38 emaitza uda bilaketarentzat - [1 - 38] bistaratzen.

uda
iz. Lau urtaroetan bigarrena eta beroena, Ipar hemisferioan ekaineko solstiziotik iraileko ekinokziora hedatzen dena. Udako bero handietan. Udako egun luzeak. Pikondoari kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Biarritzen iragan zuen 1859ko uda. Inguruko herri batera, uda igarotzera. Udaren erdian. Uda erdiko hodei trumoitsu baten eraso laburra. Udako oporraldiak. Udako jantzi arinak. Uda-haste honetan, duela bospasei aste, hamar edo berdin hamabi politikari ari izan ziren erran eta erran, nahi luketela hautagai izan heldu den udaberriko presidente bozetan. Uda aldera lurra liliz estaltzean (Ik. udalde).

Aztergaia: uda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
uda ala negu
adb. Urte guztian. Goizeko lau orenetan, uda ala negu, jaiki! Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edozein tenorez, eriaren meneko zen, beti.

Aztergaia: uda ala negu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UDA ALA NEGU. En invierno y en verano, tanto en invierno como en verano. Uda ala negu, jauntzia zagon bethi fraide arropa zuhail batez. Jnn SBi 92. Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edo zoin tenorez, eriaren meneko zen, bethi. Barb Sup 67. Uda ala negu puzkada epelez arnas-etenbakoan diarduan arimako maite-aize berogarriaren antzera. Erkiag Arran 60. Goizeko lau orenetan, uda ala negu, jeiki! Ardoy SFran 87

adib: uda iz. Lau urtaroetan beroena, udaberriaren ondotik datorrena eta Lurraren iparraldean ekainaren 21etik irailaren 21era hedatzen dena. Udako bero handietan. Udako egun luzeak. Pikondoari kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Biarritzen iragan zuen 1859ko uda. Inguruko herri batera, uda igarotzera. Udaren erdian. Uda erdiko hodei trumoitsu baten eraso laburra. Udako oporraldiak. Udako jantzi arinak. Uda ala negu, gau eta egun. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Uda aldera lurra liliz estaltzean (Ik. udalde). // negu iz. Lau urtaroetatik hotzena, udazkenaren ondotik datorrena eta Lurraren iparraldean abenduaren 21etik martxoaren 21era hedatzen dena. Negua zen. Etorri da negua, harekin elurra. Negua igaro du sarturik etxean. Neguko gau luzeetan. Neguaren bihotzean. Negu haize izoztuak. Negu gau luze eta ilunak. || Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edozein tenorez. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. || Negu-neguan bakarrik pizten dugu beheko sua.

uda ala negu , Argia (“Jendea metatzen da uda ala negu izan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uda ala negu 12: Herria 5 (“Goizean, jeiki orduko, ogi beroaren bila joaitean, pentsatzen dut goizean hiru orenetan jeikirik, uda ala negu, neretzat pasta preparatu-ta ogia erre duten okineri”), Felipe Juaristi 3 (“Beltzez jantzita ibili zen beti, soinean beroki lodia zeramala; uda ala negu izan, eskuak artilezko eskularruz estalita”), Jon Maia (“Sukaldeko leihoa zabalik izaten zuen beti, uda ala negu, egun ala gau”), Daniel Landart (“Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen”), Piarres Xarriton (“Bosgarrenekorik, Erreinuaren zerbitzatzea, Erregeren zerbitzatzea baldin bada, erran dezaket bai, asko zerbitzatu dudala gure Errege Jauna, irakasten ariz 14 urte luzez, Salamancan, uda ala negu, bi orenez eta, berdin maiz hiru orduz, egunero, Erreinu guziko buruzagi, aholkulari, konfesor, eta hainbeste irakurleri, haietarik parte handi batek entzun ninduela deplauki aitortuko baitute Jainkoarren eta enetzat duten maitasunagatik”), Filipe Bidart (“Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela, eta zaintzaleen burua ikusten nuelarik, harritua eta kexu, ni orduan alaiago eta promenaderat ateratzea nahiago”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Askotan ‘urte osoan’ da adiera; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uda sarreran.

uda bete
iz. Udako une gorena. Ik. uda min. Uda betean beroki eta galtza lodiekin ateratzea bezala. Uda beteko giroa espero dugu, eguzkia izango baita jaun eta jabe zeruan. Uda beteko goiza zen. Ezin da uda betea ez negu gorria izan. || Uda bete-betean gaude.

Aztergaia: uda bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UDA BETE. Pleno verano. Arriturik ikusi dut uda-betean / eulia buruz bêra beti sukaldean. Or Eus 355. Gauez egin ditezken lanak, goizaldean, arratsean, neguan eta uda-betean. Ibiñ Virgil 69. Soroen egiteko denbora heietan, egarriak xuritu zipildurik ari ginelarik Haitzaldeko uda betean. Larre ArtzainE 40.

def: [s.u. uda] uda min Uda bete-betea, udako une gorena. Uda minean, eguzkiak azkar berotzen zuelarik, oroz gainetik gustatzen zitzaidan zuhaitz haren itzalean etzanda egotea. Uda mineko ilbete zuri-zuria, biribila. Uda mina da, baina haizea hotz eta mehe da. // adib: emendatze iz. Gehitzea. Ik. gehikuntza; emendio 2. Prezio emendatze hori uda betean eginez, jendea ez da hainbeste ohartuko. Emendatze horren parte handiena heldu da hiltze baino sortze gehiago izatetik.

uda bete (betean, beteko…) 36: Aizu (“Esadazu, irakurle, zuk badakizunez: ez ote nago hobeto uztailean kateatuta, uda beteko zoriontasunaren promesa oraindik aurrean dudanez?”), Elkar 6 (“Norbaitek jertsea jantzita eramatea uda betean”), Berria 18 (“Miren sinesten hasita dago erabat pertsona ozpindu eta aspergarria dela. Izan ere, Miren ohartu da udazkenean aurrerako uda bete honek eragiten dion deserosotasuna aipatzen duen bakoitzean errezelo begiradak jasotzen dituela”), EiTB 4 (“Abuztuan izango dugu uda beteko eguraldia”), Goiena (“Uda beteko gaua”), Jakin (“uda betezko beroan”), Karmel (“Uda betean, iluntze aldera, Arrigorri hondartzako urertzean bada kalatxori bat”), Argia 3 (“hobe da ez uda betean joatea, ekainetik buruilera arte turista folkloriko frantses andana bat izaten baita”), Erlea (“Arnegiko mendikasko hartan ikusi genuen eguzkia ateratzen, uda betea, egun bikaina”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uda bete 62: Herria (“Kongresu gutiago balitz Miarritzen, hotel askok behar luketela alde bat zerratu edo bakarrik uda betean egon idekiak”), Berria (“Bada zerurik: Giottok zeruan egona behar zuen lanok egin aurretik, eta imajina daitekeen uda beteko urdinik zerutiarrena ekarri zuen Giottok handik kapila honetako freskoetara”), Bernardo Atxaga (“Uda beteko arratsa egiten zuen egun hartan ere”), Pello Zabala (“UDA BETE-BETEAN OHI DENEKO SASOIA dagoeneko”), Hasier Etxeberria (“Batez ere uda betean, Patri”), Xabier Montoia (“Uda beteko euliak iduri, zurrunbilo gogaikarri hura ohiltzekotan egon nintzen, jasangaitza baitzitzaidan haien zalaparta”), Joseba Urteaga (“Gero, uda betean, nire lehen lanpostuaren zain nengoela, "hau guztia azaldu beharko dut", pentsatu nuen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uda sarreran.

uda eta negu
adb. Urte guztian. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Goizean goizik jaiki zaitez, tenore berean, uda eta negu.

Aztergaia: uda eta negu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UDA ETA NEGU. En invierno y en verano, tanto en invierno como en verano. Alegere dago itsas aldean / uda ta negu beti naranjea. Lazarraga (B) 1180vb. Uda ta negu eguzu ogi ta su. RS 304. Billatzen ta bazkatzen ditu zakur onak uda ta negu. Mb IArg I 310. Nola guri jaten edo jatekoa ematearren, gizagajoak uda ta negu, neke ta izerdien azpian beti dabiltzan. Cb Eg III 347. Iturri oni uda ta negu beti neurritsu batean dario errota bat erabilteko laina ur. Izt C 85. Goizean-goizik jaiki zaite; tenore berean, uda eta negu. Dv Lab 224. Gu uda eta negu / bañubak artutzen. Arrantz 27. Uda ta negu soiñeko bardiñak erabilten ebazan onek. A BeinB 51. Gau oro, uda ta negu, etxeko otoitzak berak ematen zitun. Or Mi I. Komeni zaigulako / uda eta negu, / osasuna dezagun / Jaunari erregu. MendaroTx 255. Jantzi arin bat uda-ta-negu. Kk Ab II 98. Beti perde, uda eta negu. Zerb Azk 17. Uda ta negu, oporrik gabe. Erkiag Arran 135. Bentura-billa gau t'egun, uda ta negu. Berron Kijote 190. v. tbn. Uzt LEG I 339. Mattin 52. Xa Odol 168. Uda ta n.: Enb 151. NEtx Antz 83. BEnb NereA 113. Insausti 205

adib.: salda 1 iz. Okela edo beste jakiren bat egosiz egiten den zuku urtsua. Oilo salda. Ez ote du oilar zaharrak egiten saldarik ederrena? Salda gizena. Salda hartu. Katilu bat salda. Negu eta uda, berakatz salda goizeko zortzietan gosari legez. Salda asko eta koipe gutxi. Non salda, han zopa (esr. zah.). // uda iz. Lau urtaroetan beroena, udaberriaren ondotik datorrena eta Lurraren iparraldean ekainaren 21etik irailaren 21era hedatzen dena. Udako bero handietan. Udako egun luzeak. Pikondoari kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. Biarritzen iragan zuen 1859ko uda. Inguruko herri batera, uda igarotzera. Udaren erdian. Uda erdiko hodei trumoitsu baten eraso laburra. Udako oporraldiak. Udako jantzi arinak. Uda ala negu, gau eta egun. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. Uda aldera lurra liliz estaltzean (Ik. udalde). // negu iz. Lau urtaroetatik hotzena, udazkenaren ondotik datorrena eta Lurraren iparraldean abenduaren 21etik martxoaren 21era hedatzen dena. Negua zen. Etorri da negua, harekin elurra. Negua igaro du sarturik etxean. Neguko gau luzeetan. Neguaren bihotzean. Negu haize izoztuak. Negu gau luze eta ilunak. || Uda ala negu, gauaz ala egunaz, edozein tenorez. Ingalaterran, uda eta negu, beti kanpoan daude ardiak. || Negu-neguan bakarrik pizten dugu beheko sua.

negu eta uda 2: DiarioVasco (“Eta aldatuko balu, egon gaitezen gutxienez jakinaren gainean, har ditzagun ahaztuta ditugun ohiturak, gogora dezagun negu eta uda hogei graduren bueltan egoteko aukera bakarra etxe barruak direla”), Elkar (“Eta honek, arratsaldean ahizparen ahotik entzun nahi zuena alabarenetik entzuteko esperantzaz, Hendaiako apartamentuaren gaineko kexak kontatu dizkio: negu eta uda, edozein ordutan eta edozein egunetan polizia nazionalek eta guardia zibilek jartzen dituzten kontrolak eta haiek sortzen dituzten ilara amaigabeak”); uda eta negu 5: Elkar (“Konturatu nintzen ordurako urtaroak, oro har, ez zirela uda eta negu banatzen, Europan gertatzen zen bezala, eurite eta lehorte garaietan baizik”), Berria 3 (“itsasoa aurrean, uda eta negu, beti eder”), Karmel (“Soiñekoa uda eta negu, beti lagun ona dogu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

negu eta uda 1, Pello Zabala (“Gorago, uda freskoa ta negu hotzekoa; eta, azkenik, poloan, negu eta uda, klima beti hotzekoa”); uda eta negu 12: Herria (“Bestalde urte osoan egiten diren uda eta negu lekuen antolaketa lagundu du eta haurren kopurua doblatu da”), Berria (“Uda eta negu bertan.”), Irene Aldasoro (“Nik umetan, goiz bat ere huts egin gabe, bainu hotza hartzen nuen, uda eta negu”), Pello Zabala (“Lurralde eta itsasalde batzuk, uda eta negu, klima beti berokoak dauzkagu”), Koldo Izagirre (“Suposatzen dut sotana kakoan utzita kaleratuko zela orduan ere, mahonezko jantzian eta zapeladun, uda eta negu erabiltzen zituen Bamba plaierak fuelean zikintzeko beldurrik gabe, edo, menturaz, hartan zikintzearren”), Joxean Agirre (“Beltzez jantzi ohi zen uda eta negu, laburregi geratzen zitzaion traje batekin, eta bi eskuak poltsikoetan, ukondoak atzean zituela ibili ohi zen jendeari arretarik jarri gabe”), Elizen arteko Biblia (“Egun hartan, urbiziak sortuko dira Jerusalemdik: uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu.”), Juan Kruz Igerabide (“Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik”), Asisko Frantzizko (“Hauek aipatutako jokaera superstizioso eta gaitzesgarri haiek arbuiatu egiten zituzten, benetan oinutsik zebiltzan uda eta negu, eta ez zuten hartzen ez dirurik ez beste ezer, jatekoa izan ezik eta beharrezko zuten jantzia, norbaitek bere kabuz ematen zienean; ez baitzioten inori ezer eskatzen”), Aingeru Epaltza (“Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia eta ezaguna da ‘beti’ adierazteko, eta azpisarrera gisa gehitzekoa. Baina uda eta negu forman ezagunagoa dela dirudi eta horrela jasotzea egokia izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Askotan ‘urte osoan’ da adiera; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uda eta negu sarreretan.

uda min
iz. Uda bete-betea, udako une gorena. Uda minean, eguzkiak azkar berotzen zuelarik, oroz gainetik gustatzen zitzaidan zuhaitz haren itzalean etzanda egotea. Uda mineko ilbete zuri-zuria, biribila. Uda mina da, baina haizea hotz eta mehe da.

Aztergaia: uda min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan udamin sarrera: 1 "fiebre o calentura" Añ ("Terciana, [...] ure o udemiña"), A Apend ("Udaminak eragin, darle tercianas"), Cf. uda min : JE 3 ("Girtainetik xuxen mozten dituzte haixturrez; uda minean: ebaki gunetarik ez diten andea ondoak", "landarerik xumeena uda minaren indarrak harrotzen zuen", "Haizerik ez, bero, uda mina, zertarik edo hartarik, jabal zagon"), GH 1927 ("Nork ez ditu ikusi, udaminean, espartin-egilek athorra mahunka-has haritz-ondo baten gerizan gostuan lanean hari?"), Ox ("Udaminean, uztailarekin, distiran ogiak zorhi"), Ardoy SFran ("Uda mina zen, bazterrak argi ta garbi... bainan halere, largabiztekin ageri zitaken Xina zoin urrun zuten!"), A ("Udamin miñeko artoak aitu genituen eta Jaungoikoak badaki lanak nola egin ditugun"); 2 LMuj BideG ("Begia —goiari eutsitako putzu irudira— loreen apainduran etzaten da atsedenez... Uda-miña ote da?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uda min 2: JE Ber (GH 1929: "menditik hurranduago eta betheago zitzaikun agertzen, zelaietan, uda minari jauzten ohi zakon indar ugaria"), J. Lasa ("hurrengo egunean, eguerdi aldera, denborak atzera egin eta berriz uda minean baleude bezala berriro erre egiten zuen eguzkiaren pean axolagabeki itsasoan aurrera zihoazelarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udamin : HiztEn, Euskalterm 1 ('canícula') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uda min : EuskHizt (s.u. min: "4. Ipar. Uda [udamina *1562], negu... mina: udaren, neguaren erdia. Eguraldia dugu uda minean bezain bero"), EskolaHE (adibide gisa: "uda mina: udaren erdia"); udamin a): HiruMila (1 canícula, rigor del verano; 2 canicular), ElhHizt (canícula), Casve EF (üdamin: canicule), HaizeG BF (canicule, plein été), Lh DBF (canicule, rigueur de l'été), DRA (1 canícula, rigor del verano), PMuj DVC (1 canícula, rigor del verano); udamin b): DRA (2 terciana), PMuj DVC (2 fiebre terciana, cición); udamineko : PMuj DVC (canicular) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

jasotzekoa da, lantaldearen ustez; eta hitz batean idatzia eskain liteke ("udamin iz. 'udaren erdia, uda betea'"), baina egokiagoa dirudi negu min gorago proposatua eta hau berdin idatziak proposatzea (eta, orduan, uda sarrerako azpisarrera gisa jasoko litzateke uda min).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-min.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta da'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): '... sartzea ez da onartu. Bigarren itzulirako utzi da. Ez dago argi nola erabiltzen den'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: uda min (udaren azpisarrera gisa).

uda parte, uda-parte
iz. Uda, uda garaia. Uda partean aita-semeak aritzen ginen lurra lantzen.

Aztergaia: uda-parte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:015 2006-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: UDA-PARTE (Izt 95r). Verano. Uda-partian aita-semiak / aritzen giñan labrantzan. Xe 270. Denbora ontan Biarritzen bizi zen, uda partea zelako. Goñi 89. Uda-partian ernegazio / txar pranko ematen duena. Noe 123. Uda partean praille ta apaiz, / ez dira gutxi nekatu. Basarri 163. Jaian e lana egiten degu, / geienak uda-partian. Uzt Sas 244. Uda partean ainbeste jende joan oi da Emioko gurutzera. BBarand 92. v. tbn. MMant 19. Insausti 193.

adib: pista 2 iz. Hainbat helburutarako prestaturiko eremua. Eskutik heldu eta pistara atera zuen rock-and-roll baten doinura gorputza astintzera. Aireportuko pista. Neguan eski pistetan, uda partean modako hondartzetan. Sthepan Diagana frantsesak agur esan die atletismo pistei.

uda parte (gehienak partean, parteko) 285: Aizu 4 (“Ardogintza tradizionalari eskainitako mahastiak uda partean ikusi besterik ez dago”), Elkar 42 (“Uda partean, batez ere, Felisak sandaliak janzten zituenean, oinetako azazkal arrosak erakusgai… nola gogortzen zitzaion Anbroxiori gogortzekoa, eta nola errotzen zitzaion azazkal guztiak musukatzeko gogoa, banan-banan…!”), Deia 7 (“Gogo handiak ditut; badaukat uda partean horra itzultzeko gogoa”), Consumer 76 (“Uda partean aiton-amonek betetzen duten kanguru eginkizuna, gehientsuenetan, alderdi guztientzat biziki mesedegarri gertatzen da: haurrentzat, familiaren bilakaera eta jarraitasunaren kontzeptua ulertzen laguntzen dielako, beraien afektibitatea hobetzeaz gainera”), HABE (“Herri txikietan ez hainbeste, baina herri industrializatuetan asko dira uda pasatzera beste herri batera joaten direnak; leku horiek nahiko hutsik geratzen dira uda partean, eta beste herririk ez duten bizilagunak herrian bakarrik geratzen direla esan daiteke”), Berria 75 (“Urteko produktua izaki, uda parterako bere ezaugarriak pil-pilean ditu”), EiTB 19 (“Eta lehenengo eta behin, uda parteko oporrak antolatzeari ekingo diote”), Goiena 6 (“Uda partean ohiko irakurleek mailegu gehiago egiten dituzte eta liburu bat edo bi beharrean hiruzpalau eramaten dituzte”), Jakin 3 (“Bost-sei lagun daude itzultzen, eta eskola bat sortu dute. Itzultzeko ikastaroak ematen dituzte, batez ere uda partean”), Karmel, Argia 24, Laneki, Erlea 5, DiarioVasco 19, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uda parte (gehienak partean, parteko) 105: Berria (“Powellen munduko marka ontzeko saioa, berriz, beranduago etorriko da, uda partean, Urrezko Ligako bileraren batean”), Herria (“Aitzinetik izena emana zuten hamabost burrasoek uda partean telefono deiak izan dituzte, erakasle postua ez zela batere segurtatua”), Pello Zabala (“Baina, uda parteko orduotan kokatzen gaituztenean, ez da erraza egunari antzematen.”), Aingeru Epaltza (“Duela hogei-hogeita hamar urteko ohiturak gorde baditu, uda partean nonahi: plazetako bankuen gainean, lorategietan”), Fernando Rey (“Eta luze eztabaidatzen zen itsusiagoak ote ziren Colombotarrak edo Coendarrak, uda partean mendian gurekin egoten diren lagunak”), Jokin Muñoz (“Noiz edo noiz amak, uda partean, eta aitaren ezkutuan, eman izan die laranjada bazkaritan”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. supra parte 2 sarreran aipatuak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

goiz(-)parte ere azpisarrera egitea proposatu genuenez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-parte.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uda sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: Adibide gisa sartzekoa da parte 2n.

 - Erabakia: AS (2012-05-14): Kendu lerroa.

uda-pasa
adb. Uda pasatzera. Igartzen zaio, bai, garai batean gure herrira uda-pasa etortzen ziren bilbotarren izaera.

Aztergaia: uda-pasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): uda-pasa 111: Consumer (“Uda-pasa atsegina egiteaz gainera, gurasoek irtenbidea aurkitu diote aspaldiko dilemari, hots, lantokiko oporraldiak iritsi bitartean zer egin seme-alabekin“), Berria 106 (adib.: “Erdira jaitsi dira Espainiara uda-pasa bidaliko ditugun haurrak; besterik gabe, hango familiek aurrerantzean ezingo diotelako eutsi jarduera horri“, “ohikoa bilakatu zen Miarritze eta Donostian uda pasa zebiltzan aristokratentzat Betelun denboralditxo bat pasatzea”), EiTB 2 (adib.: “Proposamenak agerian uzten du mugaldeko inguruko herrietan bizi, uda pasa edo egun batzuetan egoten ziren artisten eskutik muga-lerro horren sendotasuna hainbat une historikotan ahuldu egin zela”), Argia (“Ederki baliatuta / Karibeko uda-pasa / dezima batzuk kantatzen / han hasi zen bere kasa…“), DiarioVasco (“Benidorm-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: uda(-)pasa 3: Urtzi Urrutikoetxea (“Gero gurasoen herrira joan zen uda pasa eta... ez dut esango minik hartu ez nuenik”), Josu Zabaleta (“Andre gaixoak handinahikeria aristokratiko barregarriak erabiltzen zituen, eta bere senarra idazkariorde zen garaia gogoratzen zuen, familia osoa uda pasa Donibane Lohitzunera joaten zenekoa”), Xabier Mendiguren Elizegi (”Europa osoko prozesua izango zen beharbada, guri laguntzera etortzen zirenak ere (gizarte osoko konprometituenak eta ezkertiarrenak, ustez behintzat) uda-pasa etortzen baitziren”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf egun-pasa eta denbora-pasa arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua eta onartzekoa egun-pasa eta denbora-pasa arautuen bidetik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa uda sarreran.

Kategoria

adlag. eta iz.

udaberri
1 iz. Lau urtaroetan lehena, Ipar hemisferioan martxoko ekinokziotik ekaineko solstiziora hedatzen dena eta lurralde epeletan landareak hostatzen eta loratzen direna. Ik. udalehen; bedatse; primadera. Guretzat udazkena denean, Argentina aldean udaberria esnatzen da. Udaberriak janzten ditu hostoekin oihanak. Udaberriko loreak. Joan den udaberrian. Udaberriko arratsalde eder batean. Ilunabarrak, udazkenak, zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean, egunsentiak eta udaberriak ez bezala. Udaberrian edozein da lore. Negu guztia, udaberri aldera arte, horrela pasatu nuen.
2 iz. Pertsona baten bizialdian, edertasuna, adorea eta indarra maila gorenean dauden garaia. Gizonaren udaberria. Bizitzako udaberrian. Udaberrian zaude, gaztetxo.

Esaera zaharrak

Kandelarioz euria, laster da udaberria.

Aztergaia: udaberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

udaberriro
adb. Udaberri guztietan, udaberri oroz. Udaberriro itzultzen zen bere familiaren baserrira.

Aztergaia: udaberriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-10-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-17 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak argitzekoa (cf. 110. araua).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro (ik. oharra s.u. minutuero).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Ikus aurreko oharra ("udaro").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Onartu egin da udaberriro forma, eta bere soilean eskainiko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-26) Onartu da: udaberriro.

udaburu
1 iz. Udaren hasiera, udako solstizioa. Orduz geroztik, erraten dute udaburuko gauerdian Eztaintzia ingurutik pasatzen denak entzun egiten dituela ardiak marraka, txakurrak zaunkaka eta artzainak deika.
2 iz. Udaren bukaera.

Esaera zaharrak

Martxoa, erdi negu buztan, erdi udaburu.

Aztergaia: udaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2002-03-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

uda-buru 1, Ibiñ Virgil ("Uda-buru ezo ta negu buru ozkarbiak eskatu itzazu, nekazari, zeure otoitzetan: Negu legorrak, gari-uzta oparoenak dakarzki ta arloak ere emankorragotzen ditu"); udaburu 4, TAg Uzt ("Bei gazte bi euki arren, ez du izaten udaburuan negurako belarra ondu bearrik", "udaburuz zerualdean batpatean sortu dan odei beltzaren antzean", "Erdi-billoizik ibiltzen dira udaburuan mutillak uretan plisti-plasta", "Orrelaxe ibilli oi dira udaburuan erleontzitik igesegin duen erle-mulko aztoatuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

udaburu 6, TAg Uzt (OEHko testuinguruetako batean), JMB ("Izan ere, udaburuko iai batzu eguzkiaren benetako kultu edo iaurespidearen agerkizunak dituzute"), J.L. Arriaga 4 ("Horregatik Udaburua [eguna laburtzen hasten den eguna] eta Neguburua [eguna luzetzen hasten den eguna] egun oso bereziak ziren", "Elizak, egiazko Eguzki garaitzailea Jesus zela ta Jesusen jaiotza Neguburu ordez ospatu behar zela erabaki zuen eta Udaburu bezala San Juan-en jaiotza", "Udaburu-San Juan. Udaburuan nahiz Neguburuan, gauza bat da mundu zabalean beti eta edonola behar beharrekoa: Sua, noski"), eta uda-buru 1, J.L. Arriaga (izenburu bezala, "Uda-buru eta negu-buru").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udaburu : Euskalterm 1 ('solsticio de verano', udako solstizio eta udamuga sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uda buru : EuskHizt (adib. gisa s.u. buztan: "Martxoa, erdi negu buztan, erdi uda buru"); udaburu : DRA (solsticio de verano), PMuj DVC (solsticio de verano) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

'uda betea, udaren erdia' adierakoa da batzuentzat, eta 'udako solstizioa' besteentzat. Cf., gainera, neguburu arautua, definitu gabe.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

udagoien
iz. bizk. Udazkena. Ik. larrazken. Udagoieneko arratsalde epel batean.

Aztergaia: udagoien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'udazkena'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. udazken.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-goien.

udal
1 iz. Estatuaren administrazio maila beherena; udalerri bat administratzen duen erakundea. Ik. udaletxe. Bergarako Udala. Udala ikastolaren jabe egiten bada. Aldundi eta udalei dirua eskatzeko. Udalaren erabakiak. Orduan udal liburutegira abiatu nintzen ziztu bizian. Udal langileen janzki urdinak. Udal ordezkariak. Hainbat neurketak erakutsi zuen zarata maila udal ordenantzek ezartzen zutena baino handiagoa zela.
2 iz. Udalerria. Euskal Herriko udalen izendegia. Udal izenen ofizialtasuna.

Aztergaia: udal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
udal administrazio, udal-administrazio
iz. Udalerri bat administratzen duen erakundea. Udalerri hauetan euskaraz idazten dira aktak eta udal-administrazioko agiri guztiak. Kontratazioak udalen edo udal administrazioari lotutako erakundeen bitartez egingo dituzte.

Aztergaia: udal-administrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:036 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 95 (Argia 8, Berria 17, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 7, Euskal Herriko Agintaritza 13, EiTB 3, Elkar 5, Consumer 8, Euskaltzaindia 3, Goiena 1, Jakin 3, Karmel 1, Laneki 5, UEU 17, Uztarria 1); ETC: 364

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: udal administrazioa administración municipal / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: udal-administrazio (Admin.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

udaletxe iz. Udal administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina. Ik. herriko etxe. Udaletxera joan. Horrek jendetza erakarri zuen Iruñeko udaletxeko plazara txupinazoaren unean. Udaletxeko harmailetan. Udaletxeko batzar aretoan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, herri(-)administrazio formarekin egin den bezala.

udal barruti, udal-barruti
iz. Udal bat zatitzen den barrutietako bakoitza. Parisko 3. udal barrutiko alkatea. Ordutik aurrera, New Yorkeko maratoiaren ibilbideak hiriko bost udal barrutiak zeharkatuko zituen: Staten Island, Brooklyn, Queens, Bronx eta Manhattan.
udal hauteskunde, udal-hauteskunde
iz. pl. Udalerri bateko herritarrek udaleko ordezkariak aukeratzeko egiten dituzten hauteskundeak. Batzordea alderdi bakoitzak azken udal hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera osatzen da. Europar Batasuneko herritar orok du bizilekua duen estatuko udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea.

Aztergaia: udal-hauteskunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:020 2003-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh118 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): udal(-)hauteskunde 489: Deia (“Azken udal hauteskundeen ondoren, herri batzuetan udalbatzak osatzean gertatutakoak deitoratu beharko lituzke”), EiTB 155 (adib.: “2011ko udal-hauteskundeei dagokionez, parte hartu nahi badu ezker abertzaleak bi aukera dituela nabarmendu du”, “Erreforma ekonomikoak urte hasieran, foru eta udal hauteskundeak maiatzean, erabakiak ETAren eta ezker abertzalearen inguruan...”), Berria 184 (adib.: “Halaber, «karteletan eta lelotan Batasunaren sinbologiarekin bat egitea», abiadura handiko trenaren gaian «ETAren estrategia babestea» eta iazko udal hauteskundeetan ANVren zerrendetan legez kanpo dauden alderdietako kide ohiak «agertzea» ANV Batasunaren «menpe» dagoela frogatu duela dio”), Jakin (“Abertzaleok eta udal-hauteskundeak”), Argia (“Berlingo harresia erori ondoren, hiriaren lehen udal-hauteskunde demokratikoak 1990an egin ziren”), DiarioVasco (“Ezker Abertzaleak maiatzeko udal-hauteskundeei begira ireki duen herri-programaren inguruko prozesuaren berri eskaini zuen joan den larunbatean”). // udal(-)hauteskunde 916.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: udal(-)hauteskunde 142: Berria 133 (adib.: “Udal hauteskundeak «herri borondateari egin zaion iruzurrik handiena» izan zirela salatu dute“), Herria 2 (adib.: “Udal hauteskundeak iragan beharrak dira urriaren 26an, Nafarroako herri zenbaitetan”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “Jontxuren aita, Juan Mari Muñagorri, herriko alkate aukeratu zuten lehenengo udalhauteskundeetan, artean institutuan ikasten geundela”), Lopez de Arana 2 (adib.: “Aizak, Joey, nori emango diozue zuek, lagunok, botoa udal hauteskundeetan?”), Hasier Etxeberria 2 (adib.: “Udal hauteskundeak etortzen diren bakoitzean gauza bera gertatzen zait: nagoen lekuan arrotza izaten naiz beti”), Iban Zaldua (“Azalean, Koreako albisteak, udal hauteskundeak, Hollywoodeko azkeneko eskandalua...”), Markos Zapiain (“Gaur egun ere, udal hauteskundeak botoz egitea nahiko demokratikoa da”), Irene Aldasoro (“Udal hauteskundeak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak 2003-12-17an isildua: “elkarketa librea”.

adib: udal 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Orduan udal liburutegira abiatu nintzen ziztu bizian. Udal langileen janzki urdinak. Udal ordezkariak. Batzordea alderdi bakoitzak azken udal hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera osatzen da. // hauteskunde 1 iz. pl. Karguak, bereziki herri karguak, hautatzeko bozketa. Udal hauteskundeak. Estatuko lehendakaritzarako hauteskundeak. Hauteskundeetara aurkeztu. Hauteskundeetan garaile atera. Hauteskundeak hurrean direnez gero. // abiapuntu iz. Abiaburua. Udal hauteskundeak abiapuntutzat hartuta.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa udal eta hauteskunde sarreretan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Udal-hauteskundeak.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa udal eta hauteskunde sarreretan.

udalbatza
iz. Udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua. Udalbatzak, osoko bilkuran, zorra barkatzeko erabakia hartu du. Altsasuko udalbatzak aho batez gaitzetsi ditu erasoak. Ikurrinari agurra egiteko, udalbatzako lau kide bakarrik elkartu ziren.

Aztergaia: udalbatza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batza.

udalbatzar
iz. Alkateak eta zinegotziek egiten duten batzarra. Udalbatzar istilutsua izan zuten duela ia bi aste.

Aztergaia: udalbatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batzar.

udalburu
iz. Udalbatzaren burua, alkatea. Izaera bikoitzaren arabera, alkatea, udalburu izateaz gain, estatuaren ordezkari ere izango da. Yolanda Barcina Iruñeko udalburua.

Aztergaia: udalburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alkatea.

Erabilera-oharrak

batez ere alkate udalburua esapidean erabiltzen da gaur, administrazioetan.

udalde
iz. Uda aldea. Udaldeko gau epeletan.

Aztergaia: udalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde.

udaldi
iz. Uda denbora, udako egunen multzoa. Aurrera zihoan udaldia. Zarautzen, udaldian hara joaten ziren handikien babesean.

Aztergaia: udaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

udalehen
iz. Udaberria. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari.

Aztergaia: udalehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'udaberria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. udaberri.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lehen.

udaleku
1 iz. Udaldia igarotzeko lekua. 1901ean 11.000 lagun inguruk aukeratu zuten Donostia udaleku gisa.
2 iz. Haur talde batek bere begiraleekin, jolasean-eta, udaldiko egun batzuk igarotzeko lekua. (Singularrean nahiz pluralean). Udalekuetan egon berria naiz, eta han oso gaizki jaten genuen. Haurrak hamabost egunerako udalekura eramango zituen autobusa iritsi zen.
3 iz. Udako opor garaian haur eta gaztetxoentzat antolatzen diren aisialdirako jarduerak eta ekintzak, begiraleek zainduta egiten direnak. Aldundiek antolatu dituzten udalekuetan, 7 eta 13 urte arteko 5.175 gaztetxok hartuko dute parte. Udan, bertso-udalekuak antolatzen dira Aubixan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan, udaleku bat antolatu du Lezaman.

Aztergaia: udaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

udalerri
iz. Udalak administratzen duen barrutia. Eudel, EAEko Udalerrien Elkartea. Ziortza-Bolibar udalerri independentea dela erabaki zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek.

Aztergaia: udalerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-herri.

udaletxe
iz. Udal administrazioaren zerbitzuak eta bulegoak dauden eraikina. Ik. herriko etxe. Udaletxera joan. Horrek jendetza erakarri zuen Iruñeko udaletxeko plazara txupinazoaren unean. Udaletxeko harmailetan. Udaletxeko batzar aretoan.

Aztergaia: udaletxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

herriko etxe, udaletxe.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

udalkide
iz. Udalbatzako kidea. Igandeko mezan udalkide guztiak bildu ziren. Eibarren, ohituraz, irailaren 29an izendatzen ziren udalkideak.

Aztergaia: udalkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

udalkide 6: Egin 1985 eta 1992 bitartean 3 ("HBko zinegotziek PNVko udalkideei ikurriñari emaniko ezetza honen arrazoia eskatu zieten", "Tolosako herrian arazo berdinak suertatu zirela eta udalkide batzuk haiek nola konpondu zituzten ikusita, neurri berdinak hartuko ditu Zarauzko Udalak kasu honetan", "Udalkideak ordaintzea zen azkenengo puntuan orain artean liberatu bakarra alkatea zenean HBkoek ez zuten ulertzen beste bi pertsona liberatzeko beharra zegoenik"), GAO 1992 3 (denak testuinguru berean: "Lehendakaria: alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udalkide : DFrec 7 (ZArg, Egin), AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

udalkide : HiruMila (munícipe, corporativo/a municipal), PMuj DVC (jurado concejal, edil, munícipe, regidor, policía, alguacil, guardia municipal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kide (cf. mahaikide, taldekide bezalakoak).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

udaltzain
iz. Herri edo hiriko bizitza zaintzeko eta udal aginduak betearazteko zeregina duen enplegatua. Ik. herrizain. Udaltzainek erasotzailea atxilotu eta berehala utzi zuten aske. Uda honetan, 90 udaltzain gehiago izango dira Donostiako kaleetan.

Aztergaia: udaltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-l+z-.

udaltzainburu
iz. Udaltzainen buruzagia. Udaltzainburuaren dimisioa eskatu zuten ehunka lagunek atzo.

Aztergaia: udaltzainburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira udaltzain buru , udaltzain-buru eta udaltzainburu : Bakarka/4 (""Laguntza handia da hori guretzat", esan omen du udaltzain buruak"), Elhuyar ("Angel da Udaltzain-buru eta Irene eta Iñaki udaltzainak"), Dantza ("Zer dela eta egin zien 1929an Udaltzainburuak armen errebista Nekazarien Sindikatu batekoei?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

udaltzainburu : Euskalterm 1 (oficial jefe de la policía municipal, jefe de la guardia municipal, jefe de la policía municipal) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

udaltzainburu : ElhHizt (jefe, -a de la policía municipal) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Udaltzainburua: Oficial Jefe (Policía municipal)".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

udaltzaingo
iz. Herri edo hiri bateko udaltzainen multzoa; udaltzainek betetzen duten herri zerbitzua. Donostiako Udaltzaingora deitu zuten erasoaren berri emateko.

Aztergaia: udaltzaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go(a): -go forma dagokie eratorri berriei; -zain-.

udara
iz. gip. Uda. Mendian zaintzen zituen ardiak udaran.

Aztergaia: udara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'uda'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. batez ere. Ik. uda.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "uda [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: h. uda jarri beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): ez da onartu.

udare
1 iz. Udareondoaren fruitua, biribil antza baina txorten aldean zerbait luzatzen dena, mami sendoa eta urtsua duena. Ik. madari; txermen. Udare umoak. San Joan udareak.
2 iz. Udareondoa. Orduan hostoberritzen dira sagarrak eta udareak.

Aztergaia: udare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

madari, makatz, txermen, udare formak begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) Ik. OEH argitaratuan madari, madariaga, madaridi, madariondo, madaritto, madaritxa, madaritxo, madaritze sarrerak; b) makatz eta konposatuak 20 eta makaztoi 1, gehienak B: Kk Ab I makatz 5 'bombilla' adierarekin: "Merkatu-eguna zan, eguraldija illun-illun eguan; emakumetxu bat sartu zan Artekale'ko saloki edo denda baten, eta ikusirik tximistargi-makatza, apur baten argijari begira-begira egon eta esan eutson etxeko-andreari", "Imini eban argi-makatza polito-polito bere zimeratxuan eta agur esanaz juan zan Ana-Mari ona", "Saloki-andreak artu ta imiñi eban beste makatzaren lekuban, berau kenduta, eta ederto argi egin eban", "Artu eutson argi-makatza saloskari edo denderiak, eta emon eutsozan atzera bost erlak, eta iñun diran atzalgundiak be egin eutsozan aditu erazoteko tximista barik, edo letrizidade barik denderiak esateban lez, etzala gauza argi egiteko etxera eruandako makatza"; makatz 'udarea, udareondoa' adierako 10: Mg PAb (zerrenda batean: "Sagarra; masustabia; makatza"); AB AmaE ("Ta Foru illak zuk ezin biztu ziñaizala / Makatz ustelik zeiñek osatu leike bada?"); Zait Sof ("Orain, ba, Oidipu'ren azken-erro-bizarretan edatzen zan argi-zirrinta ere, eriotza dakartzen beko Yainkoen makatzak, mingain-erokeriak eta biotzeko asarre biziak itzungi dute"); Akes Ipiña ("Ikustekoak egoten zirean bere basoak, bai mats korta, bai makatz; garrazta ta guztiek"); Alzola Atalak 5 ("Urraren ganetik, negu-sartuan dagon makatz zar arrotu aundi batek erakusten dauz adar igertuak", "Makatz aundi-aundia da"); Ibiñ Virgil ("Gau luze hura iokoan ematen dute ta garagarrez egindako edaria edaten dute, ta makatz garratzekin egindako ardoaren antzeko zerbait"); ezti-makatz : Arti MaldanB ("Ezti-makatza da aurkitua kalizan asturugaizki izan"), madari-makatz : Alzola Atalak 4 (adib.: "Agatx lodi baten neurriko mukurra aukingo dau, bai. Madari-makatza, esaten dautsagu guk"); makaztoi : Alzola Atalak ("Landa berdezkak. Makaztoi bat. Kerizak"); c) txermen eta konposatu 'udarea, udareondoa' adierako 8, G: txermen 6: Mb IArg I ("Ta gero ezten zorrotzak dituzte euli zanka luzez, zeruko suz ta milagrozko aizez erre ziozkan bazter guzietako gari ta labore ziranak, bai ta frutaldietako sagar, udare, txermen, mats eta beste jan-gai guziak ere"); VMg ("Agertu ziran maira aritz aleak, intxaurrak, uurrak, mispillak, txermenak, aranak, sagarrak, ta zer ez?"); Izt C 2 ("Gizonaren laguntzarik orduraño, eta askoz geroago ere, artu bageko aitzondo ezadetsu oetan arkitu izan zituen ugari, izakiak doaindurik berenez ematen dituzten garau eder gozoakin ondo janzitako Gerixa, Aran, Udare, Txermen, Muixika, Albertxigu, Sagar, Masusta (...) eta beste anitz", eta "Nekazariaren langintza, berak darabiltzaten lur, eta oek ematen dituzten ondasunen izenak" izenak zerrenda batean); NEtx LBB ("Bein usteltzen diran txermenak, ez ditun geiago loratzen"); Munita ("Fruta-arbola guztietatik dauzkazu an: sagar-mota asko ta onak; bai goizekoka ta bai negukoak; iñun ez bezelako gerezi-mota asko; melokotoi ta aran ederrak; piko, urra, intxaur eta mizpirak; iñun ez bezelako urdare edo txermenak... edozer billatuko dezu Araman bere garaian"); Mg CC txermen pinta , txermen mendu 2 ("Eztitzen danean madari, edo txermen pinta eder bat irasagar baten ondo, edo oñean, ekusiko dezu nola irasagarrak ezduen aldatzen madari mendua irasagar izatera, ta bai madari edo txermen menduak irasagarra, madari arbola izatera"); d) udare , konposatu eta eratorriak 71, G-L-BN: udare 56, 'Pyrus communis' adierakoak: Mb IArg I; Echag; Izt C 3; Dv Lab 2; Bil; Arr GB; Sor Bar; JE 5; Ag G 5; A Ardi 2; Barb Sup 5; Jaukol Biozk; Or Mi; Zub; Ldi UO; Lf Murtuts 2; Or Aitork 6; Anab Poli 2; Zait Plat 4; And AUzta; Osk Kurl 2; MAtx Gazt; Salav 2; Ibiñ Virgil 2; NEtx LBB; Uzt Sas 2; urdare Munita; udare(-)arbol Sor Bar 2; Anab Poli; udare hazi Dv Lab; udare landare Barb Leg; udare-baratz EA OlBe; udare-sagar Mb IArg I; Sor Bar; san juan udare Sor Bar; udareondo Or Aitork; udarondo Osk Kurl; Ibiñ Virgil 2; udaretze Hb Esk.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) madari 20 dira, 'udarea, udareondoa' adierarekin: E. Mujika 3; Osk Kurl; J. A. Arkotxa; X. Kaltzakorta 6; EGram II; OinEntz/5; P. Ezkiaga; X. Amuriza 2; Txor-Txor/5; I. Gaminde 2; Bi ta Bi/4; madariondo 5 ager.: X. Kaltzakorta; Txill 2; Bi ta Bi/4 2; b) makatz 3 ager.: 2 izen: Elizdo Atzetorkia ("Adi zazu: Makatza txertatzen degu"); Satarka ("Makatzak, amabi, 1,10 laurleko / Piperrak, amabi, 3,25 laurleko"); izenondo 1: B. del Teso ("Aspalditik kamara lepoan harturik borrokan jardun duen Gutierrez Alea maisuak eta gazte makatz eta hezigaitza den Juan Carlos Taibok ez dute begirada pausatzen Miamin eta ez diete amerikanoei erreguka deitzen"); basa-makatz Ir Lapur ("Guk ere bizi nai dugu, oiu egin nien; gizonak gera zuek bezela, eta zuen janari ondarrak eman nai ezpadizkiguzue, orrako basa-makatz oietara igotzen utzi gaitzatzue, udare min oiek jan ta gure gosea il dezagun"); c) txermen 2 ager.: Lek ("Baratzan dago txermena / Ondotik gora lerdena: / Etxeko andria kopla dezagun / Nagusiaren urrena"); MItziar ("Eta alanbra eziz itxitako baratza ere, ba dute, txermena, mixurka, aran, briñoe, eta beste orrelako zugaitz askorekin"); d) udare 25 ager. 'madaria, madariondoa' adierarekin: EEs 1927; Elizondo LoreUsain; Ir Lapur; P. Etcheverry; Euzkadi 1915; El Día 1934; Basarri; J. Dorronsoro; G. Egaña; J. L. Davant; Elhuyar; Saioka/6; HezkSaila 1984; UZEI 2; J. Arriola; J. M. Irigoien; J. M. Suraso; Egin 1988 2; I. Aldabe; J. M. Lertxundi; Ingurunea/3; Ingurua/3; Matematika/LH; udari 1 Abeletxe GaziG; basa-udare Ir Lapur; udare txerto EEs 1927; udare (Kim.) Elhuyar 1 ("Kontuz, azido kontzentratuak pipeteatzeko udarea erabili beti!"); udare-ondo , udareondo J. Dorronsoro eta I. Aizpuru 2; udaretegi Iratz.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

madari : DFrec 2; AB38 21; AB50 2; HiztEn; LurE; Euskalterm 3; madari-dantza : LurE (Luzaideko dantza baten izena); madari makatz : LurE (AS: basoan berez hazten den madariondoa); madariondo : HiztEn; LurE; AB38 7; Euskalterm 2; madarisagar : HiztEn (zabal baino luzeagoa den sagar-barietatea); LurE (madari-sagar: sagar-mota, formaz biribila eta bi muturretan zapala, mami samurra eta txokolate kolore argiko azala duena — Pyrus malus); madaritxa : HiztEn (L udareondo basatia); makatz : AB38 1 (silvestre); AB50 1 (peral); HiztEn (1 fruitu-zuhaitzez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena; besterik adierazten ez bada, horrelako udareondoa 2 horrelako zuhaitzen fruitua, eta besterik adierazten ez bada, horrelako udarea); LurE (fruitu zuhaitzez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena; besterik adieratzen ez bada, horrelako madariondoa // horrelako zuhaitzen fruitua, eta besterik adierazten ez bada, horrelako madaria); txermen : HiztEn (1 ik. udare 2 udare-mota bat, txikia eta gozoa); udare : AB38 19 (1 peral); AB50 3; HiztEn (1 udareondoaren fruitua 2 udare-forma duen gomazko ontzi gisakoa, airea, likidoak, etab. botatzeko erabiltzen dena); LurE; Euskalterm 35 (Bot.); Euskalterm 2 (Elektr./Kim.); udareaga (Ipar. udare-pila); udare-formako : Euskalterm 2 (piriforme); udare zuhaitz : AB50 1; udarekara : Euskalterm 2 (piriforme eta tomate udarekara); udareondo : AB38 3 (udare-ondo, udareondo, udarondo); AB50 1; HiztEn; LurE; Euskalterm 2; udaretze : HiztEn (BN).

Sektore jakin bateko informazioa

ik. a) madari, udare fitxako hustuketa Izendegian: madari : Txill EBatua; X. Kintana Hizt80; LMuj DGT; PMuj DCV; Lcc Landare-izenak; Bouda-Baum; Gordailu IkastHiztegia; makatz : PMuj DCV; txermen : Peillen; PMuj DCV (eta xermen ); txerrimen : PMuj DCV; udare : Txill EBatua; Gordailu IkastHiztegia; X. Kintana Hizt80; Bouda-Baum; LMuj DGT; PMuj DCV; Dv Lab; M. Aizpurua; eta b) madariondo, udareondo fitxakoa: astamadari : Lcq; Bouda-Baum; atxere : Lcq; basa-udare : Lcq; LMuj DGT (basaudare); basamadari : LMuj DGT; ma-altz : Bouda-Baum (peral silvestre); madari : Carreras y Gandi GGPVN; Guinea Vizcaya; Mg PAb; Gordailu IkastHiztegia; Lcq; PMuj DCV; madari arbola : Lcc Landare-izenak; madari(-)ondo : Polunin Flores de Europa; Polunin Arboles y arbustos; Guía PlantMed; Gatxitegi Laborantza; PMuj DCV (eta madarikondo ); Saioka 4/NaturA; Saioka 7/NaturA; LMuj DGT; madaritxa : Lcq; madaritze : PMuj DCV; makatz : Mg PAb (basatia); X. Kintana Hizt80; LMuj DGT; matza : Guinea Vizcaya; txermen : JIr OnomBot; PMuj DCV; Bouda-Baum (peral silvestre); txermin : JIr OnomBot; udalondo : PMuj DCV; udare : Guinea Vizcaya; Gordailu IkastHiztegia; Carreras y Gandi GGPVN; Lcq; PMuj DCV; udare-txertatu : Lcq; udareondo : X. Irigarai; Estatistika. Nekazaritza; LMuj DGT; udaretxa : Lcq; udaretze : Gatxitegi Laborantza; xermen : Bouda-Baum (peral silvestre).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

a) madari : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA (1 pera 2 guadapero, peral silvestre 3 céntimo — moneda 4 eufemismo de madarikatu); PMuj DVC (1 (c) pera 2 AN céntimo, centavo, ochavo); madari-antzeko : PMuj DVC (piriforme); madari-bazi : PMuj DVC (perada, dulce de pera); madari-latz : DRA (adib.: pera áspera imperial); PMuj DVC (pera imperial); madari-toki : PMuj DVC (pereda...); madari-txirri : DRA (palo nudoso); PMuj DVC (B palo nudoso); madari arbola : EuskHizt (adib.); madari(-)dantza : EuskHizt (AS); EskolaHE; DRA (madari-jantza: danza de la Pera); madari(-)makatz : EuskHizt (AS); EskolaHE (AS: basoan berez hazten den madariondoa — Pyrus pyraster); HiruMila (AS: peral bravío); DRA (B-ar peral bravío); PMuj DVC (adib.: B peral bravío; B perucha, peruétano); madari sagar : EuskHizt (adib.); ElhHizt (madarisagar: pero — variedad de manzana); HiruMila (pero, manzana de forma alargada); EskolaHE (sagar mota —Pyrus malus); HaizeG BF (madarisagar: pomme pérasse); Lh DBF (madarisagar: pomme pérasse, que a parfum ou goût de poire); DRA (B-l-mu pero, manzana de forma prolongada); PMuj DVC (BBN jauda negra, BL pero); madariaga : Casve EF (lieu planté de poiriers); HaizeG BF (lieu de poiriers); Lh DBF (lieu planté en poiriers); PMuj DVC (pereda, peraleda, vergel de peras); madariardo : EuskHizt (adib.: madari ardo); Lh DBF (eta madariano, madariarno: poiré, vin fait avec des poires), DRA (madari-arno: vino de peras); PMuj DVC (madari-ardo: perada — bebida; madari-arno: sidra de peras); madaridi : Casve EF (lieu planté de poiriers); Lh DBF (v. madariaga); PMuj DVC (peraleda, pereda); madariki : PMuj DVC (perada, dulce de pera); madarilatxa : Lh DBF (poire, poirier sauvage); PMuj DVC (madari-latxa: L pera silvestre); madariondo : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF (eta madarihondo); DRA (madari-ondo: AN, B, L); PMuj DVC (madari-ondo eta madarikondo); madaritxa : ElhHizt (L. peral silvestre); HiruMila (peral silvestre); Lh DBF (eta madaritsa: poirier sauvage); DRA (L-ain peral silvestre); madaritxo : PMuj DVC (perojo); madaritza : PMuj DVC (ANB perucha, peruétano); madaritze : Casve EF; Lh DBF (1 poirier 2 grande quantité de poires); DRA (1 BN peral 2 gran cantidad de peras); PMuj DVC (1 perucha, peruétano 2 BN peral); Doniane-madari : DRA (adib.: peras de San Juan; las hay también de San Pedro, Santiago, Nuestra Señora del Carmen, etc., y se designan anteponiendo cada uno de estos nombres a madari); erle-madari : DRA (adib.: B peras de abejas; son pequeñas, rojas y sabrosas); eztitzagako madari : DRA (adib.: B-mu peras de árbol no injertado); Gabon-madari : DRA (adib.: Bc peras de invierno que se conservan largo tiempo); gozo-madari : DRA (adib.: B-ar secas, a propósito para conservarlas en dulce); iñurri-madari : DRA (adib.: Bc peras que saben a hormiga); kalabazila-madari : DRA (adib.: B-tx peras de campana o calabacín); txilin-madari : DRA (adib.: B m peras de campana o calabacín); b) makatz : EuskHizt (fruitu zuhaitzez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena; besterik adierazten ez bada, horrelako madariondoa // horrelako zuhaitzen fruitua, eta besterik adierazten ez bada, horrelako madaria); ElhHizt ( 1 frutal bravío, silvestre; guadapero, peral silvestre 2 fruta silvestre; peruétano, pera silvestre); HiruMila (1 árbol frutal bravío 2 toda pera, en general 3 guadaña 4 peruétano, peral silvestre 5 bravío, hablando de árboles); EskolaHE (fruitu zuhaitzez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena; besterik adierazten ez bada, horrelako madariondoa // horrelako zuhaitzen fruitua, eta besterik adierazten ez bada, horrelako madaria); Lur EG/CE (frutal silvestre) eta EF/FE (arbre fruitier sauvage, fruit sauvage); Casve EF (arbre non greffé, franc); DRA (1 AN-lez, B-m, Gc arbol frutal bravio 2 B toda pera, en general 3 G-its especie de cereza 4 G-and regoldo, castaño borde o silvestre 5 guadaña 7 peruétano, peral silvestre 7 G-and, Araq. mella 8 bravío, feroz, salvaje 9 bravío, fig., hablando de árboles y plantas silvestres); PMuj DVC (1 frutal bravío, frutal silvestre 2 B perucha, peruétano 3 G cereza silvestre 4 guadapero, peral silvestre: udare makatz 5 (c) regoldo, castaño borde 6 B avugo, fruta del avuguero 7 B makatz makila: palo nudoso 8 B dalle, guadaña 9 G mella, muesca, corte, incisión, festón 10 inmortificado); makatz-ondo : PMuj DVC (B avuguero); makatz makila : DRA (makatz-makilla: Bm palo nudoso); PMuj DVC (adib.: palo nudoso); makaztu : PMuj DVC (1 G desportillar, desbocar, mellar 2 descabalar 3 G empeorarse, enconarse, agravarse 4 asilvestrarse); basamakatz : DRA (adib.: B peras de árbol no injertado), gerezi(-)makatz : HiruMila (AS: cerezo bravío); PMuj DVC (adib.); sagar(-)makatz : HiruMila (AS: manzano bravío); PMuj DVC (adib.: manzano bravío); udare makatz : PMuj DVC (adib.: peral silvestre); c) txermen : EuskHizt (Gip. udarea; berezk. udare mota txiki eta gozoa // txermen zuhaitza); ElhHizt (1 G pera ik. udare 2 pera pequeña y dulce); HiruMila (1 peruétano, cierta pera pequeña y dulce; en algunas partes se dice asía la pera en general 2 injerto); EskolaHE (udarea; bereziki udare mota txiki eta gozoa); Lur EG/CE (pera) eta EF/FE (poire); Casve EF (poire); DRA (G-azk-azp-bid-zeg pera, en general 2 AN, BN-s, G-etx-ori peruétano, cierta pera pequeña y dulce 3 B-oñ, F. Seg. injerto; xermen: BN-s peruétano; zermein: R perucha, peruétano; zermeña: adib.: R peras de árbol no injertado); PMuj DVC (1 G pera 2 (c) perucha, peruétano 3 B injerto; xermen: BN perucha, peruétano, cermeño; zermein: R perucha, peruétano; zermeña: R pera de árbol no injertado); txermen-atze : PMuj DVC (cermeño, especie de peral); txermen-ondo : PMuj DVC (cermeño, especie de peral); txermendu : DRA (1 G-gab podar la vid 2 injertar F. Seg.); PMuj DVC (1 injertar 2 G podar la vid); zermeinatze : PMuj DVC (R avuguero); d) udare : EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF (1 fruit, en gen. 2 poire); DRA (1 pera 2 bombilla eléctrica eta udari Erramuspe); PMuj DVC (1 pera 2 bombilla eléctrica 3 perinola, perilla); udare-antzeko : PMuj DVC (piriforme); udare-arbola : EuskHizt (AS); EskolaHE (adib.: udare arbola); udare-baratz : PMuj DVC (vergel de peras); udare-egosiak : PMuj DVC (compota de peras); udare-moskada : PMuj DVC (pera mosqueruela); udare ardo : EskolaHE (adib.); HaizeG BF eta Lh DBF (udarearno: poirée); PMuj DVC (udar-ardo: vino de peras, udare-ardo: bebida de pera, udare-arno: L perada, sidra de peras); udare makatz : PMuj DVC (adib.: guadapero); udare(-)sagar : EskolaHE (adib.); HaizeG BF (udaresagar: poire à goût de pomme); Lh DBF (udaresagar: varieté de poire, à goût de pomme); DRA (para Larramendi pero o perojimen; para Azkue jauda negra, manzana negruzca o pequeña); PMuj DVC (pero, AN jauda negra); udareaga : ElhHizt (Ipar.); Lh DBF (quantité, tas de poires); DRA (montón de peras); udaredi : PMuj DVC (peraleda, pereda); udarekata : PMuj DVC (piriforme); udareki : PMuj DVC (perada, dulce de pera); udareondo : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Casve EF-DRA (udarondo); HaizeG BF; Lh DBF; PMuj DVC (eta udalondo); udaretxa : HaizeG BF (poire sauvage); Lh DBF (1 poirier sauvage 2 poire sauvage); DRA (peral y pera silvestre BN Harriet eta udaritxa AN, Lacoiz peruétano, peral silvestre); PMuj DVC (udaritxa: AN perucha, peruétano; perojo, pera pequeña; AN avugo, fruta del avuguero); udaretxo : PMuj DVC (perojo); udaretze : EuskHizt; ElhHizt (Ipar.); Casve EF; Lh DBF; DRA (Gachiteguy, Laborantza); udaritz : PMuj DVC (perucha, peruétano); txingurri-udare : DRA (adib.: Gc peras que saben a hormiga).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: udare(-)arbola 'udareondoa'.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E208: "Ez ote litzateke komeniko madari hitzarekin berdintzea? udare = madari". // BAgiria (1999-12-16): "... parekotzat ematea ez da onartu".

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

udare-arbola.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pyrus communis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "udare/madari bikotea dagoen arren, gogoratzekoa da bigarrenak ba duela toponimian eta deituretan tradizioa, lehenak ez bezala. Txer(re)men gisakoak, ordea, ba dirudi madari-moeta bereziei dagozkiela" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  udare = madari berdintzea komeniko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): ez da onartu.

udare arbola, udare-arbola
iz. Udareondoa. Apaizaren udare-arbola ederra alerik gabe utzi zuten.

Aztergaia: udare arbola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'udareondoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

udareondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arbola.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

udare sarrerari dagokion azpisarrera.

udareondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuriak dituena eta fruitutzat udareak ematen dituena (Pyrus communis). Ik. madariondo. Gure mahastiaren mugatik hurbil, udareondo bat zegoen udarez betea. Udareondoak txertatu.

Aztergaia: udareondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: udareondo; madariondo : Pyrus communis.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pyrus communis.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

madariondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Pyrus communis.

udaretze
iz. Ipar. g. er. Udareondoa.

Aztergaia: udaretze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. g.er. 'udareondoa, madariondoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. (g.er.) Ik. udareondo, madariondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tze/-ondo.

udaro
adb. Uda guztietan, uda oroz. Etxea genuen Hondarribian, eta udaro joaten ginen.

Aztergaia: udaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-11-09
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-12-17 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. udaero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Hiztegiak "udazkenero" ere badakar eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Onartu da udaro forma, eta bere soilean eskainiko da.

udate
iz. g. er. Udaldia. Egunak joan, egunak jin, udatea pasa, eta ezjakinean gelditu nintzen.

Aztergaia: udate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'udaldia'.

udatiar
iz. Udako oporraldia igarotzera toki jakin batera doan pertsona. Udatiarrak joaten hasi dira.

Aztergaia: udatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHn udatiar (Zerb Azk) eta udatar (Txill Let) iz. bana jaso da; EEBSn udatiar 1 (G: M. Manzisidor); besteetan, udatiar : DFrec 16, AB38 2, AB50 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; udatar : HiztEn, Euskalterm 1.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Txill (“Udatarrak joaten asi dira, freskua dela bide eta bere berera itzultzen ari da Altzura”), Zerb Azk (“Ez du balio udatiarrak aipatzea”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

udatiar izlag. 1 eta izond. 3: Casve Amikuze (“udatiar jendea”); J. Sarrionandia (“irakurketa udatiar“), P. Zubizarreta (“denborale udatiar hari”), J. Basterra (“inbasio udatiarra bezela hedatzen dira”) // Casve Amikuze (“udatiarrentzako oihal-etxolak“), SEIE (“udatiarrentzat jostaleku gisa”), Herr (“Udatiar bat”, “udatiarrak tirokatzea!”, “Udatiarrek badute hor nun zer ikus eta ikas”, “udatiarrak ttipitzen ari dira”), E. Larre (“Hortan elgar iduri plaiako udatiarra eta erlea”), M. Manzisidor (“mundu guztiko udatiar eta ikusketarien bildu-leku gertatu zan”), Gabai/8 (“udatiarrak eta pijoak orohar”), Hiriart-U (“Orai gure bidetan udatiarrak ikusten ditugun bezala”), Zipristin/7 (“udatiar askok”), XArb (“haiek zuten eginen udatiarrekin”), K. Izagirre (“udatiar bat seguruenik”, “berrogeita bat urtez etorri zen udatiar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

udatiar : ZTC 2, J.R. Aihartza (“zingira-mirotza udatiarra den arren,…”, “udatiar gisara”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

udazken
1 iz. Lau urtaroetan hirugarrena, Ipar hemisferioan iraileko ekinokziotik abenduko solstiziora hedatzen dena. Ik. larrazken; udagoien. Guretzat udazkena denean, Argentina aldean udaberria esnatzen da. Udazken arratsalde batez. Datorren udazkenean. Udazkenean hostoak bezala. Jondoni Mikelen jaieguna udazkeneko behera beharraren aitzindari izan ohi da. Udazken aldera, berriz, nahiko gaztaina izaten genuen.
2 iz. Pertsona baten bizialdian, zahartzarotik hurbil dagoen garaia. Bizitzaren udazkena da. Gizonaren udazkena.

Aztergaia: udazken

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-10-31 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-azken.

udazkenero
adb. Udazken guztietan, udazken oroz. Udazkenero kontzertuak antolatzen zituen udalaren laguntzarekin.

Aztergaia: udazkenero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-12-17 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero: lau urtaroen adierazleetan jaso da -ero osaerakoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper