11 emaitza omen bilaketarentzat - [1 - 11] bistaratzen.

omen1
1 Hiztunak, aditzera ematen duenaren berri, entzunez —ez ikusiz— jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula. (Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ezkerrean ezartzen da). Ik. ei1. Alde ederra omen dago, dakitenek diotenez, batetik bestera. Lau urte hauetan ez omen da kanpora irten. Beste eleberri bat egiten ari omen da. Horretaz mintzatuko naizela uste omen dute. Bizkaiko hitza omen da "durdua". Ba omen dator. Honelako zabarkeriak gertatu ohi omen dira handikien artean ere. Ezin omen du jarraitu. Hain bide luzea egiteko berandu omen dela eta. Gazteek ez omen dituzte gure alde onak ikusten.
2 Batez ere Ipar. (Esaldiaren bukaeran). Berant ibili dira omen. Eta istorioak dio biharamunean bi neskatoak etxetik kanpo zirela... eta ez moltsak hutsik omen! Hiru egun eman zituen, omen, haiek utzi hondarren milikatzen. Eta penitentzia guti baten truke, omen, barkatu dio jaun erretoreak ere.
3 jas. (Aditza ezabaturik). Munduan ez omen halakorik. Mutila, gainera, nola ez?, bihurria eta edozertarakoa omen. Ametsak, Homerok zioenez, bi ate ditu; zeruak, berriz, eta Xenpelar hartzen dut lagun, hamabi omen. Bururik ez duenak txapel beharrik ez omen.

Esaera zaharrak

Batek omen eta besteak amen.
omen2
iz. Ospea, fama, izen ona. Ik. entzute. Euskal literaturaren oroitzapenak lurrean diraueno ez da noski itzaliko haren izena eta omena. Ez dabil omen eta ospe hutsalaren ondotik. Kendu zaion omena edo ohorea bihurtzea. Frantziaren omena berriz goratzeko. Haren omena urrun da hedatzen. Hona omen handiko beste azkaindar bat: Martin Hiribarren. Aita Clement, kaputxino omen handikoa. Betiereko omena.
Azpisarrerak
omenaldi
iz. Norbait ohoratzeko edo goraipatzeko egiten den ekitaldi edo egintza. Ik. gorazarre. P. Lafitteri eskaintzen zaion omenaldirako. Oiartzunen, Uztapideren omenaldian. Donibane Lohizuneko omenaldian. Omenaldi egunean. Omenaldi liburua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: omenaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
omenaldia egin
dio ad.-lok. Ik. omendu1. Gizon jakintsu horri omenaldia egitea aspaldi erabakia genuen. Osasuna kirol taldeari egin zaion omenaldian. Bere lanak argitaratzea da egin diezaiokegun omenaldirik ederrena.
Ohiko lexiak

Aztergaia: omenaldia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

omendu1, omen/omendu, omentzen
du ad. Omenaldia egin, gorazarre egin. Ni iaz omendu ninduten eta Mattin hurrengo urtean.

Aztergaia: omendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

omendu, omen(du), omentzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

omendu, omen(du), omentzen.

omendu2
iz. Omenaldi bat egin zaion pertsona. Omenduen izenean mintzatu zena.

Aztergaia: omendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

omendu, omen(du), omentzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

omendu, omen(du), omentzen.

omenez
Omentzeko, omenaldia egiteko. (-en atzizkiaren eskuinean). Iaz Loramendiren omenez Bedoñan egin zen jaialdian. Jon Bilbaoren omenez argitaratu duten liburuan.
Loturak

Aztergaia: omenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: A. Irigaray jaunaren omenezko liburuan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

omen 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

omenezko
adj. Norbaiten omenez egindakoa. (-en atzizkiaren eskuinean). A. Irigarai jaunaren omenezko liburuan. Senar-emazte berrien omenezko bertsoak.
Loturak

Aztergaia: omenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

omen 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

cf. omenez azpisarrerako adibidea.

omengarri
1 adj. Ospea ematen duena. Sari handi eta omengarrienak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Horrelako zuhaitzak herriaren omengarri izaten dira.

Aztergaia: omengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

omenka
adb. Beste bati entzunaren arabera. Ageri denez, haren berri omenka dakigu. Omenka mintzo dira haren mirakuluez.
Azpisarrerak

Aztergaia: omenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

omentsu
adj. Ospetsua. Gure herri maite honen ikuskizuna eta Periklesen herri omentsuarena berdintsuak zirela.

Aztergaia: omentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper