21 emaitza ohe bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

ohe
1 iz. Bertan etzateko prestatua dagoen altzaria. Ik. ohatze. Jaiki zaitez, har ezazu zure ohea eta zoaz. Oheko lastaira. Ohe biguna. Ohe-aldagarria. Ohe azpian ezkutatu (Ik. ohepe). Ohean etzan. Bere alaba ohe gainean zetzala. Ohean lo zegoela. Ohean dagoen eria. Ohera joan, eraman. Horregatik, ohera baino lehen, gauero egiten nuen osteratxo bat. Ohetik jaikitzean. Ohetzat lurra zuelarik. Urrezko ohe batean.
2 iz. Ibai eta kidekoen hondoetan urak sortzen duen bidea. Ibai-ohearen gainean eraikitako egiturak.

Aztergaia: ohe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ohe, oha-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ohe(-)bagoi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ohe-adar, ohe-estalki (eta, hala erabakiko balitz, ohe-atorra ); eta adib. gisa: ohea egin, ohea jantzi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea aldatu: "ohea jantzi, ohea ipini, ohea landu". || 1- Adibideak "ohea egin" dakar, baina erdal kalkotzat dugu forma hau; badira euskaraz jatorragoak diren lokuzioak: "ohea jantzi", "ohea ipini", edota "ohea landu".

 - [E115]: aspaldian eskaini nuen ohe mahai mesanotxearentzat hitzak ez du sarrerarik izan nahiz Zuberoan ez zen besterik esaten

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu dira lantaldeak proposatuak, baita ohe-atorra ere, eta forma berririk ez da orain erantsiko: «ohe iz.: ohea egin; ohea jantzi. / Eta azpisarrerak: ohe-adar edo ohe adar / ohe-atorra edo ohe atorra / ohe-bagoi edo ohe bagoi / ohe-estalki edo ohe estalki».

ohe adar, ohe-adar
iz. Oheburuan jartzen den ohol edo oholesi modukoaren muturretako bakoitza; oholesi hori bera. Ohe adarretik esekita aurkitu zituen giltzak.
ohe atorra, ohe-atorra
iz. Oherako arropa, eskuarki emakumezkoena, soineko baten antzekoa dena. Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean. Ospitalean, arropak eranzten dizkizute eta ohe atorra umiliagarri horietako bat janzten dizute.
ohe bagoi, ohe-bagoi
iz. Trenetan, oheak dauzkan bagoia. Ohe-bagoi batean atseden hartuz bidaiatzeko aukeraren erosotasuna.

Aztergaia: ohe bagoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-02-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH-EEBS corpusetan ez da forma hau azaldu.

Erdaretako formak

Beste hizkuntzak: es: coche-cama; fr: wagon-lit, voiture-lit; en: wagon-lit; de: Schlafwagen; ca: vagó-llit.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: ohe-gela 'compartimento con camas'; ohe-geladun bultzi; ohetxodun bultzi 'tren con literas'; Euskalterm: ohe-kotxe;

Sektore jakin bateko informazioa

RENFEko hiztegia: ohe bagoi .

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ohe estalki, ohe-estalki
iz. Ohazala; tapakia. Izarak eta ohe estalkia. Emaginak ohe-estalki batean troxatu zuen haurra eta eliz atarian utzi.
ohe jantzi, ohe-jantzi
iz. Izarak eta ohe-estalkiak. (Pluralean nahiz singularrean). Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan. Gizon soinekoz, ohe-jantziz eta etxe eta lanerako tresnaz ongi zamatutako gurditxo bi.
ohe zuri
iz. Izara eta estalki garbiz jantziriko ohea. Halako bazkariaren ondotik, ohe zuri ederrean lo egitea. Halako ohe zuririk ez du mutilak aspaldi luzean ikusi.

Aztergaia: ohe zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHE ZURI (V ap. A, que cita el msOch; Izt 21v). Cama en condiciones (con sábanas, etc.). "Cama preparada" A. Gero jantziko zaizute oe zuria. Zab Gabon 38. Gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok oe zuri ederra. Bv AsL 59. Onek jaka lodi bat, arek oe zuri garbia ta urliak su eder galanta eskeñiaz. Ag Kr 30. Ohe xuri batean, gau oroz lo egin. Ox 36. Halako bazkariaren ondotik ohe xuri ederrean lo egitea. "Lit blanc". Barb Leg 131. Bein edo beste, basoz kanpora / gauean bada gelditzen, / oge zurian ezin asmatu / omen-du lorik egiten. "En cama blanda". Or Eus 213. Alako oe zuririk ez dau mutillak aspaldi luzean ikusi. Erkiag BatB 109. Oi zuri batên jaio nintzan da / oi zuriyan nai nuke il. Uzt Auspoa 67, 115

adib.: jantzi 7 du ad. Zerbait dagozkion arropez estali. Ohea jantzi. Eta gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok ohe zuri ederra beraren gelan. Aldarea jantzi. || Etxea janzten duten altzariak.

ohe zuri (adiera ez da zehazki OEHkoa) 4: Berria (“Bi irudien artean, bi argazki daude. Bietan, gizon bera lo dago ohe zuriaren gainean”), Elkar 3 (“Burdinazko barrak zituzten leiho hautsi haien atzean, pasillo hotz eta luzeetan, burdina forjatuzko ohe zuriz betetako gela erraldoietan, hezetasunak jandako baldosak zituzten geletan, larruzko zintak zintzilik, moja artean, ileak harrotuta eta lurrerainoko begizuloekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohe zuri 8: Iñaki Segurola (“Hor daude piztien gordelekuak, zuloak, habiak eta ganaduaren azpiak, bai, baina gauza bat dira esandako horiek eta beste bat oso, ohe zuri garbi epel bigun estalkiduna.”), Koro Navarro (“Gozo-gozo kantatzen zuen Franklin andrearen ahotsak berak eta Louk bakarrik egon behar zuten logela txikian, noiz eta ohe zurian etzanda egon behar zutenean, itotzen ikusiko zituen lagun irribarretsurik gabe”), Felipe Juaristi (“Neskatxak Joanesen begi haietan nahi ez zuena ikusi zuen orduan, espero ez zuena: emakume zuri bat are ohe zuriago batean etzanda, begiak itxita argi egiten”), Koldo Biguri (“Ohe zuri handi bat aurkitu zuen, eta barruan amonatxo bat, hain txiki eta hain argala non ume bat baitzirudien”), Joseba Sarrionandia (“Izara zuriak, horma zuriak, ohe zuriak erreparatu ditudanean, ezohiko logelan esnatzearen larritasuna eta desorientazioa sentitu dut”), Itxaro Borda (“Oraindik ere Santaklara deituriko eroetxean zegoen ohe zuriari estekaturik, erremedioz galkatua eta atorra zurbailaren azpian biluz”), Harkaitz Cano (“Baina barroteen itzala ohe zuriaren gainean mantentzen da gaur ere”), Fernando Rey (“eta ospitaleak aurrera segitzen zuen etxera bidean, esku horixka gurutzatuek eta aurpegi horixkek eta umebegiek apaindutako ohe zuriz beteta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaur erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea. Bide batez, zuri sarreran adiera berri bat gehitzekoa da, oihal, arropa eta halakoak adierazten dituena.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohe sarreran.

ohea aldatu
ad.-lok. Ohe-jantzia aldatu. Rosak ohea aldatu du, propio, Tomasi asko gustatzen baitzaio ohe aldatu berrian egindako loa.

Aztergaia: ohea aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ohea aldatu: oheko izarak aldatu (s.u. aldatu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasoa dago lehendik ohe sarreran. Komeni da aldatu sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa aldatu sarreran.

ohea egin
ad.-lok. Ohe-jantziak ondo eta txukun jarririk ohea prestatu. Ik. ohea jantzi. Ezin al zenuen zure ohea egin?, edo tapatu, behintzat? Oheak egin gabe eta gosarian erabilitako mahaia jaso gabe. Oheak egin berria zirudien.

Aztergaia: ohea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHEA EGIN (oya eiñ V-gip), OHE EGIN (BN-ciz-arb; Lcc). Ref.: Etxba Eib; Gte Erd 1. "Lecho hacer" Lcc. "Hacer la cama. Norberan kontura zan oia eittia" Etxba Eib. "Ohe egiten (BN-ciz-arb)" Gte Erd 1. Egiten aginetan dau zuretzat oea. EgiaK 89. Egin oiak, garbitu etxia. Astar II 70. Egizue eri horren ohea. EgunO in Arb Igand 186. Berak egiten zituan oiak, berak txukundu etxea. Ag G 28. Ogea egik, eta pitxarragaz oa emen azpiko ibaira. Or Tormes 73. Oeak egiten edo autsak kentzen. NEtx LBB 22. Ogeak egiten orrenbeste denboran. Ib. 158.

def.: apaindu 2 da/du ad. Gaur Ipar. Prestatu. Amandreak apaintzen du hobia. Aditzera apain zaitez. Bazkaria apaindu. Lurrak apaindu. Apain ezazue Jaunaren bidea. Ohea apaindu: ohea egin.

ohea egin 66: Argia 2 (“Etxean mahaia inoiz jartzen ez duten 17 urteko gazteak daude, ez dutenak ohea egiten, logela jasotzen edo zakarrik jaisten, gaizki portatu arren paga astero jasotzen dutenak, eta nahi duen guztia egiten uzteak demokrazia faltsua eragiten du: nerabeak uste du denerako eskubidea duela, librea dela, baina gaizki interpretatzen du askatasunaren ideia”), Elkar 19 (“Ohea eginda, ez zen Txaberren objektu galdurik geratzen”), Deia 3 (“Orain ulertzen dut ohea egin behar dela, gero berriz desegiteko, goizero esnatzeko gauero lo egin behar den bezala”), Elhuyar (“Baina aditu guztiak ez daude ados. Batzuek Science aldizkarian adierazi dutenez, basartoa beste hainbat gauzatarako erabil daiteke, hala nola ohea egiteko edo ardagai gisa”), Consumer (“Ohea egitea, gaixoa bertan datzala“), Berria 6 (“Alderik handiena norbere ohea egitean dago”), EiTB 24 (“Bale, lagunduko diot ohea egiten”), Laneki 10 (“Ohea egiteko teknikak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohea egin 29: Berria 2 (“Semeak ere etxeko lanetan ikasi behar izan zuen, ohea egiten, lisatzen... eta aitortu behar dut orain etxean egin, egiten dituela”), Sonia Gonzalez (“Ez da etxetik irteten ohea egin barik”), Anjel Lertxundi, Jon Arretxe, Xabier Montoia, Karlos Zabala, Joseba Urteaga, Juan Martin Elexpuru, Josu Zabaleta, Bernardo Atxaga, Jokin Urain, Txiliku…

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 9. gaia; 16 lek. (B 10 / G 6).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Azpisarrera egitekoak dira, halaber, ohea jantzi (aztergaian gero proposatu dena) eta ohea apaindu adibide azalduak.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa ohe sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak ohe sarreran.

ohea jantzi
ad.-lok. Oheari izarak eta estalkiak jarri. Gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok ohe zuri ederra.

Aztergaia: ohea jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHEA JANTZI. Preparar la cama. Gero jantziko zaizute oe zuria. Zab Gabon 38. Gaua igarotzeko jantzi zion Bernardok oe zuri ederra. Bv AsL 59. Baiña gero, oia jantzitakoan, igoaleko usaia izaten zuten. JAzpiroz 115.

adib.: ohe 1 iz. Bertan etzateko prestatua dagoen altzaria. Ik. ohatze. Jaiki zaitez, har ezazu zure ohea eta zoaz. Oheko lastaira. Ohe biguna. Izarak eta ohe estalkia. Ohea jantzi: ohe-jantzia jarri oheari. Ohea aldatu: ohe-jantzia aldatu. Ohe-aldagarria. Ohe azpian ezkutatu (Ik. ohepe).

Ez dugu aurkitu ohea jantzi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ohea jantzi 3: Javi Cillero (“Ama oso harro zegoen semeaz, eta etxebizitza zahar hartan txoko bat prestatuta zeukan beti, ohea jantzi berria, mutila noiz agertuko zain.”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ohea jantzita zegoela ikusi nuen”), Koldo Izagirre (“Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta ez balebil bezala aritu naiz jolasean kablearekin, Maritxuk izarak hartu eta ohea janzten jardun duen bitartean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jantzi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa ohe sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohe sarreran.

oheburu
iz. Etzatean burua ezarri ohi den ohearen aldea. Oheburura hurbildurik. Oheburuko argia.

Aztergaia: oheburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oa-buru 1 (Mb IArg II); oaburu 1 (Or Eus) / il-oge-buru 1 (Enb); oeburu 2 (Itz Azald; SM Zirik); ohe buru 1 (JEtchep); ohe-buru 2 (Mde); oheburu 1 (Mde Pr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oe-buru 1 (M. Manzisidor); ohe buruko 1 (F. Zubiaga); oi-buru 1 (Argia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oheburu: HiztEn; Euskalterm 4; oheburuko: HiztEn.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

oheburuko
iz. Burkoa.

Aztergaia: oheburuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

ohegaineko
iz. Ohe estalkia. Damaskozko errezel eta ohegainekoak.

Aztergaia: ohegaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaineko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ohe-estalkia.

ohekide
iz. Norbaitentzat, berarekin ohe berean lo egiten duen pertsona. Ik. ohaide; ohelagun 2. Arazoa ez da soilik zurrunga egiten duenarentzat, haren ohekideak ere gauero jasan behar baititu loaldiaren etenaldiak.

Aztergaia: ohekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

ohekide, ohakide.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

oekide 5: Zait Sof ("Orain, berriz, Yainkoek zapuztua nauzue, dongeen seme, sortu niñuen oekide zorigabe"); Etxde JJ 4 ("Nor ote zun ordea Engrazik adiskide ala oekide?", "Oekide zetzaten unean atxeman zitula zioten mingain edendunak ere baziran", "Xalbatekin ezkondu izan baziña, Piarresekin bezala amaituko zenduke, zuk ezpaiduzu senarra bizikidetzat nai, ankapeko ta oekidetzat baizik", "Engrazik etzezakean gizonezkorik gabe luzaro iraun eta gogokoa izan ala ez, norbait oekide eukitzearren menderatuko zitzaion besterik ezean"); ez dugu o(h)akide formarik aurkitu, baina ik. ap. DRA Arti Dance dans la prière: "Arreba / emaztegaia, alhaba, / emaztea, ohakidea, no, izeba / guztion ama".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ogekide 1, B. Latiegi ("ez dizuet ukatuko orain lau-bost illabete ezkero, Zakary'k jakin gabe, ogekide maiz izan dedala, eta bere maitalea geiago izan naizela Zakary'rena baiño"); ohekide 9: J.M. Irigoien 2 ("Tripako kontuek ohekidearenak baino lan larriagoak karriatzen zizkiotenez, Don Kosmek ez zuen betarik izan ohekiderik aurkitzeko"), A. Lasa 4 ("Nere ohekide bakartia / nere ohekide bakarra. / Erreztasunaren izenean / alde batera utzi nahi duten / lurra", "zurea izan ez den gizonaren ohekide ez izan! / —ez, ez naiz izango", "ahizpa eta biok / ohekide bihurtu ginen"), Amatiño ("Begira, oraindik ere, milaka dira, hemen, gure Euskadi honetan, beren emazteak, maitaleak, ohekideak edo direna direlakoak joten dituzten gizonezkoak"), E. Antxustegi ("Ohekide indartsuarentzat modu hau etengabeko joku iturrian bilakatzen da"), X. Odriozola ("Zenbat herri ipui ez ote sortu sultanaren andre eta ohekideak bizi izan diran ezkutuko toki honetaz"); ohekidetza 1, N. Azurmendi ("Orain arte, pribilejio horiek izateko "isurien froga" gainditu behar zen: familiaren nortasun biolojikoa bermatzen duen odolarena, edo eta ohekidetzaren inguruan isurtzen direnena"); ez dugu o(h)akide formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oe-kide : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ohakide : HaizeG BF (compagnon de lit), Lh DBF (1 compagnon ou compagne de lit; 2 concubine), DRA [o(h)akide: concubina], PMuj DVC (oakide: ik. oaide); ohekide : Lh DBF (ik. ohakide), PMuj DVC (oekide: concubina); oakidego : PMuj DVC (ik. oaidego); oakidetu : PMuj DVC (ik. oaidetu); oekidetza : PMuj DVC (concubinato) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ohaidea.

ohelagun
1 iz. Ohaidea. Otsaileko gau hotz honetarako ohelagunik falta izanez gero, lagun zaitzaket zure gustukoren bat aurkitzen.
2 iz. Norbaitentzat, berarekin ohe berean lo egiten duen pertsona. Ohelagun zatarra izan dut bart, ostikoka jira bakoitzean.

Aztergaia: ohelagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ohaidea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

ohepe
iz. Ohe azpia. Ohepean aurkitu zuten. Botila ohepean gordeta. Ohepetik atera. Ohepeak noiz garbitu behar dituzu?

Aztergaia: ohepe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ohapean 4 (Lç; O Pr; Mde Pr 2) / oe-pean 1, oe-pera 1 (Urruz Urz); oepean 2 (fB Ic III; Etxde JJ); ogepera 1 (Or Tormes); ohe pean 2 (Const); ohepean 2 (Elzb Po; Arb Igand); ohepetik (Arb Igand); oi-pe 1 (PE); oipe 1 (Iraola); oipean 3 (Iraola 2; Or Eus).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oepe 2 (F. Zubiaga); ohepean 1 (Erkiag).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ohape: AB50 1; HiztEn; ohapeko: HiztEn; ohepe: DFrec 1; HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

oherakoan
adb. Ohera sartzean; ohera joan aurretik. Beti eskas dut oherakoan amaren musu beroa.
Loturak

Aztergaia: oherakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OHERAKOAN (SP, Dv), OHERATEKOAN. "Allant au lit" SP. Goizean ohetik iaikitzean, arratsean oherakoan. Mat 43. Eztezazula beraz falta oherakoan haren egitera. EZ Eliç 137. Arratsean oherakoan. CatLav A 8v (V 9). Elizan sartzean, jaterakoan ta oierakoan. CatBurg 11. Adioak oheratekoan egin zituzten. Laph 26. Arratsen oheratkuan. CatS 18. Ankaetatik artu oerakuan bañuak mostazarekiñ. Sor Bar 56. Oietik jeikitzerakoan, oierakoan. Arr May 45. Anima gaixoa oerakoan baño larri ta gaziago zuala jaiki oi zan. Ag G 328. Oherakoan, erraiten diote ostalereri. Barb Leg 65. Ezkon-berritan oierakuan / andriak eta gizonak / fede onian oraziyua / eta kirieleisonak. MendaroTx 33. Ogerakoan / izar dagoen begira. Or Eus 267. Bethi eskas dut oherakoan / amaren musu beroa. Canc. pop. in Lf Murtuts 45. Oherakoan "Agur Maria" bat bederen eginen dut. Larz Iru 46. Oerakoan berealaxe lo artu dezazun. MAtx Gazt 84. Baiñan oerakoan ez edan bein ere. Ostolaiz 106. Gabien oerakuen, bardin. Gerrika 98. v. tbn. Tt Onsa 51. Jaukol Biozk 63. Mde Pr 72. JEtchep 59. And AUzta 90

adib.: begi zulo, begi-zulo 1 Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

oherakoan 21: Argia 6 (“Oherakoan, gure arma han zela jakinik, alde ederrean hartzen ninduen loak”), Elkar 9 (“Oherakoan, ama bere jantzi-gelara igo zenean, Elizabeth atzetik joan eta albiste handia jakinarazi zion”), Berria 3 (“Oherakoan uniformea eranztea ez da hain samurra”), EiTB (“Bikotea ez diren beste pasioez arituko dira harremanen tertulian eta pijamez, oherakoan jazten edo eranzten dugunaz”), Erlea (“AMA-SEMEAK OHERAKOAN“), Uztarri (“Erabakiak hartzen ditugu goizean iratzargailua entzun eta jaikitzea aukeratzen dugunetik, gauean oherakoan hurrengo goizerako jartzen dugun arte; eta tartean, dena dira erabakiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oherakoan 19: Berria, Joan Mari Irigoien (“Oherakoan, berriz, eperra baino eleontziago aritu zitzaidan Mattin”), Pello Zabala (“Oherakoan, hurrengo goizean, ikatz puska haiek sutako hautsarekin estaltzen ziren”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Zenbat sufriarazten didaten mutilok, ene! - pentsatu zuen amonak zepoak jarri ostean oherakoan”), Edorta Jimenez, Txillardegi, Mirentxu Larrañaga, Pako Aristi, Piarres Xarriton, Hasier Etxeberria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egitura erabilia eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea. Bide batez, etxerakoan ere azpisarrera egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ohe sarreran.

oherarazi, oheraraz, oherarazten
du ad. Ohera joanarazi. Haren eztulak entzutean, beldurtu zen ama eta bertatik oherarazi zuen bere alaba maitea.

Aztergaia: oherarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oherarazi, oheraraz, oherarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

oherarazi, oheraraz, oherarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ra(tu)+arazi.

oheratu, ohera/oheratu, oheratzen
1 da/du ad. Ohera joan; ohera eraman. Goiz oheratzen da. Oheratzeko ordua. Oheratu zuten, argizaria baino zuriago.
2 da ad. Sexu harremanak izan. Emaztearekin ezkondu nintzen egunean oheratu nintzen lehen aldiz haren ahizparekin. Itxasori dirua ordaintzen zioten gizon horiekin oheratzeagatik.

Aztergaia: oheratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oheratu, ohera(tu), oheratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

oheratu, ohera(tu), oheratzen.

oheratze
1 iz. Ohera joatea edo eramatea.
2 iz. Eritasun batetik sendatzeko, ohean etzanda egotea. Ik. etzanaldi. Garai batean, oheratze luzeak agintzen ziren.

Aztergaia: oheratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

oheratze luzeak behar ziren garai batean.

ohezeru
iz. Ohearen gainean, lau zutikoz eutsia, jartzen den estalkia. Ik. errezel 2. Ohean etzanda, begiak ohezeruko belusean jarrita.

Aztergaia: ohezeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ohazeru sarreran: ohe zeru : Laph ("Ohe zeruari so, gorthea zabilan gogoan"); oazeru : Otx ("oe bi egozan oazeru ta guztikuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ohezerudun : X. Mendiguren E. ("Eli printzesa ohezerudun ohe handi batean dago lo").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ohe zerudun : Euskalterm (cama con dosel). // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ohazeru : Txill ("Gazte bizartsu ezagun bat topatu nuen neure aurrean, ohazeruaz bestaldean, niri begira zutik"); ohezeru : J.M. Irigoien ("oihanaren bazter batean gelditu behar izan genuen gauez, lurra etzaleku eta goiko izarrak ohezeru"); ohe-zeru : J. Muñoz 7 (adib., "ohe-zeruko errezelak zabaldu", "belusezko ohe-zerua"; "ohe-zerudun ohe").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: ohazeru (pabellón de la cama); Casve EF: ohazelü (baldaquin); Lh DBF: ohezelü, ohezeru; ohazelü, ohazeru (baldaquin, ciel de lit); DRA: oazelü (pabellón de la cama...); o(h)azeru (pabellón de la cama); oezeru, ohezeru (pabellón de la cama, lit. cielo de la cama); PMuj DVC: oazelu, oazeru (baldaquino, dosel, cielo o pabellón de la cama; colgadura de cama); oe-zeru (baldaquino, dosel, cielo, pabellón de la cama, sobrecielo, colgadura de cama; oezeru egin = endoselar, formar dosel) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

baldaquino/baldaquin formen ordainak: HiztHand: baldakin, ohe zeru; ElhHizt-HiruMila: baldakin; (de la cama) zeru; Casve FE: ohazelü; HaizeG FB: ohe-paramenta, ohe-zeru; PMuj DCV: zeru; (dosel de la cama) oe-zeru, zerria // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): baldaquin; en (Collins): canopy, baldachin; it (S. Carbonell): baldacchino; de (Langenscheidts): Baldachin; Thron-, Altar-himmel.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta. Ikus Laphitz, 19. Lhandek ere bildua'.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): 'hurrengo itzulirako utzi da...'

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper