15 emaitza marka bilaketarentzat - [1 - 15] bistaratzen.

marka1
1 iz. Seinalea, aztarna, ezaugarria. Gurutzearen seinalea giristinoaren marka dela. Sendatuz gero ere gelditzen den marka.
2 iz. Gauza batean edo abere batengan egiten den seinalea. Marka ipini, egin. Holakoek ez dute Jesu Kristoren artaldeko marka.
3 iz. Testu idatzi bat zuzen irakurtzen eta interpretatzen laguntzen duen ikurra. Ik. galdera marka; harridura marka; ortografia marka; puntuazio marka. Azentu marka.
4 iz. hizkl. Ezaugarri bereizlea (fonologiko, morfosintaktiko edo esanahizkoa), hitz bat edo elementu bat beste batzuetatik aurkaritzaz bereizten duena. Euskaraz -k da ergatiboaren marka.
marka2
1 iz. Kirol, norgehiagoka edo lehiaketetan, une jakin bat arte lortu den emaitza hoberena. Marka berdindu. Ba al zarete zuek hirurok horrenbesteko marka egiteko gai?
2 iz. Produktu baten izena, ekoitzi duen enpresak ezartzen duena eta gainerakoetatik bereizteko erabiltzen dena. Industria-marka. Seat markako autoa.
marka erregistratu
iz. Produktu baten izen komertziala, lege-babesa duena eta produktu hori erregistratu duen fabrikatzaileak bakarrik erabil dezakeena. FSC etiketa edo marka erregistratuari esker, produktu baten sorburua eta kalitatea inongo zalantzarik gabe ezagut dezakegu.
marka hautsi
1 ad.-lok. Kirol, norgehiagoka edo lehiaketetan, aurretik ezarrita dagoen marka gainditu. Ik. marka ondu. Orain arteko marka guztiak hautsi ditu. Inoren markak hausten saiatu ziren. Oraingoan bere marka hautsi behar du.
2 ad.-lok. Norbaitek, ohiko duen jokaera edo jarduera batean, aurretik erakutsitako edo iritsitako maila gainditu. Oraingoan ederki izorratu duzu dena!, marka guztiak hautsi dituzu.

Aztergaia: marka hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MARKA HAUTSI. Batir la marca, superar el récord (sdos. prop. y fig.). v. MARKA ONDU, MARKA URRATU. Onenen marka iru minutuz / orrek daduka ausiya. EusJok 162. Larraun guzian ezin urratu / baitzun iñork aren marka. "Batir su record". Or Eus 230. Nork ausi zezakean, naiz arrantzalerik oituena izan, ariek egin zuen marka? TAg Uzt 234. Oraiñarteko marka guziak / autsi ditu [mixio] aurtengoak. Basarri 15. Egi ontan etzeok olako zugaitzik. Onek daukan ostaje ta itxurarekin, orain arteko markak autsiko dizkik! Ataño TxanKan 42. Lengo marka guztiak / autsitzen ditula [Perurenak]. Insausti 274. Aldatzek amabi kilometrotan eginda zeukan marka austea. Albeniz 99. Ez zuen [komerigile] hark inongo mugaz gaindi hegan egin nahi izan, ezta ere inoren markarik hautsi. MEIG III 53. v. tbn. Auspoa 39, 121. Zendoia 126.

adib.: marka2 1 iz. Kirol, norgehiagoka edo lehiaketetan, une jakin bat arte lortu den emaitza hoberena. Ik. errekor. Marka guztiak hautsi. Inoren markak hausten saiatu. Marka berdindu.

marka hautsi 136: Aizu 3, Deia, Elhuyar, Consumer 2, HABE, Berria 50, EiTB 55, Argia 5, Erlea, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

marka hautsi 45: Berria 32, Herria 5, Itxaro Borda, Iban Zaldua, Txillardegi, Iñaki Mendiguren, Josu Zabaleta, Fernando Morillo, Pello Zabala, Bernardo Atxaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia da; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa marka sarreran.

marka ondu
ad.-lok. Kirol, norgehiagoka edo lehiaketetan, aurretik ezarrita dagoen marka gainditu. Ik. marka hautsi. Ea zenbatek ontzen diguten Aldatzek egin duen marka.

Aztergaia: marka ondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MARKA ONDU Superar la marca, batir el récord. "Oiñ arteko onenan markia ondu dau zure semiak" Etxba Eib. v. MARKA HAUTSI. Galdubagatik orrek juanda / gero markak ditu ondu. EusJok 53. Orrelako markarik / dituanik ondu, / oraindiokan beste / bat ez da izandu. MendaroTx 427. Ia zenbatek ontzen diguten / Aldazek egin dun marka. Basarri 94. Ia ontzen dezuen uriko gizonen marka. NEtx LBB 167. Bera're jardun izan zan sarri / gure markak ia ondun. Insausti 279.

adib.: luzera jauzi, luzera-jauzi Atletismo proba, abiada hartu eta marra batetik aurrera ahalik eta jauzirik luzeena egitean datzana. Luzera-jauziko munduko marka ontzen saiatu zen.

marka ondu 52: Berria 38 (“Gebrselassiek maratoiko munduko marka ondu du“), EiTB 6 (“Faboritoa ere bada, euskadiko marka ondu berria, eta ez dirudi zama horrek kokiltzen duenik”), Euskaltzaindia 2 (“Espainiako marka ondu zuela, alegia”), Argia (“Guztiok nahi izaten dugu gure marka ontzea, hobetzea…”), Erlea (“Aretxa bizkaitarraren marka ondu nuen”), DiarioVasco 2 (“Goiz partetik ez dut gose handirik izaten, baina iluntzerako edonoren marka onduko nuke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

marka ondu 73, Berria (“Atleta basauritarra itxaropentsu dago, baina zuhur mintzo da, zaila izango da munduko marka ontzea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia da; beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa marka sarreran.

markagailu
iz. kirol. Norgehiagoka eta txapelketetan, talde bakoitzaren puntuak adierazten dituen gailua. Eibartarrak nagusi markagailuan eta jokatzeko moldean.

Aztergaia: markagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

markagailu 3, A. Alonso ("markagailuan 21-21", "markagailuak Tolosaren aldeko 12-4 seinalatzen zuen", "Sei partiduetarik bat, gainerantzekoak markagailu zabalez erabaki zirela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

markagailu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 11 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

markagailu : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (markagailü), Vox CE (Dep.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "markagailua = marcador (aparato)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

markaketa
iz. kirol. Futbolean eta kideko beste zenbait kiroletan, aurkariaren ondo-ondotik ibiltzea, haren jokaldia oztopatzeko; horren ondorioa. Talde zuri-gorriak alde batera utzi ditu banakako markaketak; jokalariek banaka dantzatzeari utzi eta talde moduan funtzionatzeari ekin diote.

Aztergaia: markaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “markatze iz. Markaz seinalatzea, marka ezartzea edo egitea. Bada jada zenbait urte abereen markatze hau egiten dela Urepelen”.

LBeh (2016-10-26): markaketa 30: Laneki, Deia, Berria 12, EiTB 14, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: markaketa 4, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: markaketa, markatze (termino normalizatuak biak, Kirol.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es marcaje / fr marquage: Elhuyar: markaketa (dep.) / NolaErran: - / Zehazki: (del contrario, kirol.) markatze, markaketa / Labayru: markaketa / Adorez5000: markaketa, markatze.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia kiroletan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Forma baten adiera(k)

markatzea.

markasita
iz. miner. Pirita mota, azido sulfurikoa lortzeko erabiltzen dena. Sarritan piritarekin nahasten da, baina markasita arinagoa eta hauskorragoa da.

Aztergaia: markasita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

markasita 1 ap. ZTC (Geologia HE); ik. Geologia HE paperezkoan: markasita / en marcasite / es marcasita / fr marcassite // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

markatik fuerako
adj. herr. Ohiz kanpokoa, bereziki bikaina. Harriak oso urrun eta oso abiada bizian jaurtitzen zituzten tiragomak egiteko goma beltz markatik fuerakoak.

Aztergaia: markatik fuerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MARKAZ FUERAKO (G-azp). Fuera de serie, extraordinario.-- "Batzuk lotsagabe ibiltzen dira neskatxekin (AN-gip), oiek markatik kanporakoak dira (G-azp, AN-5vill)" Gte Erd 251.

LB: “Azkenean guztiz atsekabetu nauena, egin didan markatik fuerako lapurreta izan da (“ (Berria) ; EPG: “Entzun ditiat politak - esan zuen -, baina hori, horratik, markatik fuerakoa duk.” (Irene Aldasoro); ETC: “Izan ere, niretzat ez eze jende askorentzat izan da garrantzitsua Gotzon Garate, beti hain xume agertuz, oso handia izan delako, gizatasunez erraldoia, markatik fuerakoa, Lizardik poema hartan adierazi zuen gizandia zirudielarik.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[fuera] fuerako (markaz/markatik fuerako, neurriz fuerako eta kideko esapideetan, 'ohiz kanpokoa, bikaina' adierarekin). Herr. Hau markaz fuerakoa dun, neska! Harriak oso urrun eta oso abiada biziz jaurtitzen zituzten tiragomak egiteko goma beltz markatik fuerakoak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da fuerako azpisarrera eta bertan jasotako esapideen adibideak azpisarrera bihurtzekoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa marka eta fuera sarreretan.

markatu1, marka/markatu, markatzen
1 du ad. Markaz seinalatu, marka ezarri edo egin. Honelakoak markatu behar lirateke mihian burdina gorituarekin. Herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Zigiluaz markatu. Gurutze batez markatu. Bidea markatu. Egun seinalagarri hura markatzeko.
2 du ad. Zerbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan eragina izan edo haren izaeran arrastoa utzi. Beste alde batetik, ordea, hizkuntzak markatzen gaitu, nola markatu ere! Denok behar dugu bultzadatxo bat gerora gure bizitza markatuko duen pauso garrantzitsu hori eman ahal izateko. Atentatu baten lekuko izango da eta horrek bizitza osorako markatuko du. Bartzelonak markatutako lana da.
3 du ad. Batez ere Ipar. Adierazi. Zer markatzen du olioarekin nahasia den baltsamoak?
4 du ad. Telefonoan, deitzeko, telefono-zenbaki bati dagozkion zenbakiak sakatu. Bulegora jaitsi zen eta Angieren etxeko telefonoaren zenbakia markatu zuen. Barkatu, okerreko zenbakia markatu dut.
Azpisarrerak

Aztergaia: markatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

markatu, marka(tu), markatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

markatu, marka(tu), markatzen.

markatu2
1 adj. Marka batez seinalatua dena, marka bat ezarri edo egin zaiona. Poker partida bateko karta markatuak.
2 adj. Oso nabarmena; zerbaiten eragin edo arrasto nabarmena duena. Eskoziar azentu markatua du. Gure kantuak politika aldetik markatuak direla ere esaten digute askok.
3 adj. hizkl. Hitzez, azentuez edo joskerez mintzatuz, kidekoek ez duten edo ohikoa ez den ezaugarri berezi bat duena, neutroa edo ez-markatua ez dena. Ik. ez-markatu 2. agure hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki. Hitzen ordena eta esanahia ez da hemen aztertzeko gaia, gramatikariek ebatzi beharreko auzia baizik: ordena markatua eta ez-markatua, galdegaia, mintzagaia.

Aztergaia: markatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

markatu, marka(tu), markatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

markatu, marka(tu), markatzen.

markatzaile
1 adj./iz. Markatzen duena. Bi liburu eta orri-markatzaile bat oparitu zizkidaten. Arkatz markatzailez egindako marra batez. Bide markatzaile aparta, eta segur aski, bere ibilbide osoan bertso on gehien eta txar gutxien bota duena. Markatzaile genetikoak.
2 iz. kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, aurkako jokalari bati, haren jokoa oztopatzeko, hurbildik jarraitzen dion jokalaria.

Aztergaia: markatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan markatzaile sarrera: "Annotator, [...] merkatzaillea, erremarkalaria, erremarkatzaillea" Urt II. "Marcador" Lar. Azkue remite a markari `agrimensor'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

markatzaile (markatzalle) 4: MarrazkiOEO/2 ("Markatzallearekin, arkatzarekin edo tenperakin margotu laranja multzo bat"), SM ("bere kondutaren etika eta moral markatzaile"), I. Egurbide ("Markatzaile inmunologikoak odol periferikoan eta hezur-muinean"), UZEI ("Tumoreen markatzaileak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

markatzaile : HiztEn, Euskalterm 10 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

markatzaile : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC; markatzale : DRA, Lh DBF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF.

Bestelakoak
Ongi eratua da

forma egokia da (berritzat har liteke erabilerari dagokionez).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-31) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

markatze
iz. Markaz seinalatzea, marka ezartzea edo egitea. Bada jada zenbait urte abereen markatze hau egiten dela Urepelen.

Aztergaia: markatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

markaz fuerako
adj. herr. Ohiz kanpokoa, bereziki bikaina. Hau markaz fuerakoa dun, neska!

Aztergaia: markaz fuerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MARKAZ FUERAKO (G-azp). Fuera de serie, extraordinario. * Alimentua komeni zaigu / piska bat ardo zarretik, / baño Paulinok eztu eraten / markaz fuerako zurrutik. Tx B I 167. Markaz fuerako kañoi aundiyak. Tx B III 22. Mundu txar ontan lau eun bizi bar ta ola ibilli barra latza dun geo! Au markaz fuerakoa dun, neska! (AN-gip). PPer FLV 1987, 188.FUERAKO (G-azp) (Tras markaz, neurriz). Extraordinario. * Alimentua komeni zaigu / piska bat ardo zarretik, / baño Paulinok eztu eraten / markaz fuerako zurrutik. Tx B I 167. Markaz fuerako kañoi aundiyak. Tx B III 22. Mundu txar ontan lau eun bizi bar ta ola ibilli barra latza dun geo! Au markaz fuerakoa dun, neska! (AN-gip). PPer FLV 1987, 188.

Ez dugu aurkitu markaz fuerako formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

markaz fuerako 1, Patziku Perurena (“Zerbait harrigarri, markaz fuerako, gertatu behar duela uste dizu haurrak kontakizun bakoitzean: heroe lapurren batek galasi guziak bere zakuratu, dama lirainen batek gizandiak umetu, txingurri urdinen batek Euskal Herri osoa salbatu...”).

LB: “Jesukristoren autoa ekarri zuen, noski, atsoak. 4x4 beltz bat, Mercedesa, markaz fuerakoa.” (Aingeru Epaltza); EPG: “Zerbait harrigarri, markaz fuerako, gertatu behar duela uste dizu haurrak kontakizun bakoitzean” (Patziku Perurena); ETC: “Frantziska honek, markaz fuerako emakume galtzadun horietakoa izan behar zuen, eta hurrena, gizona hildakoan, bera ezkonduko zen Goikobordako Miel Antonio Larrea alargunarekin” (Patziku Perurena).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

[fuera] fuerako (markaz/markatik fuerako, neurriz fuerako eta kideko esapideetan, 'ohiz kanpokoa, bikaina' adierarekin). Herr. Hau markaz fuerakoa dun, neska! Harriak oso urrun eta oso abiada biziz jaurtitzen zituzten tiragomak egiteko goma beltz markatik fuerakoak.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Gaur egungo agerpen gutxi.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da fuerako azpisarrera eta bertan jasotako esapideen adibideak azpisarrera bihurtzekoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa marka eta fuera sarreretan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper