19 emaitza sagar bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

sagar
1 iz. Sagarrondoaren fruitua, biribilkara, mami sendoa eta urtsua duena eta erdi-erdian hazi txikiak dauzkana. Bi sagar. Hiru sagar ale. Bost kilo sagar. Sagar gezak, garratzak, mikatzak. Sagarrik gorriena baino gorriagoa. Sagar umo eta gaztaina gozoak. Errezil sagarra, San Joan sagarra. Errege sagarrak konpotan. Sagar gordinak. Sagar errea eta ardo gorria.
2 iz. Sagarrondoa. Loretan da gure sagarra.

Aztergaia: sagar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sagar-arbola, sagar-landare ; eta adib. gisa: sagar erre.

sagar arbola, sagar-arbola
iz. Sagarrondoa. Inguruan ba omen zituen bost edo sei sagar arbola.
sagar landare, sagar-landare
iz. Sagarrondo landare gazte eta txikia, birlandatzeko egokia dena.
sagara
iz. erl. Mezaren erdia, apaizak ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituen eta altxatzen dituen unea. Sagarako denboran. Mezaren hasieratik sagararaino. Sagara ondoan.

Aztergaia: sagara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) mezaren erdia adierako sagara forma 13 aldiz ageri da: B 1 (Añ EL), G 12 (AA 9, Or QA), IE 1 (Arb Igand); sagarako behin, G (Or Eus); b) sagaratze orokorragoei dagozkienak dira: sagara 2 (Mde Po; MEIG). sagara-jai (MEIG); sagarakizun eta sagarakunde bana (Or Aitork); yauretxe-sagaratze G 1 (Ir YKBiz); sagarazione ZuAm 2 (Bp); c)beste forma batzuk, 'sakramentu' adierakoak: sagaraki G 5 (Or Aitork); sagaramendu IE 36 (Ax, Mat 35); sagaratu 8: G 4 (Ir YKBiz, Azurm HitzB, Ibiñ Virgil, Txill Let), IE-ZuAm 2 (Mde Pr; Bp), EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) mezaren erdia adierakoetan sagara 14 dira: G 3 (J. Gaztañaga, M. Amundarain, Elizbarrutietako liturgia), IE 1 (E. Laxague), EB 9 (J.M. Lasagabaster, Kristau ikasbidea 2, Filosofia saila, UZEI, D. Amundarain), EgAs 1 (Azkue); sagara-aurre G 9 (Orixe 8, M. Amundarain), EB 2 (D. Amundarain); sagara-otoitz EB 2 (D. Amundarain); sagaratu EB 1 (Elizbarrutietako liturgia); sagaraldi G 1 (Orixe), EB 1 (J.M. Lasagabaster); b) sagaratze orokorragoei dagozkienak dira: apaiz-sagaraketa G 1 (B. Latiegi); sagarapen EB 4 (UZEI). sagarapen-zentzu EB 1 (UZEI); sagaratu 27: B 1 (X. Kaltzakorta), G 8 (J. Gaztañaga, M. Amundarain, J.M. San Sebastian, S. Aranbarri, S. Zapirain; Orixe), EB 18 (I. Baztarrika, B. Muxika, J.M. Torrealdai, P. Xarriton, UZEI, Oihenart taldea, Kirolak eta ikuskariak, J. Lekuona, P. Agirrebaltzategi, L.M. Mujika, J.M. Barandiaran, X. Odriozola, L. Haranburu-Altuna), EgAs 1 (Herria 1987); sagaratze G 2 (A. Begiristain, Irakurgaiak), IE 1 (Otoizlari 1986) eta des-sagaratze EB 1 (J.M. Torrealdai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sagara : HiztEn-LurE; sagarako : HiztEn; sagarakuntza : HiztEn; sagarapen : HiztEn, Euskalterm 1; sagaratu : DFrec 10, AB38 1, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; sagaratze : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Erl.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

ikus zein bereizketa-banaketa dagozkien sagara / sagarapen / sagaratze izenei.

sagarapen
iz. erl. Sagaratzea. Alboko aldare batean meza ematen ari zen apaiza sagarapenera heldu eta ostia altxatzen ari zela, (...).

Aztergaia: sagarapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

BiblE: sagarapen 30 aldiz ageri da.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Erl.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

sagaratu, sagara/sagaratu, sagaratzen
1 du ad. erl. Apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esan; apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtu. Apaizak ostia sagaratzen duenean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. sakratu. Heretiko horiek ukatzen baitute Jesu Kristo dagoela ostia sagaratuan.
2 du ad. Norbait edo zerbait sakratu egin edo sakratu dela adierazi. Jaunaren etxea garbitu eta berriro sagaratu zuten. Sagaratua ez den elizan. Jainkoak bere herriaren erregetzat sagaratu zaitu olio honen gantzuduraz. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zelten arbola sagaratuak. Haietako bat hiltzen zenean, hilerrian —lur sagaratuan— ehorztea debekatu zuen apezpikuak.

Aztergaia: sagaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sagaratu, sagara(tu), sagaratzen. du ad. Erl.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sagaratu, sagara(tu), sagaratzen.

sagaratze
1 iz. erl. Apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituzten hitzak esatea; apaizak mezatan ogia eta ardoa Jesu Kristoren gorputz eta odol bihurtzea. Ik. sagara. Meza nagusitan, sagaratzean, Marcha Real-a jotzen zen Ondarroan urte askoan. Ogiaren eta ardoaren sagaratzea.
2 iz. Norbait edo zerbait sakratu egitea edo sakratu dela adieraztea. Elizaren sagaratze jaia.

Aztergaia: sagaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Erl.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

sagardi
iz. Sagastia. Mahasti, sagardi eta landak ere on dute ongailu hori.

Aztergaia: sagardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sagast- formakoak 71 dira (B 12, G 58, EB 1); sagard(o)i 28 (B 3, G 10, IE 15): sagasti 61: B 6 (Mg PAb, Ur Dial, Enb, Ag Kr, Ag AL); G 54 (It Dial, Izt C, Iraola, JanEd II, Tx B I, Alz Burr, Ldi BB, TAg Uzt 25, NEtx Antz, Ugalde Iltz, MAtx Gazt, Salav; Or Mi: "urre-sagasti"); EB 1 (MEIG); sagastialde G 1 (TAg Uzt); sagasti-ondo G 1 (TAg Uzt); sagastitxo B 2 (Ag Kr); sagazti G 1 (A Ardi); sagastoi (+ -z-) B 4 (Alzola Atalak: "sagaztoi-kerizpe" 1); sagastegi G 1 (Ag G); sagardi 25: B 3 (Laux AB, BEnb NereA); G 10 (Mb IArg, Izt C, EusJok II, Jaukol Biozk, Tx B I, Uzt Sas); IE 12 (Hb Esk, Dv, JE Ber, Barb Leg); sagardoi IE-ZuAm 3 (Ip Dial, Ox).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sagast- formakoak 25 dira(B-G-EB); sagard(o)i 4 (IE-EB); sagasti 24: B 1 (A. Zubikarai); G 5 (T. Agirre, T. Iakakortexarena: "sagasti iabe" 1, "sagasti lili 1"; F. Portu); EB 18 (Oihenart Taldea, Gipuzkoako Geografia, Elhuyar, Sagardoa 10, B. Atxaga); sagazti G 1 (Azkue); sagardi 3: IE 1 (P. Etcheverry); EB 2 (J.M. Satrustegi, S. Garmendia); sagardoi EB 1 (E. Alkat).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sagardi : AB50 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; sagasti : AB38 8,AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; sagastoi : LurE ("ik. sagasti").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. sagasti.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

sagasti.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-di.

sagardo
iz. Sagarren zukua hartzituz egiten den edari alkoholduna. Bi pitxer sagardo. Sagardoa egin. Sagardo motela (Ik. pitar). Sagardo-saltzaileak. Sagardo tratulariek nahi duten prezioa jartzeko. Bisigua sagardoarekin jan afaltzen.

Aztergaia: sagardo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sagardo ozpin, sagardo-ozpin
iz. Sagardoa hartzitzetik ateratzen den ozpina. Ontzi batera bota, eta gehitu bi koilarakada sagardo ozpin eta sei koilarakada oliba olio.

Aztergaia: sagardo-ozpin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

jerez ozpin aztertzean proposatua, lehendik jasoa dagoen ardo(-)ozpin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sagardo eta ozpin sarreretan.

sagardogile
iz. Sagardoa egiten duen pertsona. Gipuzkoako sagardogileen elkartea.

Aztergaia: sagardogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

sagardogintza
iz. Sagardoa egitea; sagardogilearen jarduera edo lanbidea. Hirugarren eta laugarren belaunaldia ari dira orain sagardogintzan.

Aztergaia: sagardogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gintza osaerako librea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hiztegiak ekarri beharrekoa. || 1- Maiztasun handikoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Onartu egin da forma, eta bere soilean eskainiko.

sagardotegi
iz. Sagardoa egiten, saltzen eta edaten den etxea. Inurritzako sagardotegi batean bazkaldu ondoren.

Aztergaia: sagardotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
sagardozale
adj. Sagardoaren oso zalea dena. Umore handiko gizona omen zen, gaztetan behintzat, eta sagardozale amorratua.

Aztergaia: sagardozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

sagarmin
iz. Sagarrondo txertatu gabea. Ik. makatz.

Aztergaia: sagarmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-min.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sagarrondo landu gabea.

sagarroi
iz. Ipar. eta naf. Kirikinoa. Ik. triku. Adin bateko gizona, ile eta bizar-gorrasta, sagarroiaren biloak bezain zail.

Aztergaia: sagarroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf.Erinaceus europaeus. Sin. kirikino, triku.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

kirikino, triku.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Landare eta animalien taxonomi izena

Erinaceus europaeus.

sagarrondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, ez oso handia, lore zuri-arrosak dituena eta fruitutzat sagarrak ematen dituena (Malus sylvestris). Sagarrondo baten gerizpean hizketan. Uste genuen Gipuzkoa sagarrondoz landatua zela guztia. Sagarrondoak lorez zurituak.

Aztergaia: sagarrondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: sagarrondo; sagarmin : Malus sylvestris.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Malus sylvestris.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Izen teknikoa falta da: Malus sylvestris.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): izen zientifikoa erantsi zaio.

sagartxori
iz. g. er. Amilotxa.

Aztergaia: sagartxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sagartxori (+ sagartxori-kabi) 5, beti ap. Or Mi (pimparrin / mésange bleu), adib.: "Sagartxori-kabia"; "Sagartxori urdiñ ederrak", "sagartxoriek Santi Yurgiz amar amabi arraultze ta iñoiz amalau ere erruten ditiñate".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

sagar-txori : PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sagartxori : Casve EF, HaizeG BF (sagarxori), Lh DBF, DRA, PMuj DVC (BNS- sagar-txori) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txori.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

amilotxa.

sagartze
iz. Sagarrondoa. Sagarra da sagartzean; erori, eta lur hotzean.

Aztergaia: sagartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: +/ HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sagarrondoa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper