39 emaitza zain bilaketarentzat - [1 - 39] bistaratzen.

zain1
1 iz. Sustraia, erroa, bereziki azalekoa. Haritz tantai baten zainetan jarrita. Harrarazten zaio abereari belar horren zain haustua. Zainetatik atera zuen arbolatxoa.
2 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Karitatea baita bertute ororen zaina. Zuhaitz honen zaina aita santua da. Gezurrak zainak laburrak ditu. Destaina honi hasieratik zainak ebakitzeko.
3 iz. Odola dabilen hodia. Ik. odol hodi. Nire zainetako odol guztia. Zainetatik odola isurtzen. Eskugain argaletan zainak agerian zituen, zuhaitz-zuztarrak bezalaxe. Lotan zegoela eman zion eztulak hain gogorki, non eten zitzaion bularreko zain bat eta geratu zen hila. Lepoko zain guztiak odolez hantuak. Zainak odolusturik. || med. Odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. Zainak eta arteriak.
4 iz. Giharra hezurrari itsasteko egitekoa duen zuntz sorta. Zainak indartsuak dituen harri-jasotzailea. Izter zaina ihartu zitzaiolako, herrenka zihoan. Mutilzahartuta, egina dauka hanka-zainetan herdoila.
5 iz. Nerbioa. Ematen dio ezpata kolpe bat zezenari eta non botatzen duen hankaz gora, dar-dar; zainen bat ukitu zion eta, horrela elbarritu zuen.
6 iz. Hostoa zeharkatzen duen nerbio modukoa, hostoaren azpialdetik gainaldetik baino irtenagoa dena, eta landareak lurretik ateratzen duen izerdia banatzen duena. Hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifoan neure heriotza irakurri nuen.
7 iz. Zerbaiten azalean gertatzen den zerrenda mehea, beste kolore bat edo beste tasun batzuk dituena. Harri arras gogorra, horia, eta zainak arrosa kolore dituena. Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, zuraren zain batetik irekia.
8 iz. Meategi, harrobi eta kidekoetan, harrian txertatua ageri den mea zerrenda. Mea zain bat aurkitu zuen, baina ez zion inori deus esan. Zilar eta urre zainak diren lekuan.
zain2
iz. g. g. er. Zaintzailea. Ik. jagole. Ni ote naiz ene anaiaren zaina?

Esaera zaharrak

Otsoa ardien zain.
zain3
adb. Itxaroten. Ik. aiduru. Begira nor dudan, aterpean zain. Peñafloridak eta beste zalduntxoek hasi zuten lanbidea zain daukagu oraindik, ez baitu bestek geroztik gehiegi aurrerarazi. Zain gelditu. || Besteak zer egiten zuen zain-zain, begira jarri omen zen.
zain belar, zain-belar
iz. Belar landarea, hosto handi luzaranak dituena eta sendagintzan erabiltzen dena (Plantago major). Ik. plantain. Suge nahiz txakur amorratuaren ausikia osatzeko, zain belarra motrailu batean jo eta ateratzen zaion uretik koilaratxo bete eman edateko.
zain egon
1 ad.-lok. Itxaroten egon. Hainbeste hilabetean zain egonda. Ez dugu luzaroan zain egon beharrik, zein bidetarik dabilen antzemateko. Han zeuden zain. || Hementxe egongo natzaizue zain-zain.
2 ad.-lok. (Ezkerrean duen izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Etorkizunaren zain gaudelako. Esaten digutenaren zain itsu-itsuan bagaude. Ez egon nire zain.
3 ad.-lok. (Osagarritzat zehar-galderazko mendeko perpaus bat hartzen duela; mendeko aditza geroaldiko forman doa, eta laguntzailea ezabatu egin daiteke). Linboan-edo dagoela, nork handik aterako duen zain. Udaberria noiz etorriko zain daude artzain guztiak.
4 ad.-lok. (Osagarritzat -tzeko atzizkia hartzen duela). Ordaina hartzeko zain nago, hara joateko.
5 ad.-lok. (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Besteak etorri zain geundela.

Aztergaia: zain egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1996-11-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zain-3 sarrerari dagokion azpisarrera.

zain eta muin
1 adb. Ahalegin handiz, gogotik. Ik. buru-belarri. Badakizue nik zain eta muin zuen aitarentzat lan egin dudala.
2 adb. Sakonki, erabat. Greziako beste irakasle zaharragoetara berebat jo behar duzu, Platon zain eta muin ulertu ahal izateko.

Aztergaia: zain eta muin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-01-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAIN ETA MUIN a) "Zain da muin lan egin, trabajar con toda intensidad; litm., venas y seso (G, AN)" A EY III 343. Ba-dakizute, nik, zain ta muin, zuen aitarentzat lan egin dudala. Ol Gen 31, 6 (Urt egin ahal guziaz, Ur indar guziakin, Dv indar oroz, Ker indar guztiakaz, BiblE ahalegin guztiaz). Alderdikeri-liskarretatik urrunduz, zain eta muin iakintza-irakasteari zeragoiona. Zait Plat 125. b) Profundamente, completamente. Eladeko beste irakasle zarragoetara berebat io bear duzu, Platon zain eta muin ulertu al izateko. Zait Plat 27.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ap. Zait jasoak dira guztiak: a) adlag. gisa 2 ("Zain eta muin Yaunaren ikasleen aurka zegon [Saul]", "Ortan zain ta muin ziarduan indartsuki zeragin Yesu'ren eragitez"); b) iz. gisa besteak (adib.: "Yesu'ren agindu nagusiaren zaiña ta muiña bere egiñik zitun Luka zindo ta samurrak", "Elkar-izketa onen zaina eta muina gogoaren ezilkortasuna eta emengo bizitzaz aruzkaldeko bizitza dira, ain zuzen, eriotzeari darraikion andiko aldeko betiko bizitza, alegia", "Ta musika zenun zer-danaren zain ta muiña Pitagora'rentzat eta Platonen'tzat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zain ta muin : DFrec 1 (P. Sorozabal: "Zain ta muin ezagutzen ditu"), HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zain eta muin : ElhHizt (AS), DRA (adibide gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

zain eta muin 3: Berria 2 (“Iragan sasoiko esperientzian talde guztiak oso indartsuak direla, horrek harritu ninduen, eta partida guztiak zain eta muin jokatzen direla”), Elkar (“Geldirik egon nintzen pixka batean, arnasa berritu eta urak atzera egin arte, eta gero zutik jarri eta, zain eta muin, lasterka joan nintzen lehorrerantz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zain eta muin 3: Aingeru Epaltza (“Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean”), Felipe Juaristi 2 (“eta biek ala biek, Patriziok eta Gustavok, ikusi zuten galeoiaren lemari eutsita emakume ilehori bat, burutik oinetaraino zuriz jantzia, eta biek ala biek itsasontziaren brankako saihetsean irakurri zuten Ainhoa, eta biak ala biak geratu ziren zain eta muin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bi idazlerengan jaso da (Olabide eta Zaitegigan, eta ez dirudi "asmatua"); ez dirudi horren premia handirik dagoenik, baina onartzekoa izan liteke, zain sarrerako azpisarrera gisa, eta adibidea ondoan duela: zain eta muin ezagutzen du Platonen filosofia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxi erabilia da, baina esapide egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zain sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Kendu lerroa.

zain eta zain
adb. Luzaroan zain egonez. Zain eta zain, azaldu da noizbait harako gizona. Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako.

Aztergaia: zain eta zain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAIN ETA ZAIN. Esperando. Ta ala, zai ta zai noiz itzuliko / zeudela. SMitx Aranz 64. Baselizatxo orren barnetik, bere zaitokirik egokienetik bezela [...] erri guztien zai ta zai dagoan Andre Mari ederraren izena. AEmil AndreM 7s. Zain eta zain, azaldu da noizbaitean arako gizona. Erkiag BatB 181.

zain eta zain 11: Berria 4 (“Bilerara joan eta zain eta zain egon ginen”), Deia (“Eta asmakizunok eraginkorrak dira, jakina, baina inola ere ez sator meta baten aurrean aitzurra airean duela orduak eta orduak zain eta zain dagoen baserritarraren irudia baino esankorragoak”), EiTB 5 (“Eta orain bukatu katilukoa! Bestela Naia aspertuko zaizu zain eta zain!”), Elkar (“Ni Flinten itsasontzian ninduan altxorra lurperatu zuenean: berak eta berarekin joan ziren beste seik, sasoiko sei itsasgizonek. Ia astebete egin zitean lehorrean, eta gu bitartean Walrus zaharrean zain eta zain”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zain eta zain 13: Berria (“Zain eta zain zen jendea”), Elizen arteko Biblia 2 (“Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren, goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako. Giltza hartu eta atea irekitzean, han aurkitu zuten beren nagusia lurrean zerraldo, hila”), Joxe Austin Arrieta 2 (“Zain eta zain, baina lau helize-gurutze haiek zirkinik ez; ezin nuen gehiago jasan denak nire zain egote hura”), Koldo Izagirre (“Ni zain eta zain, erne, bilobatxikia noiz ikusiko”), Josu Zabaleta (“Zain eta zain egon ginen, baina ez zen beste ezer entzun”), Eduardo Matauko (“Baina ni zure zain nengoen, zain eta zain, nire patuaren zain bezala.”), Juan Kruz Igerabide (“Jakina, jauregian zagok hura, zain eta zain, gauez saminetan, egunez negarretan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, baina errepikatutako osagaiak adberbioak dira, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zain sarreran.

zain hileko
adj. Pertsonez mintzatuz, geldoa, odolgabea, motela. Ik. zain-hil. Zain hileko gizona. Langile zain hilekoak lan gutxi egingo du.
zain-hil
adj. Pertsonez mintzatuz, geldoa, odolgabea, motela. Ik. zain hileko. Gizon zain-hila. || Eskuak lanerako zain-hil.
zainak eman
dio ad.-lok. Susmoa hartu. Era guztietako ezbehar eta lazeria izugarriak gaineratuko zaizkizula zainak ematen dit.

Aztergaia: zainak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAINAK EMAN (H; zanak emon Vc ap. A). Sospechar, imaginar; dar la impresión. "Recelar" A. Cf. Izt 103r: "Recelo, zaina". Baña gero Obispo Jauna buruan beteko zutela, zañak eman eta onen borondatea jakiñ nai izan zuten. Cb Josefa 141. "Begira zañak niri eman ezkero", esan oi due [igerrimentuaren doaia duela uste duenak]. AA II 211. Projimuaren kleituko gauzia bada, zanak emon deuts esanda, beriala kontau lagunari. fB Ic II 227. Batian, au entzun dabena; bestian, au eidinuela; bestian, alan eizala; bestian, zanak emon eutsala [...] esanda, beti inoren paltak, guzurrak, edo egijak esaten. Ib. 190. Era guzietako ez-bear eta lazeri izugarriak gaiñerako zaizkitzula zaiñak ematen dit. Arr GB (ed. 1960), 9.

zainak eman 1, Argia (“Lurpean geratzen diren begiek zainak emango dituzte, itsatsi egingo da, eta bistakoek, hostoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zainak eman 5: Fernando Rey 3 (“Zainak ematen dit ikur hori nonbait ikusi nuela oso aspaldi”), Karlos Zabala (“Zain txiki urdin eta arrosak zauden, lore baten zainak ematen dutenak”), Antton Olano (“Ez, Miss Prism maitea, badakit, baina zainak eman dit buruko minez zinela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zain sarreran.

zainak gontzetarik atereak izan
du ad.-lok. Ipar. Senetik aterata egon. Zainak gontzetarik atereak ditut.
zainarazi, zainaraz, zainarazten
du ad. Zaintzera behartu. Bera nola errotazaina baitzen, mutilez zainarazten zituen bere artalde handiak.

