7 emaitza seguru bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

seguru
1 adb. Heg. Dudarik edo zalantzarik gabe. Ik. segur; ziur 2. Seguru dakit ez zabiltzala zu niregandik ihesi. Egia den ala ez den seguru jakin ez. Jainkoaren eskeko bati atea ixteak, seguru baino seguruago, zoritxarra ekarriko lioke etxeari.
2 adb. Heg. Arriskurik gabe. Jainkoaren adiskidea banaiz, seguru nago arerio guztietatik.
3 adj. Heg. Ziurra. Ik. segur 2. Hizkuntza eredu eta gidari segurua. Gauza segurua da.
4 adj. Heg. Hutsezina. Bekatu guztien erremedio seguru eta erraza.
5 adj. Heg. Arriskurik gabea. Bide zuzen eta segurua. Euskararen zoria ez da gauza segurua, askozaz hobekiago dabil munduan judua.

Aztergaia: seguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. segur.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.: gauza segurua da. / AS: seguru asko, seguru egon.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seguruena, seguruenik, segurutik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

seguru aski, seguru asko, seguru egon.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. Ik. ziur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  segur eta seguru, biak jaso dira, zein euskara baturako?

 - [E210]: 1- Beste adiera bat erantsi: 2) 'antza'. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-marka eman, bigarren adierari. 3- Adibidea ere eman, bigarren adierari: "Zeberiora ezkondu da, seguru". || 1- Bizkaieraz erabilia, oso.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): hurrengo bileran erabakitzeko utzi da. // BAgiria (1999-09-24): "segur/seguru auzia [...] datuak eskuetan, badirudi egoera oraindik ere ez dagoela behar bezain umotua. Segur-ek ez du biderik egin Hegoaldean. Euskaltzaindiak ez du bere burua auzi hori erabakitzeko gai ikusten eta, horrenbestez, biak atxikitzea onartu da. Koherentziaren izenean, hala ere, segur asko eta seguru aski zerrendatik kentzea onartu da. / Eztabaida honen haritik beste bat sortu da: izenondo gisa nola behar du, segura ala segurra? Gaur bigarrena izango litzateke nagusi. Baina eztabaidaren ondoren segura forma onartu da. Hori adierazteko, 'gauza segura' adibidea eskainiko da".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, lantaldeak proposatu dituenak onartuz; eskopetek-eta izan ohi dutena adierazteko egokia den argitzeko eskatuko zaio H1.1 lantaldeari.

seguru asko
adb. Heg. Esaten dena hala izango delako ustea adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. segur aski; seguruena;  + segurutik 2; ziur asko; seguruenik. Komedia hau, nire iritziak ezer balio badu, ondu dituenetarik onenetakoa dugu, seguru asko. Horrela izango da, agian, zenbaitentzat; ez, seguru asko, gehienentzat.

Aztergaia: seguru asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

asko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seguru sarrerari dagokion azpisarrera.

seguru egon
ad.-lok. Heg. Zalantzarik ez izan. Bai, seguru nago. Ustez seguru egonagatik, kukuak oker jo dio.

Aztergaia: seguru egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

segur sarrerari dagokion azpisarrera.

seguruena
adb. Heg. Seguruenik. Seguruena pentsatuko zenuen beste erremediorik ez nuela izan, behartua nintzela horretara. Gela handi bat zen, bulego izandakoa seguruena.

Aztergaia: seguruena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu seguruena eta seguruenik adlag.ik aurkitu. Cf. segurrenik 4, Ardoy SFran ("segurrenik, gure egunetan "Candau-enia" deitzen dugun etxea", "Nun izan ziren ezteiak, xuxen ez dakigu, bainan segurrenik ere Sanguesako hirian, ez bada Xaberriko herrixkan", "... hola baitira segurrenik hartzen bizi guzian atxikiko diren pleguak", "Bazakiena berak ere zer izanen zen gero hori? Segurrenik ez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seguruena 8: Azurm ("Seguruena gogoratu beharrik ez dago"); Bertsolaritza ("alderantziz gertatuko zitzaigun guri ere seguruena"); X. Olarra ("hortzetakoren bat emango dizu seguruena"); Ribera ("Informazio hori erabiliko zuen, seguruena,"); J.C. Etxebeste ("Beraz hauen jatorria ere, seguruena, zerikusi gutxi izango dute Altzakoarekin"); X. Arregi ("poztuko zara, seguruena, ikustean jendeak, oro har, erlijio handitzat jotzen duen egitura jaso dela"); BBarand ("Jetxi giñan, baiña alperrik: etzeukatela babarik. Seguruena Urdanpilleta baserrian Santa Ageda aizkolariak izango zuala"); J.A. Mujika ("Herri txiki batetik datorrena jendetzak eta zaratak harrituko lukete, seguruena"); seguruenetik 1, P. Zabaleta ("Seguruenetik Jainkoak / eman zion sua munduari"); seguruenik (+ ) 66: Bizia lurrean (1) ("Ez zen itzarriko ere seguruenik"); Azurm 2 (adib.: "Seguruenik bertsolaritza, euskal literaturan, ez bait da forma bat gehiago"); J.A. Agirre ("XVI. mendeaz geroztik zaituak izan dira eta seguruenik Mediterraneotik datoz"); HistGizarte/II ("seguruenik iristen ziren berriengatik"); P. Berasategi ("hiztun eta asko jatun ikusten ziren elkarrekin berritsu eta seguruenik zeramaten janetik inori zerbait eskainiz"); Amatiño ("Ez naiz ni, seguruenik, alor honetaz hitzegiteko aukerakoena"); A. Juaristi ("Ez zuen seguruenik berak bezalako kakanarru batek ikusiko zuenik pentsatuko"); SM Landuz ("Lanok, seguruenik, Euskal Unibertsitateak liburu batean bildurik argitaratuko ditu"); Elhuyar ("seguruenik beste horrenbeste izan daitezke oraindik deskribatu ez direnak"); P. Larretxea ("seguruenik niri ez zait tokatuko"); Lécluse-ren Hiztegia ("-duruatzizkia: hoguendurua [...] eta seguruenik harzedirua"); P. Agirrebaltzategi ("Seguruenik sloganari eskatzen zion azken dohaina izango da hori"); Hemen 1988 ("piska bat lehortu orduko banatuko baita seguruenik"); Tantak 1989 ("Ez zaio seguruenik inori ezkutatzen gure euskal gizarte honetan Soziolinguistika izenaz ezagutzen den jakintz arloak irakaskuntz / ikerkuntz zirkuito ofizialetan jasan duen bazterketa"); J. Sarasua ("Aretxabaletako Udal Txit Gorenak usadio berri baten bultzatzailetzat oroitua izatea lortuko du seguruenik"); UnescoAlb 1989 ("ikerketek seinalatzen dute Frantzian zegoenean deskubrituko zituela, seguruenik, hemezortzigarren mendeko filosofoak"); I. Aldabe ("Atarrabia hiribildua sortu eta askoz ere beranduagora arte, Iruñeko San Nikolas parrokiaren auzo konstituitzen zuen, [...] seguruenik aitatutako erregeak hala disposatu zuelako"); D. Urbistondo ("Buruan beste arazoren batzuk darabiltzalako, seguruenik"); X. Lasa ("Seguruenik ahotan bakarrik euskal hizkuntza eramango duen leku aldatze honetan, sarrera instantzia jada, Manuel de Larramendi izenaz dator"); I. Irazabalbeitia 3 (adib.: "seguruenik ez zuten azkar aurkituko"); A. Galparsoro ("txandala estrinatu nahiko du gaur seguruenik"); Egunk 1991 eta 1995 2 (adib.: "Arabako diputatu nagusi ohiak Jaurlaritzako bigarren lehendakaritzaordetza eskuratuko du eta horrez gain seguruenik, Lan eta Osasun saila zuzenduko du"); M. Azkarate ("seguruenik ondoko hizkuntzen eraginez [...] gizonezkoa izendatzen duen izenaz bakarrik osatzen dugu sintagma"); A. Narbaiza ("Keller kontzertu-antolaketa etxea seguruenik"); J. Artaraz 2 (adib.: "Seguruenik, Alfaeta Omega grekar hizkiak dira, gaztelania edo euskal alfabetora egokituta"); HizkLiter ("Seguruenik, egunkari horiek berri berberaz ere jardungo dute"); J.R. Bengoetxea ("Aprobatutako testua seguruenik gaztelaniazkoa izango da"); H. Etxeberria ("Seguruenik gainera, txaloak joko zizkioten auzoan"); J. Gabilondo ("80ko hamarkadako eta seguruenik 90ekoaren hasierako libururik eragingarrienetakoaz ari gara"); X. Goia ("Seguruenik, ibiliko zinen jolas horretan, edota ikusiko zenuen espioien filmeetan"); I. Aranbarri ("Beranduegi seguruenik"); P. Zubizarreta 3 (adib.: "seguruenik sagu batenak ez, eta Saidenak izango ziren"); F. Juaristi ("igande arratsalde batez seguruenik, kapitaina etorri eta [...] hau esan zion Imanoli"); MAtx 3 (adib.: "Beste kuku bat entzungo genukeen gaur, seguruenik"); K. Gorostiaga ("esan nahi nioke bere kezkak nireak direla ere — eta, segurunik, askorenak"); A. Diez ("Sasoi berean erabili izango ziren, seguruenik, Leioan, Berangon, baita Sopelan bere topakoak"); Barojatarrak ("Seguruenik Julio Carok arrazoi du lan hau britaniar autore baten eskutik idatzia egongo balitz, arrakasta gehiago edukiko zukeela dioenean"); Atlantida ("Seguruenik olatuek altuera handiena galdara hondoratu zenean lortu zuten"); J. Etxarri ("Bisitari azkarrak, seguruenik, ez du hiriaren alde eztia, alde 'light' eta turistikoa baizik ikusiko"); M. Landa ("aukeratu ninduen, geure gelako mutilik altuena naizelako seguruenik"); BAtx Zeru ("Halterofilia egin duelako, seguruenik"); Musika/5 ("seguruenik gure unibertsoa gizakiak inoiz entzun ez dituen soinu-hotsez beterik dago"); Musika/6 ("seguruenik bere ahotsa ezagutuko duzue"); L. Oihartzabal ("lan nekeza gertatuko litzaizuke seguruenik ere"); M. Lopez ("zertxobait hitz egiteko aukera ematen diolako, seguruenik"); Berrigara 1997 ("Seguruenik ez zuten arazo larriegirik izan bere zaborrekin"); J. Sudupe ("ez zitzaion arrazoirik falta seguruenik"); Garuna ("Lehen ugaztunak seguruenik gautarrak izan ziren"); H. Cano ("galduta ibiliko zen seguruenik piztia"); Dantza ("seguruenik, eragina izango zuten hemengo dantzen artean"); K. Izagirre ("egingo nuke asmatzaile hori erdalduna izan zela, udatiar bat seguruenik"); L. Fernandez ("Letoniera edo islandiera detektatzeko antzeko sistemak asmatuko zituzten seguruenik"); Deia 1998 2 (adib.: ""bilbotarra" esango duzu seguruenik"); A. Mendoza ("Seguruenik oihuka, amaren esanei ihesika eta aitarenei gaizki erantzunez").

Hiztegietako informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

en-a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seguru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

seguruenik
adb. Heg. Seguru asko. Seguruenik badakizu zer esan nahi dizudan. Horrek, seguruenik, ez digu gauza onik ekarriko. Ordurako, Tomas gizon eskolatua zen eta apaiza seguruenik.

Aztergaia: seguruenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2001-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik: -en-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seguru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

segurutik
1 adb. Heg. Ziur, zalantzarik gabe. Segurutik dakigu tiro egin zutenen artean zegoela Jon. Inork ez zekien segurutik zenbat urte zituen.
2 adb. Heg. Seguru asko. Ik. seguruenik. Laurogeitaka urte, eta gehiago, segurutik, iraun dezakeen bizitza. Segurutik, lehengo moduan ibiliko da oraindik.

Aztergaia: segurutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2003-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: adib. gisa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibideak. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seguru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

segurutzat
Gauza ziurtzat. Datuak eskuetan, ezin daiteke ezer segurutzat jo. Jerezen ia segurutzat ematen dute garaipena, baina ni ez nintzateke hain seguru egongo. Segurutzat neukan erantzun zatarren bat emango zidala.
Loturak

Aztergaia: segurutzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SEGURUTZAT, SEGURTZAT, SEGURTAKO. a) (Tener, etc.) por seguro. Idukhazu segurtzat bizi behar duzula ardura hiltzen den biziaz. SP Imit II 12, 14. Segurtzat ahal derrakedalarik luzenazko errezebitzea dela illabetherik illabetherakoa. SP Phil 165. Segurretako atxiki behar diizi beraz [Jinkoa] [...] gu beithan dela. AR 75. Segurutzat eukirik eztala egun atan ilgo. Astar II 36. Beraz esan diteke segurutzat burnia sortutako tokian asi izan zirala. Izt C 230. Segurutzat adierazirik batere eragozpenik bage Paduan eta Venecian sartuko zala. Aran SIgn 36. b) (Estar) seguro. Zetako bada gagoz orren segurutzat? Añ LoraS 190. Eta, zu ainbeste egiñ dituzularik, segurutzat zaude? Arr May 36.

segurutzat 159 (gehienak jo, eman, hartu…): Elkar 33 (“Moldegabe samarra izanik ere, ez zen behar bezain burugogorra eta ez zen gai funtsezko harremanak segurutzat emateko, eta, ezgaitasun hori dela eta, fidagaitz, artega eta estuturik ibili ohi zen etengabe”), Elhuyar 5 (“Hala ere, esperimentuetako bat auto baten barruan egin zuten, eta ikusi zuten zigarro elektronikoak askatutako nikotina-kantitateak eta partikula-kopuruak OMEak segurutzat jotako mugak gainditzen zituztela”), Consumer 12 (“Diabetiko batentzako dieta, zama eta muga gisa ez, aukeratzat eta zubitzat hartu behar litzateke, gaixotasuna kontrolatzeko lagungarria izan daitekeen bitarteko eraginkor eta segurutzat“), Berria 44 (“Bestalde, Jaglandek jakinarazi duenez, Europako Kontseiluak hainbat teknikari bidaliko ditu Turkiara, bertan errefuxiatuei eskaintzen dizkieten baldintzak aztertzeko. Hala, kontseiluak ebaluatu egingo du Europako Batasunak herrialde segurutzat jo dezakeen Turkia”), EiTB 40 (“Nik ez dut ezer espero, eta ez dut ezer segurutzat eman nahi”), Goiena (“Internet mundu fisikoa ez dela ikusteak, erreala ez dela pentsarazi dezake eta beraz, leku oso segurutzat hartzea”), Jakin 5 (“Etxera itzuli bakoitzean beti eskaratzean topatzen duzun ama bezalakoa da Jakin aldizkaria , segurutzat jotzen den presentzia, beti egon dagoena, eta falta den arte ez zara ohartzen haren gabeziaz”), Karmel (“Hortik aurrera, besteko, eskoitar, eleizgizon eta eleizandra batzuk be errefuxiauta egon ziran Bakion, Bilbotik urtenda, Bakio leku segurutzat eukelako, antza”), Argia 9 (“Sarritan segurutzat jotzen da ikaslea unibertsitatera heldu orduko trebetasun horiek badituela, berez garatu omen dituelakoan edo, eta zorte apur batekin hiruzpalau aholku emango zaizkio”), Laneki 3 (“Beraz, teknika segurutzat hartuko dugu”), Erlea (“Orduan konturatu nintzen zeinen gutxi estimatzen nuen sukaldeko trebetasun hori, segurutzat ematen bainuen amama guztiak nirea bezain trebeak zirela”), DiarioVasco 4 (“Emaitza harrigarria izango dela segurutzat jo dezakegu”), UEU (“Negoziazioak agerian uzten du bikoteetan segurutzat ematen den adostasuna ez dela beti horrelakoa izaten”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

segurutzat 45: Berria 15, Asisko Frantzizko 3, Iñaki Iñurrieta 3, Ibon Uribarri 2, Josu Zabaleta 2, Josetxo Azkona 2, Pello Salaburu, Xabier Olarra, Karlos Zabala…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta komeni da azpisarrera gisa jasotzea ohiko aditzak zein diren adieraziz (jo, eduki, eman… aditzekin erabiltzen da).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibideak (oharrean apatutako eduki osaerako bat, adibidez). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa seguru sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper