txerto
1 iz. Landare baten enborrean edo adar batean txertatzen den beste landare baten adarra. Ik. mentu. Hauta ezazu txertoa arbola gaztean eta ez zaharkituan. Madariondoa, txertoen bidez antzaldatuta sagarrak ematen. 2 iz. Txertatzea. Txerto batzuk landarearen beheko aldean egiten dira; goiko aldean beste batzuk. Azaleko txertoa eta txerto ziriduna.
3 iz. Pertsona edo animalia bati gorputzean sartzen zaizkion bakterio edo birus ahulduak, horiek sortzen dituzten eritasunen kontra babesten dutenak. Koleraren kontrako txertoa.