Aztergaia: zainarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zainarazi, zainaraz, zainarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zainarazi, zainaraz, zainarazten.

zainart
adj. Ipar. Kementsua, indartsua. Bere esku zainartak gurutzatuz.

Aztergaia: zainart

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'kementsua, indartsua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

kementsua, indartsua.

zainartatu1, zainarta/zainartatu, zainartatzen
da/du ad. Ipar. Gihar, zain edo giltzadura batean bihurdura izan. Uste nuen zangoa hautsi nuela; halere, ez dut zainartatu baizik.
zainbide
iz. g. er. Zaintzeko bidea edo modua.

Aztergaia: zainbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zaipide.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

zainbihurtu
iz. Zaintiratua.

Aztergaia: zainbihurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zaintiratua'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

zainartatu.

zaindari
1 iz. Herri, elkarte, anaidi edo kideko batek babesletzat hartzen duen santua edo Ama Birjina. Done Mikel aingerua, Euskaldunen zaindaria. Arrateko Andre Mariari, txistularien zaindariari. Jaiak zaindariaren egunean egiten dira herri gehienetan. || Tenpluaren erdian Zesar ezarriko dut zaindari.
2 iz. Zaintzailea. Ik. jagole. Haur garbi horiek aingeru bana dute zaindari eta lagun. Baselizatxoa, eta bertan Santa Agata, guztien zaindari.
3 (Izenondo gisa). Lukine, artaldeen jainkosa zaindaria.

Aztergaia: zaindari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: '(2000-01-28) Agian horrelako zerbait erants: "Erlijioa"'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): ez da onartu.

zaindaritza
iz. Zaindariaren betekizuna. Zure eskuetan ipintzen dugu etxe honen zaindaritza. || Euskal Herria Aralarko Mikel santuaren zaindaritzapean dugu.

Aztergaia: zaindaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zaindegi
iz. Geltoki, aireportu eta kidekoetan, bagajea aldi baterako gorde edo utz daitekeen tokia. Ik. kontsigna. Geltokiko zaindegian utzi zuen maleta.

Aztergaia: zaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: erabilgarria izan daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-01-28): sartzeko proposamena ontzat eman da.

zaindu, zain/zaindu, zaintzen
1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten arta hartu, kalterik edo ezbeharrik gerta ez dakion. Ik. jagon. Abereak zaindu, esneak batu, gaztak eginarazi. Soroa zaintzen baduzu, soroak zainduko zaitu. Zaindu etxea, hazi eta hezi umeak. Supazterrean afaria zaintzen, ama-alabak txerriei jaten ematen dauden bitartean. Beraz, zuk ere zaintzen zaituen aingerua baduzu? Zain ezazu zeure burua.
2 du ad. Norbaiti edo zerbaiti adi eta erne begira egon, egiten duen edo gertatzen zaion guztiaren berri jakiteko, edo komeni edo nahi ez den gauzarik jazo ez dadin. Ateak zaintzen. Mugak zaintzeko. Txakur onak etxea ederki zaintzen du. Nork zainduko ditu ohoin edo hiltzaileak? Zaintzen dituzu zuk zeure begiak, horietatik sar ez dakizun atsegin lizunik?
3 du ad. Galtzetik edo hondatzetik begiratu, bere hartan gorde. Ik. atxiki1 2. Segurtasun tartea zaindu behar da errepideetan. Berezitasun hau, aldaketa batzuk gorabehera, geroztik ere ondo zaindu zuten.
4 du ad. Babestu. Zaindu gaitzazu arerioengandik. Halako mihi gaiztoagandik norberaren ondra zaintzeko. Gure aingeru jagoleak zaindu gaitzala!

Aztergaia: zaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaindu, zain(du), zaintzen. du ad.: zain ezazu zeure burua.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zaindu, zain(du), zaintzen.

zaineldu
iz. Arranpa, karranpa. Ik. harpa2. Zaineldua egin zait.

Aztergaia: zaineldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'arranpa, karranpa'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

arranpa, karranpa.

zainetik
adb. Sustraitik. Belar gaiztoa zainetik kendu. Bizioa atera behar du zainetik.
Loturak

Aztergaia: zainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAINETIK a) "(G; Arr), por naturaleza" A. Bertako jaiotar ernaiak eizerako griña andia zañetik dutelako. Izt C 201. b) (G-nav ap. Iz Als; Añ). (Sacar, etc.) de raíz (sentidos prop. y fig.). "(De) raíz, [...] zañatik" Añ. "Ondo-ondotik, zaineti, ipurditi ataa, sacarlo de raíz" Iz Als. Biziyoak bear du / atera zañetik, / bestela ostatuko da / adarren batetik. Auspoa 97, 76. [Belar] ona indartzen saya gaitezen, / gaiztua zañetik kendu. Salav in Auspoa 39, 95. c) Arraigadamente, (implantarse, etc.) de raíz. Ezta sort-errian utzitako aaide-adiskideen miñik ere bein Argentinako lur berriari zaiñetik josi-ezkeroz. Mok 7.

adib: zain1 4 iz. Nerbioa. Ematen dio ezpata kolpe bat zezenari eta non botatzen duen hankaz gora, dar-dar; zainen bat ukitu zion eta, horrela elbarritu zuen. || Irud. Zain hileko gizona: motela. Maisu bi hauek azaldu dute barruan daukaten zaina. Ehizarako grina handia zainetik dutelako.

Ez dugu aurkitu OEHko adierako zainetik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zainetik 2, Patziku Perurena (“Harrapatzen zuten lekuan harrapatzen zutela, bi eskuak moztu, mihia zainetik erauzi, muinak atera eta sukai hezearekin erretzeko bertan”, “Zarrast! zainetik moztu, eta beste organoetatik bereiz, estainuzko pitxerran sartu du esku beteko bihotza”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago eta aski da; gainera, gaur gutxi ageri da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa zain sarreran.

zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen
da/du ad. Ipar. g. er. Indargabetu, ahuldu.

Aztergaia: zaingabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen. Ipar. g.er. da/du ad. 'indargabetu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

zaingela
iz. Zaintzaileen gela.

Aztergaia: zaingela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

BiblE: 10 aldiz.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

zaingo
iz. Zaintza. Uholde arriskua arinduz doa, baina ibaien zaingoa mantentzen da.

Aztergaia: zaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaingo soila 5 aldiz agertu da: Ip Hil; SMitx Aranz (3); Etxde JJ.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

44 ager. dira guztira, gehienak administrazio-idazkietakoak: zaingo soila 25 aldiz jaso da; zaingo- konposatuen lehen osagai gisa 16 aldiz (zaingo alor, zaingo-arau, zaingo-batzorde, zaingo-ikuskaketa, zaingo-liburu, zaingo ordezkari, zaingopostu); zaingopean behin, zaingopeko bitan; iturri batzuk: S. Onaindia; J. Oregi 8; M.E. Laboa; A. Valdes; K. Alkorta; Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa 1936-1937koetan 6; EHAA 8; Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio-Zerbitzuen... 5.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaingo : DFrec 1 (eta zaingo-farmazia 1); AB38 1; AB50 95; HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Inguruko formen erabilerak

ik. zaintza.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

zaingorri
iz. San Robertoren zaingorria.

Aztergaia: zaingorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: zaingorri bostorri: Potentilla reptans; San Robertoren zaingorri: Geranium robertianum.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bot.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Bot.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "zaingorri, eta ez zangorri, esaten zaie Geranium generoko zenbait espeziei, eta bereziki Geranium robertianum landareari, landare oso ezaguna sendabelar bezala, ia gaitz guztien kontrako panacea izan ohi den horietako sendabelartzat jotzen baita. Zoritxarrez, zaingorri adjetibo oso adierazgarria da eta beste zenbait landare adierazteko ere erabiltzen da, nahikoa da horretarako ez zaina baizik zangoa edo zuztarra gorria edukitzea. Horrela, zaingorria deitzen zaie Portulaca generoko zenbait landarei, Portulaca oleracea, getozka liburuetan, landareari batik bat eta baita Potentilla generokoei ere oina edo zuztarra gorria dutenei behintzat. Dena dela sendabelarren artean "benetako" zaingorria lehen aipatutako Geranium robertianum hori dela esaten dute" (1997-12-01)

zainildu, zainil, zainiltzen
da/du ad. Ipar. Ahuldu, indargabetu. Kabalak gizenarazten ditu zolda-belarrak eta ez, beste bazka berdeak bezala, zainiltzen eta ahultzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begiak sabaira jasorik, uzten zuen emakume irritsuak haragi zainildua laztan ziezaion.

Aztergaia: zainildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zainildu, zainil, zainiltzen. Ipar. da/du ad. 'ahuldu, indargabetu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zainildu, zainil, zainiltzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [kentzea proposatzen dut] (1997-07-23)

zainketa
iz. Zaintzea. Ik. zaintza. Emakume bat zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu zuten atzo, 35 metroko harresi batetik erori ondoren.

Aztergaia: zainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zainpeko
adj. Norbaitek zaintzen duena. Zainpeko aparkalekua.

Aztergaia: zainpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zaintiratu
iz. Gihar baten luzatze bortitz eta mingarria. Ik. distentsio. Zaintiratua sendatu zaizula ikusten dut. Zaintiratua izan dut ezkerreko hankan.

Aztergaia: zaintiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zaintoki
iz. Zaintzeko tokia, zaintza postua. Malkar hura ez zen ikusten alemanen zaintokietatik.

Aztergaia: zaintoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zaintoki sarrera: Arriaga Lekob ("Azkatasuna beronen azken zaindokian itoteko zin-esan dau"), BAizk Ipuin ("Bide illun-edurtsu orretan baidekatutako bidazti gaxua naz, ta gau ixugarrija dala-ta, zaindoki-eske natorkixube"), Ol 1 Sm 14,1 ("Goazan or, beste aldean, pilistarrek duten zaitokira"), AEmil AndreM ("Baselizatxo orren barnetik, bere zaitokirik egokienetik bezela [...] erri guztien zai ta zai dagoan Andre Mari ederraren izena"), Ker Jr 52,14 ("Kaldearren gudarozteak, zaintokiko buruagaz, Jerusalengo arresiak inguru guztian lurrera bota ebazan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaintoki (eta zai-toki, zaindoki) 3: A. Albisu ("Zai-tokia: Abere batzuek tokirik goienetan ipintzen dituzte euretako batzuk, arriskuen zaitzaille"), A. Gerenabarrena ("Orduantxe yakin genduan zelan doixtarrak Luxenburgo'tik zear igarota, Prantzia'n barrura Sedan'era urreratuez yoiazan; ta Beljika'n bertan zear be aurreko zaindokiak birrinduta, bizkor egiela"), P. Zubizarreta ("Orduan bere zaintokira itzuli, artean pattarrez erdi beteta egongo zen botila jaso eta gertuen zegoen zakarrontzian botako zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zain-toki : AB38 1 (puesto de guardia); zaintoki : HiztEn (1 zuhaitz-motzondoa; 2 ik. zaindegi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zaintoki : ElhHizt (cepa, tocón), HiruMila (1 tocón, cepa; 2 asilo, refugio), DRA (tocón, seve, lo que queda en tierra, una vez cortados los árboles) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ongi eratua da ('zaintzen egoteko tokia' adierakoa jaso da testuetan), baina iluna dirudi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: zaintoki.

zaintsu
1 adj. Zain asko dituena; zainak eta giharrak larruazalean nabari zaizkiona; indartsua. Gorputza luze, besoa zaintsu. Zaintsua zela eta bolbora bezain bizia. Pilotari handiak zaintsu izan behar; edozeinek jo duke pilota poliki, baina flakoak ez du iraunen luzeki.
2 adj. (Landareez mintzatuz). Zuhaitz gerri-lodi zuztar-zaintsua. || Hariz eta begiz betetako zur zaintsua.

Aztergaia: zaintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

zaintza
iz. Zaintzea, begiratzea; zaintzailearen egitekoa. Ik. zaingo. Sukalde zaintza bi mutilek egin behar izaten zuten. Euskaltzaindiak axola handiz hartu behar du euskararen zaintza. Gurasoek seme-alaben zaintza partekatzeko aukerari atea zabaltzen dio lege berriak. O, Aizkorri, erne zaude baserritxoen zaintzan. Oporretara joateko egunak dira, eta zaintza berezia jarri dute bideetan. || Ardiak ez dira beti artzainen zaintzapean egoten. Espetxe zigorra etxean beteko du aurrerantzean, Poliziaren zaintzapean. Haurra gurasoen zaintzapetik urrundu zen memento batez, eta etxe inguruko errekatxo batean ito zen.

Aztergaia: zaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaitza soila 3 aldiz agertu da (Ldi IL 2; Zait Sof).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaintza (+ zaintza alde 1, zaintza lan 1) 10 aldiz (K. Zalbide; X. Odriozoloa; GAO 2; BEO 2; EHAA; Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio-Zerbitzuen... 2; Vitoria-Gasteizko Osabide Hezkuntzarako ikastetxeko...); zaintzapean 1 (Deia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaintza : AB50 1; HiztEn-LurE; Euskalterm 25.

Bestelakoak
Inguruko formen erabilerak

ik. zaingo.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-go.

zaintzaile
1 iz. Zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona. Ik. jagole. Zeruko izarren egile eta zaintzaile dena. Hertsatua da zerri zaintzaile jartzera. Ermita-zaintzaileari. Gazteluaren zaintzaileek ikusten ahal zuten eremua. Beti beldurrez zaintzaileren batek ikusiko ote zuen. Harria zigilatu zuten eta zaintzaileak hilobi aurrean jarri zituzten. Hamar zaintzailek inguraturik zeramaten. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leiala izan zen. Ez dugu etimologiaren zaintzaile izan behar horrelako hitzetan, baizik eta mendeen joanak errotu dituen hots legeen aldeko. || Gipuzkoak itsasorantz zaintzaile eta murrutzat dauzkan mendi eta haitzak.
2 adj. Zerbait edo norbait zaintzen duena. Ikaratu ziren han zeuden soldadu zaintzaileak.

Aztergaia: zaintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. zain.

zaintzailetza
iz. Zaintzailearen egitekoa. Indiarren zaintzailetzaren ardura hartu zuen.

Aztergaia: zaintzailetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zaintzaldi
iz. Norbait edo zerbait zaintzen den aldia; zaintza. Hilean sei egunez, 17 orduko zaintzaldiak egin behar ditugu eta, askotan, atsedenik ez dugu hartzen horiek egin eta gero.

Aztergaia: zaintzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-02-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

guardia egin azpisarreraren azalpenetan aipatua dago.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi osaerako egokia da, lantaldearen ustez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: zaintzaldi.

zaintze
iz. zaindu aditzari dagokion ekintza. Zaintze lanak.

Aztergaia: zaintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

zainzuri
1 iz. Baratxuriaren familiako landarea, urtero muskil mamitsuak eta jateko guztiz onak ematen dituen lurpeko zurtoina duena. Ik. frantses porru.
2 iz. Landare horren muskil mamitsua. Barazki zopa eta zainzuriekin egindako arrautzopila prestatu zuen.

Aztergaia: zainzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper