18 emaitza sein bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

sein
iz. bizk. Haur txikia. Seina bataiatu. Seinak hazteko denboran. Zer egin behar da seina jaiotzen bada hil itxuraz?
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Seinak dantzuena ezkaratzean esan daroa [=esan ohi du] atartean.

Aztergaia: sein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sehi, sein.

Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seina egin .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "erabilera marka ez ote du behar? Eta forma honek -h-aren arazoa dakar se(h)aska eta sehi hitzekin erkatuz geroz" (1993-02-20)

seina
banatz. Bakoitzari sei, bakoitzak sei. Ola bakoitzak egingo ditu astean berrogeita hamar kintal burdina, seina arroakoak. Ogi horiek mahaiaren bi aldeetan, seina ontzi estalkidunetan ipintzen ziren. Igandean Aitor utzi zuten aske, eta ostegunean Igor, seina mila euro ordaindu ondoren.

Aztergaia: seina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria eta adibidea gehituz: "banatz.: seina mila".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

seina egin
ad.-lok. bizk. Erditu. Ik. erdi2; haur egin. Nire emaztea seina egiteko zorian zegoen.

Aztergaia: seina egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

seina egin (eta sein-egin, seinegin, seiña egin bana) 11: fB 6 (adib.: "Seinik egin ezinda, luzaro egonda, egin bagarik errebentau dabeena", "Seina egin eban"), Añ GGero ("Etorri zirian seiña edo umea egiteko ordura, baña ez eben egin"), Astar II 3 (adib.: "Dago emakumeren bat seina egiten"), KkAb I ("Nire emaztia laster sein-egiteko dago"), eta OEH argitaratuan, gainera, seiña egin : Cap ("O Birjina gelditu zineana, seiña egin ezkero"), Zuzaeta ("Juan zan bere billa emaztia seiñ egiteko egoana"), CrIc ("Iñok eztakiela seiña egin dabela"), Ur Ap 12,4 ("[Andriak] seña egiten ebanian, iruntziteko [dragoiak] bere semiak"), Alt LB ("Seiña egiteko zegola ta"), Ker Ap 12,4 ("Seiña egiteko zorian egoan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seina egin (eta seiña egin) 3: Jzale 1914 (Jn 16,21: "Emakumea seingintzan alege aurkitzen da, ordu larrija datorkolako, baña seiña eginda gero [...] pozak, aiztu erazoten deutsoz iragoriko estutasunak"), Anait 1954 ("Seiña eginda gero, ilteko zorian egoan emakume errukarria"), A EY I ("Seina eginbarritan ona izaten da amak porru bati aginka egitea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sein egin : HiztEn (sein[a] egin: AS, haurra izan, erditu), LurE (adib. gisa); seingintza : HiztEn (B haurgintza, erditzea), LurE (haurgintza) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sein egin : EuskHizt (adib. gisa: "... sein egiten lagun diezaion"), ElhHizt (sein[a] egin: dar a luz, parir la mujer), DRA (sein egin: parir; sólo se dice de las personas), PMuj DVC (seiña egin: adib. gisa: dar a luz, parir la mujer; eta sen-egin: engendrar, procrear [los animales]); seinegitondo : HiruMila - DRA (sobreparto), PMuj DVC (sein-egitondo: puerperio, sobreparto); seingintza : EuskHizt (B haurgintza), ElhHizt (B parto, alumbramiento), HiruMila (parto), EskolaHE (haurgintza), DRA (el parto), PMuj DVC (parto, alumbramiento) // eta PMuj DVC gainera: seiña egiteko andi (adib. gisa: adelantada en la preñez), sein-egikera (parto), sein-egin-barri (puérpera, recién parida), sein-egintza (parto), senegile (engendrador, procreador, reproductor) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sein sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

seinaka
adb. Seinako multzoetan. Seinaka bildu.

Aztergaia: seinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka: -na-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sei sarrerari dagokion azpisarrera.

seinalagarri
1 adj. Seinalatzea merezi duena. Egun seinalagarri hura markatzeko. Seinalagarri diren zatiak.
2 Seinalatzen duena, adierazgarria. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Eleberri hari neronek ipini nion hitzaurrea, giro berrien seinalagarri iruditu zitzaidalako. Klase bakoitzaren seinalagarri erabili diren letrak azaltzen diren ordenan.

Aztergaia: seinalagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten
du ad. Seinalatzera behartu.

Aztergaia: seinalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

seinalarazi, seinalaraz, seinalarazten.

seinalatu, seinala, seinalatzen
1 du ad. Nabarmentzeko seinale bat ezarri, seinale edo keinu baten bidez adierazi. Ik. markatu1 1. Izartxoarekin seinalatua dagoena. Egipton ziren etxeak odolez seinalatuak. Zuhaitz bat seinalatu zion. Zeruko Aitak seinalatu zuen ordua bete denean. Atorra zuriak seinalatzen du euskaldun garbia. || Aitak seinalatu behar dit niri emaztegaia?
2 du ad. Adierazi. Aipamenak (eta aipamen bidez seinalatzen diren iturburuak) giro baten fruitu dira. Kanpoko xahutasunak nolabait seinalatzen du barreneko garbitasuna. Zer seinalatzen du olio bedeinkatu honek?

Aztergaia: seinalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

seinalatu, seinala, seinalatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

seinalatu, seinala, seinalatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

seinalatze
iz. seinalatu aditzari dagokion ekintza. Mapa, berez, ez da benetako lurraldea, honen marrazki murriztua eta bertako toki nagusien seinalatze grafikoa baizik.

Aztergaia: seinalatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

seinale
1 iz. Zerbait adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen ikurra. Ik. marka1 1. Nahasiak badabiltza ere onak eta gaiztoak, badituzte euren marka eta seinaleak, norenak diren eta norentzat dauden aditzera ematen dutenak. Xingola bat seinale zuelarik. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Ezin duk eraman santutasunaren seinale den jantzi bat. Okosiasek, seinale hauetarik ezagutu zuen gizon hura Elias zela. Jainkoak erakusten zuen, kanpoko seinale hartaz, onesten zuela harentzat apainarazi zuen lekua. Utz ezazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak.
2 iz. Ezaugarria, adierazgarria. Lekukotasun horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik. Hizkuntzaren batasuna izango zen euskaldunon batasunaren seinale eta ondorio. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Zahartzen ari zareten seinale? Komeni ere da, hizkuntzaren aldetik, harako "barrabaskeriak" euskaraz argitaratzea, bizi delako seinale nabarmen baitira. Gauzak ondo egiten ari naizen seinale da, eta hori pozgarria da. Baldin egiten ez baduzu, seinale da ez duzula nahi.
3 iz. Zerbait jakinarazteko edo argibideren bat emateko erabiltzen den ikur abenikozkoa. Errepideetako, burdinbideetako seinaleak. Alarma seinalea.
4 iz. Erosketa bat edo apustu bat hitzartzerakoan bermetzat jartzen den diru kopurua. Egindako apustu-papera izenpetu, eta diru-seinaleak bota.
5 iz. fis. Korronte elektriko baten edo beste magnitude baten aldakuntza, informazioa transmititzeko erabiltzen dena. Gaur itzaliko dute Nafarroa osoan telebistaren seinale analogikoa.

Aztergaia: seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bide seinaleak.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS:seinale izan du ad.: gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-l(e): -al(e).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: ik. oharra, s.u. ofizial. (1993-02-10)

 - [K201]: "izond. Egun seinalean elkartu. Biak ere egun seinaletan jaio (edo hil) ziren" (2009-10-23)

seinale izan
du ad.-lok. Ageri izan, ezagun izan. Gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

Aztergaia: seinale izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.: gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela.

seinaleztapen
iz. Seinaleztatzea; horren ondorioa. Horrez gain, seinaleztapenak eta argiztapenak egokiak direla ere egiaztatu beharko dugu.

Aztergaia: seinaleztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh163 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seinaleztapen (eta hiri s., s.-zutoin) 5: OinLegBizk 1990 ("Subjektu pasiboak, oinarria eta behinbetiko kuota banakatuak seinalatzera joko da [...] Behinbetiko seinaleztapen hori Entitate ezartzailearen Organo eskudunek egingo dute"), F.M. Ugarte ("Erret bideen seinaleztapena"), Egin 1993 ("Faro, baliza eta bestelako itsasertzeko seinaleztapenak"), Ibilien Dima ("Seinaleztapen-zutoin batek adieraziko digu Lamindao 2,1 kilometrora dagoela"), Getxoberri 1998 ("Trafiko seinaleetan edo hiri seinaleztapeneko beste elementutan"); cf. seinaleztatu 2: EuskararenProgr ("Jolas lekuak lurrean seinaleztatu: txingoak, txapa lasterketa, etab."), A. Ormaetxea ("Zer gertatzen zen galdetu nion, orduan, berak leihoa seinaleztatu zuen barrura begiratzeko esanez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

seinaleztapen : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 12 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

seinaleztapen : ElhHizt - HiruMila (señalización), Casve EF (signalisation) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF,. Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

seinaleztapen 167: Argia 4, Berria 8, DiarioVasco, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 7, Elhuyar 2, Consumer 74, Espainiako Gobernua 12, Goiena 2, Jakin 3, Karmel, Laneki 52.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

seinaleztapen 3: Berria 2, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bere horretan, oinarririk gabeko eratorria litzateke —bi aldiz jaso da seinaleztatu aditza EEBS corpusean—, eta seinaleak bezalakoak ere erabil daitezke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.

seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen
du ad. Toki batean, bereziki errepideetan, zerbait jakinarazteko edo argibideren bat emateko seinaleak jarri. Bidean paisaia ederrak ikusteko aukera dago eta bidegorriak oso ondo seinaleztatuta daude. Bide zaharrak berriz ireki, garbitu eta seinaleztatu zituzten.

Aztergaia: seinaleztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): seinaleztatu 89: Elhuyar 2 (adib.: “Megalito guztiak zutarritxo baten bidez seinaleztatu dituzte. L. del Barrio”), Consumer 50 (adib.: “Seinaleztaturiko oinezkoentzako igarobideetan”), Berria 8 (adib.: “Asteburuan joan arren, apenas ibiliko den jenderik inguru lasai horietan; baina ez dago galtzeko arriskurik, Laminen Xenda seinaleztatuta baitago”), EiTB 16 (adib.: “nik ez nuen ikusi lurpeko bidea seinaleztatuta zegoenik, zehaztu du”), Jakin (“ez dago seinaleztatua ikastetxeko errotuluetan”), Argia 8 (adib.: “Irlari kostaldetik bira ematen dion Camí de Cavalls bide ezaguna ondo seinaleztatuta dago eta ibilbide horri ekin diogu”), DiarioVasco 4 (adib.: “Debekatuta egongo da seinaleztatuta dauden errun aldeetan uretan sartzea, apirilaren 30era arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: seinaleztatu 9: Berria 7 (adib.: “Udalen eskuduntzakoa da Zuberoa osoa seinaleztatzea”), Joxan Elosegi (“Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera”), Patxi Zubizarreta (“Neuk ere orain arte halako norabide finko bat izan dudala iruditzen zait, bidegorriarena bezalakoxea, metroarena bezalakoxea, eta nire bizitza bide seinaleztatu - eta zapaldu - bati segitzera mugatu dela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es señalizar / fr signaliser: Elhuyar: seinaleztatu; seinaleak jarri/ezarri / Nolaerran: seinaleak ezarri/jarri/eman; seinaleztatu / Zehazki: seinaleak jarri / Labayru: seinaleak ipini/jarri, seinaleztatu / Adorez5000: seinaleak jarri, seinaleztatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta hedatua.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

seinaleztatu, seinalezta, seinaleztatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

seindun
1 adj. bizk. Haurduna.
2 (Adizlagun gisa). Seindun geratu. Seindun diren edo seina hazten ari diren emakumeak.

Aztergaia: seindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'haurduna'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seingintza
iz. bizk. Haurgintza. Emakumeak seingintza oker eta estuan daudenean.

Aztergaia: seingintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'haurgintza'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seinkeria
iz. bizk. g. er. Umekeria.

Aztergaia: seinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

umekeria.

seintxo
iz. bizk. adkor. Seina. Idorotzen dira ama asko ematen dituztenak hazteko euren seintxoak beste andre inudeei.

Aztergaia: seintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

seintzain
iz. bizk. Haurtzaina. Seintzaina behar zuten, eta halaxe eraman ninduten Sidi Ifnira.

Aztergaia: seintzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [seinzain]: seintzain da benetan erabiltzen dena.

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "seintzain egon nintzen hamar urtean".

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): onartu egin da, eta zerrendan seintzain agertuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

seintzaro
iz. bizk. Haurtzaroa. Biak ziren seintzaroko laguntxoak.

Aztergaia: seintzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartu beharko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): seintzaro sartzea onartu da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper