8 emaitza suge bilaketarentzat - [1 - 8] bistaratzen.

suge
iz. Zilindro itxurako gorputz luzea duen narrasti hankarik gabea (Ophidia subord.). Suge pozoiduna. Sugeak heldu izan balio ere, ez zuen horrelako bihozminik hartuko. Sugeak ausiki zuelako. Sugerik gabeko paradisua zen hura. Hori irents dezakeenak apoak eta suge biziak ere irentsiko lituzke. Suge habia batean. Suge zuloa dirudien etxe madarikatu horretan. Suge hozka, zizta. Ipuinak badu miztoa, eta suge miztoa gainera.

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du. Sugea hilagatik sugekumeak bizi.

Aztergaia: suge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: suge : Ophidia; suge berde-hori : Coluber viridiflavus; suge biperakara : Natrix maura; suge ferradun : Coluber hippocrepis; suge gorbatadun : Natrix natrix; suge katu : Telescopus fallax: suge koral : Micrurus sp. + elaps sp. + micruroides Sp. + calliophis sp. + maticora sp.; suge koral izun : Erythrolamprus sp.; suge laumarra : Elaphe quatuorlineata; suge liana : Dryophis nasutus; suge teselatu : Natrix tessellata; suge txanodun : Macroprotudon cucullatus; suge urdin : Coluber constrictor; suge zizarekara : Typhlops vermicularis; suge-arrain : Ophidium barbatum; suge-orratz : Entelurus aequorelus; Balkanetako suge : Coluber gemonensis; boa suge : Boinae; burubiko suge : Amphisbaenidae; Dahl suge : Coluber najadum; errege-suge : Lampropeltis sp.; eskailera-suge : Elaphe scalaris; Eskulapioren suge : Elaphe longissima; habu (suge) : Trimeresurus flavoviridis; hare suge arrunt : Cerastes cerastes; hegoaldeko suge leun : Coronella girondica; iparraldeko suge leun : Coronella austriaca; itsasoko suge : Hydrophidae; itsasoko suge buztanzabal : Laticauda sp.; kobra sugea : Elapidae; kriskitinsuge : Crotalinae; lurpeko suge : Blanus cinereus; Montpellierko suge : Malpoeon monspessulanus; pitoi suge : Pythoninae.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Subord. Ophidia / AS:suge(-)belar Arum sp.; suge(-)ilar 1Fagopyrum esculentum. 2Nigella sativa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: suge-jan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

suge-belar, suge-ilar

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Ophidia.

suge belar, suge-belar
iz. Kala itxurako landarea, lore zuri-berdexkak eta mulkoetan bilduriko fruitu gorri pozoitsu eta deigarriak ematen dituena (Arum sp. ).

Aztergaia: suge belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: suge-belar : Arum sp.; Arum sp. (a. Italicum + A.Maculatum); suge-belar handi : Dracunculus vulgaris; suge-belar nerbiozuri : Arum italicum; suge-belar pikart: Arum maculatum.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Arum sp.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-belar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

suge sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "suge-belar, suge-arto, suge-jana... deitzen zaio landare honi, baina kontu! lurrazpiko zatiak bere izen propioa du: ilurrondoko edo ilarrondoko. Ezker-aihenearen sustraiari ere horrela deitzen zaio zenbaitetan, biak duten antza dela eta, seguru asko. Eta ezker-aihena agertu denez, hona hemen hitz honekin gertatzen diren, eta argitu beharrekoak diren, zenbait nahaste. Beharbada, mugimendu lebogiro edo ezkerbirakariarekin gorantz egiten duten landare guztiak ezker-aihen hitzarekin izendatzen dira. Ezker-aihena izango da amabirjinaren atxaparra, aihen zuria, lurruntza... Nafarroan erabiltzen den ezkerte hitzak ere ez ote du esanahi berbera? Gauza horrela, komenigarria litzateke zenbait landareren izenei buruzko ikerketatxo bat egin eta izen horiek finkatzea. Hona hemen horietako batzuen izenak nola diren Zarautzen: aihen zuri : Clematis vitalba; aihen ezker : Tamus communis; lurruntz : Convulvulus arvensis, Calistegia soldanela, Calistegia sepium...; amuntz, amuntz-belar, muntzo-belar : Glechoma hederacea; murruntz : Cymbalaria muralis. Dena dela, era honetako hiztegi batean sartzeko hitzak al dira suge-belarra bezalakoak?" (1997-04-16)

suge ilar, suge-ilar
1 iz. Hiruki formako ale beltzaxka irintsua ematen duen landarea (Fagopyrum esculentum).
2 iz. Usagaria.

Aztergaia: suge ilar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 Fagopyrum esculentum. 2 Nigella sativa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ilar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

suge sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

a) Fagopyrum esculentum; b) Nigella sativa.

suge jan, suge-jan
iz. Suge belarraren fruitu gorri pozoitsu eta deigarria.
sugegorri
iz. Hiruki formako burua duen suge isats-laburra, hozka egitean letagin barne-hutsetatik pozoia sartzen duena eta animalia txikiz elikatzen dena (Viperidae fam.). Sugegorriaren ziztada. Sugegorrien habia. Sugegorriaren beldurrez bizi da beti artzaina, bazterren batetik noiz agertuko zain.

Aztergaia: sugegorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: sugegorri; bipera : Viperidae; sugegorri adardun : Cerastes cornutus; sugegorri europar : Vipera berus: sugegorri gautiar : Causus sp.; sugegorri kantauriar : Vipera seoanei; sugegorri sudurluze : Vipera ammodytes; sugegorri turkiar : Vipera xanthina; sugegorri txistulari : Bitis arietans; sugegorri-belar : Echium vulgare; aspis sugegorri : Vipera aspis; ekialdeko sugegorri : Vipera lebetina; Gabongo sugegorri : Bitis gabonica; herioaren sugegorri : Acanthophis antarcticus; Lataste sugegorri : Vipera latasti; Orsini sugegorri : Vipera ursinii; Russel sugegorri : Vipera russelli.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fam. Viperidae.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Viperidae.

sugekume
1 iz. Sugearen umea. Arrautzak jarri eta 7-8 astera jaiotzen dira sugekumeak.
2 adj. Maltzurra, gaiztoa. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Sugekume halakoa!, sugekume malapartatu halakoa!

Esaera zaharrak

Sugea hilagatik sugekumeak bizi.

Aztergaia: sugekume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

sugestio
iz. psikol. Teknika edo praktika psikologikoa, hitzaren bitartez pertsona batek beste baten jokabidean nahiz egoera afektiboan eragin dezakeela uste izatean oinarritzen dena. Ik. hipnotismo. Sugestioaren bidez, pazienteek onuragarri zitzaien erregimena betetzea zen helburua.

Aztergaia: sugestio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sugestio (eta espazio-s., hipnosi-s., s.-jarduera, s.-teknika, sugestiobide) 16: LMuj 3 ("Magia-rekin, noski, sugestioa lortu behar du idazkeran", "ebokazio eta sugestio nagusi baten mesedetan"), L. Oihartzabal 8 ("Azterbide katartikoak sugestiobidea alde batera utzi zuen bezalaxe utzi zuen saihetsera Freudek", "sugestio-jarduerak ideia patogenikoa kanporatzen galerazteko hainbat indar izanen duela espero du", "Sugestioak sendatze iraunkor baterako beharrezko den hainbat indar eta iraupen izan ote zezakeenaz neure zalantzak nituelako utzi nion nik hain goiz sugestio-teknikaz baliatzeari"), Matematika 1998 5 ("Escherren obrarik gehiena, aipatu dugunez, espazio-sugestio hori sortarazteko eginahalez beterik ageri zaigu", "Beste marrazki batzuetan, aldiz, hasieratik beretik sugestio espazial oro eragozten saiatzen da", "Marrazkiaren eta konposaketaren bitartez "frogatzen du" Escherrek benetakoa dela bere obrak sortzen duen sugestioa", "Hain da handia hain gehiegizkoa gertatu ohi den espazio-sugestioa, non soilik ukimenak lagunduko baitigu gainazal baten gainean kokaturiko irudia dela erakusten", "Espazio-errealitatea gainazal lauaren gainean emateko saioaldiek sortarazten duten tentsioa areago azaltzen dute bere obrek"); autosugestio 1, L. Oihartzabal ("autosugestioaren eta pertsuasioaren sendabideen ondoan"); sugestiokor L. Oihartzabal ("bere eraginkortasun terapeutikoa ez zaiola sendagilearen galerazpen sugestiokor bati menpekotzen"); sugestopedia 4 eta sugestopediko 2, denak ap. B. Urkizu ("Sugestopedian kodifikazio batek ematen du inputa", "Sugestopediak hainbeste handiko indarra izateko arrazoietan bat hauxe da: azpikonszientea kontzertu-emanaldiaz baliatzen dela material berria lortu eta integratzeko", "sugestopediara jotzen du Kline-k", "Lozanov-ek frogatu du ikaskuntza azkartu egiten dela sugestopediaren bitartez"; "Peter Kline-ren printzipio sugestopedikoetako bat da hamar komentario baikor egin behar direla komentario ezkor bakoitzeko", "Peter Kline-k ikusi du haur atzeratuak ikasaio sugestopedikoetan gauza izan direla lehen ikasten ari zireneko arazoak gainditzeko eta maila altua iristeko"); sugestibo-sozial 3, B. Urkizu ("Era berean, ikusi du nola mudatu den kolejioko ingurugiroa arau sugestibo-soziala ezarri ahala, eta zenbat handiko onura izan duen kolejioak horrekin", "Thornton-en arau sugestibo-sozialaren modu berri bat sortu da", "arau sugestibo-soziala ezartzeak gaitasun hori bera handitzea ere badakar berekin"); sujestibo 1, Argia 1983 ("eskaintza sujestiboa da alderdi ekonomikoari erantzuten diolako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

autosugestio : Euskalterm 1; sugestibilitate : HiztEn, Euskalterm 2; sugestio : HiztEn, Euskalterm 4; sugestionagarri : HiztEn; sugestionatu : HiztEn, Euskalterm 1; sugestopedia : HiztEn; sujestio : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: sugestio (1 sugestión; 2 Psikol. sugestión), sugestionagarri (sugestionable), sugestionatu (sugestionarse), sugestopedia (Pedag. sugestopedia) // sujestio : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal sugestión / suggestion formen ordainak: HiruMila: 1 sugerencia: iradokizun; 2 especie sugerida: bururapen; 3 acción y efecto de sugestionar: lilurapen, sugestio // ElhHizt: 1 sugestio; 2 Psicol. sugestio // XarHizt: gogorapen, adierazpen, iradokizun // Casve FE: lerraerazte, sorrerazte, bürüan sartze, erakarte, xoradüra // HaizeG FB: esondamendu, bururapen // T-L LBF: esondamendu // PMuj DCV: 1 acc. de sugerir; eragikun, bururapen, iradoki, s. de una idea: gogoramen; 2 especie sugerida: bururakizun, gogorakizun; 3 acc. de sugestionar: zorarazte, lilluratze, buru-berotze // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-06): hurrengo itzulirako.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ikusteko dago onartzekoa den ala ez, eta zein formatan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

sugetzar
iz. adkor. Suge handia. Sugetzarra bezala zapalduko haute.

Aztergaia: sugetzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper