4 emaitza oparo bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

oparo
1 adb. Ugaritasunez, zikoizkeriarik gabe. Oparo bazkaldu. Iturri onak ura bezala, eman oparo bertsoak. Zenbait urtez ez nuen etxe teilapearen ardurarik izan, eskatu baino oparoago eskaini baitzidaten. Izarren esnetik edaten dut oparo.
2 adj. Dagokiona edo berezkoa ugari duena; ona eta ugaria. Belar gaiztoek uzta oparoa honda ez dezaten. Gipuzkoako baso oparoetan. Haien eskaintza oparoa aintzat hartu ez zuelako. Haren ikasletako eta erbesteko urteak kontatzen dizkigu hizkuntza oparoan. Haren esku oparoetatik harturik zeuzkan mesedeak.
3 adj. Oparotasunez ematen duena. Hain ongile oparoari.

Aztergaia: oparo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 2 izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag. 2 izond.

oparoaldi
iz. Oparotasunezko aldia. Ikerketaren tesi nagusia da krisialdiak aldian-aldian errepikatzen direla eta, beraz, aurreikus daitezkeela; krisien aurreko oparoaldietan, ordea, inork ez du horrelakorik gogoan.

Aztergaia: oparoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): oparoaldi 40: Consumer 2 (adib.: “Oparoaldian garapena jasan da baina ez da jasangarri izan eta batzuetan azkarregia ere gertatu izan da”), Berria 23 (adib.: “Ekonomiaren oparoaldian ordainketak 90 egunez atzeratzera iristen baldin baziren, orain gero eta gehiago”), EiTB 6 (adib.: “Gosetea amaitu da, eta egun batzuetan oparoaldia izango dute”), Jakin (“Hala ere, pentsatzen jartzen da bat, atzean utzi omen dugun oparoaldirik gozatu ez duenak zer ikusi behar ote du?”), Argia 7 (adib.: “Krisien aurreko oparoaldietan, ordea, inork ez du horrelakorik gogoan eta atzeraldia iragartzen dutenei ez zaie jaramonik egiten”), DiarioVasco (“Estutasun ekonomikoak direla eta, oparoaldian goitik beherako jaiak behetik gorakoak baino gehiago estimatu izan dituzten udal handiak ere hasiak dira lankidetzaren eta jaiak antolatzeko orduan herritarren partaidetzaren abantailak goraipatzen eta balia tzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: oparoaldi 14: Berria 3 (adib.: “Ekonomiaren oparoaldian neurrigabeko kontsumoa sustatzeko gozokiak ematen dituzte, interes tasa apalen bidez”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik”), Aingeru Epaltza 2 (“Ximurraren aferen oparoaldiaren lekuko zen delako muntadura, sobera ere seinalatzen baitzen, tamainaz eta egikeraz, aldameneko lantegi tikiagoen artean”), Filosofiako gida (”Doktrina hori sasoi zail eta egongaitzetan nagusitzen da, eboluzionismoa, berriz, oparoaldietan”), Asisko Frantzizko (“Jainkoak, ordea, bere semetxoen ardura berezia du, eta aldika, orain poza ematen die, gero atsekabea, ondoren oparoaldia, hurrengoan urritasuna, haiek apaltasunean irauteko edo haiengan zeruko gauzen irrika suspertzeko zer komeni den berak ikusten duen eran”), Juan Garzia (“Zortzi urteko oparoaldia baino ez zen izan harena”), Elizen arteko Biblia (“Egun hartan, erori egingo zaizu Asiriaren zama bizkarretik eta haren uztarria lepotik; oparoaldia izango duzu ondoren”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bonanza / fr prospérité: Elhuyar: oparoaldi, onaldi / Nolaerran: joritasun, prosperitate (Zah.) / Zehazki: oparoaldi / Labayru: barealdi, bareune, jabal(aldi), eme, ederraldi / Adorez5000: oparotasun, oparoaldi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta asko erabili da.

oparotasun
iz. Oparoa denaren, oparo ematen duenaren nolakotasuna. Haren mahaiaren oparotasuna. Onginahi eta oparotasun betean haien erru eta hutsegiteak barkatzea. Oparotasunean neurrigabea.

Aztergaia: oparotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
oparotsu
1 adj. g. er. Oparoa.
2 adb. g. er. Oparo.

Aztergaia: oparotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oparotsu 7: Aitzol 3 (ap. Laux BBa 2: "Euskera, oraingoan, iñoiz baño oparotsuago", "Maitasun-egiaz, biotz-ikutzez, azal-ederrez oparotsua, gazte onen, olerti emaitza"; ap. Ldi UO: "Gauak, ordea, bere erraietatik egunaren sortzaille oparotsu bezela zeruan izarrak piztutzen"); EA OlBe ("saroi oparotsuak kerizpe geldia"); Etxde AlosT 2 ("Bidaniko uri osoa oparotsu onetsi ta bere eskerrez bete zezala eskatuz", "Ardo-sagardoak oparotsu zabaldu ziran"); Etxde JJ ("apari oparotsu baten ondoren, bera konbidatu zuten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oparotsu 6 (Euzko Deya 1937, Onaind 3, Musika, J. Artaraz); oparotsuki 1 (Umandi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oparotsu : DFrec 2, AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oparotsu : Or MB 1085 ("Eukaristi oparotsu").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oparotsu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. izond. g.er. 'oparoa'. 2. adlg. g.er. 'oparo'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper