17 emaitza udal bilaketarentzat - [1 - 17] bistaratzen.

udal
1 iz. Estatuaren administrazio maila beherena; udalerri bat administratzen duen erakundea. Ik. udaletxe. Bergarako Udala. Udala ikastolaren jabe egiten bada. Aldundi eta udalei dirua eskatzeko. Udalaren erabakiak. Orduan udal liburutegira abiatu nintzen ziztu bizian. Udal langileen janzki urdinak. Udal ordezkariak. Hainbat neurketak erakutsi zuen zarata maila udal ordenantzek ezartzen zutena baino handiagoa zela.
2 iz. Udalerria. Euskal Herriko udalen izendegia. Udal izenen ofizialtasuna.

Aztergaia: udal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
udal administrazio, udal-administrazio
iz. Udalerri bat administratzen duen erakundea. Udalerri hauetan euskaraz idazten dira aktak eta udal-administrazioko agiri guztiak. Kontratazioak udalen edo udal administrazioari lotutako erakundeen bitartez egingo dituzte.

Aztergaia: udal-administrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:036 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 95 (Argia 8, Berria 17, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 7, Euskal Herriko Agintaritza 13, EiTB 3, Elkar 5, Consumer 8, Euskaltzaindia 3, Goiena 1, Jakin 3, Karmel 1, Laneki 5, UEU 17, Uztarria 1); ETC: 364

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: udal administrazioa administración municipal / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: udal-administrazio (Admin.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

udaletxe iz. Udal administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina. Ik. herriko etxe. Udaletxera joan. Horrek jendetza erakarri zuen Iruñeko udaletxeko plazara txupinazoaren unean. Udaletxeko harmailetan. Udaletxeko batzar aretoan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, herri(-)administrazio formarekin egin den bezala.

udal barruti, udal-barruti
iz. Udal bat zatitzen den barrutietako bakoitza. Parisko 3. udal barrutiko alkatea. Ordutik aurrera, New Yorkeko maratoiaren ibilbideak hiriko bost udal barrutiak zeharkatuko zituen: Staten Island, Brooklyn, Queens, Bronx eta Manhattan.
udal hauteskunde, udal-hauteskunde
iz. pl. Udalerri bateko herritarrek udaleko ordezkariak aukeratzeko egiten dituzten hauteskundeak. Batzordea alderdi bakoitzak azken udal hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera osatzen da. Europar Batasuneko herritar orok du bizilekua duen estatuko udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea.

Aztergaia: udal-hauteskunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:020 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh118 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): udal(-)hauteskunde 489: Deia (“Azken udal hauteskundeen ondoren, herri batzuetan udalbatzak osatzean gertatutakoak deitoratu beharko lituzke”), EiTB 155 (adib.: “2011ko udal-hauteskundeei dagokionez, parte hartu nahi badu ezker abertzaleak bi aukera dituela nabarmendu du”, “Erreforma ekonomikoak urte hasieran, foru eta udal hauteskundeak maiatzean, erabakiak ETAren eta ezker abertzalearen inguruan...”), Berria 184 (adib.: “Halaber, «karteletan eta lelotan Batasunaren sinbologiarekin bat egitea», abiadura handiko trenaren gaian «ETAren estrategia babestea» eta iazko udal hauteskundeetan ANVren zerrendetan legez kanpo dauden alderdietako kide ohiak «agertzea» ANV Batasunaren «menpe» dagoela frogatu duela dio”), Jakin (“Abertzaleok eta udal-hauteskundeak”), Argia (“Berlingo harresia erori ondoren, hiriaren lehen udal-hauteskunde demokratikoak 1990an egin ziren”), DiarioVasco (“Ezker Abertzaleak maiatzeko udal-hauteskundeei begira ireki duen herri-programaren inguruko prozesuaren berri eskaini zuen joan den larunbatean”). // udal(-)hauteskunde 916.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: udal(-)hauteskunde 142: Berria 133 (adib.: “Udal hauteskundeak «herri borondateari egin zaion iruzurrik handiena» izan zirela salatu dute“), Herria 2 (adib.: “Udal hauteskundeak iragan beharrak dira urriaren 26an, Nafarroako herri zenbaitetan”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “Jontxuren aita, Juan Mari Muñagorri, herriko alkate aukeratu zuten lehenengo udalhauteskundeetan, artean institutuan ikasten geundela”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Aizak, Joey, nori emango diozue zuek, lagunok, botoa udal hauteskundeetan?”), Hasier Etxeberria 2 (adib.: “Udal hauteskundeak etortzen diren bakoitzean gauza bera gertatzen zait: nagoen lekuan arrotza izaten naiz beti”), Iban Zaldua (“Azalean, Koreako albisteak, udal hauteskundeak, Hollywoodeko azkeneko eskandalua...”), Markos Zapiain (“Gaur egun ere, udal hauteskundeak botoz egitea nahiko demokratikoa da”), Irene Aldasoro (“Udal hauteskundeak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak 2003-12-17an isildua: “elkarketa librea”.

adib: udal 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Orduan udal liburutegira abiatu nintzen ziztu bizian. Udal langileen janzki urdinak. Udal ordezkariak. Batzordea alderdi bakoitzak azken udal hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera osatzen da. // hauteskunde 1 iz. pl. Karguak, bereziki herri karguak, hautatzeko bozketa. Udal hauteskundeak. Estatuko lehendakaritzarako hauteskundeak. Hauteskundeetara aurkeztu. Hauteskundeetan garaile atera. Hauteskundeak hurrean direnez gero. // abiapuntu iz. Abiaburua. Udal hauteskundeak abiapuntutzat hartuta.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa udal eta hauteskunde sarreretan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Udal-hauteskundeak.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa udal eta hauteskunde sarreretan.

udalbatza
iz. Udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua. Udalbatzak, osoko bilkuran, zorra barkatzeko erabakia hartu du. Altsasuko udalbatzak aho batez gaitzetsi ditu erasoak. Ikurrinari agurra egiteko, udalbatzako lau kide bakarrik elkartu ziren.

Aztergaia: udalbatza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batza.

udalbatzar
iz. Alkateak eta zinegotziek egiten duten batzarra. Udalbatzar istilutsua izan zuten duela ia bi aste.

Aztergaia: udalbatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batzar.

udalburu
iz. Udalbatzaren burua, alkatea. Izaera bikoitzaren arabera, alkatea, udalburu izateaz gain, estatuaren ordezkari ere izango da. Yolanda Barcina Iruñeko udalburua.

Aztergaia: udalburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alkatea.

Erabilera-oharrak

batez ere alkate udalburua esapidean erabiltzen da gaur, administrazioetan.

udalde
iz. Uda aldea. Udaldeko gau epeletan.

Aztergaia: udalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

udaldi
iz. Uda denbora, udako egunen multzoa. Aurrera zihoan udaldia. Zarautzen, udaldian hara joaten ziren handikien babesean.

Aztergaia: udaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

udalehen
iz. Udaberria. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari.

Aztergaia: udalehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'udaberria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. udaberri.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lehen.

udaleku
1 iz. Udaldia igarotzeko lekua. 1901ean 11.000 lagun inguruk aukeratu zuten Donostia udaleku gisa.
2 iz. Haur talde batek bere begiraleekin, jolasean-eta, udaldiko egun batzuk igarotzeko lekua. (Singularrean nahiz pluralean). Udalekuetan egon berria naiz, eta han oso gaizki jaten genuen. Haurrak hamabost egunerako udalekura eramango zituen autobusa iritsi zen.
3 iz. Udako opor garaian haur eta gaztetxoentzat antolatzen diren aisialdirako jarduerak eta ekintzak, begiraleek zainduta egiten direnak. Aldundiek antolatu dituzten udalekuetan, 7 eta 13 urte arteko 5.175 gaztetxok hartuko dute parte. Udan, bertso-udalekuak antolatzen dira Aubixan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan, udaleku bat antolatu du Lezaman.

Aztergaia: udaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

udalerri
iz. Udalak administratzen duen barrutia. Eudel, EAEko Udalerrien Elkartea. Ziortza-Bolibar udalerri independentea dela erabaki zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek.

Aztergaia: udalerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-herri.

udaletxe
iz. Udal administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina. Ik. herriko etxe. Udaletxera joan. Horrek jendetza erakarri zuen Iruñeko udaletxeko plazara txupinazoaren unean. Udaletxeko harmailetan. Udaletxeko batzar aretoan.

Aztergaia: udaletxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

herriko etxe, udaletxe.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

udalkide
iz. Udalbatzako kidea. Igandeko mezan udalkide guztiak bildu ziren. Eibarren, ohituraz, irailaren 29an izendatzen ziren udalkideak.

Aztergaia: udalkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

udalkide 6: Egin 1985 eta 1992 bitartean 3 ("HBko zinegotziek PNVko udalkideei ikurriñari emaniko ezetza honen arrazoia eskatu zieten", "Tolosako herrian arazo berdinak suertatu zirela eta udalkide batzuk haiek nola konpondu zituzten ikusita, neurri berdinak hartuko ditu Zarauzko Udalak kasu honetan", "Udalkideak ordaintzea zen azkenengo puntuan orain artean liberatu bakarra alkatea zenean HBkoek ez zuten ulertzen beste bi pertsona liberatzeko beharra zegoenik"), GAO 1992 3 (denak testuinguru berean: "Lehendakaria: alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udalkide : DFrec 7 (ZArg, Egin), AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

udalkide : HiruMila (munícipe, corporativo/a municipal), PMuj DVC (jurado concejal, edil, munícipe, regidor, policía, alguacil, guardia municipal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kide (cf. mahaikide, taldekide bezalakoak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

udaltzain
iz. Herri edo hiriko bizitza zaintzeko eta udal aginduak betearazteko zeregina duen enplegatua. Ik. herrizain. Udaltzainek erasotzailea atxilotu eta berehala utzi zuten aske. Uda honetan, 90 udaltzain gehiago izango dira Donostiako kaleetan.

Aztergaia: udaltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-.

udaltzainburu
iz. Udaltzainen buruzagia. Udaltzainburuaren dimisioa eskatu zuten ehunka lagunek atzo.

Aztergaia: udaltzainburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira udaltzain buru , udaltzain-buru eta udaltzainburu : Bakarka/4 (""Laguntza handia da hori guretzat", esan omen du udaltzain buruak"), Elhuyar ("Angel da Udaltzain-buru eta Irene eta Iñaki udaltzainak"), Dantza ("Zer dela eta egin zien 1929an Udaltzainburuak armen errebista Nekazarien Sindikatu batekoei?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udaltzainburu : Euskalterm 1 (oficial jefe de la policía municipal, jefe de la guardia municipal, jefe de la policía municipal) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

udaltzainburu : ElhHizt (jefe, -a de la policía municipal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Udaltzainburua: Oficial Jefe (Policía municipal)".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

udaltzaingo
iz. Herri edo hiri bateko udaltzainen multzoa; udaltzainek betetzen duten herri zerbitzua. Donostiako Udaltzaingora deitu zuten erasoaren berri emateko.

Aztergaia: udaltzaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go(a): -go forma dagokie eratorri berriei; -zain-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper