35 emaitza zahar bilaketarentzat - [1 - 35] bistaratzen.

zahar
1 adj./iz. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena. Anton. gazte. Agure zahar bat. Simeon apaiz zaharra. Ni ere zaharra naiz; ez, haatik, euskara bezain zaharra. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Zahar elbarrituak. Ahuntzik zahar eta bizartsuenak.
2 adj. Urte gehiago dituena. (Erkaketetan). Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik.
3 adj. Jaiotzez lehena dena. (zaharren forman, seme, alaba eta kideko hitzekin). Ik. nagusi 7. Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik. Nire alaba zaharrena nerabezaro bete-betean dago. Beti da zailagoa ahizpa zaharrena izatea.
4 adj. Gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. Anton. berri. Euskal libururik zaharrena. Leizarragarena baino zaharragoa den Etxepareren liburua. Hitz zaharrak. Zaraitzun bilduriko kanta zahar batean. Gure literatura zaharra. Hizkuntzaren haria beti da zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. Borondate berriak ez zuen indarrik aski, borondate zaharra garaitzeko. Forma zaharrago eta berriagoen artean. Bizkaiera zaharrean. Denbora, mende zaharretan. Frantzia zaharra ezagutu zutenek. Erdal olerki horiek zahar kutsua, zahar usaina dute oraingo irakurlearentzat. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen (esr. zah.). || Eskolako adiskide zaharra. || Asaba zaharren baratzea. Aski da berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Zer esango zukeen Etxepare zaharrak horrelakorik entzun balu?
5 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, antzinakoena. Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena. Etxaide zaharra, euskaltzainburu luzaroan izan genuena.
6 adj. Denboraren edo erabileraren poderioz, higatua. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Etxe apal batzuk, zaharrak. Ehizarako zenbait arma beltz eta zahar.
7 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi 'aspaldi' esanahia gehitzen diola). Ik. jan-zahar. Anton. berri 3. Ez naiz Donostian izan zaharra. Ez zen ezkondu zaharra hil zenean.

Esaera zaharrak

Amoratzea, gazteentzat loratzea, zaharrentzat zoratzea. Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Beharrak, zaharra merkatura. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Ez da zaharra duena zaldarra. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala. Idi zaharrari, arran berri. Nork nori, pazia zaharrak pertzari. Oilo zaharrak salda ona du egiten. Zaharra eta labea ahotik berotu. Zapataginak zapata zahar. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!. Zor zaharra, min-berritzaile.

Aztergaia: zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atsotitz, errefrau, esaera zahar.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zahar(-)etxe, zahar-hitz: zahar-hitzak, zuhur hitzak.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

BAgiria (2000-01-28): "Zahar hitzaren azpisarrera gisa zahar-hitz sartzea onartu da, honako adibide hau daramala: zahar-hitzak, zuhur-hitzak".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibideko elkartu biak modu berean idazteko eskatuz: ... zuhur-hitzak; eta AS gisa gehituz: zaharraren zaharrez , zaharretan, zaharrez, zahar-sari .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zahar-etxe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zahar hitzaren elkarketa-era laburtua ez da beti -tzar, zar baizik (saguzar); kasu batzutan, hiztunengan etimologia oso argia denean, zahar era bere osoan gordetzen da (mutilzahar, neskazahar; cfr. erd. chico-viejo, chica-vieja). -tzar handikari peioratiboa izaten da (gizontzarra, ormatzarra...) baina Satrustegiri aditua diot Nafarroako zenbait tokitan hutsik erabiltzen dela: gizon tzarra 'ezin okerragoa'" (1993-01-18)

 - [K201]: "(zahar ez: berri) "Oraindik ez da il zaarra; lau edo bost urte gutxi gora-bera" (Manuel Lasarte). "Gai-kontu auek oraindik ez dira zarrak" (Manuel Lasarte). "Ez dira itxi zarrak ostatuak" (Manuel Lasarte) (2009-10-23)

 - [K201]: "iz. "Zaharrak ondu duen ipuin ederra" (Koldo Mitxelena)" (2009-10-23)

zahar eta gazte
pl. Zaharrak eta gazteak; pertsona guztiak. Ik. zahar-gazte. Zahar eta gazteak, handi eta txikiak, gizon eta emakumeak elkarren lehian zihoazkion zirikatu eta nekatzera. Zahar eta gazteentzat hain osasungarria den esnea. || Han biltzen dira zaharrak eta gazteak, behartsuak eta aberatsak. || Zahar eta gazte, esan liteke galdu dugula zentzua. Mundakako gizaseme eta gizalaba guztiak, zahar eta gazte, ezkonduak zein ezkongaiak.

Aztergaia: zahar eta gazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHAR ETA GAZTE Viejos y jóvenes (sólo incluimos los ejs. de uso sust.). "Zahar ta gazte [etorri] (V-arr, G-azp, B)" Gte Erd 131. v. ZAHAR-GAZTE. Eta haren kolpeak / badaramatza sotilki / zahar eta gazteak. Monho 100. Askotan guzti guztiak, zar ta gaztiak beteten dira pekatuz. Mg CO 131. Gizon ta andre, / zar ta gazte, / baita ere / itsu ta erren, / atozte, atozte arin, / gauza andi bi / miraritzen. FrantzesB II 33. Elgarganatzen dira / zar eta gazteak. Echag 202. Zar eta gazteak, andi eta txikiak, gizon eta emakumeak elkarren leiean zijoazkion zirikatu eta nekatzera. Lard 146. Bildurik ortarako zar da gazte letradun argienak. Aran SIgn 209. Zar eta gazte, gizon zeiñ andra, / dierri ta probintziak. AB AmaE 57. Non egun baten asi ziraden zar eta gazte, atsoak eta mutikoak, kantari. Apaol 98. Beren burua zerbeit daukaten zahar eta gazte guziak. Zby RIEV 1908, 84. Mundakako gizaseme ta gizalaba guztiak, zar da gazte, ezkonduak zein ezkongeiak. Echta Jos 278. Zar eta gazte, nausi ta txiki, / onetsi zaizela Jaunak. Enb 38 (69 zar ta gazte). Guazen, guazen, zar eta gaztiak. Yanzi 65. Mihiz arrotuko ditu ango zâr ta gazte. Or Eus 59 (Aitork 173 zar eta gazte). Andre ta gizon, zar eta gazte, bildu dira Pelagi donearen elizatxoan. TAg Uzt 24. Eskualdun fededunak, zahar eta gazte, / Amaren laudatzera lehia zaitezte. In SMitx Aranz 191. Etxean zar eta gazteentzat ain osasungarria dan esnea. Munita 30. Zer-nahi eritasunek hartu zituzten zahar eta gazte, oro. Zerb IxtS 51. Zar eta gazte, esan legike / galdu dogula zentzuna. BEnb NereA 161. Zar eta gazte, gizon eta emakume. Gerrika 185. Guk [...], zahar eta gazte nahaste, mezatik gibelerakoan igaiten ginuen hura. Larre ArtzainE 13. v. tbn. Ox 34. Mattin 60. Zar (e)ta gazte: Xe 347. Izt C 213. Ag AL 60 (Kr 85 zar da gazte). Ill Pill 4. Arrantz 154. EusJok 155 (49 zar da gazte). EusJok II 154. Laux AB 12. SMitx Aranz 193. Erkiag Arran 33. Akes Ipiñ 20 y 3. Bilbao IpuiB 157. Basarri 74. Ibiñ Virgil 103. Uzt LEG I 307 (Sas 216 zar da gazte). Zar da gazte: PE 114.

adib: bizargabe adj. Bizarrik ez duena. Anton. bizardun. Bizargabea zen. Mutil gazte bizargabea. Zahar eta gazteak, bizargabe eta bizartsuak. Askotan gari bizargabeak bizarra hartzen du tokiz aldatzean. // bizartsu adj. Bizarduna, bizar asko duena. Gizon baldar, narras, bizartsua. Gizon hazi bizartsuak. Zahar eta gazteak, bizargabe eta bizartsuak. Ez ardo bisdunik, ez andre bizartsurik (esr. zah.). // sotilki adb. Sotiltasunez. Hitz lizunak sotilki esaten badira, neurrigabeki dira pozoitsuak. Espirituko pentsamenduak sotilki adierazteko. Herioaren kolpeak badaramatza sotilki zahar eta gazteak.

zahar eta gazte 47: Aizu 3 (“Hiru hamarkada eman dituzu bertsotan, hainbat kide, zahar eta gazte, izan dituzu alboan”), ElCorreo (“Gauza da askorentzat, zahar eta gazte, hauek ez direla bizirik gauden guztion garaiak, gazteenak baizik”), Elkar 3 (“Gure herritik oso aparte joan gabe bazen errekaren zabalgune bat; ur gutxi samar ekarri arren, bainatzeko toki polita eskaintzen zuen eta jende mordoxka bildu ohi zen bertara, urtebete lehenago herriko igerilekua egin zuten arte: leku erosoagoa eskaintzeaz gainera, nobedadearen eta modernitatearen xarma zeukan igerilekuak, eta hara joan ohi zen herri osoa, gizon eta emazte, zahar eta gazte”), Deia (“Tartaren gainera, ostera, ezkonberriek orri batzuk banatu zituzten, mahai osteko kantuz josita, euskaraz denak eta zahar eta gazte, gazte areago, han aritu ginen kantuan DJak mikroa hartu eta jaiak beste tankera bateko jaialdi itxura hartu zuen arte”), Consumer 2 (“Erabiltzaile etorri berri horien profila ere aldatu egin da azken hamarkada honetan eta, zahar eta gazte, adin guztietako jendea biltzen da talasoterapia etxeetara”), Berria 13 (“Estatu Batuetako presidente berria izango denaren hitzaldia hasi orduko milaka lagun, zahar eta gazte adi, kanpoaldean jarritako pantaila erraldoiari begira”), EiTB 2, Goiena 2, Jakin 2, Karmel 2, Argia 6, Erlea, DiarioVasco 7, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zahar eta gazte 34: Herria (“Meza ondoan ARROLAko kide zahar eta gazteek kabalkada egin dute elizako plazatik herriko etxeko plazaraino”), Berria (“Jokalari zahar eta gazteen artean batasuna lortu du eta hori nabaria da zelaian”), Elizen arteko Biblia (“Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten”), Asisko Frantzizko (“Zahar eta gazte, gizon eta emakume, denak lehiatzen ziren zerutik bidalitako gizon berri honi entzuten eta bera ikusten”), Jose Antonio Mujika (“Baina orduan, artean oheratzeko zeudela, Sodomako gizaseme guztiak etorri eta etxea inguratu zuten; zahar eta gazte, hiritar guzti-guztiak etorri ziren”), Karlos Zabala (“Gaur egun ere gizon gehienek horrela segitzen dute, nik uste, zahar eta gazte”), Felipe Juaristi (“Gizon guztiek, zahar eta gazte, neskatxa ikusi orduko beren ondora ekartzen zuten eta berehala bidaltzen, janari edo edari bila, eta hala, erlea lorez lore nola, ibiltzen zen neskatxa eder gordea orain batekin, gero bestearekin, sukalde eta taberna usain galanta gonazabal barreiatzen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Jendea ikusten nuen: gizon eta emakumeak, zahar eta gazteak, neska eta mutilak”), Juan Kruz Igerabide (“Jauregiko atariak eta aretoak jendez bete ziren, zahar eta gazte”), Koldo Zuazo (“Hego Euskal Herria astindu zuen gehienbat, eta zahar eta gazteen arteko haustura gertatu zen”), Juan Garzia (“Gure laboratorio xume eta ausart hartan, gauzarik xelebreenak analizaraztera, askotariko jendea etortzen zen, gizon eta emakume, zahar eta gazte, baina denak nabariki sartuak merkataritzaren saretzar anbiguo eta maltzurrean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago beti ordena horretan agertzen delako, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahar sarreran.

zahar etxe, zahar-etxe
iz. Zahar ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Zahar-etxera eraman dugu amona.

Aztergaia: zahar etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zahar sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-05-5): marra beharrezkoa duela zahar-etxe bakarrik ageri da zerrendan. Gainerakoekin bezala jokatzea onartu da: zahar(-)etxe alegia.

zahar sari, zahar-sari
iz. g. er. Pentsioa, erretiroa.

Aztergaia: zahar-sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zahar-sari , zahar-saritu formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zar-sari 1, J. Altuna ("Gizon lez be, oso langillea, adoretsua naiz lanean naiz agintzen ekiana, zar-sariz etxeratu arte"); zahar-saripen 1, J. Oregi ("Lan-orduak gutxitzeko eta zahar-saripenez eta horren antzerako neurriez baliatuz langile-erroldak murrizteko joera agertzen da"); za(a)r-saritu (eta zaharsaritü) 4: Uzt LEG III ("Zarautzen, jubilatuak edo zar-sarituak ere ospatzen dute beren eguna"), J.M. Bastarrika ("Idazki au egin duan Bruce Tulloh, oraindik oraiñ zaar-saritutako atleta aundi bat da"), Onaind ("Bizkai Bankuko langille, gaur zar-saritua"), H. Knörr ("Kataluniara oporraldietan joaten zen 1953an gero, eta 1967an zaharsaritu zenean sorterrian egokitu zen"); za(a)r-saria artu 2: S.T. Rekalde ("Zaar-saria artzeko sasoia laster jatorkidak"), DNoticias 1994 ("Garaia iritxi baño len zar-saria artu nai dutenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaharsari : AB38 1, Euskalterm 1 (erretiro-pentsio sinonimoarekin); zaharsaridun : AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zaharsari : Casve EF (pension de retraite), HaizeG BF - Lh DBF (retraite de vieilleuse), PMuj DVC (zaar-sari: retiro o pensión de vejez; eta zar-sari: jubilación, retiro, etab. zar-saria artu: jubilarse). Ik. gainera PMuj DVC: zaarsaridun (jubilado, pensionista), zar-saridun (emérito, jubilado, retirado, etab.), zar-saritu (jubilarse por ancianidad, pensionarse), zar-saritze (jubilación, acc. de jubilar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS: zahar sari / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zahar sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

pentsioa, erretiroa.

zahar-berri
1 adj. Aldi berean zaharra eta berria dena. Gure euskara zahar-berri hau.
2 adj. pl. Zaharrak eta berriak. Traste zahar-berriak. Bekorotz zahar-berriz jositako bidezidorretan barrena.
3 adj. Zaharberritua. Hau da jaun horien etxe zahar-berria.
4 iz. Berria, anekdota. Aipatu zituen zahar-berri politak aho zabalik entzun zizkioten.

Aztergaia: zahar-berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHAR-BERRI. A) (Adj.). a) Viejo y nuevo, que es a la vez viejo y nuevo. Zuri niagozü, lürlagün eta gaiekhi, argizagi zahar-berria! Chaho AztiB 12. Asmo ta iakinbide zar-berriak ioan-etorrika dabiltzan bitartean, betiko egien uberka osotuz eta sendotuz oi doa. Zait Plat 37. Io ara, io ona, urte osoak erabilirik, iakite ugari bildu zuen azkenean, berri ta zar-berri. Ib. 6. Gure euskera zar-berri au. Gazt MusIx 7. Bizi dadin, nahiz odol zaharrez, nahiz berriz, nahiz (hizkuntzaren haria beti baita zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako) zahar-berriz. MEIG VIII 45s. b) Renovado. Au da Ganbelu Jaunen / etxe zar-berria. Urruz Urz 21. c) Repetido. Zenbaitek kantatze'itu / bertso zar berriyak, / oso zarrak igual / len berak jarriyak. AzpPr 62. Lexibia zar barri da ona. EZBB II 48. d) Viejo y nuevo. Kultura zar-berrien arteko elkartearen eragilletako bat. Gazt MusIx 61. Bi izkelgi artzen dudaz nik Espaiñian, itz-urrenari dagokionez: C ta CN (Gaztela Zaar-Berrietakoa). Or in Gazt MusIx 22. B) (zar-barri V ap. A). (Sust.). "Noticias y anécdotas. Olako gizon maritxurik! Beti dabil au zar-barri billa, ero, buru-arin au" A. Aipatu zituan zar-berri politak ao zabalik entzun zizkioten aramaiotar baserritarrak. AEmil EMusika 34.

adib: esapide iz. Zerbait berezi adierazten duen hitza edo, batez ere, hitz multzoa. "Azken buruan", "behin batean", "itxura denez" eta beste zenbait esapide. Adizlagun balioa duten esapideak. Gure euskara zahar-berri hau esapide joriz gaitzeko.

zahar berri : Deia (“Orain, gaur egun ere, globalizazioan murgilduta gaudelarik buru belarri, euskararen aldarrikapenaren aldeko gogoa, euskararen ezagutzapenaren etengabeko aldarrikapena eta euskararen erabileraren xede eta helmugak zahar berri esamoldeari heltzen dio ilusioz, esaldi hark zioen bezala”), Berria (“Egokitu al zara dagoeneko zure talde zahar berrira?”), EiTB (“Dave Hollister abeslariarekin batera estudioan sartu da talde irlandarra eta hainbat abesti zahar berriz ere grabatu ditu, All I Want is you eta Grace kantak, esaterako”), Argia (“Eguzkipetik babestuta zuriok ere irakurtzea on genukeen liburu zahar berria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zahar-berri : Herria (“Galto horier ihardesteko, müsika zahar-berri, antzerki eta erri eta hitza pilotari”), Berria (“Sinbolo zahar-berriek (beleak, txoriak, sorginak, deabrua) edo mito antzinakoek (labirintoak, Ehove, Ubu, Parnasoa) leku garrantzitsua dute Gerediagaren poesian”), Javi Cillero (“Semea zela eta, andrearen betseinak poxi bat handitu zirela ohartuta, mutilaren zahar-berriak eskatu nizkion”), Ibon Uribarri (“Kontuok aspaldikoak ziren arren, ongi hausnartuz gero, ez zirudien gizakien pentsamendu eta oroitzapenen zahar-berrian oinarrituta erabaki daitekeenik zer zaigun benetan urrun eta hurbil”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Eta ironiaren distantzia hori beti: igual izango da esperientzia erromantikoa barregarri suertatzen dela XXI. mendeko gizon-emakumeon begietan, edo igual izango da ironiaren makulua behar dugula maitasunezko istorio zahar-berriak kontatzen segitzeko”), Txiliku (“Kontuak kontu, atzerriko garratza miazkatuta etorritako erretore zahar-berriak ahaztuak zituen antzinako su-garrak, edo ile eta biloak aski erreak su haietaz hitz egiten hasteko”), Joxean Sagaztizabal (“Bai, eta euskaldun berriak, bueno, euskaldun zahar berriak ezagutzera”), Juan Garzia (“Jaitsiera, berriz, lepoa hautsi beharreko ziztuan egiten genuen, bekorotz zahar-berriz jositako bidezidorretan barrena, bizikletak utziak genituen tokiraino”), Pello Zabala (“Eguraldiak ez du bereizten zahar-berririk”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: Mutilaren zahar-berriak eskatu (2009-10-23)

zahar-gazte
iz. pl. Zaharrak eta gazteak. Ik. zahar eta gazte. Zahar-gazteak han biltzen dira. Zahar-gazteen hizketa. || Zahar-gazte, lerden eta zipoteak, tonto eta abilak, oro sekulako presan.

Aztergaia: zahar-gazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHAR-GAZTE (G-azp, AN-gip, BN-arb, S; zar-gazte V, G, AN, BN, R). Ref.: A; Gte Erd 131. a) (Pl.). Viejos y jóvenes. "Zahar-gazteak oro jin dira (BN-arb, S)" Gte Erd 131. "Zaar-gazteak asarre omen dabiltza (G-azp, AN-gip)" Ib. 131. v. ZAHAR ETA GAZTE. Bizia eman zuen gizon-emakume ta zar-gazteak. Ub 114. Euskaldun guzti guztiak, zar gazte, agure ta umiak. Mg CO 292. Zahar gazten arteko / hau da parabola. Bordel 105. Uriko zar-gazteak elkar-arturik. Lard 20. Zahar-gazte, burraso eta haur. HU Aurp 215. Zar-gaztien izketa urratuaz. Ag G 276. Zahar gazteak han biltzen dire. Ox 30. Zahar gazte horien / Baziren arrangurak. LuzKant 98. Sendi ederren aita eta ama, / bijotzez gordin zar-gazte. Enb 142. Gu lore horrek zahar gazteak bil gaitzan. Larre ArtzainE 348. Lanean ari dira gelditu gabe guztiak, zahar-gazteak, gizon-emakumeak. MEIG I 159. v. tbn. Hb Esk 208. Zar-gazte: Tx B III 134. BEnb NereA 238. (Sing.). Joven o viejo. Hasta duenari diok arthikitzen gezia, / eta zahar, gazteari idekitzen bizia. EZ Man I 44. Beraren indarra zar-gazte batek ere eluke ausiko eskuz. Zait Sof 126. b) (zar-gazte V-m ap. A). Diferencia de edad. "Zar-gazte andia dauke (V-m), tienen mucha diferencia de edad" A. (zar-gazte V-m ap. A). "Lau egunen zar-gazteak dira (V-m), son de cuatro días de diferencia de edad" A. Ume zurtz bi, neba-arrebatxuak, Zenon da Ana, urte beteko zaar gazteak. A Ezale 1899, 399a. c) "Zar-gaztean eztago iltea, la muerte no es cuestión de vejez ni de juventud; no es cuestión de edad (V-arr)" A Apend. v. GAZTE-ZAHARREAN.

adib: prestaera iz. Prestatzea; prestatzeko era edo modua. Ik. prestakuntza. Edertasun hori gaurko zahar-gazteek, prestaera berezirik gabe, dasta eta goza dezaketela badakit. Sakramentuak ongi hartzeko prestaera. Zer prestaerarekin etorri behar da Jaunaren hitz santua entzutera? Bekatu arina, bekatu hilgarrirako prestaera bat da. || Hau da kristau askoren bihotzeko prestaera, lagun hurkoa maitatzeko. // zipote adj. Ipar. Gizena, lodikotea. Zahar-gazte, lerden eta zipoteak, tonto eta abilak, oro sekulako presan.

zahar gazte 1, Consumer (“Nerbio sistema zentralaren gaitzak (dementzia eta Alzheimer, adibidez) eta gaixotasun kardiobaskularrak areagotu egin direnez, lehendabiziko adin multzoak (zahar gazteak eta zaharrak) ahalik eta luzaroen osasun egoera onean mantentzea da helburu nagusia“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu zahar(-)gazte formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago eta aski da; gainera, gaur gutxi ageri da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa zahar eta gazte sarreretan.

zaharberrikuntza
iz. Zaharberritzea.

Aztergaia: zaharberrikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

BarnErrot, PFGZ.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-tze.

zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen
du ad. Zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman. Ik. eraberritu. Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. Liburua zaharberritu zuen eta izen berri batekin argitararazi. Teilatua teila zaharrak erabiliz zaharberritu da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oteizak sortu dituen mito berri edo zaharberrituak.

Aztergaia: zaharberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berritu.

zaharberritzaile
iz. Eraikin, altzari, artelan eta kidekoak zaharberritzen dituen pertsona. Museoko zaharberritzaile taldea.

Aztergaia: zaharberritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: restaurador.

Ongi eratua da

forma berri egokia.

zaharberritze
iz. Zaharra berritzea; zaharrari berri itxura ematea. Itxura aldatu dion zaharberritzea. Hamar urte iraun duten zaharberritze lanen ondoren, atzo bere lekuan ezarri zuten berriro, bisitarien bistan, Pergamoko aldarea.

Aztergaia: zaharberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-kuntza.

zahardade
iz. gip. Zahartzaroa. Zahardadea nola bizi irakatsi ordez, zahardadea nola eraman irakasten digute.

Aztergaia: zahardade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'zahartzaroa'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-dade.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

zahartzaroa.

zaharkeria
iz. Gauza zahar gaitzesgarria. Gure erlijioko sinesmenak zaharkeria batzuk direla dio. Ez diezaiogun arbasoen mintzairari uko egin, deusetako ez den zaharkeria bat balitz bezala. Zaharkeriak eta berrikeriak uzteko.

Aztergaia: zaharkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zaharkin
iz. Antzinako altzari edo objektua. Antzinako zaharkinak. Italiar altzari bat ikusi nuen zaharkin denda batean.

Aztergaia: zaharkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaarki 1 (Ldi BB: il-zaarki); za(ha)rkin 5 (Enb; TAg Uzt 2; Mde Pr; MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaharkin : AB38 1, HiztEn.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antzinako zaharkinak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. antzinako.

zaharkitu, zaharki, zaharkitzen
da ad. Zahartu; bereziki, berriagoren batek baztertu duelako, erabilerarik gabe gertatu. Ekonomiari buruz, Gide eta Valis zituen maisu, orain, segur, zaharkitu zaizkigunak, baina orduan arras modan zirenak. Hobe dugu zaharra, zaharkiturik ez badago, berriagoa baino. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Neurtitzetan usadio zahar zaharkituak eta berriaren berriko berrikeriak nahasten ibili ohi dira. Hizkuntzalari berri eta filologo zaharkituen arteko etena.

Aztergaia: zaharkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaharkitu, zaharki, zaharkitzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zaharkitu, zaharki, zaharkitzen.

zaharkitze
iz. Zahartzea; bereziki, berriagoren batek baztertu duelako, erabilerarik gabe gertatzea. Zaharkitze programatua existitzen da; beraz, telefono batek hamar urte iraun dezakeen arren, bi urte irauten du.

Aztergaia: zaharkitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu zaharkitze formarik.

zaharkitze 38: Aizu 4 (“Lehenengo estrategia ezaguna da kontsumoko produktuen munduan: zaharkitze programatua”), Argia 5 (“Zaharkitze teknikoki eraikia ez ezik, psikologikoki barneratua daukagu”), Berria 11 (“Zaharkitze programatua existitzen da”), EiTB 2 (“Aginte kabina beirazkoa egingo dugu guztiz, eta osagai analogiko denak kenduko dizkiogu, horrela abionikaren zaharkitze arazoa konponduz”), Elkar (“Aditua da zaharkitze gaietan”), Consumer 12 (“Bakero guztiak modu berean tindatzen dira; hurrengo prozesuan (entzimen bidez, harrien kontra igurtziz, laserra edo bestelakoak aplikatuz), berriz, galtza bakoitzari emango zaio zaharkitze tonua edo nahi dena”), Jakin 2 (“Energia eta lehengai ekonomiak, ekoberritzea, ekoeraikuntza, eraikuntza bioklimatikoa, eraikuntza kooperatiboa, zaharkitze programatuaren kontrako borroka, ekoizpen iraunkorrak, konponketa, trukaketa, partekatze gune eta bitartekoak, joskintza, osasun arloko prebentzioa, karbono bilana, kontsumo arduratsua, haragi kontsumo murriztea, autoekoizpena, herritar kultura zein parte-hartze kultura kontsumoaren iruditeria deseraikitzeko, publizitateari alternatibak, informazio libre eta parte hartzailea, apartamentu eredugarria, haurren eta hezkuntzaren eremua, ingurumenari buruzko heziketa...”), Laneki (“Era berean, enpresaren zuzendaritzak jakin behar du nola sustatu berrikuntza eta etengabeko hobekuntza eta aurre egin zaharkitze azkarrari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zaharkitze 6, Berria (“Biztanleriaren zaharkitze prozesua eta migrazio fluxuak dira, azterketa horren arabera, pentsio sisteman eragingo duten arazo nagusiak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zaharkitzapen forma aztertzean proposatua, hedatuagoa dagoelako. Horrekin batera, zaharkitze programatu jaso liteke adibide gisa.

zaharkote
adj./iz. Aski zaharra. Txomin txikik, zaharkotea izan arren, erakutsi zuen oraindik hankak bereak zituela.

Aztergaia: zaharkote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. zarkote.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

zaharmindu, zaharmin, zaharmintzen
da ad. Ipar. Olioak-eta zahar kutsua hartu. Ik. garraztu; kerratu; gardingatu. Halakoetan, usain desatsegina ere ager daiteke, gantzak zaharmindu diren seinale.

Aztergaia: zaharmindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaharmindu, zaharmin, zaharmintzen. Ipar. 'olioak-eta zahar-kutsua hartu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz mota zehaztuz: da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zaharmindu, zaharmin, zaharmintzen.

Zerrendakoaren pareko forma(k)

zurmindu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

zaharo
iz. Makila; zigorra. Zaharoa eskuan, iltzea bezain zut, unaia. Zaharoa altxatzen du, Xalbadorri zafraldi bat emateko. Zaharo ukaldika. Eta isats luzea zaharo antzo inarrosten dute.

Aztergaia: zaharo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zaharo /haga/.

Euskaltzaindiaren Arauak

'makila, zigorra'.

zaharoztatu, zaharozta, zaharoztatzen
du ad. Zigortu, makilatu.

Aztergaia: zaharoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zaharoztatu, zaharozta, zaharoztatzen. du ad. 'zigortu, makilatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zaharoztatu, zaharozta, zaharoztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ztatu.

zaharrak berri
Gauzak ohi bezala, aldatu gabe, jarraitzen dutela adierazteko erabiltzen den esapidea. —Zer berri dugu, Joxe? —Berriak?, zaharrak berri, jauna. Aldaketa urtea izan zitekeen 2010a Osasuna taldean, baina azkenean lehengo lepotik jarraitzen du buruak; zaharrak berri, beraz. Zaharrak berri, gazteen amorragarri.

Aztergaia: zaharrak berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHARRAK BERRI. (Expr. que indica que las cosas siguen como de costumbre). "--Zer barri? --Zarrak barri" Elexp Berg. --Zer berri degu, Batista? --Berriyak? Zarrak berri, jauna. Sor Bar 87. Zaharrak berri. Egunoroko doinua zahar-berritzeko erantsi ohi diren aldakuntza apurrak sartzea ere ahaztu egin zaie [zinemagileei]. MEIG I 150. "Zaarrak barri, arrabixaen eraingarri, las cosas viejas presentadas como nuevas producen náuseas [...]. Respuesta a la pregunta zer barri?" Iz ArOñ. "Zarrak berri, gaztien amorragarri" (G-azp). Azken buruan bi berri on euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen eta gehitzen ari direnentzat. Hobeto esan, zaharrak berri, esan ohi den bezala. MEIG III 103.

adib: ezerez 3 adj. Ezertarako balio ez duena, erabat baztergarria. Zein ezereza naizen! Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira. Zergatik aukeratu zituen halako gizon ezerezak eginkizun hain handi baterako? Hutsegiterik arinena eta ezerezena. Ez da ezereza zaharrak berri bihurtu dituen aldakuntzen multzoa.

zaharrak berri 144: Aizu 3 (“Zaharrak berri, baita euskaldun berrien artean ere”), ElCorreo (“Kutsatutako zenbait lagunen kasuek harrotu dute hautsa baina, oraingoan ere, zaharrak berri”), Elkar 14 (“Zaharrak berri, eguzki energia darabil hotelak”), Deia 14 (“Gure istorioa zaharrak berri da”), Elhuyar 2 (“Nafarroan eta Iparraldean, berriz, zaharrak berri dituzte”), Consumer 2 (“Hitz gutxitan, zaharrak berri, eztabaida hau ere betikoa baita, segurtasuna eta askatasunaren arteko oreka, alegia”), Berria 71 (“Istorioari dagokionez, zaharrak berri ditu film berriak”), EiTB 16 (“Asier Riesgoren inguruan zaharrak berri”), Jakin 8 (“Zaharrak berri, estrategia batean zein bestean, kontua hauxe da”), Argia 9 (“Zaharrak berri Libanon”), DiarioVasco 4 (“Eta zaharrak berri, lehenengoz espero nituen guztiak falta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zaharrak berri 44: Berria (“Urte berria hasi da, baina hala ere zaharrak berri”), Hasier Etxeberria (“Zaharrak berri, Patri, zaharrak berri”), Javi Cillero (“Zaharrak berri.”), Xabier Montoia (“Zaharrak berri, ihardetsi zioten, Jacobs Brossøeko zaindari pribatuak zeuden aldera goitituz behakoa”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahar sarreran.

zaharraren zaharrez
adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharrez. Zaharraren zaharrez ahaztuak.
Loturak

Aztergaia: zaharraren zaharrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zahar sarrerari dagokion azpisarrera.

zaharren egoitza
iz. Zahar ezinduak zaintzeko eta artatzeko etxea. Ik. zahar etxe. Udalak 40.000 euro jarriko ditu Mendebaldeko Saharan zaharren egoitza bat eraikitzeko.

Aztergaia: zaharren egoitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 352 “Alzheimerrak jota zaharren egoitza batera iritsi diren gizon batzuen gertaerak kontatzen ditu” (EiTB); EPG: 46 “Zaharren egoitzatik irten eta kanposantu katolikorako bidea hartu genuen.” (Anjel Lertxundi); ETC: 1404 “Antza denez, protagonista gaur egungo zaharren egoitza batean bizi da eta zaharrek Zorrillaren klasikoa antzeztea erabaki dute nonbait.” (Egunkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: zaharren egoitza: residencia de ancianos; Adorez: 0; Labayru: Zaharren egoitza: Residencia de ancianos.

Bestelakoak

egoitza iz. Pertsona, animalia edo erakunde baten bizileku edo egonlekua. Txoriek dituzte beren egoitzak airean, arrainek uretan eta basabereek lurpean. Beste egoitzarik ez dut erietxea baizik. Erregeren egoitza zen jauregian. Avignoneko hirian egin zuen bere egoitza. Espiritu Santuak zure bihotzean finkatu du bere egoitza. Zu egun batez estali behar zaituen lurra izan dadila orobat ene azken egoitza. Irailaren 22an bere azken egoitzarat segitu dugu Marie Curutchet, 96 urte zituelarik. Euskaltzaindiaren egoitza berria. Zaharren egoitza: zahar etxea. Badugu kristau bilkura bat ederra; baina ez da misiolaririk, egoitzaz han dagoenik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea ezabatu egoitza sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahar eta egoitza sarreretan.

zaharreri
iz. Zahartasuna. Ik. zahartzaro. Zeruan da gaztetasuna, zaharreririk gabe.

Esaera zaharrak

Zaharreria, bera da eritasun.

Aztergaia: zaharreri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(gaixotasuna).

zaharreria
iz. Zaharren multzoa, zaharrak. Zaharreria buruzuria, elizan.

Esaera zaharrak

Zaharreria, bera da eritasun.

Aztergaia: zaharreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaharreria 3: MEIG 2 ('zahartasuna' eta 'zaharrak': "Domingo Agirreren Garoan, Joanes artzainaren begiak Urkiolan zaharreriak goibelduak dauzka", "Eskerrak eman nahi nizkioke Leteri [...] zaharreriari agertu dion begiramenagatik"), Errialde ap. MEIG ("Haundia ahal da zaharreriaren eta gazteriaren arteko etena?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaharreria 1, Herr 1960 ("Eskuarari zimendutzat emaiteko ez dutea bada zaharreria zahar anitu hortaz besterik"); zaharreri 1, G. Aulestia ("decrepitude n. zaharreri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaharreria : AB50 (enfermedad senil), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zaharreria : ElhHizt (1 conjunto de ancianos; 2 antigualla), HiruMila (conjunto de personas viejas), DRA (antigualla), PMuj DVC (zarreria: 1 ancianería, conj. de ancianos; 2 conj. de cosas viejas, trastería, ropavejería, montón de trastos viejos; 3 mueble viejo; 4 anticuariado; 5 ranciedad, cosa antiguada; 6 decrepitud, achaques de viejo; 7 senectud, vejez, ancianidad; 8 maritata, trebejos, trastos, baratijas); zaharreri : Casve EF - HaizeG BF -Lh DBF (infirmités de la vieillesse), PMuj DVC (zaarreri: 1 anacronismo, antigualla; 2 atuendo, mueble viejo; 3 achaques de la vejez, manías de viejo, chochera senil, senilidad, decrepitud, gerontismo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zaharrak, zaharren multzoa.

zaharretan
adb. Zahartzaroan.
Loturak

Aztergaia: zaharretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. supra umetako sarreran aipatuak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

zaharrean 2, Gy (“Finean gaizki dena ohitu gaztean, / zaharrean bioa zakua soiñean”, “Ez ahal ziñen zeroni / ni bezain ariñ gaztean? / Etzare ere kasik / hala zaharrean?”). // Ik. OEH argitaratuko azpisarrerako besteak ("Precedido de gen."): Prop 1876-77 (“Gizon hura, bere zaharrean, bazoan arinki gure aintzinean”), Xe (“Mutilla bere zarrian”), AzpPr (“Laister konpontzen gaitu / bere zarrian”), HU Zez ("Eta bere zaharrean, 78 urte dituelarik, burutik maingu ez dena”), JE Bur (“Ez bailezake eskuarak, bere zaharrean, haurraren izpiritua idek oraiko mendetako gauzen itxurer”), Barb Sup (“Fandangoetan beharko izanen zuen ari Mariañok, bere zaharrean oraino”), Mok (“Naikoa gordin egon arren bere zaarrean”), Or SCruz (“Oraintsu, bere zarrean ere”), Erkiag Arran (“"Laba" gisaisoa, bere bizitza osoa itsasoan emonda, bere zaarrean antxen obiratu zan”), Uzt LEG I (“Nere zarrian egingo ditut / gaur ere zurekikuak”), IBk Lc 1 (“Zure ahaide Isabel ere, bere zaharrean, haurdun dago”) (Leon, IBe bere zaharrean; Lç bere zahartzean), MEIG VI (“Gazteegia naiz, ordea, neure zaharrean, lekuko fidagarria izateko”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zarretan : A. Zavala (“Zarretan, munduko aurrerapenak ikusita, onela esan oi zien seme-alabai”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EuskHizt, HiruMila.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zahar sarrerari dagokion azpisarrera.

zaharrez
adb. Zaharra izateagatik, zaharra izatearen ondorioz. Ik. zaharraren zaharrez. Lehoia zaharrez hil da.
Loturak

Aztergaia: zaharrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zahar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehoia zaharrez hil da.

zahartasun
1 iz. Zaharra denaren nolakotasuna, zaharra izatea. Euskal hitzetan, batzuetan, elkarren etsai agertzen zaizkigu zahartasuna eta jatortasuna, euskal forma berezia. Zahartasunak makurtua dagoen aitona.
2 iz. Zahartzaroa. Gaztetasuna, adin ona eta zahartasuna.

Aztergaia: zahartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zahartu, zahar/zahartu, zahartzen
1 da/du ad. Zahar bihurtu; zahar itxura hartu edo eman. Behin ere zahartuko ez den graziaren eta bertuteen soineko berri ederrarekin. Jauna, urteek zahartu naute, eta ez zait hortzik ere gelditu. Berritan olio hau da onenetakoa; baina ez zaio zahartzen utzi behar, laster galtzen delako. Orduko moda berriak gaur zahartuxea dirudi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Adizki zahartuak edo inoiz erabili gabeak.
2 da/du ad. Eritasunez-eta mintzatuz, denboraren poderioz indartu. Orduan zahartu ziren ene zauri minberak.
3 da ad. Zahartzarora heldu. Zahartu naiz, nire egunak badoaz. Zahartuko baitira gazteagoak ere, bizi badira. Astoa daukat zahartua, aitak etxera sartua. Garai txarrean, zahartuxea, harrapatu ninduen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Neska erdi zahartuen kontsolagarri.
Azpisarrerak

Aztergaia: zahartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zahartu, zahar(tu), zahartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zahartu, zahar(tu), zahartzen.

zahartza
iz. g. g. er. Zahartzea, zahartzaroa. Zahartza luzea.

Aztergaia: zahartza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

za(a)rtza forma 29 aldiz jaso da, B-G beti, eta 'zahartzaroa' adierakoa da (ik. ondoan testuinguruak): fB 15, Mg CO, Ag 3, Enb; VMg 2, Bv AsL, AzpPr, Ag G 3, Uzt 2; zahartze (+ zartze) 116 aldiz: B 11 (Añ GGero, Ag Kr); G 25 (Mb IArg I: -rz-; Cb, It Fab, AA, Ud, EusJok, Tx; Lek EunD); IE 80 (Lç, EZ Man II, Ax 56, O Pr, Hm, ES, Etch, Gy, Dv Lab, Hb Egia, Elzb Po, HU, Mde Pr, Xa Odol).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zahartze EB 4 (M. Aramendi, P. Aristi, E. Alkat); eta zahartze prozesu 1 (M. Aramendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zahartze : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; eta mutil-zahartze: AB50 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.g.er. 'zahartzea, zahartzaroa'.

zahartzapen
iz. teknol. Tratamendu termikoa, metal xaflagarriei egoera plastikoan nekezago sartzeko nolakotasuna ematen diena. Zenbait aleazioren kasuan, zahartzapena berez gertatzen da giroko tenperaturan eta denbora-tarte luzeetan.

Aztergaia: zahartzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-04-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu; ik. ap. DRA zarzapen : A (R-bid: "Zarzapenera eltuz geroz, sua on zaikugu orobat nola gatuer").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zahartzapen : HiztEn (1 Ipar. zahartzaroa; 2 Teknol. tenplaketaren ondoren gogortasuna emateko giro-tenperaturan edo berotuta egiten den iraoketa; zahartzapen artifizial: AS, Teknol.), Euskalterm 12 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zahartzapen : ElhHizt (1 Ipar. vejez, senectud, ancianidad; 2 Teknol. envejecimiento, maduración), HiruMila (envejecimiento), Casve EF (vieillissement), HaizeG BF (vieillesse), Lh DBF (1 vieillesse, grand âge; 2 vétusté), DRA (zartzapen: var. de zarzapen; zarzapen: vejez), PMuj DVC (zaartzapen: 1 envejecimiento, acc. de envejecer; 2 ancianidad: estado; zaarzapen: senectud, vejez, ancianidad: estado, cual.; zartzapen: vejez, senectud, ancianidad: estado, cual.; zarzapen: ancianidad: estado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

erabilia al da? Nola justifika, *zahartzatu oinarririk gabe?

Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

onarpen eske aurkeztua, erosoa baita Teknol. arloan, eta lantaldeak ez baitu ordain egokirik ezagutzen.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzapen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

zahartzaro
iz. Giza bizitzaren azken zatia, heldutasunaren ondokoa. Ez nuen nik gaztetan ezagutu, sasoiaren kemena eta karra gainezka zerionean, zahartzaro hotzak akiturik baizik. Nire zahartzaroan ez dut zu beste lagunik inor. Zahartzaroko ajeak.

Aztergaia: zahartzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zaro.

zahartze
iz. Zahartzaroa. Hark ere sortu du seme bat bere zahartzean. Gero, zahartzean, balio dio gaztetan ikasi duenak. Europako batezbestekoarekin alderatuz, euskal gizartearen zahartze prozesua askoz azkarragoa da.

Esaera zaharrak

Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra.

Aztergaia: zahartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

zahartzera
adb. Heg. herr. Zahartzaroan, zahartzean. Egun batzuk zurekin pasa nahi nituzke nik zahartzera.
Loturak

Aztergaia: zahartzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZAHARTZERA. Al envejecer. v. ZAHARTZARA (s.v. zahartza); cf. zahartzera. Egun batzubek zurekin pasa / nai nituzke nik zartzera. PE 142. Kreditu ederren bat / badegu zartzera. JanEd I 39. Bizi bagera egun ederrak / guretzat dira zartzera. Tx B II 175. Zartzera eskatu biar badegu / Santa Miserikordia. MendaroTx 69. Baiña zartzera neurriak ere, gauza batzuenak beintzat, azi egiten dira. Insausti 226. v. tbn. AzpPr 56. EusJok 104.

adib: txoratu da/du ad. Heg. Adkor. Zoratu. Zenbait aitona erdi txoratu egiten dira zahartzera. Txoraturik naukazu, Edurne.

zahartzera : Elkar (“Ahots zeukan gaztetan, balada , zahartzera eta egin zaio, edo, baino gehiago, eta busti balira bezala basati batzuetan”), Argia (“Gero egia da, zahartzera dena erlatibizatzen ikasten duzula, ez zarela gaztetan bezain pasionala, eta Pernandoren egia badirudi ere, aurpegia zenbat eta eraikiagoa izan orduan eta gutxiago falta zaizula eraikitzeko”), Erlea (“Beharrik etzituzten utzi hemen zahartzerat!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zahartzera : Patziku Perurena 2 (“Baina, Altuna jaunak jakin behar luke lizarra zahartzera bihotzetik hasten dela usteltzen eta barrenustutzen”, “Zahartzera zakurtu egiten gara, zuriz jantzi, bertutez nobletzen ari garelako uste osoan”), Andoni Egaña (“Zahartzera hasten gara bilduma-liburu bat osatu nahirik”), Josu Zabaleta (“Ez omen litzaioke guztatuko zahartzera iristea”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ama euskarak zahartzera egin duen bezala, poeten esperimentuek ere nahi baino azkarragoa dute iraungitze-data”), Jean Baptiste Etxarren (“Hel gitezke zahartzera, bai eta ere hil gitezke gaur berian”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Agerpen batzuk ez dira erregularrak, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zahartu sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: (Zahartzean) "Gizon zuzena, berriketa gutxikoa ta zintzo amorratua. Nik ala juzkatu nuen zaartzera. Gaztetan ez dakit nolakoa zan." (Manuel Lasarte) (2009-10-23)

zaharzale
adj. Gauza zaharren zalea; ohitura zaharren zalea. Zaharzale agertu zitzaigun Orixe, giroa berrizale zenean, eta berrizale, beste aldekoak gailenduxe direnean.

Aztergaia: zaharzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HM dira denak; za(a)rtza 27: B 19 (fB 14; Mg CO, Ag, Enb); G 8 (VMg, Bv AsL, Ag G, Uzt); zaarza B 1 (fB); zartzale G 1 (Gazt MusIx); zaharzale EB 7 (MEIG 6, Arti Tobera); zahartzaro (zaartzaro, zartzaro) 101: B 47 (Añ 22, AB AmaE, Azc PB: "zartzaro-gei"; Ag Kr, Kk, Enb, Laux BBa, Eguzk GizAuz, Erkiag 2, SM Zirik, BEnb NereA, Etxba Ibilt, Alzola Atalak); G 51 (Arr GB, Zab Gabon, Ag G, Inza Azalp, Jaukol Biozk, Or, Alz Ram, Ldi IL, TAg Uzt, ABar Goi, Lek EunD, EA OlBe, Zait Sof, Etxde JJ, NEtx LBB, Basarri, Uzt, Anab Aprika: "zartzaro-errenta"; And AUzta, Vill Jaink, Gazt MusIx, Ibiñ Virgil); EB 3 (MEIG); zarzaro G 16 (Gco, Lard 10, Aran SIgn, And AUzta).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zaharzale EB 1 (A. Zelaieta); zahartzaro (zaartzaro, zartzaro) 60: B 6 (J.B. Eguzkitza Meabe, B. Garitaonandia, J.K. Ibargutxi, N. Alzola Gerediaga, S. Onaindia, B. Larrakoetxea); G 22 (A. Arrinda; J. Etxaide; C. Echegaray; P.B. Biguria Ozta, Azkue, J. Karraskedo Olarra, I. Zaitegi, T. Aristizabal, Ibiltari, K. Iturria, F. Mendizabal, Orixe, A. Ibinagabeitia, A.M. Labayen, K. Garmendia, S. Arambarri Etxaniz, T. Garmendia, J.M. Lertxundi); EB 29 (J. San Martin, A. Sagarna, G. Nazabal, R. Manjon, Kondaira-Lurraldeei Buruzko legea, UZEI, P. Xarritton, J.M. Torrealdai, J.M. Mujika, K. Bizkarra, I. Sarasola, Euskeraren egoera Iparraldean, A. Etxeberria Aristimuño, M. Aramendi, G. Aldabaldetreku, Sagardoa, X. Odriozola, J. Belmonte, L. Dorronsoro, P. Zabaleta, P. Ezkiaga, I. Irizar, X. Etxaniz, J. Urkijo, Urraspide, Herria 2000 Eliza; LKA: "zahartzaro prestamen"); EgAs 3 (Zer, Gure Erria); zaharzaro (zarzaro) 2 (E. Alkat; J.M. Barandiaran).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zaharzale : LurE; zahartzaro (zaartzaro, zartzaro): DFrec 5; AB38 7, AB50 9, HiztEn-LurE, Euskalterm 6.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-r+z-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "zahartzale [forma proposatzen dut]" (1997-07-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): zaharzaletasun forma sartzea erabaki da.

zaharzaletasun
iz. Gauza zaharrekiko zaletasuna. Zaharzalea nauzue, baina, zahar nahiz berrizaletasunean, beharrezkoa dirudi neurriak.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper