usteldu, ustel/usteldu, usteltzen
1 da/du ad. Gai organikoez mintzatuz, hondatu edo galdu. Gorputza usteldu zitzaion, harrak zerizkiola. Ene zauriak usteldu eta usaindu dira. Belartzan usteltzen zegoen txalupa bat. Jainko-semearen haragi eta odol ezin ustelduzkoak. Kartzelan ustel dadila! || (Partizipio burutua izenondo gisa). Putzu ustelduetan. Gorputz urkatu ustelduen usain gaiztoa.
2 da/du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, hondatu, gaiztotu. Ilusioak azkar usteldu zitzaizkion. Diru errazak dena usteltzen din azkenean. Arazoa usteltzen eta handitzen utzi dute. Zu hemen zaudenetik ustelduta dago giroa! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. Zergatik usteldu zaigu arima? || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mende gaizto usteldu honetan.
3 da/du ad. Pertsonez mintzatuz, zintzotasuna galdu edo galarazi. Irabazi usteek, ordea, maiz usteldu ohi dute gizona. Noeren denborarako osotoro zikindu eta usteldu ziren Adamen umeak.