6 emaitza sukalde bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

sukalde
1 iz. Janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela. Ik. suete; ezkaratz 3. Etxeko sukaldeko sua. Ostatuko sukaldean. Sukaldeko eltze-plateren artean. Sukaldeko mahaian. Nire lehenbiziko euskal eskola gure sukalde hura izan zen.
2 iz. Janariak berotzeko, egosteko edo frijitzeko erabiltzen den tresna. Sukalde elektrikoa.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen. Sukaldera hotzez hiltzera.

Aztergaia: sukalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gas sukalde.

Jatorrizko forma

sukalde, eskaratz.

sukalde bazter, sukalde-bazter
iz. Supazterra; sukalde zokoa. Jangarritzat esnea, berogarritzat sukalde bazterra. Hurrengo egunean bazen algara ugari sukalde bazterretan.

Aztergaia: sukalde-bazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUKALDE-BAZTER, SUKAL-BAZTER (sukalpazter Hb ap. Lh). Rincón junto al hogar; rincón de la cocina. "Foyer" Lh. Jangarritzat eznea, berotegitzat sukalde bazterra. VMg 10. Sukalde-bazterretan / ez dago eskasa / bakallaba, txardiña, / bitxigu, legatza. Echag 95. Topatzen det atsoa / etziñik lurrean, / alkitik eroria / sukal-bazterrean. It Fab 114. Aurreragoko egunean sukalde bazterrera botarik zeuzkan azalandare kaxkar banakaren batzuk. Izt C 156. Ez dago zure sukalde baztarrean ama bat negarrez. Apaol 114. Olangoxe autua egoan Arranondoko sukalde bazterretan. Ag Kr 23. Mayi, bildurrak artuta sukalde bazter batean ixil-ixilik zetzan. Etxde JJ 30. Sukalde bazter asko / testigu zerate. Basarri 177. Urrengo egunean, bazan algara ugari sukalde baztarretan. NEtx LBB 174. Errezo soiñu ta berriz jantzi / amaika sukalde bazter. Insausti 147.

adib: bazter 4 iz. Zokoa. Etxe barruko bazterrak arakatzen. Jar ezazue mahaia bazter batean. Zeure bihotzaren bazter guztiak azter itzazu. Bazterren batean utzita. Horrelako autua zegoen Arranondoko sukalde bazterrean. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ukuilu-bazterra. // ernamuindu, ernamuin/ernamuindu, ernamuintzen 1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi. Ik. erne1; hozitu. Ilar hazi bat, onik ernamuinduko bada, gehienez ere 30 urtez bakarrik gorde daiteke. || Sukalde bazterrean utziak zituen patatak ernamuintzen hasi ziren (Ik. zildu). // eskuzatar iz. Sukaldeko zatarra, garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen dena. Ik. eskutrapu. Arantxak eskuzatar zuri koadro gorriduna atera du sukalde bazterreko armairu handitik eta orain zutik dago, harraska ondoan, ontzien zain.

sukalde(-)bazter 9: Elkar 3 (“Lehenik, handikien eta jauntxoen jauregiak konkistatzen ditu, ondoren erdi mailako gizarte-taldeak eta, azkenik, herri xumearen sukalde bazterreraino sartzen da boterearen hizkuntza”), Berria 5 (“Sukalde bazterrean irudikatu dira sarri emakumeak haiei buruz egin diren erreferentzietan”), EiTB (“Halako batean, ABELek sukalde bazterretik den-dena entzun duela ikusiko dugu, pentsakor dago, kezkatuta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sukalde(-)bazter 7: Aingeru Epaltza (“Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte”), Pello Lizarralde (“Neska gazteak Lainezek ulertu ez duen zerbait ihardetsi dio Juanari, eta eskuaren keinu batez sukalde bazterreko despentsa seinalatu du”), Piarres Aintziart (“Berek etxean egin duten eta eskaini didaten ogi fresko epela jaten ari naizela, haurtzaroaren goxotasunak ufako ezti azkarra helarazi dit, sukalde bazterreko labetik”), Josu Zabaleta (“Ligugnanako mutilek zarata pixka bat eginez jantzi zituzten; Eligioren eta Onorinoren ama, eskuak gerrian jarrita begira zegoen, eta sukalde bazter batean kolore gorriturik begira zituzten Alba eta beste neskak ere”), Juan kruz Igerabide (“Emakumeak sukalde bazterrean utziak zituen patatak ernamuintzen hasi ziren”), Jon Muñoz (“Sukalde-bazterreko Tales bailitzan goraipatu zuen bere burua.”), Bernardo Atxaga (“Bikietako bat sukalde bazter batean ari zen afaltzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sukalde sarreran.

sukalde lan, sukalde-lan
1 iz. Jakiak prestatzeko lana. Jan ezazue ondo, eta ondoren joan gaitezen denok otoitzera, eta inork ez dezala aldi batean ardurarik izan sukalde-lanaz. Iñaxi eta neskamea ari ziren sukalde lanetan.
2 iz. Zenbait jardueratan (politikan eta herrigintzan, esaterako), helburu bat lortzeko aurrez egin beharreko prestakuntza-lana, ikusten ez dena. Biek ala biek badakite edozein proposamenek sukalde-lana behar duela. Alderdien mahaiari dagokionez, sukalde lana egiteko garaia dela uste du, metodologia oinarri sendoen gainean adosteko. Helburua Euskal Herriaren eta bere eskubideen errespetuan oinarritutako irtenbidea aurkitzea dela, eta horretarako sukalde lanak egiten ari direla.

Aztergaia: sukalde-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUKALDE-LAN. Trabajo de cocinar. Iñaxi eta neskamea ari ziran sukalde-lanetan. Zab Gabon 48. Sukalte lanen antzatako. Mdg 132. Ortxe nonbait len ere sukalde-lanetan aritua zala, sukaldea ta lanak berberak ez izanarren. Anab Poli 76. Amak sukalde-lanak; mendira gu. JAzpiroz 83.

adib: sukalde 1 iz. Janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela. Ik. suete; ezkaratz 3. Etxeko sukaldeko sua. Ostatuko sukaldean. Sukaldeko eltze-plateren artean. Sukaldeko mahaian. Nire lehenbiziko euskal eskola gure sukalde hura izan zen. Baserrietako sukalde zokoan hamaika bider entzun dira Pernandoren gertaera horiek. Atsegin omen zituen sukalde lanak. Sukaldera hotzez hiltzera (esr. zah.).

sukalde(-)lan 49: Elkar 5 (“Itsasontzian makulua lepotik zintzilik ibiltzen zuen, soka batekin lotuta, eskuak ahal bezain libre edukitzeko. Ikustekoa zen nola segitzen zuen bere sukalde lanetan beste edozein lur sendoan bezalaxe, makuluaren punta trenkadaren kontra jarri eta, haren kontra bermaturik, ontziaren mugimendu bakoitzari amore emanez”), Consumer 2 (“Gero, izozkailutik ateratzea aski izango duzu: bezperatik (biharamuneko bazkarirako) edo goizean (afaritarakoa), egunero sukalde-lanetan ibili behar ez izateko”), Berria 20 (“Biak ala biak badakite edozein proposamenek sukalde lana behar dutela”), EiTB 6 (“Urizar: 'Ezker abertzalearekin sukalde lana ondo doa'”), Argia 14 (“Zazpi kapitulu dira guztira, eta orain arte esandakoari gehituko nioke, sukalde lanetan aritzeko ere lagungarria suerta daitekeela liburuak dakarren afrodisiakoen zerrenda: dela baratxuria, dela zainzuria, azafraia, ginsenga, jenjinbrea, mertxika, melokotoia, kalabaza…”), DiarioVasco 2 (“ikuskizunak eskaintzen, lehiaketatan parte hartzen, sukalde-lanetan, edaria zerbitzatzen, garbitasun-lanetan?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sukalde(-)lan : Berria 38 (“Sukalde lan hori denen artean banatu dugu, norberak jo du gertuen izan zitzakeen eragileengana”), Anton Garikano 2 (“Ez duk inon halako sukalde-lanik ezagutu”), Iñaki Zabaleta (“"Lasai, ongi joanen da dena", zioen Josebak bere baitan, "ez duzu deusetan pentsatu beharrik, zure sukalde lanean sar buru-belarri”), Josu Zabaleta 2 (“Egurra egitea ere haren kontu zen; Gaspard Harik berriz sukalde lanak egiten zituen, eta sua zaintzen zuen.”), Koro Navarro (“Nagusien etxean bizi da, eta ez du aitarentzat sukalde lanik egin nahi.”), Asisko Frantzizko (“Jan ezazue ondo, eta ondoren joan gaitezen denok otoitzera, eta inork ez dezala aldi batean ardurarik izan sukalde-lanaz; izan ere, gaur prestatu dudan honekin guztiarekin, hamabost egun baino gehiagorako edukiko dut”), Juan Garzia (“Ez, familia oneko neska zen; beraren etorkizuna haurrak eta sukalde-lanak ziren, Safo eta Pindaro iraganeko kontuak, nikela betegarri nola-halakoa”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. ‘Ezkutuko, isileko aurrelana’ adiera ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sukalde sarreran.

sukalde tresna, sukalde-tresna
iz. Sukaldeko zereginetarako erabiltzen den tresna. Tximinian eskegitako zartagina beste sukalde-tresnarik ez zegoen bordan. Sukalde tresnentzako arasa.

Aztergaia: sukalde-tresna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUKALDE-TRESNA. Utensilio de cocina; aparato de cocina. Sukalde tresnaak. Mg PAb 135. Sukalde-tresnentzako arasea. Ag Kr 74. Kamionan baziran platerak, basuak, sukalde-tresnak. Anab Aprika 80. Gaur kaletarrak dituzten ainbat / sukalde-tresna berezi / baserritako etxekoandreak / ez al dituzte merezi? Olea 108.

def: bitsadera iz. Zali moduko sukalde tresna, handia eta zuloduna, dirakien saldaren gaineko bitsa kentzeko-eta erabiltzen dena.

sukalde(-)tresna 7: Deia (“Halere, moldatzen ziren tarteka isilpeko negozioak egiteko: egurra haragiarengatik aldatuz, bale koipea sukalde tresnengatik trukatuz, eta abar”), Berria (“Elikagaiak, jatorria, sukalde tresnak... zer diren eta zertarako balio duten argi eta garbi azaltzen du.”), EiTB (“Eta elkarbizitza ona dute, gatazkarik gabea. Bereez gain, geure ekipaiak, biderako janaria eta sukalde-tresnak, eta bideko azken egunetan nahiz oinarrizko kanpalekuan erabiliko ditugun dendak –lotarakoak, sukaldea eta jangela-, daramatzate, eta Tashigaon (2.135m.) arte lagunduko gaituzte”), Argia (“Euskararen gaiari ekintzailearen “angelu”tik begiratzen dio eta etxeko sukalde-tresnak organikoak bihurtzeko beharra aldarrikatzen du, inorganikoak ziren gaiak organikoak bihurtzeko hiru mailako politika artikulatzea proposatuz”), Laneki 2 (“Makinak eta sukalde-tresnak otordu bakoitzaren ondoren garbitzen dira, zehaztuta dauden garbiketa metodoa, tenperaturak eta produktu motak (detergenteak eta desinfektatzeko beste produktu batzuk) erabiliz”), DiarioVasco (“Zumeta bizitegiari bere loreak utzi zizkigulako jaialdia apaintzeko; Laskorain ikastolari paellarengatik; Sendi ekintzari sukalde tresnengatik; Orexako udalari mahai eta aulkiengatik; Ibarra soka-tirako kirolariei kirol horretan saiatzen utzi zigutelako eta Ibarrako udalari bere instalazio eta bitartekoak utzi zizkigulako”); sukaldeko tresna 40 aldiz.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sukalde tresna 2: Berria (“Zigilua jarri aurretik, mahai, aulki, izotz kamera, txanpon makina, sukalde tresna eta beste atera egin zituzten”), Koldo Izagirre (“Gainerakoan, tximinian eskegitako zartagina beste sukalde tresnarik ez zegoen bordan, eta honek, burdinazko ganderailuarekin, kapitxeleekin eta ohearekin osatzen zuen altzariteria guztia”). sukaldeko tresna 7 aldiz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sukalde sarreran.

sukalde zoko, sukalde-zoko
iz. Sukaldeko zokoa. Baserrietako sukalde zokoan hamaika bider entzun dira Pernandoren gertaera horiek. Euskal sukalde-zokoetako ohiturak.

Aztergaia: sukalde-zoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUKALDE-ZOKO (-xoko B ap. Izeta BHizt2 (s.v. txoko)), S.-TXOKO (sukaltxoko Hb ap. Lh). Rincón junto al hogar; rincón de la cocina. "Coin du feu" Lh. Sukhalde xokoa goardatzea bethi. Gy 92. Botatzen du, lau hatzez gora, sukhal-zokhora. Almanaka Berria 1880, 34 (ap. DRA). Obe izango degu emendik aurrera sukal-txokuan sartu ta egon, an iñork gure jardunik aitu gabe. Sor Bar 109. Sukal txokoren oroitz santua / ere laja bear degu? Otag in FrantzesB II 130. Bai ta zu zure arranbarrillakiñ sukalde txokora. Alz STFer 130. Sukalde xokoan harturik, tinko tinkoa ahurrean zaukala bere aitaren makila! Barb Sup 166. Berinaren herrementa sukalde zokoan eman ondoan. Ib. 98. Baserrietako sukalde txokoan amaika bider entzun dira Pernandoren gertaera oek. Etxeg in Muj PAm 20. Sasoi artan sukal-zokoan / ez egoteak dio min. "En el rincón del hogar". Or Eus 167. Nazimentu bat ere badute sukalde-txokoan. NEtx Antz 111. Euskal sukalde-txokoetako oiturak. MMant 59. Sukalde xokotik arkatza sakelarat bildu [...], eta jo berriz lasterrari eskolako bidetik. Larre ArtzainE 23. Ez gara kulpitutik ari (ari direnak) sukalde zokoan bezala. MEIG II 85. Sukalde-txoko beroan kuzkurturik gauden bitartean. MEIG III 103. v. tbn. Sukalde-txoko: Salav in Auspoa 39, 92. Olea 276.

adib: sukalde 1 iz. Janariak prestatzeko egokitua dagoen etxeko gela. Ik. suete; ezkaratz 3. Etxeko sukaldeko sua. Ostatuko sukaldean. Sukaldeko eltze-plateren artean. Sukaldeko mahaian. Nire lehenbiziko euskal eskola gure sukalde hura izan zen. Baserrietako sukalde zokoan hamaika bider entzun dira Pernandoren gertaera horiek. Atsegin omen zituen sukalde lanak. Sukaldera hotzez hiltzera (esr. zah.). // zoko 1 iz. Bi pareta elkartzen diren aldea. Ik. zokondo; bazter 4; zoko-moko; zurkulu. Eseri ziren zoko batean eta afaldu zuten. Horrelako garbiketak egin behar ditu nork bere etxean, zoko zikinak astinduz. Zokora botatzen den tresna zaharra. Zoko bazterrera bota. || Gauden, bada, goxo-goxo etxe zokoan, inoren bila abiatu gabe. Estatistikak —nahiz sarritan sukalde zokoko estatistikak izan— aspaldi agertu ziren linguisten lanetan.

20.26: sukalde(-)zoko 3: Elkar (“Mozkor ez bazegoen, sabeleko minez kexatzen zen. Han makurtzen zen, sukalde zokoan, ezpainak urdinegi, kolorea zuri eta eskuak ikara”), Berria 2 (“Sukalde-zoko askotan egiten dira mirariak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sukalde-zoko 1, Joxe Austin Arrieta (“Hurrena, ea zinera nahi nuen galdetu zidan, sukalde-zokotik, zegoen bezala jantzita - galtzerdiak eta txabusina besterik ez -, berehala irteteko prest bailegoen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sukalde sarreran.

sukaldezain
iz. Ostatu, komentu, jauregi eta kidekoetan, sukaldearen ardura duen pertsona. Komentu bateko sukaldezain umil bat.

Aztergaia: sukaldezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper