3 emaitza sarrera bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

sarrera
1 iz. Sartzea. Debeka dakiela elizako sarrera. Sigifredoren jauregian Genovevaren sarrera. Egun honetan egin zuen sarrera komentuan. Ikusgarria izan zen zure Donostiako sarrera. Eguzkiaren sarrera. Hizkuntza gutxik egin dute literaturan euskarak bezain sarrera pozgarria. Baina hemen ari natzaizuen honek ez du jai horietan sarrerarik izaten, ordaindu gabeko sarrerarik, alegia. Literatura hizkuntzan orain arte sarrerarik izan ez duten esaerak.
2 iz. Sarbidea. Sarrera zabaldu. Sarrerako atean. Herriko sarreran. Aterik gabeko sarrera.
3 iz. Etxebizitzetan eta kidekoetan, sarrerako gela, gainerako geletarako bidea ematen duena. Ik. hall; atari 2; atarte. Hoteleko sarreran zegoen lanpara 1.500 dolarretan saldu zuen.
4 iz. Hitzaurrea, atarikoa. Sarrera, argitaratze lanak eta itzulpena erabat bereak dira. Gamizen olerkiei sarrera. Eleberriaren sarrera-hitz haietarik pasarte bat aldatuko dut hona. Etxepareren liburua Urkixok atera zuen argitara, sarrera lan eder batekin.
5 iz. hizkl. Hiztegi baten atal nagusi bakoitza, hitz bakoitzaren adierak eta gainerako informazioa jasotzen duena; atal horren izenburua. Ik. hiztegi sarrera. Hogei bat mila sarrerako hiztegi ortografikoa argitaratu da. 125.987 sarrerako hiztegia da Orotariko Euskal Hiztegia, 16 liburukitan banatua.
6 iz. Ikuskari edo emanaldi batera sartzeko aukera ematen duen txartela. Sarreraren ordaina bihurtzen dio, behintzat, behar baino gehiago eskatzen ez duen ikusleari.

Aztergaia: sarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sarrera, sarbide, sarleku.

Jatorrizko forma

sarrera, txartel.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+e-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sarrera 1 iz. sarlekua, sarbidea. 2 sartzeko txartela. || Esangurak bereizteko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia (H1.1 lantaldeak proposatuak ditu adiera biak).

sarrera hitzaldi, sarrera-hitzaldi
1 iz. Elkarte bateko, bereziki akademia bateko, kide izendatu berriak haren sarrera ospatzeko egiten den ekitaldian irakurtzen duen hitzaldia. Euskaltzaindiko sarrera hitzaldi jakintsuan garbi aitortzen duenez. J. L. Borauk hizkuntza zinematografikoaren eta gidoilarien defentsa sutsua egin zuen Zine Akademian, eta sarrera-hitzaldia ere gai horren inguruan egin zuen, 2008an.
2 iz. Ekitaldi bati hasiera ematen dion hitzaldia. Manuel Lekuona euskaltzainburuak batasunaren aldeko aldarria egin zuen Arantzazuko Biltzarraren sarrera-hitzaldian. Kongresuaren sarrera hitzaldian, presidenteordeak gogor jardun du alderdi berria sortu dutenen aurka.
sarrera-irteera
1 iz. pl. Toki bateko sarrera eta irteera edo sarrerak eta irteerak. Gainerakoan, ohiko auto ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan. Soldaduek eraikina inguratu eta sarrera-irteera guztiak itxi zituzten.
2 iz. pl. Sartzea eta irtetea. Ikastolako sarrera-irteera orduetan.
3 iz. inform. Datuen edo seinaleen sarrera eta irteera. Sarrera-irteerako gailuak.

Aztergaia: sarrera-irteera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): sarrera-irteera 32: Consumer 4 (adib.: “Frantziako legeak hiritarrak ohikoak dituen paisaiak babesten ditu, natur inguruneen kontserbaziotik hasita, hiriguneen estetikaraino; sarrera-irteerak kudeatuz, nonahi edo nolanahi eraikinik altxatzea debekatuz edo, esate baterako, baserriak -inguruetan urbanizazioa hedatzearen ondorioz- desagertzea galaraziz”), Berria 11 (adib.: “Nafarroako Gobernuak aitortu zuen Iruñeko sarrera-irteeretan kaosa izan zela hainbat istripuren ondorioz”), EiTB 5 (adib.: “Oriaren goi-ibarrean sortuta, betidanik izan da garrantzi handiko gune estrategikoa da, bai Goierrirako bai Gipuzkoako gainerako eskualdeetarako, hegoaldeko sarrera-irteera nahitaezkoa izanik”), Jakin (“Informazio sarrera-irteera, prozesamendua, integrazioa eta konputazioa, zibernetikak ekarritako kontzeptuak izanik garunaren jarduera azaltzeko ohizkoak bihurtu zaizkigu”), Argia 3 (adib.: “Metroko sarrera-irteerek eurek ere”), DiarioVasco 8 (adib.: “Bi gune independiente izango dira, eskola erdian isolaturik geratuz haurren segurtasuna bermatzeko, bi obra independiente bezala funtzionatuko dutelarik, bakoitza bere sarrera-irteerarekin”); sarrera irteera 2: Berria (“Horiek hala, erreserbistak deitu ditu Tel Avivek eta itsasoko sarrera irteera guztiak itxi”), EiTB (“Suhitzaileek etxe batera joan behar izanez gero nolako sarrera irteerak dituzten begiratu eta abar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sarrera(-)irteera 21: Berria 15 (adib.: “Legebiltzarreko eraikinaren sarrera-irteerak, ostera, libre utzi zituzten”), Herria (“Komunikabideetan irakurtzen ahal izan dugu Xubero guziko trafiku-seinaleak, herrietakosarrera-irteeretakoak eta are herri barnekoak, elebidun, xuberotar euskaraz eta frantsesez, hasi direla paratzen”), Elizen arteko Biblia 2 (“Pasabidea zuten aurrean, eta neurri, antolamendu eta sarrera-irteerei zegokienez iparraldekoak bezalakoxeak ziren”), Anjel Lertxundi (“Hor hartuko nuen nik parte, ikaztegiko sarrera-irteeren kargu egingo nintzela esan baitzidan Angelok”), Arantxa Iturbe (“Ondorengo eranskinean datoz, orduz ordu zehaztuta, kide bakoitzaren sarrera-irteerak”), Joan Mari Irigoien (“Nik ohiko kontuak zirela pentsatu nuen, tabernako sarrera-irteerei lotuak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta onartzekoa, adierak bereiziz eta erabilera-eremua adieraziz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sarrera formaren barruan.

Forma baten adiera(k)

1 iz. pl.: Bilboko sarrera-irteeretako auto-ilarak; 2 iz. Inform.: sarrera-irteerako gailuak

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper