11 emaitza punta bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

punta
1 iz. Mutur edo buru zorrotza. Arantza-puntak hezurrean barrena sarturik. Pika baten puntan. || Burdinazko puntak dituzten azoteekin.
2 iz. Zerbaiten muturra edo zerbait amaitzen den zatia. Makilaren puntan. Zapata punta-luzeak zituen. Oin puntetan. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz. Sudur punta. Mendi punta. Anbotoko punta. Adarraren puntan. || Bi katu horiek punta-puntako adar bitan jarri ziren (Ik. puntako). Baserria Azkarate mendi punta-puntan zegoen.
3 iz. Muturra, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Tronpeta oihu ikaragarri harekin herria punta batetik besteraino zulatu zuen. Gaur hemen eta bihar munduko beste puntan. Munduaren beste puntan bizi da. Atsotitz hau, bere horretan, Barkoxen jasoa du Azkuek, baina baita beste puntan ere, Aramaion hain justu. Gelaren bertze puntan. Han, behereko karrikako puntan.
4 iz. Zerbaiten zati txikia. Ik. mutur 3.

Esaera zaharrak

Beldurti denaren ezpatak punta motz. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs.

Aztergaia: punta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
punta-puntako
adj. Oso ona. Punta-puntako dantzariak dira. Hemendik aurrera zesta-punta jaialdiak urriagoak izango dira, eta punta-puntako puntista gehienak AEBra begira jarrita daude jada.

Aztergaia: punta-puntako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

puntako sarrerari dagokion azpisarrera.

puntada
iz. Heg. Jostean orratzaren bi zulatzeren artean gertatzen den hari zatia. Puntada luzeak, laburrak. Puntadak eman. Puntada xehearekin modara egina. || Hamar puntada eman zizkioten han, zauria ixteko.

Aztergaia: puntada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ada.

puntadun
adj. Punta duena, puntaz hornitua. Makila puntaduna.

Aztergaia: puntadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

puntako
adj. Heg. Oso ona. Ik. puntarengo. Txahal ona da; puntakoa ere ez, baina txarra ere ez.
Azpisarrerak

Aztergaia: puntako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

punta-puntako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

oso ona.

puntan
adb. Zenbait jardueraz mintzatuz, maila gorenean. Kovacsek hamahiru urte egin ditu puntan lehiatzen. XX. mendeko 20ko hamarkadan puntan izan ziren estiloetara jotzen du Francisek. || Torneo askotan punta-puntan ibili izan da. Ameriketako Estatu Batuak dira robotikaren munduan punta-puntan dabiltzanak. Diruz lepo dauden futbol taldeen aurrean, gure izaera bereziak punta-puntan mantentzen gaitu.
Loturak

Aztergaia: puntan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUNTA-PUNTA (En casos locales de decl. sing.). La misma punta, el mismo extremo. "Arbola punta-puntan dago txorixa" Elexp Berg. Bi katu oiek punta-puntako / adar bitan jarri zian. Noe 74. Egun gutxiyan libru aundi bat punta puntaraño bete du. Iraola 91 (cf. infra PUNTARAINO BETE). Azken urte auetan aurreneko punta-puntan dabillen aurrelaria. Insausti 205. Baserria Azkarate mendi punta-puntan. Albeniz 247. Ori dana, neuk nekiala ez nengoala punta-puntan preparatuta. Albeniz 168.

punta-punta (punta-puntako, punta-puntan…) 579.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

punta-punta 126: Berria 93 (“Titin egungo aurrelari onena da eta bere urteak baditu ere, punta-puntan jarraitzen du”), Herria 4 (“Portuaren punta-puntarat heltzean, itsasoa kasik besarkatzeraino, eskailer handi batzu badaude ezkerraldera”), Joxerra Garzia, Migel Angel Mintegi, Anjel Lertxundi, Jon Muñoz, Joseba Zulaika…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

punta-puntako eta punta-puntan dira nagusiki ageri diren formak. punta-puntako forma puntako sarreran ageri da AS gisa. puntan, berriz, ez dago. Komeni da beraz, puntan azpisarrera sartzea eta, horren barruan, azpiadiera gisa jasotzea punta-puntan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa punta sarreran.

puntapax
iz. Iltze mota txikia. Ik. parispunta. Ez erabili graparik, puntapaxik edo iltzerik, horiekin kableak zula daitezke eta.

Aztergaia: puntapax

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(iltze mota).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Teknologia (Teknol.) espezialitate-marka eman.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

puntaren punta
iz. punta-ren indargarri gisa. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Zuhaitzaren adarraren puntaren puntan kantari zegoen txoria. Gain-gaineko abarraren puntaren puntatik. Eta ibilbidearen puntan, puntaren puntan, ate baten aitzinean gelditzen gara.
Loturak

Aztergaia: puntaren punta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PUNTAREN PUNTA. (En casos locales de decl., en sing.). La misma punta, justo la punta. Gain-gaineko abarraren puntaren puntatik. JE Ber 34. Puntaren puntan / txoria zegoan kantari. SMitx Aranz 217. Altz baten puntaren-puntan / bi bele zeuden izketan. Mde Po 21. Hiru bider jo daike [irularia] makhilaz puntaren puntan. Osk Kurl 77.

puntaren punta 56: Aizu, Elkar 4, Deia 2, Berria 33, EiTB 4, Jakin 2, Argia 9, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

puntaren punta 16: Berria 8 (“Taldea puntaren puntara eraman ondoren, hori bai”), Filipe Bidart 2 (“Eta ibilbidearen puntan, puntaren puntan, ate baten aitzinean gelditzen gira”), Iñaki Segurola (“Asko eta asko eskolan tontoak izanak baitira, eta behin baino gehiagotan nago disputan jarduna ziotenekin balitekeela umetan eta eskolan tontoak izatea, baina gerora argituko zirela edo esnatuko, eta nik berriz, ezetz, tontoak zirela, tontoak direla, eta hargatik daudela dauden tokian eta aurreko puntaren puntan”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“ale batzuk suelto, aurreratuago, beti puntaren puntan eta bere kasa ibili nahi duten tirtiriku urduriak”), Itxaro Borda (“Medikuek zenbait urte zuela alzheimer eritasuna kausitu zioten; halaz etxea bizidunez husten zenean, merkatura edo mezetara joateko adibidez, lo-gela zerratutik eskapatzen zen, baratzeko pikuaren puntaren puntara hupatzeko”), Xabier Olarra (“biak beren bertuteez ezin harroago, // guztietan baitira puntaren puntako”), Joan Mari Irigoien (“R. jaunari zegokiòn ile-kutxatxoa bitrinako bildumaren lehen postuan jarriz, eta ni hantxe utziz, aldapeko sagarraren adarraren puntaren puntan, azken puntan alegia, Laudrup eta Stoichkoven atzetik, baita Pujol eta Maragallen atzetik ere”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura erregularra da, baina oso erabilia. Komeni da azpisarrera gisa jasotzea eta gehienetan -n kasu-atzizkiaz ageri dela esatea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa punta sarreran.

puntaren puntan
adb. Zenbait jardueraz mintzatuz, maila gorenean. Urteak joan eta urteak etorri, puntaren puntan dabil Barriola.
Loturak

Aztergaia: puntaren puntan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

PUNTAREN PUNTA (En casos locales de decl., en sing.). La misma punta, justo la punta. * Puntaren puntan / txoria zegoan kantari. SMitx Aranz 217. Altz baten puntaren-puntan / bi bele zeuden izketan. Mde Po 21. Hiru bider jo daike [irularia] makhilaz puntaren puntan. Osk Kurl 77.

LB: “Haren tontorraren puntaren puntan, Nafarroako Koroak jauregia eraiki zuen” (Argia); EPG: “Asko eta asko eskolan tontoak izanak baitira, eta behin baino gehiagotan nago disputan jarduna ziotenekin balitekeela umetan eta eskolan tontoak izatea, baina gerora argituko zirela edo esnatuko, eta nik berriz, ezetz, tontoak zirela, tontoak direla, eta hargatik daudela dauden tokian eta aurreko puntaren puntan” (Iñaki Segurola); ETC: “Esaten denez teknologia punta (puntaren puntan)” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[punta] puntaren punta 2 (Zenbait jardueraz mintzatuz, puntaren puntan esapidean, 'maila gorenean' adierarekin). Urteak joan eta urteak etorri, puntaren puntan dabil Barriola.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ‘maila gorenean’ definitzailearekin. puntaren punta 2 adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa punta sarreran.

puntarengo
adj. bizk. Gailena. Ik. puntako. Puntarengo limaria izan nahi baduk, heu tapatzeko adina hauts atera beharko duk limarekin.

Aztergaia: puntarengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

gailena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Orratz-puntatik orratz-puntarengora" (Iñaki Segurola)" (2009-06-05)

puntazorrotz, punta-zorrotz
adj. Punta zorrotza duena. Ohearen egiturak ez du eduki behar atal irtenik edo ertz puntazorrotzik. Ziri puntazorrotzak.
Azpisarrerak

Aztergaia: puntazorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-07-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da adjektibo kategorian, eta punta-zorrotz azpisarrerarekin batera sarrera gisa jasotzekoa da.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper