21 emaitza puntu bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

puntu
1 iz. Dimentsiorik gabeko espazio gunea. Bi punturen arteko distantzia. Bi lerrok elkar ukitzen duten puntuan. Alizia ohean, jiratuta, begirada puntu batean iltzatuta.
2 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. Puntu argitsu bat ikusten zen zeruan.
3 iz. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kantitate txikia. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. pixka bat; ukitu2 2. Heldutasun puntu bat falta zaie. Txokolate beltz-beltzak duen garratz puntua. Krisia dela eta, nabaritzen da inguruan tentsio puntu bat. Aitortuko dut amorrazio puntu bat eragin zidala haren keinuak. Listu-bide guztiak jario batean ditudala, berehala naiz gose puntu gozoan.
4 iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena (.). Puntuak eta komak beharrezkoak dira ongi irakurtzeko. || i eta j letren gainean jartzen den marka.
5 iz. Eskala bateko maila berezia. Punturik gorena.
6 iz. fis., kim. Gertakariren bat jazotzen den egoera zehazten duen aldagai baten balioa. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Izozte puntua.
7 iz. Mintzaldi, eztabaida, arrazoibide, auzi edo kideko bateko gaietako bakoitza. Eztabaidan darabiltzagun zenbait puntu garbitzeko. Dotrinaren puntu bakoitzean. Ez dira bat etorriko puntu guztietan. Hau da ukitu nahi nukeen puntua. Hiru punturen inguruan mintzatuko naiz. Langileok aldarrikatu duguna puntuz puntu onartu du epaileak.
8 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Ik. tanto. Lau puntuz galdu du. Huts bakoitzeko puntu bat kendu.
9 iz. Zenbait karta-jokotan, karta bakoitzari ematen zaion egiunezko balioa. Zenbait karta-jokotan puntuak zenbatzen dira.
10 iz. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den jokaldia edo apustua. Inor ez bada hogeita hamaikara heltzen, puntua jokatzen da.
11 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Puntuzko galtzerdiak. Puntuzko jertsea. Puntuzko ehuna.
12 iz. Euskal bertsoetan, oinetik oinerako esaldia. Bederatzi puntuko bertsoa. Puntu luzean, hots, zortziko handiaren neurrian. Puntu motza edo zortziko txikia.
13 iz. Denbora-une mugatua eta berezia. Heriotzako puntua. Orain, puntu honetan herioak arima ateratzen balit.
14 iz. mus. Musika-notaren eskuinean jartzen den puntua, hari bere iraupen eta balioaren erdia gehitzen diona.

Aztergaia: puntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

punttu: HiztEn, Euskalterm (eta isilunea eta punttu / isilunea punttuarekin [silencio con puntillo], punttu bikoitz [doble puntillo]).

Erdaretako formak

es (RAE): puntillo; fr (DLLF): point; en (Collins): pitch; it (S. Carbonell): punto; de (Langenscheidts): Punkt.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

punttu: ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, EuskHizt.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

puntu, (kulatz); puntuak, (kulatzak).

Jatorrizko forma

bi punturen arteko distantzia; bi zuzenen ebaki-puntu; bihurtze puntu; ukitze puntu; zuzenki baten erdiko puntu, segmentu baten erdiko puntu; puntu bateko ukitzaile; puntu distantzikide; puntu zuzenkatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: puntu kardinal.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: puntua egin, puntuan ; eta adibide gisa: puntuzko ehuna.

Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

puntu forma dagokio lantaldearen ustez, eta ez punttu, gaztelaniaz bakarrik delako txikigarria.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adiera zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere (iz. Mus.)

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nd-/-nt-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  puntuz puntu esapidea sartzea eskatu du.

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: puntuginen. || 1- Bizkaieraz erabilia, oso.

 - Erabakia: BAgiria (1999-06-24):horren beharrik ez da ikusi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatu dituen adibidea eta azpisarrerak, eta forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): puntu 1 iz.: puntuzko ehuna. 2 iz. Mus. Eta AS gisa: puntua egin; puntuan 1 adlag.: hamaiketan puntuan etorri ziren 2 adlag. Bizk. 'lehentxeago, duela oso gutxi'; puntu kardinal

puntu eta amaitu
iz. Azken paragrafoaren bukaeran jartzen den puntua, idatziari amaiera ematen diona.
puntu eta bereiz
iz. Paragrafo bat ixten duen puntua, hurrengo lerroan datorren paragrafoari bidea ematen diona.
puntu eta jarrai
iz. Esaldi baten bukaeran jartzen den puntua, jarraian datorren beste esaldi bati bidea ematen diona.
puntu eta koma
iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena eta puntuak baino eten txikiagoa adierazten duena (;).
puntu hazbeteko
iz. Inprimatzeko bereizmen unitatea, inprimagailu batek hazbeteko egiten dituen puntu kopurua adierazten duena. Bereizmen handia du inprimagailu honek bai horizontalean, bai bertikalean (1.200 x 1.200 puntu hazbeteko).

Aztergaia: puntu hazbeteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hazbete sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: puntu hazbeteko AS gisa hazbete sarreran.

puntu kardinal
iz. Ostertza lau zati berdinetan banatzen duten lau puntuetako bakoitza.

Aztergaia: puntu kardinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

puntu kardinal, ortzalde.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

puntua egin
ad.-lok. Eskuz, orratzak erabiliz, edo makinaz puntuzko ehuna egin. Ik. trikotatu. Ilunabarrean puntua egiten eta elkarri esamesak kontatzen egoten ziren.
puntua eman
ad.-lok. Bertso saioetan, gai-jartzaileak lehen bi bertso-lerroak kantatu bertsolariak bertsoa osa dezan. Ik. puntua jarri. Lehen puntua emanda, zortziko txikian, bertso bat bota.

Aztergaia: puntua eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua denez (puntu sarrerako 12. adieran), komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa puntu sarreran.

puntua jarri
ad.-lok. Bertso saioetan, gai-jartzaileak lehen bi bertso-lerroak kantatu bertsolariak bertsoa osa dezan. Ik. puntua eman. Demagun, gai-jartzaileren batek honako puntua jarri digula: (...). Batak besteari puntua jartzen aritu gara.

Aztergaia: puntua jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua denez (puntu sarrerako 12. adieran), komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa puntu sarreran.

puntua lortu
du ad.-lok. Kirol norgehiagoketan eta kidekoetan sailkapenerako punturen bat eskuratu. Partida honen helburua puntua lortzea zen eta lortu dugu. || Ligako lehen puntua lortu du Real Unionek. Iazko txapeldunek ligaxkako hirugarren puntua lortu zuten. Talde nafarra hiru puntuak lortzen saiatuko da. Ikastetxeek puntuak lortzen dituzte hilero probak gainditzen dituzten heinean.

Aztergaia: puntua lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, normalean kirolean eta jokoen eremukoa dela adierazita.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa puntu eta lortu sarreretan.

puntuagarri
adj. Joko, kirol proba, azterketa eta kidekoez mintzatuz, puntuak lortzeko balio duena. Bizkaitarra ontziak KAE ligako lehen multzoko bosgarren estropada puntuagarria irabazi zuen atzo Santurtzin. Hamar proba puntuagarri izango ditu txapelketak, eta pilotuek zazpi aukeratu beharko dituzte.

Aztergaia: puntuagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): puntuagarri 96: Berria 31 (adib.: “1 Formulako Munduko Txapelketako 14. proba puntuagarria jokatu zen Italian”, “Estraineko ariketa puntuagarrian”, “Goizean 14 bertso puntuagarri”, “KAE 2 ligako seigarren estropada puntuagarria”, “Lau proba puntuagarri ditu Espainiako kopak”), EiTB 53 (“proba txapelketa ezberdinetarako puntuagarria izan zen”, “bost mendate puntuagarriak igo beharko dituzte txirrindulariek”), Argia 2 (Euskal Herriko distantzia motzeko duatloi koparako puntuagarria dena”, “Hasierako agurrak kantatu eta ostean, saio puntuagarria etorri zen”), Diario Vasco 10 (adib.: “Lehendakaria Txapelketarako puntuagarria da proba”, “Espainiako koparako puntiagarria da proba”, “azken estropada puntuagarria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: puntuagarri 111, Berria (adib.: “Hamalau estropada puntuagarritik zazpi irabazi dituzte”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es puntuable / fr qui compte pour: Elhuyar: puntuagarri / Nolaerran: - / Zehazki: baliozko (sailkapenerako) / Labayru: - / Adorez5000: baliozko, puntuagarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen 'puntuak lortu' adierako oinarriak (gaztelaniaz erabiltzen da), eta eratorri hau okerra da argumentu-egiturari dagokionez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, beharrezkoa da eta puntuatu aditzarekin batera onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

puntual
1 adj. Toki batera garaiz edo hitzartutako orduan iristen dena. Neure burua madarikatu nuen puntualegia izateagatik.
2 adj. Jakina, zehatza, puntu edo egoera jakin eta berezi bati dagokiona; behin edo noizean behin bakarrik gertatu edo gertatzen dena. Harreman eta ekimen horiek puntualak izan dira, jarraipenik gabeak.

Aztergaia: puntual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

puntual 1, Cb Just ("txit mea, ta puntuala izandu zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

puntual 41: a) 'tenorekoa' 7: J. Etxeberria 2 (adib.: "Zertarako balio du egunean bi aldiz puntuala izatea?", "erlojua 8retan puntuala izango da"); G. Nazabal ("guztiaren berri puntual askia ematen du [...] bere ohizko Koxkas zutabean"); L. Anselmi ("orduan konturatuko zara beti izaten naizela orain bezain puntuala"); BerTxapel 1994 2 (adib.: "Bertsolariak, ia ez dira / inoiz puntual izaten"; "ordularirik ez izan arren / ni beti naiz puntuala"); J. Arretxe ("Zein puntuala den irakasle kabroi hau"), eta puntualki 1, EKUrtek 1984 ("Gipuzkoa eta Arabako Diputazioek puntualki bete bazuten ere, ez zen gauza bera gertatu Bizkaikoarekin"); b) bestelakoak (cf. ekintza p., helburu p., ahalegin p.bezalakoak, edo partikula p., karga p. bezalakoak): L.M. Bandres ("Bedi foku puntual batetik sortzen den argi-pultsu labur bat"); J.R. Etxebarria ("A partikula puntualaren azterketa zinematikoa eginen dugu"); J.M. Agirregabiria 6 (adib.: "espira hori puntualtzat har dezakegu", "dipoloa puntualtzat hartu bait dugu"); HezkSaila 1984 ("8 Espezialista-laguntzaile, urtean zehar ekintza puntualak burutuz"); B. Martinez ("espero dezagun ez dela ekintza puntual batean geratuko"); EGLU II ("ondoko adibideotako geroak, puntualak eta ez-burutuak hiru bide erakusten digute denbora bera adierazteko"); Sinonimoen hiztegia ("Lehenengoak kualitate iraunkorra adierazten du; bigarrenak, berriz, egintza puntuala gehienetan"); J.E. Ginto ("hainbat tailer eta ekintza puntual antolatzen ditu"); A. Trancho ("kargek puntualak izan behar dute"); AAO 1989 ("industri sektore puntualei dagozkien lurzatiak"); KontsumProi 1990 2 (adib.: "Jarrerak eta gaitasunak, banandu egiten dira helburu puntualak ezarriz"); M. Navarro ("finantz integrazio partzial eta puntualaren ispilua da"); M. Arrizabalaga ("Ekintza puntualak ere egiten ditugu"); Fisika orokorra 2 (adib.: "Partikula puntualari Newton-en legeak aplikatzen zaizkio"); F.J. San Martin ("lanari buruzko ikerketa puntualen ondoren"); ELA/STV 1992 ("abadagune oso puntual eta konkretuak salbu"); J. Artaraz ("1765eko krisialdia ez zan puntuala izan"); EUSTAT 1993 ("Guzti hauek berokuntza puntuala deritzon izen burupean sartu ditugu"); Egan 1995 ("aurrerantzean berriz ere elkartzea lan puntualen bat egiteko"); Artistas 1995 ("Kontuan izan behar da, hamarkada batzuk lehenago erreforma handiak egin zirela bertan; beste txikiago eta puntualago batzuk berriki egindakoak dira"); E. Arana ("gertaera puntualen deskribapenean zentratzen da"); E. Jimenez ("Badirudi ahalegin horien barruan badirela batzuk antza denez puntualagoak direnak"); Autonomoak 2 (adib.: "Delegatuen esperientziak puntualak dira"); J. Garzia 2 (adib.: "ez baita harritzekoa maila hori moldagarriagoa izatea, bere garrantzi guztiarekin ere puntualagoa baita"); UZEI ("pil-pil dauden arazo terminologiko puntualak ez baitira gutxi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

puntual : DFrec 4 (Egin: "zitara puntual iristeko", "puntual bere lanera"; X. Kintana: "puntuala aditz synthetikoetan"; J.M. Torrealdai: "laguntza puntuala litzateke momentu txar batetatik irteteko gauza ona"); AB38 5; AB50 1; HiztEn: izond. (1 puntuari dagokiona; 2 lekuetara behar den orduan iristen den edo gauzak agindu duenerako egiten dituen pertsonaz esaten da; 3 puntu, leku edo ingurune jakin bati edo batzuei dagokiena edo kasu jakin batean edo batzuetan gertatzen dena, orokorra ez dena; 4 Hizkl. ekintza bere garapenaren une batean azaltzen duen aditz-aspektuaz esaten da); Euskalterm 8 // Ez dugu aurkitu ap. LurE // 'puntual' itzulitako besteak: barruko : Euskalterm 1; oraintxeko : AB38 1; orotariko : AB50 2; puntu(zko) : Euskalterm 5; unean uneko : Euskalterm 1; zati -: AB50 4; zehatz : AB50 3; zehazki : AB50 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

puntual : ElhHizt (1 izond. puntual; puntuari dagokiona; 2 izond. puntual; 3 izond. puntual; Hizkl. puntukaria); HiruMila (1 Elektron., Zientz. puntual _ cátodo; 2 Gram. puntual _ aspecto; 3 puntual; concreto; determinado; 4 ikus orduko) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

puntual/ponctuel erdal formen ordainak: ElhHizt: 1 adj. relativo a o con forma de punto: puntual ; 2 adj. garaiz iristen den(a); 3 adj. exacto: zehatz; 4 adj. Ling. aspecto verbal: puntukari, puntual ; 5 adv. garaiz, behar den garaian; HiruMila: 1 relativo al punto _lugar o momento_ concreto: puntual ; 2 diligente, exacto: orduko, ordutsu; 3 indubitable, cierto: ezbaigabe(ko); 4 Gram. puntukari ; Lur EF/FE: 1 tenoreko; 2 puntukako ; XarHizt: xintxo, xuxen, tenoreko; Casve FE: doi, ordüdün, ordüzko, tenorezko, xüxen; HaizeG FB: xirritu, xintzo, tenorezko; T-L LBF: xintxo, ordudun, orduzko, tenorezko, zehatz; PMuj DCV: 1 metódico, formal, exacto: zintzo, txintxo, ordudun, ordutsu, orduzko, xirritu, xuxen; 2 indubitable, cierto: ezpai-gabeko, enura-gabeko, dudaezin, ziur, eskier; 3 conforme, conveniente: egoki, dagokion, doakon, adiñon, erazko, erako, erarako // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "puntual. Garaiz dabilena. Ez erabili akordio puntualak, horren ordez: unean uneko akordioak".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du arazo puntual, erantzun puntual modukoetan ageri denak (berriak dira ondoko erdaretan ere), eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, nahiz badakien kontrako iritzia indartsu dabilela; 'garaiz dabilena' adierakoa, berriz, es-fr-en behintzat bada.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aurreko ohar bera' — ik. pub.

 - [E208]:  arazo puntual modukoak esateko bai, baina bere orduan dabilena esateko, ordea, askoz hobeak dira, orduzko eta orduzale. || Gure ondarezko hitz jatorrak galtzen ez uzteko.

 - Erabakia: BAgiria (1999-06-24): 'hurrengo itzulirako utzi da. Orduan aztertuko da zein testuingurutan erabil daitekeen eta abar'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere soilean eskainiko da lantaldeak proposatu duena, adierei dagozkienak isilduz.

puntualtasun
iz. Puntuala denaren nolakotasuna. Alemanek ordena, puntualtasuna eta lana maite omen dituzte.

Aztergaia: puntualtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: puntualidad.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Puntualtasun ongi dago, arazo puntual-en abstraktuak egiteko, baina orduzkotasun eta orduzaletasun bezalakoak ere beharko genituzke, orduari dagozkionak adierazteko. || Kontsekuente izateko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena.

puntuan
1 adb. (bostetan puntuan, bostak puntuan eta kideko esapideetan, aipatzen den ordua ordu zehatza dela adierazteko). Hamaiketan puntuan etorri ziren. Goizero heltzen da hamarrak puntuan. Erlojuan hamarrak puntuan ziren. || Oraintxe hamaikak puntu-puntuan. Hamabietan puntu-puntuan.
2 adb. Garaiz edo hitzartutako orduan. Jaun handiak, beti, esandako orduan ez dira etortzen... eta gotzain jauna puntuan etorri! || Puntu-puntuan iritsi zen.
3 adb. Aditzak adierazten duena ia-ia gertatu delarik, gertatu hurran delarik. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. zorian. Hura preso hartzeko puntuan zeudenean. Erotzeko puntuan jarri du. Irriz leher egiteko puntuan. Kontratu garrantzitsu bat sinatzeko puntuan gaudek. Orratza ordua jotzeko puntuan dagoela ikusten dugu lehen planoan.
4 adb. bizk. Lehentxeago, duela oso gutxi. Puntuan ikusi dut zure ama.
Loturak

Aztergaia: puntuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

puntu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1: hamaiketan puntuan etorri ziren. 2 Bizk. 'lehentxeago, duela oso gutxi'.

puntuatu, puntua/puntuatu, puntuatzen
1 du ad. Proba edo azterketa batean, puntuak emanez zerbait kalifikatu. Sei erabiltzailek lehorgailuak probatu eta hainbat alderdi puntuatu zituzten batetik hamarrera.
2 du ad. Sailkapen baterako puntuak lortzeko balio izan. (nor osagarririk gabe). Ohikoa den legez, umoretik jo zuten Donelutxikoek lehiaketan puntuatzen duen agurra egiteko garaian.
3 du ad. Sailkapen baterako puntuak lortu. (nor osagarririk gabe). Bigarren B Mailan eta 1. multzoan Real Union izan da puntuatu duen euskal talde bakarra.

Aztergaia: puntuatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu puntuatu eta puntuak atera / bereganatu / eduki / eskuratu / irabazi / lortu formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

puntuak atera (eta puntoak atera) 8: BAtx Nikol ("Hirurek hamazazpi puntu atera zituzten hainbeste denboraz jokatu ondoren"), EHAA 1982 ("Aukeratutakoen zerrenda, bai lehenengo aldian, bai behin-betikoan, ateratako puntoen zehaztapena eman dezaten zerrendak honako hauetako iragarki-oholtzetan jarrita ezagutaraziko da"), Egin 1991-1996 bitartekoak 3 ("Usurbilek 106 puntu atera zituen, Irungo La Sallek 36 puntu eta Altzako Shidik 19 puntu", "Igual ez garela ari oso ondo jokatzen, baina puntuak ateratzen ari gara", "Joko ona egitea, gol gehiago sartzea, partidua erraz irabaztea, baina azkenean hiru puntuak ateratzea da inportanteena eta horretan ari gara"), Bertsolari 1992 ("Egaña da punturik gehien ateratzen duena"), X. Mendiguren E. ("Aitak esan dit bi puntu atera dituela kolorean. Aitak esan du hamar bat merezi duela"), J.A. Agirre ("Kafe Antzokian jokatu zen sariketa horretako finala eta saioak Bizkaiko bertsolaritzak geroa ondo segurtaturik duela frogatu zuen [...]. Bilbok 394,5 puntu atera zituen"); cf. J.M. Torrealdai ("Baina aurten ez dio puntu askorik ateratzen ez ikasliburuari eta ez haur-literaturari"); puntuak bereganatu 2: S. Lasa ("Hamar puntuak bereganatu zituzten Arteniegakoek eta beren alde goraipatu beharra dago ez zutela ekipo guztia eraman, preparadoreak etxean geratu behar izan zuen eta"), A. Alonso ("4-2koa Arrasateko kanporaketan errepikatu zen, zeinean Donostiako ordezkaritzak helduen kalitate handiagoa baliarazi bait zuen, Goikoetxea anaien eskutik, aurkakoei kendu ahal izan zizkieten bi puntu bakarrak bereganatu"); puntuak eduki 1, Txantxangorria ("Badakizue kartazal gorriak beste biak baino puntu gehiago daukazala"); puntuak eskuratu 2, Igeriketa ("Baloia bere eremura eramatea lortzen duen taldeak 2 puntu eskuratuko ditu", "Etsaiek baloia lapurtzen badute puntua eskuratzen dute"); puntuak irabazi (eta ponduak irabazi) 3: J. Dorronsoro ("Nik 16 puntu irabazi ditut eta Koldo'k 37"), Txill ("helburu anti-euskaldun horretan, hain zuzen, beste puntu bat irabazi dute, hein batez [kostata] Euskara Batua-ren gidaria den Euskaltzaindia zapuztu dute "Estatuto" delakoan... Oso ondo"), Herr 1989 ("Hor ditu hamar pondu irabazi Carricartek hiru boterekin, bai-eta 35-42 eta 37-44 lanjera erakusten hasi ere"); puntuak lortu (eta puntoak lortu) 50: J.A. Azpiroz ("Mariek puntuekiko idatz sistema korapilotsu bat sortu zuen: norberaren fitxa zokoratua izan edo besterena zokoraerazi, horren arabera puntuak lortzen zituen bakoitzak eta horrekin taula interesgarri bat osatzen zuen"), EHAA 1987-1995 bitarteko 20 (adib., "Herri-Administraritzan egindako zerbitzuengatik 0'1 puntu hilabeteko, gehienez, 1'5 puntu lor daitezkeelarik", "... izangaiek lortutako puntuen eta 7.3. oinarri-arauean ezartzen denaren arabera egin beharko dela hori", "Atal bakoitzean lortutako puntuak batu egin daitezke baina ezingo dira 5 puntu baino gehiago izan"), J. Uriarte ("Jokalari bakoitzak, txandaka, hiru dadoak botako ditu eta lortutako puntuen biderkadura aurkitu, gero dagokion zenbakia marratzeko"), Bi Ta Bi/2 10 (adib., "Bideo-joko baten Mirenek 1250 puntu lortu dauz eta Patxik 350 puntu gitxiago", "Mikelek 10 puntu lortu ditu eta Tonik haren bikoitza"), A. Alonso 4 (adib., "Zaldibiakoek bi punto besterik ez zuten lortu ahal izan, Elosegi-Arrese seniorrei esker, Sukia-Arreseri, 22-14 joaneran eta 22-18 itzuleran irabaziz"), GAO 1992 5 (adib., "Ariketa hau gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, ondorengo probara pasatzeko gutxienez 10 puntu lortzea nahitaezkoa delarik"), Hizkilimin/3 2 (adib., "Ondo egiten badozu, puntu bat lortzen dozu"), B. Kortabarria ("Jende asko batzordeetan bere kabuz sartzen da, baina beste asko ez, batzordeetan egoteak ematen dituen puntuen bila baizik, Egoitzan egoteko lortu behar diren puntuen bila"), EIMA 1995 ("Aditz egokia idazterakoan puntuak lortzen joango da"), Egunk 1997-1999 bitarteko 3 (adib., "Villarrealen aurka orain arte izan dugun zortea ez galtzea nahi nuke eta jokoan dauden hiru puntuak lortzea"), Atletismoa 2 (adib., "puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du"); puntuaketa 14: EHAA 1987-1993 bitarteko 9 (adib., "hautagaien zerrenda argitaratuko du Epaimahaiak, Arrantzal Itsas-Ikastegi Politeknikoko iragarpen-oholean, puntuaketa adieraziz", "Atal honetako [II.2] gehienezko puntuaketa 3 puntukoa izango da"), EUSTAT 1993 ("oinarrizkotzat jo ditugun ezaugarriei halako puntuaketa batzuk erantsi dizkiegu"), J.A. Agirre ("puntuaketa onena lortu duten beste bostak ere sartuko dira saio horretan, aipaturiko hiru finalistez gainera beste bost aukeratu ahal izateko"), Igeriketa ("Kontuan hartu beharrekoak: Arauak / Materiala: Baloi bat / Aldaerak: Baloia eramateko era berriak asmatu: ezin dira besoak erabili,... / Puntuaketarekin jokatu / Zapiaren jokoan bezala zenbatu taldekideak"), Getxoberri 1998 2 ("Astelehenetik ostegunera, egun bakoitzean neska-mutiko desberdinak igoko dira eskenatokira puntuaketarik altuena lortzeko asmoz", "Osteguna bitartean puntuaketarik altuena jaso dutenak ostiraleko finalean izango dira"); puntuatu 9: U. Larramendi ("hizketarako gaiak; erantzun zuzenen orria eta zuzenketakoa; mintzamena puntuatzeko orriak"), Txiliku ("... kriptografiaren egileak ezkutatu nahi izan zituen testuaren berezko banaketak bilatzea izan zen. / - Esaldiak puntuatu esan nahi duzu?"), GAO 1991 5 (adib., "Zerbitzuarekin zerikusia duen txosten bat idaztea: 0tik 5 puntu bitartean puntuatzeko"), HizkLiter ("Puntuatu era egokian perpaus hauek"), DNoticias 1997 ("Mendillorriko etxezaina izateko euskara ez puntuatzea Nafarroako Auzitegi administratiboak ontzat ematea") // cf. Murgil/4 ("Testua ondo puntuatu: komak eta puntuak; komatxoak estilo zuzena erabiltzen denean, puntu eta bereiz paragrafo berria hastean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

puntuak eskuratu / irabazi / atera bana ap. DFrec (Egin: "faboritoa borrokatuko da xxxekin, hauek oraindik puntu bat bakarra eskuratu ez dutelarik", "... bi golezko abantailara iritsi zenez gero puntu bat irabazi baino gehiago galdu egin zuela", "hirugarren postuak hartzen dituzte xxxk ere bi puntu atera zituen xxxn"); puntuaketa : AB50 5 (hauetan 1 batazbesteko p, 1 puntuaketa onena); puntu-ateratze : Euskalterm 1 (saca de puntos); puntuatu : DFrec 3, AB38 2, AB50 5, HiztEn (1 zerbaitek puntuak lortzeko balio izan; 2 testu batean puntuazio-zeinuak jarri), Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

puntuaketa : HiruMila (puntuación); puntuatu : ElhHizt (1 puntuazio zeinuak jarri: puntuar; 2 puntuak lortu: puntuar), HiruMila (puntuar) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2012-05-30): puntuatu 40: Berria 10 (“Epaileek bertsoak puntuatzeko orduan alboari begiratzen diotela?”, “bertso puntuatuenaren saria ere eskuratu zuen”, “nola puntuatzen dute?”), EiTB 23 (adib.: “Real Union taldeak bakarrik puntuatu du”, “Lau lasterketa korritu direnean estrainekoz puntuatu du Ferrarik”), Argia 5 (“erridikulua iruditzen zait jatetxeak puntuatzea”, “bertsorik puntuatuena”), Diario Vasco 2 (“Guztiek ez zuten puntuatu Gipuzkoako txapelketarako”, “bakoitzaren zapore, kolore eta textura puntuatu zuten epaileek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: puntuatu 11: Berria 3 (“Seigarren proba izan zen luzeena eta puntuatuena”, “testua ez du puntuatu”), Iñaki Mendiguren 7 (“Jazarleek elkarri botatzen diote quafflea eta uztaietako batetik pasatu behar dute puntuatzeko”, “Angelinak puntuatu zuenean, Harryk itzulipurdika batzuk egin zituen”), Andoni Egaña (“bertsoka oso behetik puntuatu zituen”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es puntuar / fr compter; ponctuer: Elhuyar: puntuak lortu, puntuatu, puntuak eman/jarri / Nolaerran: puntuazio markak jarri / Zehazki: puntuak eman // tantoak/puntuak lortu (Kirol.) // (sailkapenerako) balio izan / Labayru: puntuak ipini | jarri | eman, puntuatu // puntuak lortu | atera // puntuatu / Adorez5000: puntuatu, puntuak lortu.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago aditza mailegatu beharrik, lantaldearen ustez (testu idatziko markak ezartzea adierakoak bakarrik betetzen du baldintza minimoa); aski dira puntuak atera, lortu... eta x puntu eman, lortu... bezalakoak.

puntuazio
1 iz. Testu idatzi bat antolatzeko eta argitzeko erabiltzen diren marken sistema. Itzulpen lanean, zailena, puntuazioarekin asmatzea egin zaio Errastiri.
2 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzak lortzen duen puntu kopurua. Ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak. Goizeko puntuazioa kontuan izanik erabakiko da txapelketa.

Aztergaia: puntuazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
puntuazio marka, puntuazio-marka
iz. hizkl. Ortografia-marka, pausaldiak edo doinu aldaketak non egin adierazteko, testua antolatu eta argitzeko, eta aipuak, elkarrizketak edo kideko pasarteak markatzeko erabiltzen dena. Mendeko esaldiak eta erlatiboak saihesteko, jatorrizko testuan baino askoz ere puntuazio-marka gehiago erabili dut.
puntuka
1 adb. Puntuz puntu, puntuen arabera. Testu ondo taxutua, puntuka ordenatua.
2 adb. Bertsolari bakoitzak puntu bat kantatuz, denen artean bertsoa osatzen dutela. Azken jardunean puntuka aritu ziren hiru bertsolariak.

Aztergaia: puntuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

azken jardunean, puntuka aritu ziren hiru bertsolariak.

puntukari
adj. hizkl. Aspektuaz mintzatuz, ekintza, gertatzen ari den une batean, azaltzen duena. Aspektu puntukaria dute ari da, ageri zen eta bizi da formek.

Aztergaia: puntukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan puntukari sarrera — 'puntilloso, estricto': ES ("Bai ordea behar bada izanen da zenbait hitz arrapatzaille eta pontukari, zeinari ene hemengo eskuara ez baitzaitko agradatuko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

puntukari 5: PGoen ("perfektoa / puntukaria"), EGLU II 2 ("Hortaz, aspektu puntukaria adierazteko erabiltzen da", "ez dutela ekintzaren aspektu puntukaririk adierazten, egoera baizik"), Baietz/6 ("aspektua puntukaria da"), Sirimiri/6 ("Falta izan erako aditzekin, forma puntukaria eta ohiturazko markak nahastea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

puntukari : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

puntukari : ElhHizt, HiruMila (eta puntukaritasun) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

forma hori darabil Gramatika batzordeak (cf. EGLab 243, 429; eta -tasun: 243, 268, 269, 271, 273).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aspektu puntukaria.

puntutik
1 Unetik. (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Irungo auzapezak segurtatu diela Donostiako auzitegiaren erabakia ezagutuko duen puntutik ez duela alardean bereizkuntzarik onartuko.
2 (Kausa-edo adieraziz). Herriko Etxeko gehiengoaren lana den puntutik, haiek beharko zutela pagatu beren sakelatik eta ez diru publikotik.
Loturak

Aztergaia: puntutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUNTUTIK. a) (Precedido frase relativa). Si, desde el momento que, siendo así que. "Dès le moment que, dès que, puisque. Zuk erran duzun phondutik, sinhesten dut" H. Ez dela munduan estaturik zeñetan ezin Jinkoa zerbitza baitezakegu, han nahi gaituen pontutik. Mih 108. Egin dauzkidate damuak: / ez detzaket utz gogotik, / ohorezko sentimenduak / kolpatzen tuzten pontutik. Monho 132. Berthutezko akzionerik mendrenak, egina den phondutik graziazko estatuan, merezitzen ditu laudorioak. Jaur 104. Oro hartan oker dabilltzan pontutik / nahi duzu bada ni nabillan xuxen? Gy 270s. b) Al momento, al instante. Eta puntutik, beste ainbeste egitera jarri zan. Aran SIgn 27. Eta orra nun puntutik abiatu zan, oñutsean ta erdi gosean zer jan-edanik bage aren billa joateko. Ib. 69.

adib.: gaizkitu 1 da/du ad. Alferrik galdu, hondatu; gaizki jarri. Ik. gaiztotu. Zahartzeak gaizkitu du. Bestela, zure desiraren konplimendua erdietsi behar bidean, guztia gaizkituko duzu. Epeltzen hasten zaren puntutik hasten zara gaizkitzen. Bekatua da bekataria Jainkoarekin gaizkitzen duena.

puntutik 6: Berria 2 (“Lurralde historikoen berriz bateratzearen gaiak sostengu azkarra du gaur egun... Bai, badu. Gero mugitzen hasten den puntutik, ikusten dira Pays de la Loire eskualdeko hautetsiak mugitzen, bateratzearen aurka baitira”), Elkar 4 (“Andreak ikusi ninduen puntutik eraman nahi izan nindian berarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

puntutik 16: Herria 4 (“Bilkurek indar berri bat hartu dute 1995-etik aitzina, sail gogoetaldi horren fruitua, Garapen Kontseilua lanean hasi zen puntutik”), Berria 4 (“Orain duen sarea egonkortu eta baliabide ekonomikoak zein giza baliabideak segurtatuko diren puntutik, jarduera eremua zabaldu eta lurralde ikuspegian ere toki handiagoa hartu nahi du”), Xanti Iruretagoiena (“Sortzen den puntutik hasi eta lehenengo berrogei milietan ibai horrek oso zapore oneko ura du”), Harkaitz Cano (“Prestaketarako erabili zituzten mapa eta planoetan auto aldaketa egitea aurreikusten zuten puntutik hurbil zeuden Poliziaren patruila autoa atzetik zutela”), Ibon Uribarri (“Hemen gure zereginaren osaketarekin askiesten gara, hots, ezagutza ororen arkitektonika arrazoimen hutsetik abiatuta zirrimarraztearekin, eta gure indar ezagutzailearen erro orokorra zatitzen den eta bi enbor botatzen dituen puntutik hasten gara, hauetako bat arrazoimena izaki”), Iñaki Mendiguren (“Eta berehala tintazko lerro fin batzuk hasi ziren agertzen, armiarma-sarearen harien tankerakoak, Georgeren makila magikoak ukitu zuen puntutik”), Elena Touyarou (“Gehexan Jaurenea gaztearen potreta zen zinez, bizi berritua, eta ikusiko zuen puntutik dorretxeko nagusi zaharrak bere burua ezagutuko zuen haren baitan”), Aingeru Epaltza 2 (“Beldur zen harako bidaian abiatzean, eta beldur izateko arrazoi aski bazuela zilarra bezain garbi konprenitu zuen ailegatu zen puntutik”, “Laudorioka lotu zitzaidan, parean izan ninduen puntutik”), Piarres Xarriton (“Horra zergatik epaileen aitzinean ere aitortu nion berari deplauki, haren defentsa onartzen nuela baldintza honekin, hots, heretikoa zela argi eta garbi ikusten nuen puntutik, uko eginen niola haren defentsari”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dirudi librea denik, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da puntu sarreran. Horrez gain, -en menderagailua duela esatea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa puntu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper