7 emaitza susmo bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

susmo
iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo;  + aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. || Zentsurak susmopean jartzen du egilearen lana. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe.

Aztergaia: susmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:susmo izan. du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

susmo izan.

susmo gaizto
iz. Susmo txarra. Sustrai gabeko susmo gaiztoak. Susmo gaiztoak bere buruaren jabetasuna galtzeko zorian jartzen zuen.

Aztergaia: susmo gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMO GAIZTO Sospecha (de algo malo). Erdalerrian susmo gaiztoa, / aiek nitaz, nik aietaz. Or Eus 197. Susmo gaiztoak bere buruaren jabetasuna galtzeko zorian jartzeraño. Etxde AlosT 73. Alako susmo gaiztoa jarri zitzaidan. Anab Aprika 67. Sustrai gabeko susmu gaiztoak. Ayesta 15.

susmo gaizto 3: Berria 2 (“Atzean geratu dira Realak Txapeldunen Ligarako fitxatu nahi izan zuenean sortu ziren susmo gaiztoak (berak ere fitxatu nahi zuen), baita Patxi Izko presidentearen haserrea ere”), DiarioVasco (“Susmo gaiztoak sortu zaizkit niri, bai?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmo gaizto 12: Markos Zapiain 2 (“%100 Basque-ko denbora, susmo gaiztoa sentitzetik susmo gaiztoa gauzatzera doa, gainbehera”), Jon Muñoz 2 (“-Hil? - Susmo gaiztoz aztertu zuen Jonathanek arreba”), Josu Zabaleta (“Denbora guztian daukat arrisku mehatxagarri baten sentipen erasangarri hori, zoritxarren bat ote datorren edo heriotza hurbil ote den irudipen hori, inondik ere odolean eta haragian ernetzen ari den gaitz oraindik ezezagun baten hasiera den susmo gaizto hori”), Anjel Lertxundi (“Bat-batean, susmo gaizto batek astindu ninduen: Angelok hain gustukoak zituen antzezpen horietako baten aurrean nengoen!”), Jon Arretxe (“Hamaika susmo gaizto etorri zaizkit burura bat-batean, lehenagoko portaera bitxiei erreparatu ahala: mugara ailegatu aurretixe serio ageri ziren boxer bibotedunak, arduratuta legez”), Felipe Juaristi (“susmo gaiztoa harturik”), Juan Luis Zabala (“Nahiz eta ezer esan ez, ertzain-autoari begira-begira geratu zitzaion Lauaxeta, eta txoferrak susmo gaiztoz begiratu zion aldamenetik pasatzean”), Aingeru Epaltza (“Bertze bat - Ximurra - ziurtasun eta susmo gaiztoenek pipiatua”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Nire aita pentsatzen jarri, eta osaba ikusi zuen azken aldia bere susmo gaizto haiek kontatu zizkionekoa izan zela ohartu zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa susmo sarreran.

susmo izan
du ad.-lok. Euskararen hango egoera, bagenuen susmo, ez da pozgarria. Oroit-lainoetan barrena, honelako zerbaiti igartzen diodala iruditzen zait, susmo dudan egoera sekula mamitu ez bada ere erabat.

Aztergaia: susmo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

susmo sarrerari dagokion azpisarrera.

susmo txar
iz. Zerbaiti buruzko burutapen edo uste txarra. Susmo txarra hartu zioten amatzat zetorkien hari. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez.

Aztergaia: susmo txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMO TXAR (G-azp; susmu t. V-gip, AN-gip). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 276. Sospecha (de algo malo). "Susmu txarrak eindda daukat andria" Elexp Berg. "Susmu txarra artzen diot (AN-gip), [...] susmo txarrak egiten ditu (G-azp), eztago orren susmo txarrik (G-azp), [...] susmo txar ematen dit (G-azp)" Gte Erd 276. Seme maiteari begiak boteaz, ausarta eman naiaz, susmo txarrean, aiene mintsuan. Ag G 100. Beste susmo txar barik lagunakana juan zan atzera jokuan. Otx 59. Utzi ditzagun alkarganako susmo txar auek. ABar Goi 63. Susmo txar batek ziztatu zion [...] begitartea. TAg Uzt 143. Oar onetzaz jabetzea aski izango da noski gure errian diraun susmo txarra astintzeko. EAEg 24-11-1936, 376. Alako susmo txarretan denborarik ez galtzeko. NEtx Antz 87. Susmo xar batek zimiko egin zion gizonari bihotzean. Mde HaurB 68. Ezin ba iñon susmo txarreko begiraturik gabe ibilli. Anab Poli 32. Susmo txarra artu eutsen amatzat yetorken areri. Bilbao IpuiB 263. Susmo txar bat neronek / laixter artu nuan. Auspoa 39, 86. Susmo txar eta kezka guziak / gure burutik aldendu. Olea 150. Mintzatu berriak dira Donostiako egunorokoetan horrelakoek [buru-langileek] gure artean maiz jasotzen dituzten zehar-begiratu eta susmo txarrez. MIH 304s. Horrako arrantzale horietaz susmo txarra eginda nagoela. Ib. 310. v. tbn. Etxde JJ 109. Loidi 86. Arti Ipuin 59. Erkiag BatB 164. Lab SuEm 202. Berron Kijote 158.

def: susmoti adj. Edozein egoera edo jokamolderi susmo txarra hartzeko joera duena. Ik. irudikor; goganbehartsu. Senar susmotia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea den ala ez. // um interj. Susmo txarra, duda-muda edo ezustekoa adierazten duen hitza. Um!, horrek itxura hobea zeukak. Baina diruak eta aurrerapenak ote dakarte gero zoriona?, um! /// adib: susmo iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo; aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Susmo txarra hartu zerbaiti. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe. // txar 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. desegoki. Amets horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Joera ona den ala txarra ez nuke esango. Ez litzateke hori bide txarra guretzat. Harrera txarra egin diote. Ohitura txarrak. Hazibide txarra. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi. Susmo txarra. Itxura txarreko kontua. // elkarganako adj. Elkarrekikoa. Elkarganako maitasuna eta errespetua. Utz ditzagun elkarganako susmo txar hauek.

susmo txar 306: Elkar 96, EiTB 92, Berria 79, Argia 14, Elhuyar 5, Erlea 3, DiarioVasco 3, Consumer 3, Aizu 2, UEU 2, Karmel 2, Deia 2, Jakin 2, Euskaltzaindia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmo txar 528: Berria 38, Herria 2, Gotzon Garate, Iñaki Mendiguren, Elena Touyarou, Ramon Saizarbitoria, Elizen arteko Biblia, Pello Lizarralde, Koro Navarro, Rafa Egiguren, Edorta Jimenez, Asisko Frantzizko, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handiko kolokazioa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa susmo sarreran.

susmo(a) hartu
1 ad.-lok. Susmo txarra hartu. Helikopteroaren joan-etorriei susmoa hartu zien gasteiztar batek baino gehiagok. Ugazabak susmoa hartu eta poliziari dei egin zion.
2 ad.-lok. Zerbaiten susmoa izan. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Polizia atzetik zebilkion susmoa hartu zuen. Ez digute esan nahi, baina ni susmoa hartuta nago hor badela zerbait. Dena dela, beste zeozeren susmoa laster hartu nuen.
susmoti
adj. Edozein egoera edo jokamolderi susmo txarra hartzeko joera duena. Ik. irudikor; goganbehartsu. Senar susmotia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea den ala ez.

Aztergaia: susmoti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

susmati 1, P. Sastre ("Europarrek, kasu, susmati begiratzen dute lehen "altzairuzko teloia" zenaz bestaldera"); susmoti 3, Vill (1960: "Erromako Eliza beti izan dala susmoti eta aiher, dio, latiñaz beste izkuntzarik liturgian onartzeko"; 1972: "beti susmoti eta errezeloz betea bere burua Jainkoari emateko"; 1984: "Hau da nik ezagutu nuen Salbatore. Nerbio hutsa, urduria, bakez bizitzen ez zekiena, bizi-bizia, pixka bat susmotia").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Vill KFedea 1986, 232: "Kontzilio-garaian batzarkideen artean ez ziren guti Erlijio-askatasuneko Deklarazioaren aurrean susmoti agertzen zirenak".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

bakarrak erabili du (Villasantek), baina egokia da, eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. irudikor.

Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

susmoz
adb. Susmo txarra harturik, susmo txarra hartuz. Zuk badakizu nola funtzionatzen duen, ala?, galdetu zion Harryk susmoz.
Loturak

Aztergaia: susmoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMOZ a) Sospechando. Ataka-aurrean, aieruz (goganbearrez, susmoz) lipar bat geldi da [basurdea]. "Como sospechando". Or Eus 47. Alkarren susmo ta bildurrez bizi gera. NEtx LBB 81. Por sospechas. Beltranek susmoz bakarrik salatu zun bere emaztea izorkeriz. Etxde AlosT 90. b) Por intuición, por instinto. Bitartean illundu zun eta bakoitza bere gisa, susmoz bezela, baserri batera bildu giñan. Or SCruz 65.

susmoz 41: Elkar 2 (“Nolakoak, susmoz baizik ezin jakin”), Berria 6 (“Herrialde biotako biztanleria --lehenengokoa, batik bat-- hainbeste ugaldu da, pertsona horiek samaldaka etorri direla eta, non autoktono askok beldurrez eta susmoz edo, are, etsaitasunez baitakusate immigrazioa”), EiTB 32 (“ALIZIA.- (susmoz) Zer galdu zitzaizun ba Bogan?”), Argia (“Eta hementxe gaude gu, instituzional ez diren euskal medioetako langile, jarraitzaile eta kolaboratzaile koitaduok, herri loturetatik eta notizia lokaletatik gaindi diharduten aldizkari ikusezinok, ARGIA, Elhuyar eta gainerakoak, geure ezintasunetan harrapatuta, harpidetza bidezko sistema zaharkituari soluzio paralelo bideragarriak aurkitu ezinik, eta kaleko presentziarik gabe, saltoki garrantzitsuetatik urrun baino urrunago, Internetez hobeto eta merkeago hedatuko garen susmoz, noizbait eta nolabait, medio horrek duintasun ekonomikoa ere emango digun esperantzan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmoz 7: Berria (“Aipatutako idazleak ohiko egoeren krudeltasuna azaleratzen dute, eta amu ikusezinak erabiltzen dituzte irakurleok eguneroko errealitateari susmoz begiratzeko”), Iñaki Mendiguren (“Zuk badakizu nola funtzionatzen duen, ala? - galdetu zion Harryk susmoz”), Jon Alonso (“Neska, pedalera iritsi baino metro bat lehenago gelditu egin zen, eta uraren joan-etorri geldoak ematen ziona beste mugimendurik ez zuen gorputz tematiari erreparatu zion, susmoz hasieran, harrituta gero”), Juan Mari Elexpuru (“Ez arma faltagatik bakarrik; baita besteen oniritzi beharra herri xeherengan txikiagoa delako handiengan baino, hauek, gorago egonik, elkarri jelosiaz eta susmoz begiratzen baitiote”), Irene Aldasoro (“Probintziako hizkeran galdetu zuen, susmoz”), Anjel Lertxundi (“Etxean gordean, arriskuaren susmoz?”), Juan Garzia (“Lehenik, beronen aita hila; hurrena, zure semea joana, bere eskutiko lazkeriak berak erbestarazia hemendik; populua turbustua, larritu eta gaizkitua susmoz eta zurrumurruz, Polonio gaixoaren heriotzaz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa susmo sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper