eskribitzeko sedazko eta zillarrezko luma txit eder eta preziatu bat"), ChantP ("Itxasoti mintzatzen da zilharrezko trunpeta"), Xe ("Deklaratzera nua / Agedaren kausa, / nundik-nai aginaldo / eldu zaio gauza: / zapata txarolatubak, / zillarrezko bretxa, / mantelin sedazkua, / enkajia beltxa"), Zab Gabon 3 (adib., "Jarri itzazu zillarrezko ego oek, eta zoaz egaan"), Sor AuOst ("ni naiz Donosti eder artakua, katillu zillarrezkua, parerik gabekua, munduan besterik ez bezelakua"), Elzb PAd ("Lephoko bottoina zilharrezkoa zuen"), Apaol ("erakutsi ziozkan Patxiri aien barruan zeuden urrezko eta zillarrezko gauza ederrak"), Elsb Fram 2 (adib., "eskaini zazkon Erregeri borthetan hiriko gakhoak, zilharrezko plat batean"), Alz STFer ("Emen ez dago urrezko gauzarik. Denak zillarrezkoak dira"), Ip Hil 4 (adib., "Argitürik da hogei eta hamabi ürhe eta zilharrezko lanpadaz"), Arb Igand ("Zer nahi izanik, gure merkatari Jainkotiarrak ostaler horri eman zerauzkaion bere puskak, gau hartan gakhoturik atxik lizantzat, ezen baliosak ziren puska hek, gehienak urrhe eta zilharrezko joiak"), Goñi ("Beste batean berriz eliz-gizon batek zillarrezko diru bat eskañi zion"), Ag G 5 (adib., "zillarrezko kate luzea"), Inza Azalp ("Pozik juduak eskeñi zizkioten ogeita amar diru zillarrezko eta bereala artara jarri zan"), Ox 2 (adib., "Zilarrezkoa dirudi hantxet han Axulaiko kaperak"), Or 2 (adib., "an ageri ziren ondar urdiñ aietan arrantzan urtxakurrek arrai eder zillarrezkoak atzematen"), Zub ("Han, lotsagarri behere artan, ageri da Irati ibaiaren zilarrezko xingola xumea"), JE Ber ("Etxe-barneaz ez axolarik ukan, garbia den ber; mahainak dik izan behar, mahainak guziz, garbia: dafaila xunaren gainean, ahorat poxien eremaiteko zerak ez bakarrik xilarrak, bainan zilarrezkoak"), Laux BBa ("Atzamar meetik kenduten dautse / zillarrezko elastuna"), Otx 2 (adib., "urrezko ta zillarrezko apaingarrijakaz jantzi erazo ba'dagiguzu"), Ldi BB ("Bigarren Euskel-Olerti-Jaiean, Tolosan, zillarrezko aritz-abarrez sariztatua"), Zerb IxtS 4 (adib., "zilharrezko untzi eder bat"), Etxde AlosT ("Txano ta galtzak gorri margozkoak ziran, zillarrezko apainketaz ornituta"), JAIraz Bizia ("Izurdeak jolasean alboan eta arraiegalarik, txikik, zillarrezkoak ziruditela, ontzi ondotik atera, egoan irurogei larogei metro joan eta an kaxpajo egiten zutenak"), MEIG 3 (adib., "Robert Aldrichek, Venezian bigarren zilarrezko lehoia eraman du aurten"), Lek SClar ("ama-ta zillarrezko Errosarioarekin bezela, bera arri-koskortxoakin agur Mariak zenbatzen?"), Mde 2 ("Ezer ez zuen areago gogoan zilarrezko irraida hura baizik"), NEtx 8 (adib., "Anboto'ko sorgiñak zillarrezko orrazia illargi-argitan erabiltzeko prest zeukan"), Zait Plat 2 (adib., "Erregeak bere herritarrak lau taldetan ezarri behar ditu, Platonek dionaz: - Lehen mailean, buruzagien taldea, urhezkoa; - Bigarren mailean, soldadoena, zilarrezkoa; - Hirugarren mailean, ofizialena, burdinazkoa; - Laugarren mailean, nunbait ere, laborariena, brontzazkoa!"), JEtchep ("Kapitxuluak, zilarrezkoak, supazterrean"), Arti MaldanB 2 (adib., "Gauerdi batekin agertu zen arraina, zilarrezko ezkatak eta buztan apaina"), Ugalde Iltz ("Zilarrezko pitxi aundi bat zirudin"), Osk Kurl 3 (adib., "Paper zathi bat zeukan gomazko gathilu baten gainean ipiñita, eta hau, beste zilharrezko gathilutto batean erdiraino sartuta"), Ardoy SFran 2 (adib., "Ezen, Indietako hiri nausiak beretzat nai zuen Misionest handiaren gorputza, eta geroztik han dago, 1553-eko maiatzaren hamabostetik hunat, "Bom-Jesus" edo "Jesus Onaren" elizan, Italiatik eskainik zilarrezko untzi batean"), Ibiñ Virgil ("Lur onek berak kuper ta zillarrezko arri-meatzak ostentzen ditu"), Lab SuEm 8 (adib., "zillarrezko kubiertoak"), Uzt Sas ("Erregalo-denbora iritxi zanian, /zillarrezko bandeja zegon mai gañian"), Xa 2 (adib., "Ortz-adar ori agertzen zaiku bi erasoren tarteko, / bere zerutar koloreakin zillarrezko ta urrezko"), Berron Kijote 2 (adib., "lau torre, zillarrezko ttonttordun ta guzi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zidarrezko (eta ziderrezko) 23: Ibarg ("Aunela, norbaitek ziderrezkoa dalakoan urrezko ontzia Eleizarako eskañiko ba'leu, eskain ori utsa izango litzake"), F. Zenarruzabeitia ("zidarrezko ogetamar txindiak sakelean"), Ker Mazmar 14 (adib., "zidarrezko gaztelua zidarrezko aitz-gaiñean"), B. Latiegi ("liburu aren estalkiek zidarrezkoak bait zituzten krisketak"), Onaind 2 (adib., "Zigarro ta zigarro artean, jostaketan niñoian ni gau aretan Gernika-n batu nebazan zidarrezko iru tubugaz"), Osk Atorra ("Pianu baltz bat, kristelezko altzairu bat portzelanazko eta zidarrezko gauzatxuekaz"), J. Artaraz ("ertz bakotxean zidarrezko lili bat"), E. Urkiola ("Hare zurizko bigarren basamortuan zidarrezko laku sakon batek, bere ur geldizko azalaren ispiluan, zuriz jantzitako neska zaldunaren aurpegia erakutsi gura eban"), Muskiz AHA ("Ama Birginearen XVII. gizaldiko zizelana egoan [zidarrezko koroaduna]"); zilarrezko (eta zilharrezko, zillarrezko) 104: Ayerb 3 (adib., "Zillarrezko esku makilla irabazi nai nizuke"), Nere lehen katichima ("urrezko edo zilarrezko untzian izaten da"), GH 1958 ("Egun hartarik goiti omen dira eguberriko arboletan dilinda ezartzen zilharrezko hariak"), A EY I ("Barkiloa: Izen auxe du Larraunen zilarrezko amairu diruak elizara eramateko ontzitxoak"), Larz 2 (adib., "Badoha armariorat, eta ebatsirik sakelerat sartzen ditu, bri-brau, moltsa, kullida- fortxeta zilarrezko batzu eta holako"), G. Garriga 2 (adib., "zillarrezko txanpon batzu"), Gazt ("beti berri beti zillarrezko / "ez ikutu" dion kartel batekin / eta zaindurik / eztio ajola nun / gizonaren urkamendian beti ere / gurutz bat eta oroigallu orra or zu bakarti"), Arti Mundu ("zilarrezko tazatxua"), A. Oyarzabal ("zillarrezko diru-mordoxka bat"), P. Yanzi ("duro bat zillarrezkua"), SoEg ("Larrañetik behatu-eta Orhi dago luze-luzea, iguzki argiari zor zaion zilarrezko jasangailu"), ZugKer ("Demetrio izeneko zillargin batek, Diana'ren zillarrezko elizatxoak egiñaz, langilleai irabazi ederrak ematen zizkien"), J. Bergaretxe 2 (adib., "Besoetako botoiak zillarrezkoak edo arrizkoak izan oi dira"), LMuj ("Txanponetan biziki azaltzen da aldaketa hori, urrezkoak zilarrezkoez trukatzean"), Latxaga 2 (adib., "Arkaitz gorri ta garbian amilka jeixten da, zillarrezko ura"), R. Saizarbitoria ("Gizona, egunsentiak laranja kolorez tintatzen zuen itsaso bare batetan, bere behatz insensibilizatuez puntarik gabeko eta zilarrezko ainguraz hornitutako mariñel labana iriki nahiean deskribatuz"), I. Azkune ("urrezko eta zilarrezko xanponak"), J.B. Aierbe ("urrezko nahiz zilarrezko hainbat gauzaki"), Legazpi ("Hiribilduaren aintzin harmarria hau da: urrezko alor baten gainean, Gernikakoa dela esaten duten zuhaitz orlegia eta behealdean zilarrezko uhinak eta uhin urdinak, bertan bi hamuarrain buruz eta buztanez elkarturik agertzen direla"), M. Legasse ("zilarrezko zazpi ganderailuak ikusten ditut"), Bizi OEO/5 ("Nik orain eskuartean dadukadan arkatz au urrezkoa, zillarrezkoa... edo dana-dalakoa izango da"), A. Sarriegi ("Polita izango litzateke zilarrezko zintaren ondoan, zelaietako begi koloretsuen alboan egitea"), F. Krutwig ("Bertze estuitxe bat egin zuten. Ber hau zilharrezkoa zen, sapphirez, malakhitaz ta korniolaz emokatu"), J. Sarrionandia ("Kriseilu ahul baten antzera argitzen zuen ilargiak, uretan zilarrezko bide bat erakutsiaz"), Herr 1983 ("zilarrezko haizkora bat"), M.A. Elkoroberezibar 2 (adib., "Zilarrezko argiak nekusien"), B. Hidalgo ("Hotsik gabe eta zilarrezko oinetan, ilunpeak lorategitik etxe barrenera labaindu ziren"), J.M. Iriondo ("Sebero Altube'ren urteurreneko zillarrezko medalla bat"), B. Latiegi 2 (adib., "zillarrezko piriri aundiko betaurrekoak"), I. Begiriztain ("Roger'ek au esatearekin batera iritxi zan Emma bere beor zurian, zankalatraka. - Zillarrezko beor ori, ondo? -esan zuen Emma'k, gazi-geza"), J.A. Azpiroz ("Ondoren zilarrezko sosa jarriko nuen"), X. Monasterio ("Zilarrezko erreal erdi bat"), MAtx 2 (adib., "zilarrezko ezteietan"), A. Valdes 3 (adib., "ebano eta zilarrezko gurutzearekin ehortzia"), F. Juaristi ("Aitonak, zilarrezko ilea eta azala zimurtua, pergamino baten gisan"), BAtx Obab ("zilarrezko puinale bat"), P. Ezkiaga ("zilarrezko marren artean / nabarmen, nabarmen zu zeunden"), A. Lasarte 2 (adib., "kasualidadez ez zenduan zuk zeuk aurkituko nire zilarrezko orratza, ezta?"), J.C. Alonso 3 (adib., "600 zilarrezko talento"), P. Aristi ("zilarrezko paper urdinak errekastoak atondu zituen"), J.A. Berriotxoa ("zilarrezko estalkia zuen kaxa haundi bat aurkitu genuen"), J.M. Irigoien 4 (adib., "Ilargiaren zilarrezko argipean"), Millox 2 (adib., "hain ziren hango bazterrak ederrak eta goxoak: mendi urdin, belar berde, zilarrezko iturri, oihan ospetsu, itsaso paregabeko"), X. Mendiguren B. ("pontxe-untzi batetan zeuden urre eta zilarrezko arraintxoek ere, [...] antz eman zioten zerbait gertatzen ari zela"), K. Navarro ("argi bolatxoak hartzen zituen eta zilarrezko hari dizdiratsu batean sartu"), M.E. Laboa ("ondoan itsaskiz betetako kristalezko azpil bat zegoen eta metale berdinez egindako kanpai batez estalia zegoen zilarrezko erretilu apaingarri bat"), Egunk 1990-1997 bitartekoak 5 (adib., "Durangoko Azokaren zilarrezko urtea", "Urrezko, zilarrezko edo brontzezko dominak"), J. Urteaga ("Arazoa zilarrezko 'Moonshine' petaka handi bat izan zen"), Lasa Denboraldi ("beti nire begi unatuak zilarrezko izarraren aurrean iratzartu dira"), M. Garikano ("lau peniketako zilarrezko txanpon bat"), P. Zubizarreta ("Orduan bere zilarrezko bideari begira geratu nintzen, txoratuta bezala"), Gurutzadetara ("zilarrezko ontza bat ordainduko zuen"), Txiliku ("hiruzpalau urrezko eta zilarrezko txanpon"), J. Artaraz ("Lanean 385.000 urrezko ogi erabili ziran eta 2.500 zilarrezkoak"), G. Aulestia (hiztegiko definizioan, "tinsel: n. zilarrezko hari, urrezko hari"), K. Olaetxea ("zilarrezko damaskinatuekin apaindua"), Elgoibarren 1993 ("pozik hartu zuten zilarrezko domina"), H. Cano ("Kapitaina! itsastxakur bilakatzen den ikatzaren argitasunak, tximista, intsektu, zure begien pean, aluzinatuen eskuadroiek, munstro gurpildunek, lo-ibiltari mekanikoen oihuek, zilarrezko tableten gaineko urdail likidoek, lore haragijaleen krudelkeriek, lanegun arrunt landatarra eta zure arratsaren zinematografoa bereganatuko dituzte"), B. del Teso ("Heavenly Creatures-ek beste lehoi zilarrezkoa jaso zuen"), Santa Mariñe 1994 ("Zilarrezko eraztun bat"), Euskerazaintza 1995 ("Ondotik, opari ederrak eskeñi zizkioten: lore xorta zoragarriak ikastolako aurrak, makil liraña aurreneko kristau bataiatuk gaur 51 urteko gizonak, zillarrezko azpillak bersolarien ikastolak"), Loramendi ("Hernaniko III. Euskal Olerki egunean zilarrezko haritz adarra jaso zuen"), Pirinioak 1995 ("zilarrezko eta beste metal batzuetako piezak"), Artistas 1995 ("Zilarrezko lau baxuerliebe zeuzkan amaitzeko"), H. Etxeberria ("berriro ikusi nuen zilarrezko argi zuria"), E. Agirre ("eskubiko gingila zulatuta zuten zilarrezko hiru uztaiei jirarazten zien"), J.L. Basterretxea ("Zilarrezko euria"), G. Markuleta ("Emiliek kutxan aurkitu dugun zilarrezko brotxe loreduna jaso zuen"), Dirassar ("271 urrezko medaila emanen dira, beste hainbeste zilarrezkoak eta beste hainbeste berrunezkoak"), LMuj ("eguzki-errainuen ibilbidean zegoen beirategiko zilarrezko baxeren distira"), D. Martiartu ("zilarrezko urmahel osasuntsutan"), I. Ruiz ("Beronek erakutsi izan ditu bere zainetan zilarrezko errekak eta kobre-meatzeak eta urretan ugari jario zaio"), I. Garbizu 2 (adib., "zilarrezko gerrikoa"), Meza Liburua ("urrezko zutabeak zilarrezko oin gainean"), Bitez 3 (adib., "Nafarroa bereziki aberatsa da zilarrezko estaldura daukaten gotiko garaiko irudietan"), EkonHazk ("zilarrezko lau erreal"), I. Aldasoro ("Zilarrezko ixtekoa zuen diru-zorroa"), J. Cillero ("Erdi itzaletan dugu logela, lanpara gorriaren argitan, eta izterretan irristatzen zaizkio izerdi tantak, zilarrezko inurriak legez"), J. Arretxe ("Nire zilarrezko sastagaia gori-gori dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zilarrezko : DFrec 8, AB38 7, AB50 15 (hauetan 2 zillarrezko), Euskalterm 11; zidarrezko : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zidarrezko : PMuj DVC (argéteo, de plata); zilarrezko : EuskHizt (adib.), Casve EF (d'argent), HaizeG BF (d'argent), PMuj DVC (argentino, argénteo, argente, de plata, plateresco, de mucha plata); zilharrezko : Lh DBF (d'argent, qui est fait d'argent) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: cf. urrezko (sarrera gisa arautua da hau, eta honen formatu berean proposatzen da zilarrezko).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zilarrezko ezteiak.

zilarrezko eztei
iz. pl. Ezkontza baten edo beste gertaera gogoangarri baten hogeita bosgarren urteurrena. Errege-erreginen zilarrezko ezteiak ospatzeko. Abesbatzaren zilarrezko ezteiak: 1966-1991.
zilarreztatu, zilarrezta, zilarreztatzen
du ad. Zilarrezko geruza batez estali. Ontziak zilarreztatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gurutze zilarreztatua.

Aztergaia: zilarreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zilarreztatu, zilarrezta, zilarreztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zilarreztatu, zilarrezta, zilarreztatzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper