8 emaitza topa bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

topa
iz. Topatzea, edalontziek elkar jotzea. Germanek xanpaina banatu du kopetan eta Mimiri begira daude beste hirurak, toparen zain.
Azpisarrerak

Aztergaia: topa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

elkar topa (puntu batetan).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: topa egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

topa egin.

topa egin
ad.-lok. Topatu, edalontziek elkar jo. Egin dezagun topa! Topa egiok bizitzari.

Aztergaia: topa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

topa sarrerari dagokion azpisarrera.

topagune
1 iz. Topalekua. Etxe haietatik urrun antzean zegoen sagasti eder bat izan genuen ohiko topagune Margak eta biok.
2 iz. Topaketa (jardunaldia). Zergatik antolatu duzue Mexikon Euskal Herriko bakearen aldeko topagune hau?

Aztergaia: topagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:018 2003-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

topagune (eta kultur topagune 1) 19: Egin 1988 2 ("Ezinbesteko topagune bilakatu da Durangoko Azoka", "Etxenikeren eritziz, UEUren zeregina inportantea da, batez ere euskaldunen topagunea eta Euskal Herri osora zabalik dagoen erakundea delako"), R. Berriozabal ("Badugu EAJn gure-gurea dugun ekintza eremua, batzokia, beste egiteko askoren artean euskararen erabilerarako alderdikideen topagune eredugarria eta euskalduntze-alfabetatze ikastaroetarako izan beharko lukeena"), J. Cillero ("Etxea, eskola, kaleko topaguneak ezan dira betidanik gazteen ezpaziorik erabakiorrenak" — sic), Orhipean ("Tutera hiria kultur topagune bihurtu zuten"), DNoticias 1995 ("Bazkideen topagune izan dadin lan egitea"), Galtzaundi 1995 2 (adib.: "Lehen topagunea Billabona izan zen"), J.M. Aranalde ("Harek gauza bat adierazi nahi zion entzulegoari: alegia, bertsolari zahar eta berrien arteko topagune bat izan zela herri hartakoa"), J. Arretxe 2 ("Horretarako hiru topagune nagusi zeuden"), Historia 1998 ("Almirallek Centre Catala delakoa sortu zuen, katalanista guztien topagunea izan zedin"), L. Alberro ("Kultura desberdinen arteko topagune bihurtu zaizkigu"), Euskararen Unibertsoa ("Koordinakunde, Federazio, Konfederazio, Topagune"), Haur eta Gazte ("Topaguneak eta prestakuntzaguneak finkatzea sustatuz"), DV 1999 ("Apiril-maiatzean zazpi aldiz gauzatuko da, ondorengo sei tokiotan eta Topaguneak antolatutako Kultur Errota izeneko zirkuitu barruan"), Herr 1999 ("gaitzeko ederlan erakusketa muntatua da [...] Hori da Nafarroako arte plastikoen topagunea"), Estitxu Arozena ("Urtero bestaren bat antolatzeaz gain, urtean osoan topagune bat bihurtzen da, bertan bizi diren euskaldunentzako" — sic), Berrietan 1999 ("Erreserba, ekitaldi ludiko baten bidez, jendeari ezagutaraztea eta oroimenerako topagune bihurtzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // topagune : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

forma berria, oso hedatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

topaketa
1 iz. Topo egitea. Bazkalondo hartan, osaba Joanek indiarrekin behin izandako topaketa kontatu zuen. Espero ez nuen topaketa deserosoa.
2 iz. Batez ere pl. Jakintza arlo, arte jarduera edo lanbide jakin batean ari diren pertsonen arteko bilera moduko jardunaldia. Iparraldeko bertsolari gazteen topaketak egingo dituzte Bidarrain. Herriarteko mendizaleen topaketak.

Aztergaia: topaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

topaketa 1, MEIG ("Erailketak, berriz, topaketak bezain ugariak ditugu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

topaketa 37:Txostena 1978 ("Nazioarteko topaketa zenbait burutu zen"); K. Santisteban ("Erabaki zuten, topaketa ospatzeko, aurrean zuten etxea ebastea"); Deia 1986 eta 1991 (adib.: "Eibarko topaketan hartzen dute parte, beste 1200 abotsekin batera"); P. Unzueta ("Ebakerari buruzko topaketetara, agertu zen jendea"); Elhuyar ("Txapelketa liga erara antolatzen da, topaketak igandero ospatzen direlarik"); UZEI ("Larogei urte lehenago topaketa urte gutxitan egin zen bezala, orain berriro ere bateratsu [1421-1435] ekiten zaie irla haien konkista-kolonizazioei"); J.I. Hartsuaga ("Topaketa bakoitzeko arrazoietan sakondu gabe, bi gauza daude argi: Yayatiren kasu itzeletik kanpo, guztiak jainkoen iniziatibaz Lurrean gertatutakoak direla"); G. Nazabal 2 (adib.: "Argitalpenak, erakusketak, katalogoak, simposiumak, topaketak [...], bata bestearen atzetik datoz"); Anai elkarte bat ("Jainkoa eta gizakiaren arteko topaketa sinbolizatzen du"); J.C. Alonso 2 ("Topaketa basamortuan izan da — Jainkoa eta gizakiaren topaketa"); Zer egin dezaket/1989 ("Nazioarteko bidaietan gazteen joan-etorriak eta topaketak hobetzeko egina da"); Hemen 1989 ("literaturaren ondorio atseginen bila gabiltza: fama, elkarrizketak, topaketak"); MAtx ("Topaketa eta simposio gisako zerbait ez legoke lekuz kanpo elkarri arazoen berri emateko"); UnescoAlb 1990 ("Topaketa horren emaitzetako bat Art Nouveau-k inspiraturiko arkitektura estilo berria hasi zen agertzen"); Egunk 1991-1998 5 (adib.:"kazetari horien artean izan zen DVko Alberto Suriok solasaldian egondako beste baten lana -Vasco Presseko Cayetano Gonzalezena- hartu zuen topaketaren kronika-elkarrizketa isladatzeko"); F.J. San Martin ("Futurismo eta faxismoaren arteko topaketa berri hau 1923-24ean gertatu zen"); I. Aranbarri ("ez zuen gizartea ezustean harrapatu Gasteizen PSE-EEk euskararen inguruan burutu zituen topaketak"); Jakin 1995 ("Horren froga dira 1993 urteko Bertsolamintza ihardunaldiak eta topaketak"); DNoticias 1995 ("Topaketa honetan kanta berriak aurkeztuko dituzte"); A. Agirre ("ugaldu egin ziren borroka eta topaketa armatuak"); T. Irastortza ("Hurrena, topaketa dator"); J. Elortza ("Viveiroko gure topaketa beti bezain atsegina izan zen"); Orientalismoak ("Panikkarrek kulturen arteko topaketa sustatu nahi du"); E. Arozena 3 (adib.: "zerbait esateko zuenak Donostian esaten zuela, horretarako bi bide sendo hauek erabiliaz: Bata Argitalpenak eta bestea Topaketak"); P. Zubizarreta ("topaketa haren ozpina egun hartan bertan are gehiago ozpindu zitzaidan"); J.M. Sarasola ("bera han egotearekin lehen topaketako hunkipena galaraziko zuenaren beldur, aldendu egin zen pittin bat"); antzerki topaketa (+ euskal antzerki-topaketa 2, antzerti topaketa) 2: P. Urkizu 3 ("alde guztietan eratzen dira antzerti topaketak"; "Hauen artean 1983. urtean Azpeitin eratu ziren Lehen Euskal Antzerki Topaketak"); B. del Teso ("Azpeitian egiten diren Euskadiko Antzerki Topaketek parte izango dute zirkuituan"); aurretopaketa 1: BatzAgiriak 1985 ("Akademien arteko bilera prestatzen joateko aurretopaketa bat Urtarrilean Madriden egitea, eskatu zion Villasante jaunari"); elkar-topaketa 1, J. Amezaga ("Rock musika eta bertsolaritzaren arteko elkar topaketa honen adibide baterako, ikus..."); euskal rock-topaketa 2, DNoticias 1995 (adib.: "Euskal Rock Topaketa burutuko da"); Deia 1987 ("Buru belarri sartuak gaude V.en Euskal Antzerki Topaketetan"); kirol-topaketa 1, Ikastola 1992 ("Araban ere kirol topaketak bultzatzen ari dira"); koru-topaketa 1, Deia 1987 ("I Koru Topaketetan ere hartzen dute parte"); zine-topaketa 1, Saioka/6 ("Galdakaon / Zestoan zine topaketak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

topaketa : DFrec 28, AB50 8 (teknika-t. 2, zientzia-t. 1, zine-t. 1, zinema t. 1); AB38 4, HiztEn, Euskalterm 6 (t.-espazio 1, t.-talde 1) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

topaketa : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-10-15): hurrengorako.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

onartzekoa da, lantaldearen ustez, erabili-hedatua baita, eta ez baitu lehiakiderik.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

forma berria da, eta aski hedatua; baina horren osaeraren egokiaz zalantzak ditu batzordeak: '(norbaitek zerbait) topatzea' adierako topaketa bat atera daiteke topatu aditzetik; baina zein oinarri du eta zein eratorbide 'pertsonen arteko topo egitea' adieran zabaldu den honek?

topaldi
1 iz. Topo egitea. Anbulatoriokoa bezalako beste topaldi bat gertatuko balitz...
2 iz. Toki jakin batean elkartzea. Hiru topalditara segidan huts egin zuen. Hilabeteotan elkarrentzat hitz gogorrak izan dituzten arerioek egoera irauli dute aurrez aurreko topaldian.

Aztergaia: topaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh57 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 56; ETC: 108.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: topaldi 1 choque, golpe. 2 brindis. 3 encuentro; Labayru: topaldi 1 iz. choque, golpe. 2 iz. brindis 3 iz. encuentro; NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da, baina adierak bereiztea komeni da; ‘topaketa’ adierarako ez da beharrezkoa.

topaleku
iz. Elkartze lekua. Ik. topagune. Gazteen topaleku dira gaztetxeak.

Aztergaia: topaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

topatu, topa/topatu, topatzen
du ad. Aurkitu. Bidea topatu du azkenean. Biek elkar topatuz gero, berez bezala dator elkarrizketa bizia.
Ohiko lexiak

Aztergaia: topatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

topatu, topa(tu), topatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

topatu, topa, topatzen.

topazio
iz. Harribitxi horia eta gardena, aluminio eta fluor silikatoz osatua. Topazioak bere bertutez iraungitzen du gutizia lohien sua.

Aztergaia: topazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

topaz Topacio. v. bertori, topazio. - Zortzigarrena berillez; bedratzigarrena topazez. Lç Apoc 21, 20 (He, Dv, Ip topaz; TB bertori). Urrea eta topasa / preziatua. EZ Eliç 239. / TOPAZ-HARRI. "Chrysopterus, pazharria, topazharria, opazharria" Urt V 12.; topazio, topazi. Topacio. v. topaz. - Zortzigarrena beriloa, bederatzigarrena, topazioa. Ur Apoc (G) 21, 20 (Ker, IBk, IBe topazio, Ol topazi). Topazio esaten zaion beste arri mota bat. AA III 351 (v. tbn. 580); topazion. Topacio. v. topaz. - Hargatik Dabitek Iainkoaren hitza konparatzen du topazion erraiten zaion harri preziatuarekin. SP Phil 262 (He 264 topazion deritzan). / s.u. esmeralda: Sardioa eta topazioa eta esmeralda. Ur Ex 28, 17 (Dv, Bibl esmeralda, Ker esmeral). / s.u. meatze: Meatzeetan arkitzen diran urre-zillar, topazio [...]. Mb OtGai I 66.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

topazio 8 ap. ZTC (Geologia HE 4, Laborategiko antolaketa eta kudeaketa 2, Arrasateko Eskola Politeknikoa 1, Natur Zientziak DBH 1); topazio 9 ap. EPG (BiblE 6, Oskar Arana 1, Mirentxu Larrañaga 1, Lopez de Arana 1) // Cf. IZkoak: topazio: BiblE (Ir 28,17; 39,10; Ez 28,13; Jb 28,19 — id. Ur, Ker); topazi: Ol (ibid.); topaz: Dv (ibid.).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper