22 emaitza lore bilaketarentzat - [1 - 22] bistaratzen.

lore
1 iz. Hainbat landareren zati koloretsu eta, askotan, usaintsua, ernaltze organoak dauzkana. Ik. lili. Lore ederra, polita. Lore zimelak. Maiatzeko loreak. Lorez lore doan erlea. Lore usain-ona. Larre lore ikusgarriak. Sagar lore zuriak. Zuhaitz lorez josia. Lorezko koroa. || Lore arrak eta emeak. Lorearen korola. Lorea fruitu bihurtzen da. Lore bakuna.
2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. Lore-saltzailea.
3 iz. Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Irin lorea. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. Huskeriez kezkatzea ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.
4 iz. (goiz bateko lorea, egun bateko lorea eta kideko esapideetan, 'iraupen gutxiko gauza' adierarekin). Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik. Lortutako batasuna ez dadila egun bateko lorea izan.

Esaera zaharrak

Apirileko lorea, urrea baino hobea.

Aztergaia: lore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lore, lora-.

Jatorrizko forma

itsaslore, polipo.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lore(-)hauts Sin. polen, lore(-)orratz Sin. pistilo, lore-zil* e. lorezil.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lorean, lore(-)baratze, lore(-)begi , lore(-)joko, loretan, lorezko . // Eta iritzi-emailearen oharra kontuan izateko eskatuz (azalpenari baitagokio, eta ez formari): "lore-orratz = estilo, Botanika Hiztegian eta Euskal Hiztegian; lore-orratz = pistilo, Hiztegi Batuan. Nire ustez, parte luzea (hots, 'estiloa') bakarrik da lore-orratz. Pistiloa organo femenino osoa da, obulutegia, obuluak, estiloa, estigma, etab." (E410, 2003-01-14).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "lili ere" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-05-17) Bere horretan utziko dira oraingoz lehen eta bigarren itzulietan arautu eta argituak (eta lore-pipil erantsiko da orain azpisarreren artean).

lore baratze, lore-baratze
iz. Lorategia. Lore baratzean eder, arrosa gorria.
lore begi, lore-begi
iz. Landareetan, lorea sortzera doan pikor modukoa. Ik. begi 6; pinporta. Elorri beltzak ere, lore begiak puztuta, lehertzear daude.
lore eskaintza, lore-eskaintza
iz. Maitasunaren edo esker onaren adierazpen gisa edo oroigarri gisa, norbaiti loreak eskaintzea. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, Arregiren hilobian. 11:00etan lore-eskaintza egingo diote Begoñako Amari. Frankismoko biktimen omenezko lore-eskaintzarekin hasiko dute eguna.
Loturak

Aztergaia: lore-eskaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lore(-)eskaintza 204: Berria 105 (adib.: “Gazteenentzat, amaren besoetan lo kuluska egiteko aitzakia baino ez da lore eskaintza”), EiTB 91 (adib.: “Omenaldia elkarretaratze bat eginez hasi da goizeko 11:45ean; 12:00etan, berriz, lore-eskaintza egin diete terrorismoaren biktimen eskulturaren aurrean”), DiarioVasco 8 (adib.: “Eguardian, Petra Lekuona Zaharren egoitzan, opari eta lore-eskaintza ugari jaso zituen Kasildak”). // LB: 299, EPG: 58, ETC: 1093

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lore(-)eskaintza 58: Berria 48 (adib.: “Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, Arregiren hilobian, eta dozenaka elkarretaratze hainbat herritan”), Herria 7 (adib.: “12-tan, lore-eskaintza haren hil-hobian”), Iñigo Aranbarri (“Lore eskaintzak, bertsoak, komunikatu irakurketak, besarkadak eta musuak... dena ohi bezala”), Arantxa Iturbe (“Eta festa egunetaz asko akordatzen naiz: ziren ostegun eukaristikoak, lehendabiziko jaunartzea eta Korpusetako lore eskaintzak”), Koldo Izagirre (“Esana dizut, urte zaharrean ez ezik edonoiz dela bisitagarria gure herria: urtero, letra galegoen karietarat, lore eskaintza egiten zaio Castelaori txoko honetan maiatzeko azken igandean”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ofrenda floral / fr dépôt de gerbe: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: lore eskaintza / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

lore 2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. || (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Lore sorta. Lore-saltzailea. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, Arregiren hilobian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta definitzeko modukoa da. Jaso azpisarrera gisa eta ezabatu azpiadiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa onartzekoa lore sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da lore eta eskaintza sarreretan.

lore hauts, lore-hauts
iz. Polena. Ateak eta leihoak itxita eduki, lore hautsa etxe barruraino sar ez dadin.

Aztergaia: lore hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez da azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ager. guztiak EB dira: lorautz 1; polen (+ konposatuak) 14; polinizatu 1; polizinatzaile 3; polinizazio 10.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: lorauts 1; loreen hauts 1; loretako irin 1; polen 5; polen ale 1; polen garau 1; polen-ale 1;poleneztapen 1; poleneztapen gurutzatu 1; poleneztapen moeta 1; poleneztapen zuzen 1; polinizazio 1; polinizazio zuzen 1; AB50: polen 2; HiztEn: lorauts; lorautseztapen; polen; polen kopuru; polen-ale; poleneztapen; polinizazio; polinizatu; LurE: lore-hauts.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

polen, (lore-hauts).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. polen.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

polen.

Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea

aldaketarik gabeko osaera dagokio, berria denez.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  lorauts [grafia hobetsiko genuke] 1996-01-08 ()

lore hosto, lore-hosto
iz. Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

Aztergaia: lore hosto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

lore joko, lore-joko
iz. Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk. Ondarroako Udalak Augustin Zubikarairen omenez antolatutako lore jokoetan. Quazaltenango herrian egiten diren lore jokoetako deialdiko oinarrietan honako hau irakurri zuen behin: (...).
lore orratz, lore-orratz
iz. bot. Loreek pistiloan duten zurtoin modukoa, obulua eta estigma lotzen dituena. Ik. estilo2; pistilo. Mitxoletaren lore-orratzak izar baten marrazkia uzten zuen larruazalean.

Aztergaia: lore orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-10-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pistilo 2 aldiz jaso da, EB (I. Aizpuru, I. Iñurrieta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pistilo: AB38 4, Euskalterm 3; HiztEn-LurE; pistilobakar: Euskalterm 1; pistilu: AB38 1.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

pistilo, (lore-orratz).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. pistilo.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, ez baitu onarpenik izan

ez du onarpenik izan, eta baztertu egingo da; pistilo, berriz, onartzekoa da.

Informazio osagarria
Euskal osaerazko forma onarpenik gabearen lekuan onartzekoa den mailegua

Ik. pistilo.

lore pipil, lore-pipil
iz. Pipila. Lore pipilak eguzki epelera bezala.
lore sorta, lore-sorta
iz. Loreekin egindako sorta. Ik. buket; floka. Lore-sortak utzi zituzten hilobian, eta aurresku bat dantzatu zuten, hildakoen omenez. Azken ukituak eman dizkio logelako mahaiaren gainean dagoen lore sortari.

Aztergaia: lore-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2000-11-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh205 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lorte(-)sorta 116: Consumer (“bonboi eta lore-sortak ospitaleko gelako parte batean”), Berria 50 (adib.: “Lurraren atea zegoen tokian lore sorta jarriko dute erasoan hil ziren guztien omenez”), EiTB 28 (adib.: “Lore sorta andana ere jaso ditu idazleak, onemaldi gisa”), Argia 8 (adib.: “maiatzaren lehenean herriko toki esanguratsuenetan postutxoak jartzen dira lore-sortak saltzeko”), DiarioVasco 29 (adib.: “Gustura ziren biak, baina lore sortak jaso zituzten emazteak eta bilobak ere”).// lore(-)sorta 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lore(-)sorta 180: Berria 51 (adib.: “Txuriren ama eta arreba oholtzara igo eta lore sorta bana oparitu zieten”), Herria 4 (adib.: “Iguzki Lore sortua izan da 1989an lehen lehenik gure ikasleeri kantuaren gostua emaiteko”), Karlos Zabala 15 (adib.: “Lore sortek itzal egiten zieten batzuek besteei, odol zetaken pare, eta eztiro zurbiltzen ziren, zilar kolore gris leun-leunez margoturik”), Anjel Lertxundi 10 (adib.: “Soldaduburuak arto-hostoz egindako lore-sorta baten imitazioa seinalatu zuen”), Xabier Mendiguren Elizegi 6 (adib.: “Sorpresa geroago etorri zunan: lanetik atera ginenean han zegonan, aurreko espaloian tente, lore sorta zuela eskuan”), Mirentxu Larrañaga 6 (adib.: “Bidal iezaiozu lore-sortaren bat, edo antzeko zerbait”), Josu Zabaleta 3 (adib.: “Ezpain gainean bazuen bibote pixka bat, amets eragiten zizuna... amets... mahai gainean lore sorta bat ikusirik maite dituzun basoetan amets egiten den bezala”), Xabier Paya, Xabier Olarra, Edorta Jimenez, Ramon Saizarbitoria, Harkaitz Cano, Anton Garikano, Koldo Izagirre, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ramo de flores / fr bouquet: Elhuyar: lore-sorta / Nolaerran: floka, buket, sorta / Zehazki: lore sorta / Labayru: lore-sorta, lore-mortxaka, lore-pila / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "lore-sorta = ramo de flores".

adib: lore 2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. || (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Lore sorta. Lore-saltzailea. Lore eskaintza egin dute Zizurkilen, // sorta 1 iz. Loreak, landareak eta kidekoak bilduz egiten den multzoa. Ik. azao; sendor1. Lore sorta. Krabelin sortak eta opil mordoak. Belar gaiztozko sorta bat erretzeko. // harro 4 adj. Hantustez betea. Ik. harroputz. Harro bezain lotsagabe zelako. Gizonik harroena apaltzeko. Gazte buru-harro ondasunzalea. Gure mende harro honek. || Medikua ere, hego haizea baino harroagoa bera, azken egunetan lore sorta batekin etorri zitzaion. Arregiren hilobian. // moja 2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Moja-jantzian eta lore sorta zuri bat eskuetan zuela azaldu zen. Sartu nintzen neskame moja etxe batera. Herriko moja komentuan (Ik. mojategi). // osatu 1 du ad. Zenbait gauzak osotasun edo banako bat eratu. Batzarra osatzen dutenak. Lore sorta zoragarria osatu du. Landuccik osatu zuen euskal hiztegian. Gorputza materiaz osatua dela. "Euskal hitz garbiak", hau da, hizkuntzan bertan ezagun diren hitzez eta morfemez osatuak. Aldizkarietan argitaratu dituen artikuluekin liburuxka polit bat osatu du. Hiru zatik osatua. Liburuaren hirutatik bi hiztegiek osatzen dute. || Artikuluarekin hiru silaba osatzen dituzten izenak bi sailetan banatuak ageri dira. Ardi-bildotsetan ehun eta berrogei buru osatu behar, eta ehun eta hogeita hemezortzi ziren soilik eskortara bildutakoak. // pozoitu 4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gaurkoa ez da egun txarra lore sorta pozoitu bat niri bidaltzeko

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sorta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa lore sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa lore sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lore eta sorta sarreretan.

lorean
adb. Loretan. Lorean da mahatsondoa. || Lorean da amodioa duena.
Loturak

Aztergaia: lorean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lore sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lorean da amodioa duena.

loredun
adj. Loreak dituena. Soro eder loredun bat. Landare loredunak.

Aztergaia: loredun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

loradun 2 (Azc, Erkiag); loredun 9 (Gand; Lar, Or, Berron; Ox, JE; Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loredun 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

loredun : AB38 (3); HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

loregintza
iz. Lorezaintza.

Aztergaia: loregintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. florikultura.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

loreko
adj. Pertsona gazteez mintzatuz, adinaren lorean dagoena. Ik. sasoiko. Garaziren semea, hogeita bi urteko gazte lorekoa.
Loturak

Aztergaia: loreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LOREKO (Joven) en la flor de la vida. Nik ainbat urte zuk onuzkero, / gazte florekorik al dezu espero? MendaroTx 226. Asunzionen semea, ogeta bi urteko gazte lorekoa. Akes Ipiñ 18. Zori gaiztozko markallak, / aietan egiñ batallak, / galdu floreko galaiak. Yanzi 81.

Ez dugu aurkitu loreko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

loreko 3: Anjel Lertxundi 2 (“Gizon gordin bat eta, haren ondoan, adin zehatzik nabarmentzen ez zitzaion neska lorekoa zeuden kalesa barruan”), Juan Garzia (“Lorekoa zen eta ederra, eta "khalaviod" bikain batzuen jabe”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera berezia, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa lore sarreran.

loreontzi
1 iz. Lore apaingarriak edukitzeko ontzia. Lorategira irten nintzen hiru loreontzi betetzeko adina dalia biltzera. Beirazko loreontzi polit bat.
2 iz. Loreak eta landareak landaturik edukitzeko ontzia. Geranioz beteriko loreontziak daude lehenengo solairuko etxebizitzako balkoian.

Aztergaia: loreontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-09-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lore-ontzi (+ lore ontzi, loreontzi) formek 6 ager. dituzte B (Gand Elorri), G (Ag AL; Bil; Inza Azalp; Ldi BB), IE (Mde Pr); lore untzi L (Barb Sup); lora ontzi B 1 (Iraola); lorauntzi B 1 (Alzola Atalak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loreontzi EB 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: lore ontzi 2; loreontzi 5.

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. lore-ontzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  lorontzi [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lorontzi erabili izan da euskaraz orain arte.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ez da onartu eta lore-ontzi utzi da. // BAgiria (2000-03-31): Ontzi bigarren osagai dutenekin: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi.

loretan
adb. Landareez mintzatuz, loreak dituela. Ik. lorean. Sagarrondoak loretan daude. Elorri zaharra loretan dago.
Loturak

Aztergaia: loretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lore sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elorri zaharra loretan dago.

loretoki
iz. Lorategia. Loretokiko belar ebaki berriaren usaina.

Aztergaia: loretoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

loretoki 3: Cb, Izt.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loretoki: 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

loretoki: HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

bi osagaiak laburrak (bisilaboak) izanik, elkartua loturik idazteko joera badago, batez ere bigarren osagaia -aldi, -bide, -toki bezalakoak direnean, maiztasun handikoak direlako edo; "lore-toki" bezalakoak ere ikusten dira, jakina. Ikus, gainera, Euskaltzaindiaren erabakia (EArauak, 25.II.3): "Loturik idatziko dira (...) bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, -orde duten izen elkarteak".

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

loretsu
adj. Lorez betea. Sahats loretsuak. Pentze loretsu batzuetan.

Aztergaia: loretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

loratsu 16 (Añ, fB, AB, MarIl, Laux, BEnb, Erkiag; Echag, Or, Ibiñ; MEIG); loretsu 22 (Laux, Gand, Alzola; Bv, EA, Ag, Or, Alz, Zait, Gazt, Ibiñ; EZ, Gy, Mde; Xa); loretsutu 1 (AB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loratsu 3; loretsu 5.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

loratsu : DFrec 1, AB38 1; loretsu : DFrec 1;.AB50 1; HiztEn-LurE.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

lorezain
iz. Loreak eta lorategiak zaintzeaz arduratzen den pertsona. Itxura berria eman diete lorezainek Iruñeko berdeguneei.

Aztergaia: lorezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lorazain, lorazaintza proposatu ditu.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ez da onartu.

lorezaintza
iz. Lorezainaren jarduera. Lorezaintzako liburua.

Aztergaia: lorezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  lorazain, lorazaintza proposatu ditu.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): ez da onartu.

lorezil
iz. bot. Lorearen organo arra. Ik. estamine.

Aztergaia: lorezil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lorezil 9 aldiz agertu da, EB (I.A. Berriotxoa, Elhuyar Biologi Taldea, I. Iñurrieta, Txillardegi); estamina behin, EB (J.M. Irigoien); estanbre 6 aldiz, EB (I. Aizpuru).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estaminal: Euskalterm 1; estaminatu: Euskalterm 2; estamine: AB38 7, Euskalterm 1, HiztEn; estaminodio: LurE; estanbre: Euskalterm 2; LurE ("estanbre ik. lorezil"); lorezil: AB38 2, Euskalterm 2; LurE; HiztEn ("lorezil ik. estamine").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. estamine.

loreztatu, lorezta, loreztatzen
da/du ad. Lorez bete. Etxe-aurreak loreztatu zituzten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zelai loreztatuak.

Aztergaia: loreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lorestatu: 2 (Arb, Ardoy); loreztatu: 1 (Xa); loreztu: 5 (Enb 1, Ldi 4).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

loreztatu: 2 ager.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

loreztatu: HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

loreztatu, lorezta, loreztatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

loreztatu, lorezta, loreztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper