13 emaitza lapur bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

lapur
iz. Lapurtzen duen pertsona. Ik. ebasle; ohoin. Lapurrek, bidera irtenda, zeraman guztia kendu zioten. Lapurra bazen ere, ez zen nolanahiko litxarrero kaskarra, lapur handia baizik. Lapur damutua. Han ez dira lapurrak sartzen. Lapurren estalgilea. Lukurreria eta lapur tratua. Lapur aurpegia du. Diru etxeak lapur etxeak direla. Bizikleta lapurra (Ik. bidelapur; itsaslapur). || (Izenondo gisa). Andre sorgin eta lapurra. Gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa, handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunak.

Esaera zaharrak

Iazko lapurrak, aurtengoen urkatzaile.

Aztergaia: lapur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lapur-zulo .

lapur zulo, lapur-zulo
iz. Lapurren ezkutalekua. Nire etxea otoitz etxea da; zuek, ordea, lapur zulo egin duzue.
lapurketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, lapurketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lapurreta].

Aztergaia: lapurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lapurketa* e. lapurreta.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. lapurreta.

lapurreria
1 iz. Lapurreta. Lapurreria batean harrapatzen badute.
2 iz. Lapurraren bizioa. Lapurrerian bizi direnak.

Aztergaia: lapurreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
lapurreta
iz. Lapurtzea, norberarena ez den zerbaitez jabetzea, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez. Ik. ebasgo; ohointza. Hainbeste lapurreta, etxe erretze eta heriotza ikusita. Ez dago hordikeria eta lapurreta besterik leku guztietan. Lapurreta ez da barkatzen harrapatu den gauza jabeari itzuli gabe. Lapurretatik bizi direnak. Lapurretara sartutako gizatxarren bat zelakoan.

Aztergaia: lapurreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
lapurreta egin
ad.-lok. Lapurreta handi bat egiten badu batek. Lapurretarik ez egiteko. Kartzela zigorra ezarri diote lapurreta armatua egiteagatik. Oilo-lapurreta egiteko asmoarekin sartu zen.

Aztergaia: lapurreta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lapurreta(k) + egin (eta ) segidakoak 26: Mg 2 (adib.: "Erraz ezagututen dira eskuz egiten dirian lapurretak", "Egiten dozuz lapurretak"), Gco II ("Dala lapurreta egitekoa, dala deshonestidade edo loikeriakoa"), fB Olg ("Piestarako egiten dirian lapurretak"), Astar II ("Bestelan egingo ez leukian lapurretia"), Añ GGero 2 ("Besteai lapurreta egiteko bidea emonaz"; "Egiten dozuz lapurretak; bide bagez eroanik ta zeureturik dozuz ondasunak"), Bv AsL ("Egun artan egin zituzten lapurreta eta gañerako oni dagozkion gaiztakeriak"), Sor Bar ("Lapurretak gisa askotara egiten dira"), Itz Azald ("Lapurretea edo kaltea egiten jakenen bizierea"), Enb ("Azkatasunen ixenez egin lapurreta naiz erailtza"), Otx 2 ("Argi erakusten daustelako jaubia berau dana eta ori, barriz, lapurretea egin dauana", "Lapurretea egiñik alde egin ete-eutsan kalera?"), JAIraz Bizia ("Jainkoak dakin lapurretak eta ondamenak egin zituan"), Or Aitork 4 ("Lapurretak ere egin oi nitun", "Lapurreta egin nai ukan nuan", "Lapurreta egin nunekiko lagunartea nuan maite", "Lapurreta egin gazte aren etxera iritxi ziran"), Anab Poli 2 ("Naiz-eta lapurreta egin nai", "Txokolatia ta galletakin egindako lapurreta"), Bilbao IpuiB 3 ("Nork esan inguruetako errietan arek egindako lapurreta eta gaiztakeriak?", "Lapurretia eginda egoan", "Aixe bera zan gaztaien lapurretea egin ebana"), And AUzta ("Emengo mutil batzuk Bilbaon egin zituen lapurretak"), Vill Jaink ("Berai egindako lapurreta"), Erkiag BatB ("Zeren giñoko edota zein esteritako lapurretak egin ete zituan Zorriztok?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lapurreta(k) + egin segidakoak 17: B. Gerra ("Lapurretea egin zuana aberastu ez, lapurretea aundia izan arren"), Etxde 2 ("Egin zuten lapurreta lotsagarriaz", "Lapurreta egin ziotenean lau ogerleko besterik etzitun soiñean"), Bilbao IpuiB (OEHko testuinguru bera), Irakur/3 ("Hantxe omen dago, lapurretarik ez dela egin behar esanez"), Bizi OEO/5 ("Ez diegu lapurretarik egingo"), Ataño 3 ("Banko batetik indarrean lapurreta egiten duan bati bi tiro ematen zizkiotek, eta, beste ori ez al da indarrean lapurreta egitea?", "Ostatura joaten ziranen artean, egundoko lapurretak egiten zizkiteken"), Zipristin/6 ("Baimena eta babesa du lapurreta egiteko"), L. Dorronsoro ("Egingo nuke zurikerietan hasiko zaigula, lapurreta egin duenik ukatuz"), X. Mendiguren E. ("Ez zuen sekula lapurretarik egingo"), Y. Iguaran ("Baserrietan egiten zituzten lapurreten ondorioz"), Amerikaren aurkikuntza ("Anaiak ere bidali zituen hondartzara inolako lapurretarik egiten ez zela gainbegiratzeko"), Telleriarte ("Zatuin lapurreta egiten saiatu ziren"), Pirinioak 1995 ("Bidaiari eta artzainei lapurreta egiten zien"), Betiko loa ("Halako tipo bati lapurreta egitea ez da gauza xamurra izango").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lapurreta egin : DFrec 1 (Egin: "supermerkatuan harmaz lapurreta egin zuten"), Euskalterm 3 (larderia erabiliz egiten den lapurreta, indarkeria erabiliz egiten den lapurreta, gauzetan indarra erabiliz egiten den lapurreta) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lapurreta egin : EuskHizt (adib. gisa, hanka egin azpisarreran; eta definitzaile gisa, trikun-trakun egin sarreran), ElhHizt (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lapurreta sarrerari dagokion azpisarrera.

lapurretan
adb. Lapurtzen. Biak zebiltzan lapurretan. Batzuk urteetan bizi dira lapurretan. Lapurretan harrapatu dute.
Loturak

Aztergaia: lapurretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2000-10-03 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

lapurreta sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

batez ere lapurretan egin, aritu, jardun esapideetan erabiltzen da.

lapurretan egin
ad.-lok. Lapurtu. Lapurretan egiteagatik giltzapean eduki dute. Lagunak egin dizu lapurretan.

Aztergaia: lapurretan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

lapurretan azpisarreran eskaintzekoa.

lapurretatxo
iz. Lapurreta txikia. Ik. litxarreria. Nik lapurretatxoren bat-edo egin dut, baina inori ez diot kalterik egin.

Aztergaia: lapurretatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-10-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

lapurtar
1 adj. Lapurdikoa, Lapurdiri dagokiona. Gazte lerdena da mutil lapurtarra. Lapurtar idazle zaharrak. Lapurtar literaturaganako joera. Lapurtar mintzaira (Ik. lapurtera). Bizkaiko aditza eta lapurtarra elkarren ahaide hurbilak dira.
2 iz. Lapurdiko herritarra. Lapurtarrek badute horretarako dohain berezia.
3 iz. Lapurtera. Lapurtar klasikoz idatzia.

Aztergaia: lapurtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

launa izlag. eta izond.: a) Revol (“Laphurtar eskaldun franzesek”); Ox (“Dantxariatik Mugarreraino lapurtar herri ederrak”), JE Bur (“Lapurtar hizkuntza”), Zub ("Etzela gisa batera laphurtar mintzorik"); b) Inza in Jaukol Biozk (“Zaldubi ta Elizanburu lapurditarrenak”), NEtx LBB ("Lino bizkaitarra, Ganix lapurditarra, Anton asturiarra”); Izt C (“Franziako euskaldun labortarrakin”), Hb Esk (“Gazte lerdena dela muthil laphurtarra”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) Iratz (“hiru lapurtar apezak”); Etxabu (“lapurtar itzak jarriaz”), A. Zelaieta (“lapurtar sistemaren alde ihardutzeko”), E. Gerrikagoitia (“lapurtar sistema”); b) K. Zuazo (“XIX. mendeko Duvoisin lapurtarra”), A. Hirigoyen (“hiztegigile lapurtar batez mintzo naiz”), J. Pikabea (“-au- lapurtarragoaren ordez”, “autore lapurtarren lanetan”, “hainbat idazle lapurtarrengan”). // Larz (“Lapurtar guzien gainean”, “bere eskupeko balinbazauzkan Lapurtarrak”), Vill (“mugaz hemendik gipuzkoarra eta mugaz handik lapurtar zaharra”, “lapurtar zaharrari leialtasun txikia gorde izan diote”), JE Axular (“Sarako lapurtar berezian”, “mihiz eta lumaz lapurtar gelditzen delarik”), I. Sarasola (“lapurtar klasikoaren tradizioa”, “Lapurtar klasiko”, “aldaera erabat normalak baitira hainbat lapurtar eta nafarrentzat”), Peillen (“lapurtar klasikua”), EEM HizkLiter (“bilerara konbokatuak izan ziren lapurtar, napar eta zuberotarrak ere”), J.M. Olanga (“lapurtar preklasikoaren erabilera”), F. Mendizabal (“Lapurtar motxak"), Lécluse-ren hiztegia (“Lapurtar baina ez lapurterazko idazle”), KultUrtekaria 1988 (“lapurtar klasikoan”), Herr (“Lapurtar asko”, “Huna beraz alde batetik Lapurtar batzu gaizki erabiliak”), J-B. Orpustan (“berantagoko lapurtar zenbait”), K. Zuazo (“lapurtar ala beenaparren moldeetara”), L. Haranburu A. (“Bostehun lapurtar hilak”), J. Agirre (“ehundaka lapurtar jazarri zituen”), J-L. Davant (“Hazpandar bat — beraz lapurtarra”), Harluxet HE (“Euskal idazle lapurtarra”), Amatiño (“Lapurtarrak ere euskaldunak direla”), Egunk 1999 (“lapurtarrak hazi egiten dira partida bihurrietan”), M. Goihenetxe (“Zuberotarrek eta Lapurtarrek herritar mandatariengandik manu ukana zuten biltzarrean ez parte hartzeko”), P. Xarritton (“Beste mementu batez, lapurtarrek hartu dute baxenabartarrena”), AIr (“lapurtarren artean sartzen du Onaindiak”), E. Gerrikagoitia (“normalena eta diskusiorik gabe onhartzekoa lapurtarrena dela”).

Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

Onomastika batzordeak erabakitzekoak dira jentilizio eta hizkuntz izenak (cf. 30.4 irizpidea); baina Euskal Herrikoak berehalako batean landuko ez dituenez, eta argi dauden heinean, sartu egingo dira Hiztegi batuan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

lapurtera
iz. Euskal dialektoa, batez ere Lapurdiko sartaldean mintzatzen dena. Bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, guztiak dira euskara eta euskara eder. Lapurterazko idazleak eta liburuak.

Aztergaia: lapurtera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-07-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

lapurtu, lapur/lapurtu, lapurtzen
du ad. Norberarena ez den zerbaitez jabetu, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez. Ik. ebatsi; ostu; harrapatu. Aldean zeraman diru guztia lapurtu diote. Ardiak lapurtzen dituztenak. Emaztea ere lapurtuko dizu. Dirua lapurtu dizudala leporatu didazu. || Erregearekin bateko ezpata lapurtu dut.

Aztergaia: lapurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-07-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lapurtu, lapur(tu), lapurtzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

lapurtu, lapur(tu), lapurtzen.

lapurtxori
1 iz. Mika.
2 iz. gip. Txolarrea.

Aztergaia: lapurtxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-07-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

lapurtxori bakarra jaso da (Izt C: "Lapurtxoria, larrapatzalea, lepitxulia, lertzuna, loroa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lapurtxori : HiztEn ("Ik. 2 mika"), LurE ("Ik. mika") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko eu mika (arrunt) (es urraca, fr pie baverde, la Pica pica) fitxaren hustuketan: lapur-txori : Dass-Eliss Oiseaux; PGarm Aves // Beste forma hauek ere ageri dira: mika, miki, mikia, fika, lapar-txori, untzi-txori, p(h)ika.

Ahozko erabilerak

" lapur txori Goierrin jaso dugu "kurloi, txolarre" txoriarentzat" (Izaskun Etxebeste, Koro Segurola: 2000-11-10).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lapurtxori : EuskHizt ("Mikari ematen zaion izena"), ElhHizt ("Urraca. Ik 2 mika"), EskolaHE ("Ik mika 1"), HaizeG BF ("oiseau voleur"), Lh DBF ("oiseau-voleur, nom populaire d'un oiseau, qui, comme la pie, a l'habitude d'enlever et de cacher les objets"), DRA (lapur-txori: "Picaza, urraca. Han eta hemen "lapur-txoria" erraten diote phikari eta izen hori egiazki merezi du; zer nahiri lotzen da. DASSANCE, GH, 1924, 594. Bizarpean ao zabal, urreortz artoak azal, lapurtxoriak koxka, ortz-irripar erdia gal. IGARTZA, Udazken") // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mika'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osatuz edo Gipuzkoako Goierrikoa erantsiz: "iz. 1 'mika'. 2 Gip. 'txolarrea'".

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. txolarre.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper